156. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

428/2006 FORU AGINDUA, abenduaren 11koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana, Lizarran Nafarroako Foruzaingoaren polizia-etxe bat sortzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko herritarren babes eta segurtasunerako politikaren ardura Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuari dagokio, Nafarroak dituen eskumenen esparruan eta Nafarroako Gobernuak ezartzen dituen helburuekin bat.

Nafarroako Foruzaingoaren antolamendu eta funtzionamenduaren Erregelamendua onesten duen uztailaren 26ko 265/2004 Foru Dekretuaren zioen azalpenean adierazten da Nafarroako Gobernuaren helburuetako bat, besteak beste, kidegoaren antolamendu sistema malgua ezartzea dela, batetik, lurralde-deszentralizazioa lortzeko, prebentzioa eta herritarrengandik hurbilago egotea bermatzeko asmoz, eta bestetik, Furuzaingoaren garapena eta ezarpen progresiboa lortzeko, kidegoak dituen baliabideen arabera eta gizarteak egiten dizkien eskakizunen eta gertatzen diren aldaketen arabera.

Horregatik, irizpide demografiko eta geografikoak aintzat harturik eta herriak eta gizarteak segurtasun publikoko zerbitzuak emateko egin dituen eskakizunak kontuan harturik, bidezko da Lizarran Foruzaingoaren polizia-etxe bat sortzea, herritarrengandik hurbilago izateko eta, horrela, koherentzia eta kohesio soziala lortzeko, eremu horretan eraginkortasun eta eragimen handiagoa izateko eta, funtsean, segurtasun zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde osoan modu homogeneoan emanen direla bermatzeko.

Horrenbestez, Foruzaingoaren antolamendu eta funtzionamenduaren Erregelamendua onetsi zuen uztailaren 26ko 265/2004 Foru Dekretuaren lehenengo eta bigarren xedapen gehigarrien bidez eman dizkidaten eskurantzak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Lizarran Nafarroako Foruzaingoaren polizia-etxe bat sortzea, Nafarroako Foruzaingoaren antolamendu eta funtzionamenduaren Erregelamenduko 14. artikuluko 3. idatz-zatian ezarritakoaren arabera, dagozkion eginkizunak betetzeko.

2. Lizarrako polizia-etxearen eragin eremuak udalerri hauek hartzen ditu: Abaigar, Abartzuza, Aberin, Aguilar Kodeskoa, Aiegi, Allin, Allo, Ameskoabarren, Antzin, Andosilla, Aranaratxe, Aras, Arellano, Armañantzas, Arroitz, Artazu, Azuelo, Barbarin, Bargota, Cabredo, Cárcar, Zirauki, Desojo, Deikaztelu, El Busto, Esprontzeda, Lizarra, Etaio, Eulate, Genevilla, Gesalatz, Girgillao, Iguzkitza, Lana, Lapoblación, Larragoa, Elizagorria, Leatxe, Legaria, Lerín, Lezaun, Lodosa, Los Arcos, Lukin, Mañeru, Marañón, Mendabia, Mendaza, Metauten, Mirafuentes, Morentin, Mues, Murieta, Nazar, Oko, Olexua, Oteitza, Piedramillera, Jaitz, Santsol, Sartaguda, Sesma, Sorlada, Torralba del Río, Torres del Río, Viana, Villamayor de Monjardín, Villatuerta, Deierri, Zúñiga.

3. Foru agindu honek Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik izanen ditu ondorioak.

4. Foru agindu hau 2. idatz-zatian aipatzen diren udaletako alkateei igortzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2006ko abenduaren 11n._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0619721