71. ALDIZKARIA - 1998ko ekainaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Dekretuak

176/1998 FORU DEKRETUA, ekainaren 1ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantila organikoa hein batean aldatzen duena.

Nafarroako Nekazaritza Ganbarako langile finkoak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan sartzearen gainean, Nafarroako Nekazaritza Ganbarari buruzko apirilaren 6ko 4/1998 Foru Legearen Lehen Xedapen Gehigarriak dioena betetzen da maiatzaren 25eko 173/1998 Foru Dekretuaren bitartez. Langile horien zerrenda Foru Dekretu haren Eranskinean agertu zen.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuaren plantila organikoan agertzen dira administrari laguntzaileen bi lanpostu huts, 4/1998 Foru Dekretuaren eranskinean adierazten den bezala, Nafarroako Nekazaritza Ganbarako lanpostu horietan ari diren bi langile, atxiki ahal izateko.

Hala ere, aipatu Eranskineko zerrendako beste langileen integrazioa errazteko, beharrezkoa da behin- behineko plantila organikoan Ekonomiako lizentziatu baten eta Zuzenbideko beste lizentziatu baten lanpostu hutsak sortzea. Horiek diruz hornituko dira Foru Dekretu honen bidez Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuan egiten den lanpostuen birmoldaketaren ondorioz eta beste lanpostu hutsak amortizatzetik libratutako kredituen kargura. Kreditu soberakin horiek indarra duen gastuen aurrekontuko 28590-4 eta 28220-4 lerroetan agertzen dira.

Beste alde batetik, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak lan-araubideko lanpostu bat birmoldatzea proposatu du, egungo baliabideak zerbitzuen beharretara egokitu ahal izateko.

Horri buruz, Ekonomi eta Ogasun Departamentuko Kontuhartzailetza delegatuaren adostasun txostena dago.

Horrenbestez, Lehendakaritza eta Barne kontseilariak proposatuta eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko bilkuran hartutako erabakiarekin bat etorriz,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantila organikoa honela aldatzen da.

Bat.-Ondoren zehazten diren lanpostuak, indarrean dagoen gastuen aurrekontuan diru dotazioa dutenak, amortizatu dira:

a) Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentua

-Zuzenbideko lizentziatua, lanpostu huts bat, plantila organikoan 5.386 zenbakia.

b) Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentua

-Nekazaritzako ingeniaria, lanpostu huts bat, plantila organikoan 4.447 zenbakia.

Bi.-Ondoren zehazten diren lanpostuak sortu dira artikulu honen "bat" idazatian amortizatu diren lanpostu hutsen diru dotazioaren eta apirilaren 27ko 143/1998 Foru Dekretuaren bidez plantilan eginiko aldaketen ondoriozko kreditu soberakinen kargura. Horien kontsignazioa Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuaren indarra duen gastuen aurrekontuko 28590-4 eta 28220-4 lerroetan agertzen da.

a) Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentua

-Administrari laguntzailea, lanpostu huts bat, funtzionario araubidean, D maila, Idazkaritza Teknikoari atxikia eta plantila organikoan 5.863 zenbakia duena.

b) Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentua

-Ekonomi Zientzietako lizentziatua, lanpostu huts bat, lan araubide finkoan, A maila, plantila organikoan 5.864 zenbakia duena.

-Zuzenbideko lizentziatua, lanpostu huts bat, lan araubide finkoan, A maila, plantila organikoan 5.865 zenbakia duena.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena.-Lehendakaritza eta Barne kontseilariari ahalmena ematea Foru Dekretu hau garatu eta betetzeko behar diren xedapenak dikta ditzan.

Bigarrena.-Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunean hartuko du indarra.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko ekainaren batean.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Lehendakaritza eta Barne kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A9805327