78. ALDIZKARIA - 1996ko ekainaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

Hilobien kontzesio administratiboa

Aditzera ematen da Tuterako Udalean sarrera eman zaiela Udal Hilerriko hilobien gaineko kontzesio administratiboei buruzko idatziei, ondoko datuei jarraikiz:

Espediente zenbakia (sarrera eta data): 5265/96

Eskabidearen tokia eta data: Tutera, 1996.eko maiatzak 24.

Eskatzailea: Pilar Izquierdo Martínez andrea.

Izapidatzeko udal alorra: idazkaritza. Zerbitzu Orokorrak. Herriko Etxea, Plaza Vieja, 1, beheitia.

653 zenbakiko hilobia.

Alderdia: alde zaharra.

Liburua: 3.

Egungo titularra: Antonio García Huarte jauna.

Titulargaia: Rosa María Pérez Izquierdo andrea.

Eskabidearekin batean aurkeztutako agiriak: Pilar Izquierdo Martínez andreak aurkeztu duen eskabidea, alde zaharreko 653. hilobiaren titulua Antonio García Huarteren izenean, eta 1988.eko uztailaren 22ko erabakia, titulartasuna aldatzea baimentzen zuena.

Eskabidearen xedea: titulartasun aldaketa.

Espedientea, Zerbitzu Orokorren egoitzako beheitian ikusgai egonen da eta aztertu nahi duten pertsona fisiko eta juridikoek hilabeteko epea izanen dute, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, alegazioak egin eta, haien juzkuan, espedientean kontuan hartu edo hari erantsi beharreko agiriak aurkezteko. Horretarako, Tuterako Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dituzte, Herriko Etxean, Plaza Viejako 1ean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Tuteran, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko ekainaren hiruan. Alkatea, Luis Campoy Zueco.

Iragarkiaren kodea: A9604864