250. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERA
–ISIDORO FAGOAGA UDAL MUSIKA ESKOLAREN PATRONATUA–

Lekualdatze-lehiaketa, merezimendu-lehiaketaren bidezkoa, behin-behineko enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesuetan. Lekualdatze-lehiaketa bete gabe utzi dela deklaratzea

Lekualdatze-lehiaketa, merezimendu-lehiaketaren bidezkoa, behin-behineko enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesuetan. Lekualdatze-lehiaketa bete gabe utzi dela deklaratzea.

2023ko azaroaren 17an, Alkatetzaren 350 Ebazpena eman zen, honako hau dioena:

Alkatearen 2023ko urriaren 20 eguneko 308 zenbakidun ebazpenaren bidez, honako hau onetsi zen: deialdia, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez bete daitezen "Isidoro Fagoaga" Udal Musika Eskolaren Patronatua erakunde autonomoko lanpostu hutsak; hain zuzen ere, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesuan eskainitako lanpostu hutsak, jarraikiz uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legeari (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira egonkortze prozesuak gauzatzeko Nafarroako Administrazio Publikoetan, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz –lege horrek hizpide ditu enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak–). Deialdia eta haren oinarriak argitaratu ziren 2023ko 230. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 6an.

Ikusirik adierazitako lekualdatze-lehiaketan parte hartzeko eskaerarik ez dela aurkeztu ezarritako epean.

Horiek horrela, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1. artikuluan ezarritako eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1.–Deklaratzea lekualdatze-lehiaketan eman gabe gelditu direla "Isidoro Fagoaga" Udal Musika Eskolaren Patronatua erakunde autonomoko lanpostu hutsak, behin-behineko enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, 20/2021 Legeari jarraikiz (lege horrek hizpide ditu enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak).

2.–Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren web atarian, behar diren ondorioak izan ditzan.

3.–Aditzera ematea ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Bera, 2023ko azaroaren 20a.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L2316439