22. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 1a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

ALTSASU

Ur hornidura zerbitzuaren tasak borondatez ordaintzeko epea, 2022ko hirugarren lauhilekoa

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraikiz, aditzera ematen da 2023ko martxoaren 3an bukatuko dela epea, ur hornidura zerbitzuaren tasak borondatez ordaintzeko, epez epe kobratzen baitira, 2022ko hirugarren lauhilekoari dagokionez.

Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.

Helbideratutako ordainagiriak 2023ko otsailaren 3an iragango dira kontuetara.

Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.

Altsasun, 2023ko urtarrilaren 16an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2300964