22. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 1a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

ETXARRI ARANATZ

Jakinarazpen ediktua

Ezin izan da egin Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 99. artikuluko 2. apartatuan agindutako jakinarazpena. Eta bi aldiz saiatu ondoren, foru lege horren 99. artikuluko 4. apartatuak agintzen duenari jarraikiz, ediktu hau argitara ematen da eta dei egiten zaie ondoko interesdunei, Zergadunari Laguntza Emateko Atalaren bulegoetara ager daitezen, Etxarri Aranazko Nagusia 10 helbidean, astelehenetik ostiralera eta goizeko bederatzietatik ordubietara, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamabost egun naturaleko epean, berak zuzenean edo behar bezala ordezkatuta, jakinarazpena jasotzeko. Eta aditzera ematen zaie ezen, epe hori betetzen denean agertu ez badira, egintza horiek jakinarazi zaizkiela ulertuko dela, ondorio guztietarako, epea bete eta biharamunetik.

Ohartarazpena:

Egintza administratibo honen kontra helegite hauetako bat jarri ahalko da:

a) Berraztertzeko helegitea ebazpena eman duen organuari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabete bateko epean.

b) Gora jotzeko helegitea, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabete bateko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

c) Adminitrazioarekiko helegitea, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean

Etxarri Aranatzen, 2023ko urtarrilaren 16an.–Alkatea, Eneka Maiz Ulayar.

ERANSKINA

Jakinarazten diren egintzak

Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren likidazioa jakinarazten da:

Espedientea: 235/2022.

Zergaduna: J. J. S. N.

IFK: 33429958X.

Zenbatekoa: 540,41 euro.

Espedientea: 80/2021.

Zergaduna: I. N. S.

IFK: 44973101M.

Zenbatekoa: 112,44 euro.

Espedientea: 80/2021.

Zergaduna: L.B.R.

IFK: 14613058P.

Zenbatekoa: 48,20 euro.

Espedientea: 374/2021.

Zergaduna: M.A.A.M.

IFK: 15776936V.

Zenbatekoa: 334,99 euro.

Espedientea: 817/2021

Zergaduna: M.J.O.L.

IFK: 15588308N.

Zenbatekoa: 1.189,03 euro.

Iragarkiaren kodea: L2300783