22. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 1a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

ERROIBAR

Jakinarazpen ediktua

Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren arloko kitapena jakinaraztea

Ezin izan zaienez interesdunari edo haren ordezkariari jakinarazi, Zergei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 99.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, administrazio honi egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik, eta espedientean jasota dagoenez artikulu horretan xedatutakoaren arabera jakinarazpen-ahaleginak egin direla, ediktu honen bidez zitazioa egiten zaie bai ordaintzera behartuta daudenei bai horien ordezkariei ere, bertan jasotako prozeduretatik eratorritako administrazio-egintzak ager daitezen. Bertaratzeko epea hamabost egun naturalekoa da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, goizeko bederatzietatik arratsaldeko ordu bietara, astelehenetik ostiralera, Erroibarko udaletxean, Frantziako Errepidea z.g. 31696, Lintzoain (Nafarroa) helbidean. Epe hori igaro eta agerraldirik egin ez bada, jakinarazpena egintzat joko da, legezko ondorio guztietarako, agerraldirako ezarritako epea amaitu eta hurrengo egunean.

Ohartarazpenak:

Aurreko egintza administratiboaren kontra ondoko errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa egintza eman duen organoari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean, Nafarroako Gobernuko Administrazio Auzitegian, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo hilabetean.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Erroibarren, 2023ko urtarrilaren 17an.–Alkatea, Enrique Garralda Erro.

ERANSKINA

Jakinarazten diren egintzak:

Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren arloko kitapena jakinaraztea:

Espedientea: 1313/2022.

IFZ: 15845543-S.

Iragarkiaren kodea: L2300957