10. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZANUETA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2023ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Mankomunitateko Batzarrak, 2022ko urriaren 25ean egin bilkura berezian, hasiera batean onetsi zituen 2023ko aurrekontuaren espedientea eta hura betearazteko oinarriak. Iragarkiak argitaratu ziren, hurrenez hurren, 2022ko 224. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 28an, eta Mankomunitatearen iragarki-taulan eta web orrian, bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen zituzten erreklamazioak aurkez zitzaten, argitaratu ondoko 15 egun balioduneko epean.

Jendaurreko aldian alegazio bat jarri zion espedienteari Mankomunitateko burutzak.

Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko kideen batzarrak, 2022ko abenduaren 28ko bilkuran, aurkeztutako alegazioen gaineko erabakia hartu zuen eta behin betiko onetsi zituen 2023ko ekitaldiko aurrekontuaren espedientea eta horiek betearazteko oinarriak.

Hori guztia dela eta, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.–3 artikuluan xedatuarekin bat, haren laburpena ematen da argitara. Hona hemen:

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 63.425,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 252.575,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 180,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 913.400,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 11.500,00 euro.

GASTUAK, GUZTIRA: 1.241.080,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 316.080,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 100,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 956.789,88 euro.

DIRU-SARRERAK, GUZTIRA: 1.272.969,88 euro.

Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Erripan (Odieta), 2023ko urtarrilaren 4an.–Mankomunitateko burua, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2300253