8. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Laburpena, 2023ko (H)ilbeltza bekaren deialdiarena

DDBN (Identif.): 666641.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/666641).

Baztango Udalak, 2022ko abenduaren 22an egin Tokiko Gobernu Batzarrean, erabaki zituen (H)ilbeltza beka arautuko duen deialdiaren oinarriak.

Lehendabizikoa.–Onuradunak.

Deialdirat aurkeztu nahi dutenek, eranskinean heldu den bezala, narratibako lanak (eleberri edo ipuin-bildumak) egiteko proiektuak aurkeztu beharko dituzte, jatorrizkoak eta euskaraz sortuak, beren zatiren bat edota osotasuna inon argitaratu gabea dutenak, sarituak izan ez direnak eta bertze inondik moldatuak ez direnak. Formatu digitalean (PDF bertsioa) edo paperean aurkezten ahalko dute.

Bigarrena.–Xedea.

Baztango Udalak, (H)ilbeltza elkartea eta Txalaparta argitaletxearen laguntzarekin, euskal literatura beltza hedatu eta munduko literatura beltza euskaratzeko asmoz, (H)ilbeltza beka plazaratzen du urtero.

2023ko deialdiak sormenezko lanak sarituko ditu.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

http://www.baztan.eus

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Deialdi honi 6.000,00 euro esleituko zaizkio: 3.000,00 euro udalaren 2023. urteko aurrekontu luzatuko "1 3350 4890000 Euskara-Dirulaguntzak" kontu-sailaren kargura, bertze 2000,00 euro (H)ilbeltza ekimenaren kargura eta 1.000,00 euro Txalaparta argitaletxearen kargura.

Lagin irabazleari 3.000,00 euro emanen zaizkio 2023ko maiatzean, eta idatzia akitzerakoan bertze 3.000,00 euro.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.

Lanak aurkezteko epea deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean hasiko da. Eskaria 2023ko martxoaren 10a artio egin beharko da Baztango Udaleko erregistroan, eguna bera barne.

Baztanen, 2022ko abenduaren 27an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2217703