68. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 4a - BEREZIA

5. HAUTESKUNDE PROZEDURA

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2023ko martxoaren 29an hartua, zeinaren bidez zehazten baitira Nafarroako Kontzejuetako hauteskundeetan erabili beharreko boto-paperen, gutun-azalen eta inprimakien ereduak.

Nafarroako Gobernuak, erabiliz Nafarroako Kontzejuetako hauteskunde prozesua arautzeari buruzko martxoaren 16ko 12/1991 Foru Legeak aitortutako eskumenak, deia egiten du, foru dekretu bidez, Nafarroako Kontzejuetako hauteskundeetarako.

Bidezkoa da, beraz, berariazko dokumentuak zehaztea Nafarroako kontzejuetako hauteskundeetarako, bai eta gutun-azalen eta boto-paperen ereduak ere, galarazi gabe eskualdeko hauteskunde-batzordeek eredu ofizial gisa onesten dituztenak beren eskumenez baliatuz.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Lurralde Kohesiorako kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Nafarroako Kontzejuetako 2023ko hauteskundeetan erabili beharreko boto-paperen, gutun-azalen eta inprimakien ereduek beteko dituzte erabaki honen eranskinean adierazten diren ezaugarriak eta baldintzak.

2. Erabaki honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean bertan sortuko ditu ondorioak.

Iruñean, 2023ko martxoaren 29an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

NAFARROAKO KONTZEJUETARAKO HAUTESKUNDEAK 2023

Hauteskunde-inprimakien zerrenda

P.2.

Boto-papera, kontzeju irekiko araubidea duten kontzejuetan lehendakaria hautatzeko.

P.3.a.

Boto-papera, lehendakaria eta lau bokal hautatzeko.

P.3.b.

Boto-papera, lehendakaria eta sei bokal hautatzeko.

P.4.

Boto-papera, kontzeju irekiko araubidea duten kontzejuetan lehendakaria hautatzeko, atzerrian bizi diren hautesleentzat

P.5.

Boto-papera, lehendakaria eta lau bokal hautatzeko, atzerrian bizi diren hautesleentzat.

P.6.

Boto-papera, lehendakaria eta sei bokal hautatzeko, atzerrian bizi diren hautesleentzat.

S.1.

Bozketako gutun-azala.

S.5.

Hauteskunde-mahaietan erabili beharreko gutun-azala.

C.1.

Hauteskunde-koalizioaren eraketaren komunikazioa.

C.2.a.

Kontzeju Irekiko lehendakaria izateko hautagaiaren aurkezpena (alderdi politikoak, federazioak edo koalizioak).

C.2.b4.

Lehendakari eta bokal (lau) izateko hautagaien aurkezpena (alderdi politikoak, federazioak edo koalizioak).

C.2.b6.

Lehendakari eta bokal (sei) izateko hautagaien aurkezpena (alderdi politikoak, federazioak edo koalizioak).

C.2.c.

Kontzeju Irekiko lehendakari izateko hautagaiaren aurkezpena (hautesle-elkarteak).

C.2.d4.

Lehendakari eta bokal (lau) izateko hautagai-zerrendaren aurkezpena (hautesle-elkarteak).

C.2.d6.

Lehendakari eta bokal (sei) izateko hautagai-zerrendaren aurkezpena (hautesle-elkarteak).

C.3.

Sinadura orria.

M.2.

Hauteskunde-dokumentazioaren hartze-agiria.

CR.2.a.

Kontzejuko lehendakariaren egiaztagutuna.

CR.2.b.

Kontzejukide-egiaztagutuna.

Deskargatu hauteskunde-inprimaki guztiak (PDFa).

Inprimakiak gaztelaniaz eta ele bitan daude (gaztelania-euskara).

Iragarkiaren kodea: F2305120