81. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

65E/2026 FORU AGINDUA, martxoaren 27koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, kirol-instalazioak eraberritzeko toki-entitateei dirulaguntzak emateko deialdia onesten duena. DDBN kodea: 895924.

Kirolak gaur egun Nafarroan duen hedapena eta toki-entitateek arlo horretan duten inplikazioa dela eta, Nafarroako Gobernuak hainbat neurri eskaintzen ditu Nafarroako herritar guztiek kirola egiteko aukera izan dezaten eta, orobat, toki-entitateei laguntzeko dagozkien eskumenak beren gain har ditzaten eta kirol-antolaketa gara dezaten.

Nafarroako Kirolari buruzko uztailaren 5eko 15/2001 Foru Legeak, 3j) eta 3u) artikuluetan, arlo batzuk finkatzen ditu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazio Publikoen kirol-arloko politikak bideratzeari begira, eta, hala, arlo horiek Nafarroako Foru Komunitateko kirol-administrazioak lortu beharreko helburu bihurtu dira. Honako hauek dira:

j) Kirol-jarduerak osasungarritasun- eta segurtasun-kondizio egokietan garatu daitezen ahalegintzea.

u) Desgaituen kirol-jarduerak sustatzea, pertsona horiek erabat gizarteratzen laguntzeko.

Horrenbestez, Foru Komunitateko Kirol Administrazioaren helburua da egoki iruditzen zaizkion erakundeekin elkarlanean aritzea kirol-instalazioak hobetzeko, instalazio horien segurtasun-baldintzek ahalik eta gehien mugatu ditzaten erabiltzaileentzako arriskuak (kirola egitera doazenak izan, ikusleak izan), eta irisgarritasun-baldintzek desgaituen kirol-jarduerak susta ditzaten, haiei erabat gizarteratzen laguntzeko.

Nafarroako Foru Komunitatean, toki-entitateak dira hobekien lantzen eta bultzatzen dutenak kirolaren eta ariketa fisikoaren garapena eta sustapena herritarren sektore guztietan, bi arrazoirengatik funtsean: herritarrengandik hurbil daudelako eta kasuan kasuko inguruko kirolaren, gizartearen eta kulturaren errealitatea ezagutzen dutelako.

Helburu horiekin, eta Nafarroako herritarren artean kirola egiteko ohitura sendotzeko, Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren bitartez, Nafarroan kokatutako kirol-instalazioen garapen segurua eta irisgarria sustatzen jarraitu nahi du, toki-entitateek eurek zehaztutako behar eta planteamenduen arabera.

Kontuan izanik segurtasuna eta irisgarritasuna funtsezko alderdiak direla eta ezin zaiela ez ikusiarena egin, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak laguntza-deialdi bat proposatzea erabaki du, 2026an kirol-instalazioak eraberritzera eta irisgarritasuna eta segurtasuna hobetzera bideratutako inbertsioak egiteko.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea da laguntza publiko guztien arau-esparrua, eta hor ezartzen dira printzipioak, irizpideak, eskumenak, betebeharrak eta erantzukizunak, bai eta dirulaguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko prozedura ere.

Horrenbestez, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 257/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Toki-entitateei 2026. urtean dirulaguntzak emateko deialdi bat onestea, entitateok kirol-instalazioetan eraberritze-lanak egin ditzaten, foru agindu honen I. eranskineko oinarriekin bat.

2. Deialdi honi aurre egiteko 450.100 euroko gehieneko gastua baimentzea. Deialdia honako aurrekontu-partida honen kargura finantzatuko da: Nafarroako 2026ko Aurrekontu Orokorretako A50000 A5000 7609 3361I6 "Toki-entitateak, kirol-instalazioak berritzea".

3. Deialdi hau Dirulaguntzen Datu Base Nazionalera (DDBN) bidaltzea, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean xedatutakoa betetzeko.

4. Foru agindu hau eta I. eranskineko oinarri arautzaileak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Dokumentu horiek guztiak eta gainerako eranskinak interesdunen eskura egonen dira Nafarroako Gobernuaren eta Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren webguneetan.

5. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2026ko martxoaren 27an.–Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

I. ERANSKINA.–OINARRI ARAUTZAILEAK

1.–Xedea.

1.1. Xedea.

Deialdi honen xedea da oinarriak ezartzea Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak (NKJFI) 2026an Nafarroako toki-entitateei ematen dien dirulaguntza emateko, kirol-instalazioak eraberritzeko inbertsioetara bideratua.

1.2. Gauzatze-aldia.

Obrak 2026an hasi eta 2026ko azaroaren 6a baino lehen burutu behar dira, 11. oinarrian aurreikusitako salbuespenarekin.

1.3. Jarduketa diruz lagungarriak.

Kirol-instalazioak eraberritzeko jarduketak bakarrik izanen dira diruz lagungarriak, baldin eta kirol-instalazioaren segurtasuna edo irisgarritasuna hobetzera bideratuta badaude, oinarri hauetan jasotako argibideen arabera.

Deialdi honen xedeetarako, eraberritze-obratzat joko dira beren erabilerari eusten dioten instalazio edo eremuak aldatzea, ordeztea edo hobetzea dakarten obrak.

Inbertsio horiek instalazioaren segurtasuna edo irisgarritasuna nabarmen hobetzea dakarten eraberritze-obretara bideratu beharko dira, aurreikusitako jarduketari aplikagarri zaion araudi teknikoa betez.

Segurtasunaren arloan, obra horien artean egonen dira erabiltzaile eta ikusleentzako arriskuak saihestera bideratutako obrak, baita ekipamendu finkoaren nahiz mugikorraren egonkortasuna, zoladuren egokitasuna eta inpaktuen aurkako babesa bermatzen duten obrak ere, 38/2009 Foru Dekretuaren eta NIDE arauen arabera. Halaber, barne hartuko dira DB-SI3 ebakuazio-araudia eta EKT betetzera bideratutakoak, baita segurtasun hori hobetzen eta handitzen duten obrak ere, araudi aplikagarriaren gutxienekoak bete arren.

Irisgarritasunaren arloan, barne hartuko dira oztopoak desagerrarazteko obrak, behar fisiko bereziak dituzten erabiltzaileei erabilera erraztera bideratutakoak eta mugikortasun urria edo desgaitasuna duten pertsonen sarbidea, zirkulazioa eta erabilera autonomoa bermatzen duten eraberritze-lanak (esaterako, arrapalak eta igogailuak instalatzekoak, aldagela eta bainugelak egokitzekoak, eta irisgarritasunari buruzko kasuan kasuko araudia eta EKT betetzen dutenak).

Berariaz deialditik kanpo geldituko dira hauek:

–Gastu arruntak; beraz, eraberritze-lanek obrak izan behar dute.

–Mantentze- eta kontserbazio-lanak. Mantentze- eta kontserbazio-lantzat hartuko dira eraikinaren edo establezimenduaren funtzionaltasuna eta egoera optimoa mantentzera bideratutakoak.

–Ekipamendura bideratutako gastuak.

–Eraikuntza berriko obrak. Ez da eraberritze-obratzat hartuko eraiki gabeko lur-eremu batean hutsetik eraikitzea, ezta eraiki edo establezimendu baten zati bat eraitsi eta berriro eraikitzea ere, erabilera aldatzeko.

NKJFIko Azpiegiturak Kudeatzeko Atalak, deialdiaren kudeaketa-unitate gisa, kontuan izanen du ea aurkeztutako obra-proiektua eraberritze bati dagokion eta ea haren funtsezko xedea segurtasun- edo irisgarritasun-gabeziei erantzutea den.

2.–Helburua.

Deialdi honen helburua da erabiltzaileentzako arriskuak ahalik eta gehien mugatuko dituzten segurtasun-kondizioak izatea kirol-instalazioetan.

Halaber, desgaituen kirol-jarduerak sustatzen dituzten irisgarritasun-kondizioak eskaini nahi dira, pertsona horiek erabat gizarteratzen laguntzeko.

Biztanle gutxiko toki-entitateetako kirol-instalazioen erabiltzaile kopuru osoa hiri handietan daudenena baino txikiagoa izateak ez du inola ere esan nahi pareko segurtasun- eta irisgarritasun-neurriak izan behar ez dituztenik; hortaz, dirulaguntza hauekin, biztanle gutxiagoko toki-entitateei ere lagundu nahi zaie.

3.–Onuradunak.

3.1. Instalazioaren jabea.

Instalazioaren jabe den toki-entitateari emanen zaio dirulaguntza, eta toki-entitateak jabea dela egiaztatu beharko du, 4.3.c) oinarrian ezarritakoaren arabera.

3.2. Dirulaguntza jaso zuten entitateak kanpo uztea.

Kanpo utziko dira 2026ko Nafarroako aurrekontu orokorretan kirol-instalazioak eraberritzeko NKJFIk emandako kapital-dirulaguntzen onuradun gisa ageri diren Nafarroako toki-entitateak, bai eta dirulaguntza emateko erabilitako prozedura edozein dela ere 2025eko ekitaldian xede horretarako dirulaguntzen onuradun izan direnak ere.

3.3. Segurtasun-aktak.

Dirulaguntzaren helburua denez ahalik eta segurtasun handiena lortzea, kirol-instalazio eta -ekipamenduen oinarrizko betekizunak eta segurtasun-neurriak arautzen dituen apirilaren 20ko 38/2009 Foru Dekretuaren 7.3 artikuluak ezarritako betebeharra betez, toki-entitateak eguneratuta eduki beharko ditu bereak diren instalazio guztien segurtasun-aktak.

4.–Eskaerak eta hasierako dokumentazioa.

4.1. Eskaera bakarra toki-entitateko.

Administrazio publikoen baliabide ekonomikoei errentagarritasun handiagoa ateratzeko, eta bete daitezen jarduera administratiboaren oinarri nagusi diren eraginkortasunaren, efizientziaren eta ekonomiaren printzipioak, Nafarroako toki-entitate bakoitzeko eskaera bakar bat onartuko da. Eskaera bat baino gehiago jasoz gero, NKJFIk azkena izapidetuko du, eta aurkeztu gabekotzat joko ditu aurreko guztiak.

4.2. Aurkezteko modua.

4.2.1. Eredu ofiziala.

II. eranskinean ezarritako eredu ofizialaren arabera aurkeztuko dira eskaerak.

Ez dira aurkeztutzat hartuko dagoen eredura egokitzen ez diren eskaerak eta telematikoki aurkezten ez direnak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.8. eta 66.6. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz (aurrerantzean, APAPEL). Horrenbestez, aurkeztu gabetzat jotzen direnez, eskaera horiek ez dira zuzenduko.

4.2.2. Aurkezteko epea.

Dirulaguntzaren eskaera eta hasierako dokumentazioa aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

4.2.3. Non aurkeztu.

Dirulaguntzaren eskaerak telematika bidez aurkeztu beharko dira nahitaez, Nafarroako Gobernuaren webgunearen bidez, atari honetan: (https://administracionelectronica.navarra.es/RGE2/gestorinstancia.aspx?idInstancia=2013019).

4.2.4. Oinarrien onarpena.

Dirulaguntza eskatzeak berarekin dakar deialdi hau arautzen duten oinarriak onartzea.

4.3. Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko hasierako dokumentazioa.

Eskaerekin batera, honako dokumentazio hau aurkeztu behar da:

a) Eskabide-orria eta datuen aitorpena, II. eranskinean oinarrituta.

b) Egikaritu beharreko jarduketaren memoria baloratua, zeinak barne hartu beharko baititu egikaritu beharreko jarduketen memoria deskriptiboa eta partidatan antolatutako aurrekontua, baita, hala badagokio, zuzendaritzako zerbitzu-sariak ere.

(*) Oharra: Toki-entitateak egikaritze-proiektua baldin badu, ez dago memoria baloratua bidali beharrik; zuzenean proiektua bidali beharko da.

c) Diruz lagunduta eraberrituko den kirol-instalazioa toki-entitatearena dela frogatzen duen agiria.

d) Entitatearen legezko ordezkariak emandako ziurtagiria, III. eranskineko ereduaren araberakoa, zeinean adieraziko baita egin beharreko inbertsioari dagokion BEZa berreskura edo konpentsa daitekeen edo ez, bete dadin Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28.8 artikuluan xedatutakoa.

e) Baterako finantzaketaren inprimakia, non toki-entitateak adierazi beharko baitu ea beste erakunde publiko edo pribatu batzuek emandako bestelako dirulaguntza edo baliabideekin finantzatu den ala ez, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak emandakoaz aparte.

Era berean, hirugarrenen dirulaguntza posible hori espediente hau martxan dagoela jasotzen bada, entitateak baterako finantzaketaren inprimakia aurkeztu beharko du.

f) Toki-entitatearen ziurtagiria, zeinean jasoko baita honako konpromiso hau biltzen duen erabakia: eraberritzearen xede den instalazioa gutxienez 5 urtez mantenduko duela.

g) Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituela frogatzen duen ziurtagiria, 3 hilabete baino gutxiagokoa.

h) Zerga-betebeharrak egunean dituela frogatzen duen ziurtagiria, 3 hilabete baino gutxiagokoa.

i) Ziurtagiri bat adierazteko kirol-instalazioak eguneratuak daudela Nafarroako Kirol Instalazioen Erroldan, eskatutako dokumentazioa aurkezten den eguna baino lehenagotik. https://www.navarra.es/censoinstalacionesdeportivas.

Halaber ziurtatu beharko du eguneratuta dauzkala kirol-instalazio horien barruan dauden kirol-eremuetako segurtasun-aktak, V. eranskineko ereduaren arabera.

j) Oro har, toki-entitate eskatzaileari bere eskaera sendotzeko interesgarria iruditzen zaion beste edozein dokumentu, foru agindu honetan adierazitako irizpide eta adierazleekin loturik.

4.4. Akatsak zuzentzea.

Esandako dokumentazioaren aurkezpenean akatsik ikusiz gero, edo agiriren bat falta bada, entitate eskatzaileari eskatuko zaio ikusitako akatsa telematikoki zuzentzeko, gaitutako helbide elektronikoaren bidez. Horretarako, 10 egun balioduneko epea emanen zaio, eta ohartaraziko zaio epe horretan zuzenketarik egiten ez badu eskaera ezetsitzat joko dela, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 19.3 artikuluak dioenaren arabera.

5.–Dirulaguntzaren instrukzioa.

5.1. Instrukzio-organoa.

Laguntzak emateko prozeduren instrukzioa Azpiegiturak Kudeatzeko Atalak eginen du. Atal horrek tramitatuko, baloratuko eta aztertuko ditu aurkeztu diren agiriak, deialdi honen oinarrietan ezarritakoari jarraikiz. Atal horrek aurkezten edo eskatzen diren agirietan dagoen informazioa zabaltzeko edo hobetzeko eskatzen ahalko die toki-entitate eskatzaileei, eskaerak hobeki ebaluatzeko.

Azpiegiturak Kudeatzeko Atalak dirulaguntzaren proposamena eginen du; Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileari helaraziko dio, eta hark ebatziko du dirulaguntzen deialdia.

5.2. Txostenak eskatzea.

Azpiegiturak Kudeatzeko Atalak zilegi du gaian eskumenak dituzten instituzio eta entitateei txostenak eskatzea, egoki iruditzen zaionean. Kasu horretan, txosten horiek, lotesleak izan gabe, balio izanen dute dirulaguntza ematea egokia den baloratzeko.

6.–Dirulaguntzaren zenbatekoa eta banaketa.

6.1. Zenbatekoa eta banaketa.

Deialdi honetara 450.100 euro bideratuko dira, aurrekontu-partida honen kargura: Nafarroako 2026ko Aurrekontu Orokorretako A50000 A5000 7609 3361I6 "Toki-entitateak, kirol-instalazioak berritzea". Zenbateko hori honela banatuko da:

a) Segurtasuneko eraberritzeetarako.

a.–Dirulaguntzara bideratutako zenbatekoa, guztira: 225.050 euro.

b.–Zenbateko hori toki-entitate eskatzaile guztien artean banatuko da, dagokion udalerriak despopulazio-arriskuko indizean zer kalifikazio duen kontuan hartuta, Nafarroako Foru Komunitatean despopulazio-arriskuan dauden udalerrien zerrenda onesteko Lurralde Kohesiorako kontseilariak otsailaren 15ean emandako 8/2023 Foru Aginduko sailkapenaren arabera. Bi talde hauetan banatuko dira entitateak:

(1) Lehenengo taldea.–Despopulazio-arriskuan dauden udalerrietan kokatutako entitateak (1. indizea: muturreko arriskua; 2. indizea: arrisku bizia; 3. indizea: arrisku esanguratsua).

Banatu beharreko zenbatekoa: 125.000 euro.

Gehieneko ehuneko diruz lagungarria: %80.

Gehieneko dirulaguntza: 25.000.

(2) Bigarren taldea.–Gainbehera duten udalerrietan (4. eta 5. indizeak) kokatutako entitateak; udalerri kalteberetan (6. indizea) kokatutakoak; eta arriskurik gabekoetan (0. indizea) kokatutakoak.

Banatu beharreko zenbatekoa: 100.050 euro.

Gehieneko ehuneko diruz lagungarria: %60.

Gehieneko dirulaguntza: 25.000.

(*) Diruz lagundutako entitate guztiak gehieneko zenbateko horretara iristen badira, puntuazio handiena duenak 25.050 euro jasoko ditu.

b) Irisgarritasuneko eraberritzeetarako.

a.–Dirulaguntzara bideratutako zenbatekoa, guztira: 225.050 euro.

b.–Zenbateko hori toki-entitate eskatzaile guztien artean banatuko da, dagokion udalerriak despopulazio-arriskuko indizean zer kalifikazio duen kontuan hartuta, Nafarroako Foru Komunitatean despopulazio-arriskuan dauden udalerrien zerrenda onesteko Lurralde Kohesiorako kontseilariak otsailaren 15ean emandako 8/2023 Foru Aginduko sailkapenaren arabera. Bi talde hauetan banatuko dira entitateak:

(1) Lehenengo taldea.–Despopulazio-arriskuan dauden udalerrietan kokatutako entitateak (1. indizea: muturreko arriskua; 2. indizea: arrisku bizia; 3. indizea: arrisku esanguratsua).

Banatu beharreko zenbatekoa: 125.000 euro.

Gehieneko ehuneko diruz lagungarria: %80.

Gehieneko dirulaguntza: 25.000.

(2) Bigarren taldea.–Gainbehera duten udalerrietan (4. eta 5. indizea) kokatutako entitateak; udalerri kalteberetan (6. indizea) kokatutakoak; eta arriskurik gabekoetan (0. indizea) kokatutakoak.

Banatu beharreko zenbatekoa: 100.050 euro.

Gehieneko ehuneko diruz lagungarria: %60.

Gehieneko dirulaguntza: 25.000.

(*) Diruz lagundutako entitate guztiak gehieneko zenbateko horretara iristen badira, puntuazio handiena duenak 25.050 euro jasoko ditu.

c) Laburpen-taula.

JARDUKETA

ZENBATEKO
OROKORRA

DIRULAGUNTZAREN BANAKETA ARRISKU-MAILAREN ETA JARDUKETAREN ARABERA

Lehenbiziko multzoa: Arrisku-maila

1, 2 eta 3

Bigarren taldea. Arrisku-maila

4, 5, 6 eta 0

Zenbateko osoa

Diruz lagundu
daitekeen %-a

Gehieneko zenbatekoa

Zenbateko osoa

Diruz lagundu
daitekeen %-a

Gehieneko zenbatekoa

SEGURTASUNA

225.050

125.000

%80

25.000(*)

100.050

%60

25.000 (*)

IRISGARRITASUNA

225.050

125.000

%80

25.000(*)

100.050

%60

25.000 (*)

450.100

250.000

200.100

6.2. Esleipena eta gerakin posibleak.

Esleipena:

Norgehiagoka-prozeduraren bitartez emanen da dirulaguntza, oinarri arautzaile hauetan jasotako balorazio-irizpideen arabera, jarduketa bakoitzaren barruan maila-talde bakoitzerako ezarritako mugarekin.

Arrisku-mailaren eta jarduketa-motaren arabera, talde batean edo bestean sartuko dira eskaerak. Jarraian, deialdi honetako 7. oinarrian ezarritako balorazio-irizpideak aplikatuko zaizkio eskaera bakoitzari. Puntuazio horren arabera, lehentasun-ordena ezarriko da talde eta jarduketa bakoitzeko eskaeren artean. Horrela, lehentasun-ordena horri jarraikiz, dagozkion eskaerei esleituko zaizkie dirulaguntzak, talde bakoitzera bideratutako kreditua agortu arte.

Gerakinak:

Jarduketa-mota batean arrisku-mailako taldeetako baten kreditua agortzen ez bada, jarduketa beraren barruan beste maila bateko kreditua handitzera bideratuko da gerakin hori.

Jarduketa-mota baterako ezarritako kreditu osoa agortuko ez balitz, beste jarduketa-motaren kreditua handitzera bideratuko da gerakina, eta arrisku handiagoko lehenengo taldeari esleituko zaio lehenik.

Berdinketa:

Berdinketa badago hainbat eskaeraren azken puntuazioan, deialdiko 7. oinarrian ezarritako irizpideen ordenari jarraikiz puntuazio handiena lortzen duen toki-entitatearen alde ebatziko da; hau da, berdinketa badago, lehenik (a) indizea hartuko da kontuan (despopulazio-arriskua); hala ere berdinketa badago, (b) indizea (toki-entitateko biztanleak); eta horrela gainerakoak: (c), (d) eta (e).

7.–Balorazio-irizpideak. Puntuazioa.

7.1. Puntuazioa.

Jarduketa honen xedeak betez, puntuazio-irizpide hauek hartuko dira kontuan.

a) Dirulaguntza eskatu duen eta segurtasuna edo irisgarritasuna hobetzeko eraberrituko den kirol-instalazioaren jabea den toki-entitatea kokatuta dagoen udalerriaren despopulazio-arriskua.

Gehienez 20 puntu.

Eraberritu nahi den instalazioa kokatuta dagoen udalerriaren despopulazio-arriskua baloratuko da, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emandako otsailaren 15eko 8/2023 Foru Aginduan adierazitako indizeen arabera, eta koadro honi jarraikiz:

IRIZPIDEA

GEHIENEKO PUNTUAZIOA

BAREMAZIOA

Udalerriaren despopulatze-arriskua (DA)

20

DA maila

1

2

3

4

5

6

0

Puntuazioa

20

15

11

8

5

3

1

b) Toki-entitateko biztanleak.

10 puntu gehienez.

Toki-entitate onuraduna kokatuta dagoen udalerriaren despopulazio-arriskua gorabehera, kontuan izanen da, halaber, instalazioaren jabe den toki-entitateak (udalerria edo kontzejua) zenbat biztanle dituen. Puntuazio hau emanen da:

1 eta 50 biztanle arteko herria: 10 puntu.

51 eta 100 biztanle arteko herria: 7 puntu.

101 eta 500 biztanle arteko herria: 5 puntu.

501 eta 1.000 biztanle arteko herria: 3 puntu.

1.001 eta 5.000 biztanle arteko herria: 2 puntu.

5.001 eta 50.000 biztanle arteko herria: 1 puntu.

50.000 biztanletik gorako herriak: 0,5 puntu.

c) Eraberritzearen zenbatekoa.

10 puntu gehienez.

Eraberritzeak esanguratsuak izatea eta ahalik eta irisgarritasun eta segurtasun unibertsal eta iraunkorrena ekartzea lortu nahi da; hortaz, gastuak behar adinako funtsa izan behar duela uste da.

Horren haritik, gehieneko puntuazioa (10 puntu) emanen zaio 31.250 euroko gastua (BEZa barne) edo handiagoa dakarren eraberritzeari, lehenengo taldeko entitate kasuan (1., 2. eta 3. indizeak), eta 41.700 euroko gastua (BEZa barne) edo handiagoa dakarrenari, bigarren taldekoen kasuan (4., 5. eta 6. indizeak, eta 0. indizea).

Gainerakoek balio haztatuari dagokion puntuazioa izanen dute, zenbatekoari hiruko erregela zuzena aplikatuta.

d) 2017tik 2024ra bitartean toki-entitateak jasotako azken dirulaguntza.

10 puntu gehienez.

3.2 oinarrian adierazitakoaren arabera, ez dituzte laguntza hauek jasotzen ahalko 2026an eta 2025ean dirulaguntzak jaso dituzten toki-entitateek.

Puntuazio handiagoa emanen zaie NKJFIren kapitaleko azken dirulaguntza aspaldien jaso zuten entitateei, eta puntuazio txikiagoa, berriz, azken dirulaguntza berrikiago jaso duten entitateei. Hori guztia urteroko bakoitzean jasotako dirulaguntza-kopurua eta haien zenbatekoa gorabehera.

Bi urteko denbora-tarteak hartuko dira kontuan 2017tik 2024ra bitartean. Horrela, beraz, gehieneko puntuazioa (10 puntu) emanen zaio denboraldi horretan dirulaguntzarik jaso ez duen toki-entitateari; 7 puntu, azken dirulaguntza 2017an edo 2018an jaso zuenari; 5 puntu, azken dirulaguntza 2019an edo 2020an jaso zuenari; 3 puntu, azken dirulaguntza 2021ean edo 2022an jaso zuenari; eta 1 puntu, azken dirulaguntza 2023an edo 2024an jaso zutenei.

2017tik 2024ra bitartean jasotako AZKEN dirulaguntza

Gehieneko puntuazioa

Aldia

Ez du dirulaguntzarik jaso 2017tik 2024ra bitartean

2017an edo 2018an jaso zuen

2019an edo 2020an jaso zuen

2021ean edo 2022an jaso zuen

2023an edo 2024an jaso zuen

10

Puntuazioa

10

7

5

3

1

7.2. Laburpen-taula.

IRIZPIDEA

50

BAREMAZIOA

Puntuazioa. Gehienekoa

a

Udalerriaren despopulatze-arriskua (DA)

20

DA maila

1

2

3

4

5

6

0

Puntuazioa

20

15

11

8

5

3

1

b

Toki-entitateko biztanleak

10

Biztanle-kopurua:

1 eta 50

51 eta 100

101 eta 500

501 eta 1.000

1.001 eta 5.000

5.001 eta 50.000

50.000 baino handiagoa

Puntuazioa

10

7

5

3

2

1

0,5

c

Eraberritzearen zenbatekoa

10

10 puntu 31.250 euroko (BEZa barne) edo gehiagoko eraberritzeetarako, lehenengo taldeko entitateen kasuan (1., 2. eta 3. indizeak), eta 41.700 euroko (BEZa barne) edo gehiagoko eraberritzeetarako, bigarren taldeko entitateen kasuan (4., 5. eta 6. indizeak, eta 0. indizea)

Gainerakoek balio haztatuari dagokion puntuazioa izanen dute, zenbatekoari hiruko erregela zuzena aplikatuta.

d

2017tik 2024ra bitartean jasotako AZKEN dirulaguntza

10

Aldia

EZ du dirulaguntzarik jaso 2017tik 2024ra bitartean

2017an edo 2018an jaso zuen

2019an edo 2020an jaso zuen

2021ean edo 2022an jaso zuen

2023an edo 2024an jaso zuen

Puntuazioa

10

7

5

3

1

8.–Laguntza emateko ebazpena.

8.1. Ebazteko eskumena duen organoa.

Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak laguntzak emateko ebazpena emanen du gehienez lau hilabeteko epean, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik aurrera. Epe hori bukatzean ebazpena eman eta jakinarazi ez bada, toki-entitateek ondorioztatu beharko dute eskaera ukatu zaiela.

8.2. Ebazteko modua.

Dirulaguntza emateko ebazpena arrazoitua izanen da, eta hartan agertuko dira dirulaguntzaren xedeak, zenbatekoa eta ordainketa-modua. Halaber, dirulaguntza jasoko duten eskatzaileen zerrenda jaso behar du, eta, eskaerarik ezetsiz gero, horiek ere espresuki agertu behar dute, eta, horien artean, zein diren aurrekontuko baliabideen mugagatik ezetsitakoak.

Betiere, dirulaguntzaren zenbatekoa Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren aurrekontuetan xede horretarako dagoen kredituaren mende egonen da.

Ekitaldi ekonomiko jakin baten kargura dirulaguntza bat emateak ez du eskubiderik sortzen hurrengo ekitaldi ekonomikoen kargura ere dirulaguntzak eskuratzeko.

8.3. Jakinarazpena.

Dirulaguntza emateko ebazpena telematikoki jakinaraziko da, entitate onuradunaren helbide elektroniko gaituaren bidez.

8.4. Baldintzak aldatzea.

Dirulaguntza emateko kontuan hartu diren baldintzetan edozein aldaketa izaten bada, laguntza emateko ebazpena aldatu eginen da.

8.5. Beste laguntza batzuekiko bateragarritasuna.

Ematen den dirulaguntza bateragarria izanen da administrazioak berak, beste administrazio publiko batzuek, beste erakunde publiko edo pribatu batzuek edo partikular nazional nahiz nazioartekoek ematen dituzten bestelako dirulaguntzekin, baldin eta jarduketa jakin batzuetarako berariazko beste deialdirik ez badago. Diruz lagundutako jarduketak finantzatzeko beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabiderik lortuz gero, onuradunek horren berri eman beharko dute. Xede horretarako jasotako dirulaguntza guztien baturak ez du gainditzen ahalko obra bukatzean justifikatutako gastuen guztizkoa.

9.–Entitate onuradunen betebeharrak. Frogagiriak.

9.1. Dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi ondotik aurkeztu beharreko frogagiriak.

Dirulaguntza jasotzen duten toki-entitateek hilabeteko epea dute, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten zaienetik hasita, exekuzio-proiektua edo behin betiko memoria aurkezteko, hasierako dokumentazioan egindako zuzenketak ere agertuz, halakorik balitz.

9.2. Obrak burutu ondotik eta dirulaguntza ordaindu aurretik aurkeztu beharreko frogagiriak.

Dirulaguntzaren onuradun diren toki-entitateek 2026ko azaroaren 6ko 23:59 baino lehen bukatu beharko dituzte dirulaguntzaren xedeko obrak, horixe baitute onetsi zaien dirulaguntzaren ordainketa gauzatzeko ezinbestean bete beharreko baldintza; 11. oinarrian xedatutakoa ere bete beharko dute.

a) Adjudikazio-akta edo obrak egikarituko dituen enpresarekiko kontratua, eta adjudikazioaren zenbatekoa.

b) Tok-entitatearen ziurtagiria, zeinean egiaztatzen baita efizientzia- eta ekonomia-irizpideak erabili direla hornitzaileak hautatzean, Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legean ezarritakoaren arabera.

c) Dirulaguntzaren xede diren kirol-instalazioetan lanak hasteko akta, obra-zuzendaritzak, jabeak eta enpresa adjudikaziodunak sinatua.

Jarduketarako proiekturik prestatu behar ez bada, orduan "Jarduketa hastearen adostasun-agiria" aurkeztu beharko da, jabeak eta enpresa adjudikaziodunak sinatua.

d) Obren harrera-akta, jabeek, enpresa adjudikaziodunak eta zuzendari fakultatiboak sinatua.

Jarduketarako proiekturik prestatu behar ez bada, orduan "Jarduketa burutzearen adostasun-agiria" aurkeztu beharko da, jabeak eta enpresa adjudikaziodunak sinatua.

e) Obra-bukaerako jatorrizko ziurtapena, zuzendaritza fakultatiboak, toki-entitatearen ordezkari batek eta enpresa adjudikaziodunaren ordezkari batek sinatua.

Jarduketarako proiektua prestatu behar ez bada, orduan kostu osoaren laburpen-orria aurkeztu beharko da.

f) Gauzatutako lanei dagozkien eta diruz lagunduko diren gastu guztien fakturak, baita faktura horiek ordaindu izanaren egiaztagiriak ere. Fakturez eta egiaztagiriez gain, VI. eranskina ere aurkeztu beharko da.

g) Azken txostena. Hala badagokio, barne hartuko ditu memoria teknikoarekin edo hasierako proiektuarekin alderatuta izan diren aldaketak, eta azalpen-memoria labur bat, azken likidazioa eta hondarreko egoeraren argazkiren bat izanen ditu.

h) Obrak egikaritu bitartean obran bertan kartel bat jarri izanaren frogagiria (argazkia), Kartel-eredua eranskinean oinarrituta. Kartel horretan, diruz lagundutako zenbatekoa adieraziko da, baita obra Nafarroako Gobernuarekin lankidetzan eginen dela ere, informazio honekin:

1. Nafarroako Gobernuaren logotipoa eta anagrama, Nafarroako Gobernuaren sinbolo ofiziala eta haren erabilera arautzen dituen urtarrilaren 27ko 4/2016 Foru Dekretuarekin bat,

2. Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren ikur grafikoa, eta

3. Nafarroa 2027ko Kirolaren Europako Eskualdea izateko hautagaitzaren sinboloa.

i) Azken plaka bat jarri izanaren frogagiria (argazkia), Kartel-eredua eranskinean oinarritua. Kartel horretan, diruz lagundutako zenbatekoa adieraziko da, baita obra Nafarroako Gobernuarekin lankidetzan eginen dela ere, informazio honekin:

1. Nafarroako Gobernuaren logotipoa eta anagrama, Nafarroako Gobernuaren sinbolo ofiziala eta haren erabilera arautzen dituen urtarrilaren 27ko 4/2016 Foru Dekretuarekin bat,

2. Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren ikur grafikoa, eta

3. Nafarroa 2027ko Kirolaren Europako Eskualdea izateko hautagaitzaren sinboloa.

j) Ziurtagiri bat, zeinaren bidez toki-entitateek adierazten baitute konpromisoa hartzen dutela diruz lagundutako kirol-instalazioaren erabilera eta gozamena baimentzeko, herri horietako herritarren baldintza beretan, entitate onuradunaren kirol-eskualde bereko beste udalerri batean bizi diren nafarrentzat, 5 urteko epe batez.

Halaber, entitate onuradunek konpromisoa hartzen dute diruz lagundutako kirol-instalazioaren erabilera Nafarroako Kirolaren Institutuari uzteko, programa propioetarako edo hark intereseko deklaratutako entitate edo jardueretarako. Horrelakoetan, erabilera doakoa izanen da. Lankidetza-hitzarmen bat formalizatzen ahalko da, diruz lagundutako instalazioaren erabilera partekatua egiteko, 5 urteko epe batez.

9.3. Egiaztagiriak aurkezteko epea eta modua.

Oinarri honetan adierazitako egiaztagiriak telematika bidez aurkeztu beharko dira nahitaez, Nafarroako Gobernuaren webgunearen bidez, atari honetan: https://tramitespersonal.navarra.es/eu/.

Dirulaguntza-eskaerak Webgune horretan sartu ondotik, edukia iragazten ahalko da, "Hau du:" laukian ondokoa paratuta: "Kirol-instalazioen eraberritzea".

Aurkeztutako dokumentazioa aski ez bada edo deialdian eskatzen diren betebeharrak betetzen ez baditu, entitate eskatzaileari eskaera eginen zaio, 10 egun balioduneko epean dokumentazioa osatu edo akatsak zuzendu ditzan, eta ohartaraziko zaio ezen, hala egin ezean, ezetsi eginen dela eskaera, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 19.3 artikuluak dioen bezala.

9.4. Aldaketak obrak egikaritzean.

Obrak diruz lagundutako proiektuari jarraikiz exekutatuko dira, ezertan galarazi gabe toki-entitateek eskatuta eransten ahal diren aldaketak. Aldaketa horiek Azpiegiturak Kudeatzeko Atalak baimendu beharko ditu, baina kontuan hartu beharko da dirulaguntzaren xede den inbertsioaren gaineko kostuaren igoerak onuradunaren bizkar izanen direla.

9.5. NKJFIren egiaztapena.

Dirulaguntzaren onuradun diren toki-entitateek onartu eta erraztu beharko dute Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak eskatzen dituen frogak eta dokumentuak aurkeztea.

Halaber, onartuko dute ezen Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak, Azpiegiturak Kudeatzeko Atalaren bidez, zilegi izanen duela obrak ikuskatzeko nahi adina bisita tekniko egitea obrak irauten duen bitartean. Dirulaguntza hartzen duen entitate onuraduna beharturik dago obretara sartzen uztera.

9.6. Onartzen ez den publizitatea.

Toki-entitateek hitz ematen dute ez dutela baimenik emanen diruz lagundutako instalazioetan apustuen, tabakoaren edo alkoholaren publizitatea jartzeko, eta beteko dutela arlo horretan indarrean dagoen araudia.

10.–Dirulaguntzaren ordainketa.

10.1. Ordainketa.

Emandako laguntzak ordainketa bakar batean ordainduko dira, Azpiegiturak Kudeatzeko Atalak txostena egin ondotik, baldin eta 9. oinarriaren 3. apartatuan eskatutako frogagiriak behar den epean eta moduan aurkezten badira.

10.2. Gauzatutako zenbatekoa hasierako aurrekontutik beherakoa izatea.

Obrak bukatu eta exekuzioaren zenbateko osoa (barne direla proiektuko eta obra-zuzendaritzako ordainsariak) hasieran aurkeztutako aurrekontua baino txikiagoa bada, justifikatutako zenbatekoaren ehuneko bat ordainduko da, arrisku-mailaren arabera dagokiona (%80 edo %60), betiere jaso beharreko gehieneko zenbatekoa errespetatuz.

11.–Dirulaguntzaren aurrerakina.

Aukera jasotzen da esleitutako dirulaguntzaren ordainketaren aurrerakinak egiteko, baita dirulaguntza osoarena ere, baldin eta justifikatzen bada diru-funtsa jasotzea beharrezkoa dela dirulaguntzaren xedeak betetzeko. Ordainketa aurreratzeko eskaerarekin batera, funtsen beharraren justifikazioa eta egikaritzeko epeen aurreikuspena erakutsiko dira.

Ordainketa aurreratua egiteko, 2026ko azaroaren 6a baino lehen hasita egon beharko du diruz lagundutako jarduerak. Diruz lagundutako jarduera 2026ko azaroaren 6a baino lehen hasi dela frogatzeko, hasiera- edo zuinketa-akta aurkeztu beharko da, edo hura berresten duen dokumentua.

Toki-entitate onuradunak modu arrazoituan eskatu beharko du, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez eta 2026ko azaroaren 6a baino lehen, funtsak behar dituela, eta egikaritze-epeen aurreikuspena egin beharko du.

Aurreko atalean aipatutako eskaerarekin batera, toki-entitateak 9.2 ataleko a), b), c), h) eta j) letretan aipatzen diren dokumentuak aurkeztu beharko ditu, beranduenik 2026ko azaroaren 6an.

9.2 ataleko d), e), f), g) eta i) letretan ageri den gainerako dokumentazioa 2027ko irailaren 30ean aurkeztu beharko da, beranduenik.

12.–Ez-betetzea.

Deialdi honetako oinarrietan ezarritakoa betetzen ez bada, datu faltsuak eman badira edo dirulaguntzaren helburuak aldatzen badira, dirulaguntza galduko da eta jasotako zenbatekoak itzuli beharko dira, deusetan eragotzi gabe antolamendu juridikoan aurreikusitako gainerako erantzukizunak.

Nolanahi ere, onuradunak betebeharrak ia osorik betetzen dituenean eta bere konpromisoak betetzeko zalantzarik gabeko jarrera frogatzen duenean, itzuli beharreko zenbatekoa proportzionaltasun-irizpideari jarraituz zehaztuko da.

13.–Arau-hausteak, zehapenak eta erantzukizunak.

Arau-hauste, zehapen eta erantzukizunei dagokienez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 42., 43. eta 44. artikuluetan xedatutakoari jarraituko zaio. Foru lege horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen dirulaguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorra ezarri zen.

14.–Errekurtsoak.

Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

15.–Aplikatu beharreko legeria.

Foru agindu honetan ezarrita ez dagoen guztian, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoari jarraituko zaio.

Iragarkiaren kodea: F2605022