2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEOTZ
Deialdia, Tafallako kirol hiriko matrikula ordaintzeko laguntzena, 2023an. Laburpena
DDBN (identifikazioa): 680218.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/680218).
Leozko Udaleko alkatearen urtarrilaren 30eko 2023-0013 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, laguntza ekonomikoak emateko, Tafallako kiroldegiko matrikula ordaintzeko 2023an.
Lehena.–Onuradunak:
Deialdian parte hartzen ahalko dute betetzen dituztenek oinarri arautzaileen 3.1 apartatuan ezarritako baldintzak.
Bigarrena.–Xedea eta helburua:
Deialdiaren xedea da laguntza ekonomikoak ematea Leozko bizilagunei, Tafallako kiroldegiaren matrikula ordain dezaten, 2023an.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:
Oinarri arautzaileak ikus daitezke 2021eko 176. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 29koan.
Laugarrena.–Zenbatekoa: gehienez 500,00 euro.
Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea:
Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik 2023ko abenduaren 15era bitarte.
Iratxetan (Leotz), 2023ko martxoaren 7an.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.
Iragarkiaren kodea: L2303922