78. ALDIZKARIA - 1996ko ekainaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

747/1996 EBAZPENA, ekainaren 3koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Tuterako "Reina Sofía" Ospitalerako Irudi-intentsifikatzaile bat erosteko administrazio klausula partikularren plegua onetsi eta kontratazio-espedienteari hasiera ematen diona.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak lizitaziorako deia egin du, Tuterako "Reina Sofía" Ospitalerako Irudi-intentsifikatzaile bat erosteko, baldintza orokor hauei jarraikiz:

Kontratuaren xedea: Tuterako "Reina Sofía" Ospitalerako Irudi-intentsifikatzaile bat erosteko kontratazioa.

Esleipen mota: lehiaketa publikoa, prozedura irekia, presako tramitazioa.

Lizitazio prezioa: 10.500.000 pezeta (hamar milioi eta bostehun mila pezeta) B.E.Z. barne.

Behin-behineko fidantza: lizitazio prezioaren % 2, eskudirutan edo Nafarroako Zorraren titulutan ezarria. Abala ere onartuko da.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio klausula partikularren pleguan ageri dena.

Proposamenen aurkezpena: eraskinaren arabera beterik, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina hamahirugarren egun naturaleko 14:30ak arte, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistroan (Irunlarrea kalea 39, Iruña).

Proposamen ekonomikoak irekitzea: proposamenak aurkezteko epea akitu eta hurrengo egunetik hasi eta bosgarren laneguneko 9:00etan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistroan (Irunlarrea kalea 39, Iruña)

Baldintza administratibo partikularren plegua lizitatzaileen eskura dago, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan (Irunlarrea kalea, 39), 948-108800 telefonoa, 108894 faxa.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko ekainaren hiruan.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Angel María Solchaga Catalán.

PROPOSAMEN EREDUA

.................................. J/A-ak, ........ N.A.N. eta helbidea ...................(e)n, ..................... kaleko ....zk.an dituenak, bere izenean (edo ........................ ordezkatuz), Tuterako "Reina Sofía" Ospitalerako Irudi-intentsifikatzaile bat prozedura irekiko lehiaketa publikoaren bidez, presako tramitazioan, erosteko 1996.eko .........aren........ eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako iragarkiaren berri izanik, hitz ematen du horniketa hori bere gain hartuko duela aipatu betebehar eta baldintzei hertsiki lotuz. Proposamen ekonomiko hau aurkeztu du:

Zenbateko osoa (BEZa barne): ................. pezeta.

(Herria, Data eta Sinadura)

Iragarkiaren kodea: A9605215