28. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERRIOZAR

Deialdia, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat osatzeko, gizarte-ongizateko eginkizunak dituen kirol-teknikariaren lanpostuan jarduteko

Berriozarko Udalak, Alkatetzaren 2023ko urtarrilaren 23ko ebazpen baten bidez, honako deialdi hau onetsi zuen:

–Deialdia, izangaien zerrenda bat eratzeko, gizarte-ongizateko eginkizunak dituen C mailako kirol-teknikariaren lanpostuan jarduteko, Berriozarko Udalean sortzen diren aldi baterako beharrei erantzutearren.

Deialdi horren oinarriak www.berriozar.es webgunean daude eskuragarri, bai eta Berriozarko Udaleko Herritarren Arretarako Bulegoan ere.

Berriozarren, 2023ko urtarrilaren 23an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L2301131