142. ALDIZKARIA - 2013ko uztailaren 26a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

541/2013 FORU AGINDUA, ekainaren 20koa, Gizarte Politiketako kontseilariak emana, Behaketa eta Harrera Zerbitzua, ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretuan arautua, garatzen duena. Foru dekretu horrek gizarte zerbitzu orokorren zorroa onetsi zuen.

AKATS ZUZENKETA, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren ekainaren 18ko 231/2013 Foru Aginduarena. Hartan, ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren 210 eta 211 ereduak onetsi ziren eta haiek aurkezteko baldintza orokorrak eta prozedura ezarri. Eredu horiek erabiliko dira establezimendu iraunkorrik gabe lortutako errentak eta establezimendu iraunkorrik gabeko ez-egoiliarrengandik ondasun higiezinak eskuratzeagatik ezarritako atxikipena aitortzeko.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

36E/2013 FORU AGINDUA, ekainaren 25ekoa, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko kontseilariak emana, 58.000 euroan murrizten duena Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren apirilaren 19ko 16E/2013 Foru Aginduaren bidez baimendutako gastua, hots, txikizkako saltokiak modernizatzeko 2008-2011 aldirako diru-laguntzen deialdiaren ondoriozko konpromisoei aurre egiteko baimendutakoa.

AKATS ZUZENKETA, maiatzaren 28ko 416E/2013 Ebazpenarena; horren bidez, Nekazaritzako Enplegu Plana sustatu eta ezartzeko diru-laguntzak arautu ziren.

1.7. BESTELAKOAK

231/2013 FORU AGINDUA, uztailaren 2koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriaren XXII-Arga1 sektoreko nekazaritza azpiegituretan jarduketak hastea onesten duena.

72/2013 FORU AGINDUA, ekainaren 25ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, Txertaketen Aholku Batzorde Teknikoaren osaera aldatzen duena.

209/2013 EBAZPENA, ekainaren 12koa, Vianako Printzea Erakundea - Kulturako zuzendari nagusiak emana, “Nafarroako Fernando III.a eta Gaztelako VII.a” izeneko koadroa, Francisco de Goyaren artelana, Nafarroako Jauregian, Iruñean, dagoena, interes kulturaleko ondasun deklaratzeko espedientea irekitzen duena. Haren deskribapena eta ezaugarriak ebazpen honen dokumentazio erantsian jaso dira.

222/2013 EBAZPENA, ekainaren 20koa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emana, Elizondoko (Nafarroa) Txokotoko zubia eta Elizondoko errota eta presa izeneko monumentuak ondasun inbentariatu deklaratzeko espedientea irekitzea indarrik gabe uzten duena.

228/2013 EBAZPENA, ekainaren 24koa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emana, Dokumentuen Ebaluaziorako Batzordeak 2013ko maiatzaren 31ko bilkuran proposatutako ebaluazio erabakiak onesten dituena.

150/2013 EBAZPENA, uztailaren 1ekoa, Gobernu Irekiaren eta Teknologia Berrien zuzendari nagusiak emana, Cableuropa, S.A.U.k aurkeztu duen Nafarroako Foru Komunitateko Azpiegituren Lurralde Plana onesten duena.

284E/2013 EBAZPENA, uztailaren 1ekoa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 14ko 252-E/2013 Ebazpena zati batean aldatzen duena. Haren bidez, Ingurumen ukipenetarako baimena eman zen, zenbait baldintzarekin, San Adriango RAA-Eo2 sarea lekuz aldatzeko proiekturako, Castejon-Iruñerriko tartean, Valtierran, AVEren obrak direla-eta. Sustatzailea Gas Natural Servicios SDG, S.A. da.

342/2013 EBAZPENA, ekainaren 24koa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako bigarren zikloa, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa ematen duten ikastetxe publikoen antolaketa eta funtzionamendua 2013-2014 ikasturtean arautzeko jarraibideak onesten dituena.

349/2013 EBAZPENA, ekainaren 28koa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, 2012-2013 ikasturtean eskolaldi etengabea edo malgua baimenduta zuten ikastetxeei baimena luzatzen diena 2013-2014 ikasturterako.

588/2013 EBAZPENA, uztailaren 3koa, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, 2013-2014 ikasturtean Hizkuntzan Murgiltzeko eta Gizartean eta Eskolan Integratzeko Programa emateko baimena jaso duten Bigarren Hezkuntzako ikastetxe itunduen zerrenda argitaratzen duena.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABERIN

Jarduerarako lizentzia. Eskaera

ARAS

Arasko Udal Plan Orokorra. Behin betiko onespena

BERRIOZAR

Aldaketa, Kamioien aparkalekuaren erabilera arautzen
duen ordenantzan. Behin betiko onespena

EZKABARTE

Ordenantza, Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak eta etxeko animaliak edukitzea arautzen duena. Behin betiko onespena

OTEITZA

9. aldaketa aurrekontuetan. Hasierako onespena

IRUÑA

Ediktua. San Rafael plazako 1, 2, 3 eta 4an igogailua
paratzeko Plan Berezia. Behin betiko onespena

AZKOIEN

Ordenantza, lurralde, ekonomia eta gizarte pizgarrien udal planeko diru-laguntzak arautzen dituena.
Behin betiko onespena

BILORIA

Kontribuzio bereziak arautzen dituen ordenantza fiskal orokorra. Behin betiko onespena

BORTZIRIETAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Hasierako onespena Estatutuen aldaketari

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

LIZARRAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA

Ediktua. 255/2013 prozedura

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 6. EPAITEGIA

Ediktua. 1211/2012 prozedura

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. Titulu judizialak betearazteko 137/2013 prozedura

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 657/2012 prozedura

ZARAGOZAKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Ediktua. Titulu judizialak betearazteko 120/2013 prozedura

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

ALTSASU/ALSASUA

Resolución sancionadora

Notificación de denuncia

BARAÑÁIN

Notificación de resoluciones de recursos de reposición

Notificación de sanción

EGÜÉS

Notificación de bajas por caducidad
en Padrón Municipal de Habitantes

NOÁIN (VALLE DE ELORZ)

Notificación de expedientes