97. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Xehetasun-azterketa, 4. poligonoko 130. lurzatian. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2022ko maiatzaren 6ko 482/2022 Ebazpenaren bidez, erabaki zen hasiera batez onestea xehetasun-azterketa bat, planeamenduan indarrean diren lerrokadurak aldatu eta eraikina handitzen duena Martzillako Calvario kaleko 30. zenbakian, udal katastroko 4. poligonoko 130. lurzatian, Calvario kaleko 30.eko jabekideek sustaturik, Marina Rodríguez Artieta arkitektoak 2022ko otsailean idatzitako dokumentuaren arabera (2022-E-RE-353 sarrera).

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori dena, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Martzillan, 2022ko maiatzaren 6an.–Alkatea, Mario Fabo Calero.

Iragarkiaren kodea: L2206590