71. ALDIZKARIA - 1998ko ekainaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

477/1998 FORU AGINDUA, maiatzaren 21ekoa, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Berriobeitiko Arau Subsidiarioak 3-BP eta 3-EL poligonoetan aldatzeko espedientea, Norton, S.A. enpresak sustatua, behin betikoz onesten duena.

Berriobeitiko Udalak idazpuruan zehaztutako espedientea aurkeztu du Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betikoz onetsia izan dadin.

Aurkeztutako agiriak eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren txostena aztertuta, bidezko da behin betikoz onestea, Foru Agindu honen xedapen zatian adierazitako zehaztapenarekin.

Horren ondorioz, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 116. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. Berriobeitiko Arau Subsidiarioak 3-BP eta 3-EL poligonoetan aldatzeko espedientea, Norton, S.A. enpresak sustatua, behin betikoz onestea, zehaztapen honekin: Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren Zainketa eta Kudeaketa Teknologikoaren Zerbitzuak 1998ko martxoaren 12ko txostenean adierazitako sarbideen baldintzak errespetatu behar direla.

2. Foru Agindu honen aurka errekurtso arrunta, Nafarroako Gobernuari zuzendua, paratzen ahal dela adieraztea, hura jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epean gehienez ere, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114.etik 116.era bitarteko artikuluei jarraikiz.

3. Foru Agindu hau Berriobeitiko Udalari, Berriobeitiko Kontzejuari, Elkarteko Kontzejuari eta sustatzaileari jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko maiatzaren hogeita batean.-Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A9805017