198. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

4466E/2025 EBAZPENA, irailaren 24koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez gasturako baimena kentzen baita ekonomia sozialeko enpresak sortzeko eta laguntza teknikorako dirulaguntzen deialdiari dagokion partidan.

Nafar Lansare Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 13ko 236E/2025 Ebazpenaren bidez, 180.000 euroko gastua baimendu zen ekonomia sozialeko enpresak sortzeko eta laguntza teknikorako dirulaguntzen deialdirako, 2025eko gastu-aurrekontuko "Ekonomia sozialeko enpresak sortzeko eta laguntza teknikorako laguntzak" izeneko 950001 96100 4709 241203 partidaren kargura. Zehazki, 130.000 euroko gasturako baimena eman zen laguntza teknikoko lanak egiteko.

Ikusirik laguntza teknikoko deialdian 32.100 euro exekutatu direla eta kontuan hartuta gastu-aurreikuspenak eta beste gastu-konpromiso batzuei aurre egiteko helburuarekin, bidezkoa da 69.000 euroko gasturako baimena kentzea "Ekonomia sozialeko enpresak sortzeko eta laguntza teknikorako laguntzak" izeneko 950001 96100 4709 241203 partidan.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen otsailaren 7ko 13/2024 Foru Dekretuaren 14. artikuluan emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. 69.000 euroko gasturako baimena kentzea 2025eko gastu-aurrekontuko "Ekonomia sozialeko enpresak sortzeko eta laguntza teknikorako laguntzak" izeneko 950001 96100 4709 241203 partidan.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta zilegi da haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122.1 artikuluari eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.3 artikuluari jarraikiz.

Iruñean, 2025eko irailaren 24an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2512645