78. ALDIZKARIA - 1996ko ekainaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

FORU AGINDUA, 1996.eko ekainaren 30koa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Herrien Sustapenerako kontseilariak emana, Nekazaritzako Egituren Zerbitzuan aritzeko bi beka sortu eta horiek eskuratzeko deialdia egiten dituena.

Ikusirik, Nekazaritzako Egituren Zerbitzuak bertan arituko diren graduatuendako bi beka sortzeko egin duen proposamena eta kontuan harturik bekadunei emanen zaizkien lanak Departamentu honentza eta eta, orohar, Nafarroako nekazarien sektorearentzat baliagarriak izan daitezkeela, baita bekadunentzat ere, horrela lan esperientzia interesgarria lortzeko aukera izanen baitute.

Nafarroako 1996.eko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 29ko 15/1995 Foru Legearen 32.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz,

XEDATU DUT:

1. Nekazaritzako Egituren Zerbitzuan aritzekoak izanen diren graduatuendako bi beka sortzea, lurzatien kontzentrazioari, klimatologiari eta lurraren egoerari buruzko azterketak egiteko.

2. Nekazaritzako Egituren Zerbitzuak bekadunen esku utziko ditu lanak aurrera ongi eramateko erabilgarritzat jotzen den dokumentazioa eta gainerako baliabide materialak.

3. Azterketa eta lanak Nekazaritzako Egituren Zerbitzuak hautatuko duen tutoreak zuzendu eta ikuskatuko ditu. Tutoreak, egin beharreko lanak agindu, ordutegiak finkatu eta bekadunek beren eginbeharrak bete ditzaten begiratuko du.

4. Izangaiek Nekazaritzako Injineru titulua edo Nekazaritzako Injineru Teknikoarena edkuki beharko dute, gehienez ere orain dela hiru urte lortutakoa, Nafarroan bizi beharko dute deialdi hau egiten denean eta 28 urtetik beherakoak izan.

5. Deialdi honetako bekak Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta hurrengo hamabost egun naturaleko epean eskatu ahalko dira.

6. Eskaerak Nekazaritzako Egituren Zerbitzuaren Erregistroan, Urdazubiko Monastegia kaleko 28-7.ean, aurkeztuko beharko dira, ondoko agiriokin batera:

a) Esku hartzeko eskabidea.

b) Curriculum vitae, egindako ikasketak, burututako iharduerak, argitalpenak, lortutako sariak, dakizkien hizkuntzak eta aipatzea egokitzat jotzen dituen merezimendu guztiak adierazita.

c) Espediente akademikoaren ziurtagiria, ikasturte bakoitzeko gai guztien kalifikazioekin, zein deialditan gainditu zituen espreski aipatuz.

d) Lortu dituen titulu eta diplomen fotokopia konpultsatua.

e) Jaiotagiria edo nortasun agiriaren fotokopia konpultsatua.

f) Familiaren bizitokia Nafarroan dela frogatzen duen ziurtagiria.

7. Bekadunen hautaketa ondoko hauek osatzen duten Batzorde batek eginen du:

Batzordeburua: J. Javier Asenjo jauna, Lurzoru eta Klimatologi atalburua.

Batzordekideak: Cecilia Osácar Arraiza andrea, Ana María Vicente Alzuaz andrea eta Jesús María Echeverría Azcona jauna, Nekazaritzako Egituren Zerbitzuko teknikariak.

Idazkaria: María José Vidal de Grado andrea, Nekazaritzako Egituren Araubide Juridikoaren Bulegoko letratua.

Batzordeak aurkezten diren eskabideak aztertu eta baloratuko ditu, ondoko merezimenduen arabera:

a) Espediente akademikoa, karrera bukaerako lana kenduta, 4 puntu gehienez.

b) Karrera bukaerako lana: 1,5 puntu gehienez.

c) Deialdiarekin zerikusia duten beste titulu akademiko eta prestakuntza ikastaro batzuk, gehienez ere, puntu 1.

d) Lan esperientzia: puntu 1, gehienez.

e) Hizkuntzak: 0,5 puntu arte.

f) Buruz buruko elkarrizketa: 2,0 puntu arte.

Eskabideak aurkezteko epea amaiturik eta gehienez ere hogei eguneko epean, batzordeak jendaurrean jarriko du izangaien zerrneda a, b, c, d eta e idazatietan lortutako puntuazioarekin batera eta bazterturik geldituko dira, gutxienez, 3 puntu lortzen ez dituztenak. Gainerakoei deituko zaie, 10 eguneko epean eginen den elkarrizketa egin dezaten.

Batzordeak bekak emateko proposamena eginen du, izangaien lehentasun ordenaren arabera. Zerrenda hori 10 eguneko epearen barruan argitara eman beharko du.

Bazterturik geldituko dira baremoko atal guztietako kalifikazioa batuta 5 puntu baino gutxiago lortzen duten izangaiak.

Buruz buruko elkarrizketa egin aitzin, izangai bat bakarra ere ez bada 3 puntura iristen edota, horren ondotik, baremoan orohar eskatzen diren 5 puntu lortzen ez baditu, batzordeak deialdia bertan behera uzteko proposamena igorriko dio deialdia egin duen organoari.

8. Bekak, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Herrien Sustapenerako kontseilariaren Foru Aginduaren bidez emanen dira.

9. Onuradunek 1996.eko urriaren 1ean hasi beharko dute lanean. Horrela egiten ez badute, bekari uko egin diotela ulertuko da.

10. Emandako bekari uko egiten bazaio, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Herrien Sustapenerako kontseilariari eman beharko zaio horren berri.

11. Edozein arrazoirengatik beka bati uko egiten bazaio, Batzordeak ezarritako hobespen ordenan hurrengo denari emanen zaio hura.

12. Nafarroako Gobernuak ebatziko ditu oinarri hauek aplikatzean sor daitezkeen auzi guztiak.

13. Beka bakoitza 840.000 pezetakoa izanen da, urte osorako. Diru hori hilabetero ordainduko da, 70.000 pezeta aldian, edo zati alikuota, bestela.

Beka hau ezin jasoko da beste beka, ordainsari edo laguntzarekin batera.

14. Bekek gehienez ere 12 hilabete iraunen dute, hasten direnetik hasita. Dena den, beste 12 hilabete luzatu ahalko dira, Nekazaritzako Egituren Zerbitzuko zuzendariak hala eskatzen badu.

15. Bekadunek Nekazaritzako Egituren Zerbitzuaren bulegoetan eta egin beharreko praktikaldiari dagokion tokian jardunen dute.

Bekadunek 30 egun naturaleko oporrak izanen dituzte.

16. Bere gain hartutako betebehar eta eginkizunak betetzen ez baditu, ardurarik jartzen ez badu edo lanak kalitate gabekoak badira, beka aldi bateko edo betiko galduko du, Nekazaritzako Egituren Zerbitzuko zuzendariak proposaturik Nekazaritza, Abeltzaintza eta Herrien Sustapenerako kontseilariak hala erabakita, eta horrekin batera dotazio ekonomikoaren zati alikuota ere galduko du.

17. Prestatzen diren dokumentu eta lanen jabetza intelektuala Nekazaritza, Abeltzaintza eta Herrien Sustapenerako Departamentuarena izanen da eta berak baizik ez du haiek zabaldu eta argitaratzeko eskubidea izanen.

18. Bekadunek ez dute inolako lan harremanik edo administratiborik ez eta beste eskubiderik ere eskuratuko Nekazaritzako Egituren Zerbitzuarekin.

19. Foru Agindu honetan aurrikusitakoa aurrera eramateko 1.680.000 pezetatako gastua onestea. Horietako 420.000 pezeta 1996.eko aurrekontuaren kargura, "Graduatuak prestatzeko bekak" izeneko 71400-4809-5312 kontusailaren 27090-1 lerroaren kargura. Gaainerakoa, 1997.eko aurrekontuen kargura ordainduko da.

20. Foru Agindu honen berri Nekazaritzako Egituren Zerbitzuari eta Departamentu honetako Ekonomi Aferetarako Bulegoari ematea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin agintzea.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko uztailaren hamahiruan.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Herrien Sustapenerako kontseilaria, José Javier Echarte Echarte.

Iragarkiaren kodea: A9604976