69. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

99/2022 EBAZPENA, martxoaren 23koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan ikasleak onartzeko prozesuaren deialdia egin eta garatzen duena, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakaskuntzak egiteko 2022-2023 ikasturtean.

Hezkuntzako kontseilariak maiatzaren 4an emandako 46/2021 Foru Aginduaren bidez garatu zen Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan ikasleak onartzeko prozesua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakaskuntzak egiteko. Bada, foru agindu horren 5. artikuluaren 2. apartatuan ezartzen denez, ikasleak onartzeko prozesua urtero hasiko da eskolatze gaietan eskumena duen zuzendaritza nagusiak emandako ebazpen baten bidez.

Ebazpen honen xedea da zenbait alderdi zehaztea Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan 2022-2023 ikasturtean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakaskuntzak eginen dituzten ikasleak onartzeko prozesuari buruz, egoki antolatu eta gauzatu dadin ikasleak onartzeko prozesua, funtsezkotzat jotzen baita interes orokorra babesteko, eta oinarrizkotzat, berriz, hezkuntza zerbitzu publikoaren funtzionamendua egokia eta eraginkorra izan dadin.

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena aurkeztu du ebazpen hau onesteari buruz eta aurreko puntuan adierazitako jarduketak arautzeari buruz.

Hori horrela, eta dagozkidan ahalmenak erabiliz, hala ematen baitizkit urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duenak,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan 2022-2023 ikasturtean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakaskuntzak eginen dituzten ikasleak onartzeko prozesuaren hasiera onestea, bai eta ikasleak onartzeko jarraibideak, egutegia eta hezkuntza-laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleen eskolatze indizea ere, ebazpen honen eranskinetan jasotakoari jarraituz.

2. Ebazpen hau eta eranskinak honako hauetara igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten: Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura; Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura; Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura; Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura; Ikastetxeen Finantzaketaren, Ikasketetarako Laguntzen eta Zerbitzu Osagarrien Zerbitzura; Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzura, eta Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzura, bai eta Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusira, Eskolatze Bulegora eta Informazioaren Kudeaketa Bulegora ere.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2022ko martxoaren 23an.–Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuko zuzendaria, Pablo Arriazu Amat. (108/2019 Foru Agindua, azaroaren 26koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Hezkuntza Departamentuko zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren ordez aldi baterako arituko direnak izendatzen dituena).

I. ERANSKINA

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakaskuntzetan ikasleak onartzeko prozesuaren jarraibideak

A.–ALDERDI OROKORRAK

Ikasleak onartzeko prozesua arautzeko Hezkuntzako kontseilariaren maiatzaren 4ko 46/2021 Foru Aginduan xedatutakoari jarraikiko zaio, eta kontuan hartuko dira, modu orokorrean eta laburpen gisa, jarraian adierazten diren alderdiak. Alderdi horietako bakoitza lotuta dago aipatutako foru agindua aplikatzeagatik ukitutako kasuan kasuko artikulu edo xedapen gehigarriei.

1.–Ikaspostua erreserbatzea (7. eta 32. artikuluak).

Ikaspostua erreserbatuko zaie egoera hauetako batean dauden ikasleei:

–Urteko onarpen prozesua eginen den ikasturtean atzerriko hizkuntza bat ikasteko atzerrian prestakuntza partzial bat eginen duten ikasleak, 7.1 a) artikuluan ezarritako baldintzei jarraikiz.

–Hezkuntza-laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleak, 32. artikuluan ezarritako baldintzei jarraikiz (ikus, halaber, eranskin honen b.3 apartatua).

–Batxilergoko ikasleak, baldin eta, urteko onarpen prozesua eginen den ikasturtean, matrikula baliogabetzeari buruz indarreko araudian jasotako kasuetako edozeini atxikita badaude.

2.–Ikaspostua eskatzea (10. eta 33. artikuluak).

1. Ikasleak onartzeko prozesu arrunterako eskabidea ikasleak egin beharko du, adin nagusikoa bada, edo, bestela, haren guraso-ahala duten gurasoek edo legezko tutoreek; salbuetsita egonen dira atxikitako ikastetxera sartzen diren ikasleak. Eskabidea, ahal dela, telematika bidez eginen da, Hezkuntza Departamentuak xede horretarako gaituriko webgunearen bitartez.

2. Eskabide bakarra aurkeztuko da ikasle bakoitzeko, eta behar bezala eta oso-osorik beteko da; bertan adieraziko da zer ikastetxe hautatu den lehen aukera gisa, baita beste bost ikastetxe ere, lehentasun-ordenan adierazita, horien artean aukeratu ahal izateko lehen aukera gisa hautatutako ikastetxean ikasposturik lortzen ez bada. Eskabidean grabatutako datuak eskabideak aurkezteko epe arrunta amaitu arte aldatzen edo zuzentzen ahalko dira.

3. Ikaspostua eskatzen duen ikaslea ez badago EDUCA sisteman erroldatuta (EDUCA sistema informatiko bat da, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren informazioa kudeatzeko balio duena) eta hezkuntza-laguntzako berariazko premiak baditu, berariaz adierazi beharko da eskabidean, horretarako gaitutako laukian, eta, hala badagokio, egiaztagiri ofizialak erantsi beharko dira, 33.2 artikuluan jasotako baldintzen arabera (ikus, halaber, eranskin honen b.3 apartatua). Aldiz, ikasleak EDUCAn erroldatuta badaude, Hezkuntza Departamentuak ofizioz aurkeztuko ditu egiaztagiri horiek.

4. Eskatzaileek zalantza badute ikasleak mailaz pasatuko diren ala ez, inprimaki berean egiten ahal da ikasleak onartzeko eskaera, bai mailaz pasatzeko bai errepikatzeko. Ondorio horietarako, ikastetxe bererako bi hezkuntza maila eskatzea sei aukeretatik bi hautatu balira bezala kontatuko da.

5. Familiak hala eskatzen badu, onarpen-eskabidean adierazitako edozein ikastetxek, eskabidean adierazitako ordena edozein dela ere, lagundu egin beharko du eskaera hori tramitatzen, eta eskatzaileak hala eskatzen badu, ikastetxeak aurkeztu beharko du eskaera, eskuordeturik. Horretarako, eskatzaileek kasuan kasuko ikastetxeko idazkaritzara jotzen ahalko dute laguntza hori eskatzera.

6. Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, ez da baremoan eraginik izaten ahal duen dokumentazio berririk onartuko, eta inolaz ere ezin izanen dira baloratu eskabidean alegatu ez diren inguruabarrak.

7. Onarpen-eskabidea aurkezteak berekin dakar baimena ematea ikastetxe bateko ikaspostuetan onartutako ikasleen zerrendetan eta itxarote zerrendetan jaso beharreko datu pertsonalak argitaratzeko.

8. (Ikus, halaber, eranskin honen b.2 apartatua).

3.–Ikasleak onartzeko prozesu arruntetik kanpo utzitako eskaerak (11. artikulua).

1. Ikasle berarentzat eskabide bat baino gehiago aurkezten badira, ikasle hori onarpen prozesu arruntetik kanpo geldituko da. Era berean, eskabidea bazter geratuko da Hezkuntza Departamentuaren barnean eskolatze gaietan eskumena duen unitateak ikusten badu interesdunek aurkeztutako dokumentazioa edo dokumentazioan jasotako datuak faltsuak direlako zantzu arrazoituak eta nahikoak daudela.

2. Eskabideak bazter geratuz gero, beste eskabide bat aurkezten ahalko da, baina epe arruntetik kanpokotzat joko da eskabide hori, eta foru agindu honen 41. artikuluan xedatutakoari jarraikiko zaio.

4.–Onartzeko baremoa (18. artikulutik 27.era).

Ikasleak onartzeko prozesu arruntean lehentasunezko irizpide hauek ezarriko dira:

1. Ikastetxean anai-arrebak matrikulatuta egotea: ikastetxean anai-arrebarik matrikulaturik izanez gero, horien kopurua edozein izanik ere, 3 puntu emanen zaizkio. Hori kontutan hartzeko, baloratzeko eta egiaztatzeko 18. artikuluan ezarritakoari jarraikiko zaio.

Halaber, aipatutako foru aginduaren hirugarren xedapen gehigarriarekin bat, urte berean jaiotako anai-arreben eskabideen kasuan, anai-arrebetako bat onartzeak berekin ekarriko du urte berean jaiotako gainerako anai-arrebak ere onartzea. Horretarako, eta beharrezkoa izanez gero, kasuan kasuko ikaspostuen kopurua handitu eginen da, ikastetxeari, hezkuntza-laguntzako berariazko premia duten ikasleen eskolatze indizea kontuan hartuta, aplikatu beharreko ikaspostu hutsen izaera gorabehera.

2. Gurasoen edo legezko tutoreen bizilekua edo lantokia gertu izatea (ikus, halaber, eranskin honen b.2.4 apartatua): lehentasunezko irizpide hori baloratzeko, 19. artikuluan xedatutakoari jarraikiko zaio, eta, besteak beste, honako alderdi hauek hartuko dira kontuan:

–Lehentasunezko irizpide honen balorazioa 4, 3, 1 edo 0 puntukoa izanen da, aipatutako artikuluaren 1. apartatuan ezarritakoari jarraikiz.

–Ikastetxearen eragin eremutzat hartuko da aipatutako artikuluaren 2. apartatuan ezarritakoa.

–Eskabidean, bizilekuaren hurbiltasunaren ordez ikaslearen guraso edo legezko tutoreren baten lantokiaren hurbiltasuna hautatzen ahalko da irizpide gisa, eta ezin izanen da bi aldiz baloratu irizpide hori bi guraso edo legezko tutoreek lantokiaren hurbiltasuna alegatzen badute. Bizilekutzat hartuko da ikaslea eta, gutxienez, haren guraso edo legezko tutoreetako bat erroldatuta dauden tokia. Ondorio berberetarako, lantokitzat hartuko da gurasoek edo legezko tutoreek lan egiten duten lantokiaren kokalekua.

–Ondorio horietarako, dagokion eskabidean egindako aukera, dela bizilekuaren hurbiltasunari dagokiona, dela lantokiaren hurbiltasunari dagokiona, ikasleak onartzeko eskabidean adierazitako ikastetxe guztiei aplikatuko zaie.

–Bizilekuaren edo lantokiaren hurbiltasuna egiaztatzeko, aipatutako artikuluaren 6. eta 7. apartatuetan xedatutakoari jarraikiko zaio.

3. Familia-unitatearen per capita errenta (ikus, halaber, eranskin honen b.4 apartatua): lehentasunezko irizpide hori baloratzeko, 20. artikuluan xedatutakoari jarraikiko zaio, eta, besteak beste, honako alderdi hauek hartuko dira kontuan:

–Lehentasunezko irizpide honen balorazioa 3, 2, 1 edo 0 puntukoa izanen da, aipatutako artikuluaren 1. apartatuan ezarritakoari jarraikiz.

–Irizpide hori baloratzeko, eskabidea aurkeztu den urte naturaleko aurreko bi urteko ekitaldi fiskalari dagokion familia-unitatearen errenta hartuko da kontuan. Irizpide hori baloratzeko eskatzen bada, errenta horren kopia bat aurkeztu beharko da dagokion puntuazioa emateko.

4. Ikasleak edo haren guraso, legezko tutore edota anai-arrebaren batek desgaitasuna izatea: lehentasunezko irizpide hori baloratzeko, 21. artikuluan xedatutakoari jarraikiko zaio, eta, besteak beste, honako alderdi hauek hartuko dira kontuan:

–Lehentasunezko irizpide honen balorazioa 2,5, 2 edo 0,5 puntukoa izanen da, aipatutako artikuluaren 1. eta 2. apartatuetan ezarritakoari jarraikiz.

–Desgaitasuntzat hartuko da %33ko edo hortik gorako desgaitasuna ofizialki aitorturik badago.

–Lehentasunezko irizpide hori egiaztatzeko, artikulu honen 5. apartatuan ezarritakoari jarraikiko zaio.

5. Genero-indarkeriaren edo terrorismoaren biktima izatea: puntu batekin baloratuko da, bi inguruabarrak edo bietako bat gertatzen bada; beharrezkoa da egoera hori ofizialki egiaztatzea, 22. artikuluan araututakoaren arabera.

6. Gurasoek edo legezko tutoreek ikastetxean lan egitea: 0,8 puntu emanen dira. Lehentasunezko irizpide hori baloratzeko, kontuan hartzeko eta egiaztatzeko, 23. artikuluaren 2. apartatutik 4.era xedatutakoa beteko da.

7. Legez familia ugariko kide izatea: 0,8 puntu emanen dira, eta horretarako xedatutako titulu ofizialarekin egiaztatuko da, 24. artikuluan araututakoaren arabera.

8. Ikaslea familia-harrerako egoeran izatea: 0,8 puntu emanen dira, eta harrera hori formalizatu duen agiri ofizialaren kopiaren bitartez egiaztatuko da, 25. artikuluan araututakoaren arabera.

9. Familia gurasobakarra izatea: 0,8 puntu emanen dira, eta titulu ofizialaren kopiaren bitartez egiaztatuko da, 26. artikuluan araututakoaren arabera.

10. Erditze anizkoitzean jaiotako ikasleak: 0,8 puntu emanen dira, eta inguruabar hori jasotzen duen titulu ofizialaren kopiaren bitartez egiaztatuko da egoera hori, 27. artikuluan xedatutakoaren arabera.

(Ikus, halaber, eranskin honen b.2.3 apartatua).

5.–Batxilergoko irakaskuntzetan sartzeko ikasketa espedientea (13.3 eta 28. artikuluak).

1. Batxilergoko irakaskuntzetarako, aipatutako lehentasunezko irizpideez gain, ikaslearen ikasketa espedientea hartuko da kontuan, 28. artikuluan xedatutakoaren arabera. Ikasketa horietan lortutako batez besteko nota hartuko da kontuan, eta indarreko araudian ezarritako irizpideen arabera kalkulatuko da nota hori. Orokorrean, ikaslearen jatorrizko ikastetxeak kalkulatuko du batez besteko nota. Horretarako, atzerrian egindako ikastaroetan lorturiko kalifikazioak ez dira kontuan hartuko.

2. Batez besteko nota foru agindu honetan araututako gainerako lehentasunezko irizpideen balioespenetan lortutako puntuazioari batuko zaio.

3. Batxilergoko irakaskuntzetan onartzeko eskabidea egin behar duen ikasturtean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako laugarren ikasmaila –edo maila horren baliokidea den antolakuntza neurria– egiten ari diren ikasleen kasuan, azken aldiz Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren maila –edo horren baliokidea den antolakuntza neurria– egin zuen mailara arteko ikasturtean aktetan erregistratutako kalifikazioen arabera kalkulatutako batezbesteko aritmetikoa hartuko da kontuan. Gure hezkuntza sisteman Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako laugarren mailan –edo maila horren baliokidea den antolakuntza neurrian– berandu sartu diren eta Batxilergoko irakaskuntzan onartzeko eskabidea egin behar duten ikasleen kasuan, eta ikasleak onartzeko prozesu arruntean parte hartzeko aukera izan dezaten, bost puntu emanen zaizkie batez besteko nota gisa. Atzerriko hezkuntza sistemetatik datozen eskatzaileek gure hezkuntza sisteman sartu nahi badute Batxilergoko lehen maila egiteko, ikasketak homologatzeko behin betiko egiaztagiria aurkeztu beharko dute onartzeko eskabidea egiteko unean; gainera, kalkuluen araberako batez besteko nota jaso behar da egiaztagiri hartan. Halakorik ez bada, baldintzapeko bolantea aurkezten ahalko dute; kasu horretan, ikasleak onartzeko prozesu arruntean parte hartzeko aukera izan dezaten, bost puntu emanen zaizkie batez besteko nota gisa.

4. Halaber, Batxilergoko irakaskuntzetara sartzen ahalko dira Lanbide Heziketako, Arte Plastikoetako eta Diseinuko edo Kirol Irakaskuntzako edozein titulu dutenak, bai eta Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aurreikusitako beste kasu batzuk ere. Kasu horietan guztietan, kasuan kasuko irakaskuntzetan lortutako batez besteko nota hartuko da kontuan. Batxilergoko irakaskuntzetan onartzeko eskabidea egin behar den ikasturte berean arestian adierazitako edozein irakaskuntzatako azken maila egiten ari diren ikasleen kasuan, irakaskuntza horietako curriculuma osatzen duten mailen arteko azken-aurrekoa azken aldiz egin zuen ikasturtera arteko aktetan erregistratutako kalifikazioen arabera kalkulatutako batez besteko aritmetikoa hartuko da kontuan.

5. Egiaztapena egiteko, onartzeko eskabidea egiten denean, eskatutako batez besteko nota jasotzen duen dokumentazio akademikoaren kopia aurkeztu beharko da. Egiaztapen hori egiten ez bada, balorazioa zero puntukoa izanen da.

6.–Puntuazioa eta berdinketak (13. artikulua).

1. Eskatutako ikastetxe bakoitzerako, eskatzaileek baremoa aplikatuta lortzen dituzten puntuen batuketatik ateratzen den puntuazioa jasoko dute, eta puntuazio horren arabera ezarriko da onarpen zerrenden eta itxarote zerrenden ordena. Kontuan hartuta eskabidean zein ordenatan jarri diren ikastetxeak, zein ikastetxeri eman zaion lehentasun-ordena handiena, horretantxe esleituko zaio eskatzaileari ikaspostua, baldin eta ikastetxe horretan onartu badute.

2. Berdinketarik izanez gero, 13. artikuluaren 3. eta 4. apartatuetan xedatutakoari jarraikiko zaio, eta berdinketak segitzen badu, hurbiltasun linealaren irizpide osagarria erabiliko da. Irizpide osagarri horren bidez ez bada berdinketa hausten, jendaurreko zozketaren bidez ebatziko da. Hezkuntza Departamentuan ikasleak onartzearen gaineko eskumena duen organoak eginen du zozketa hori.

3. (Ikus, halaber, eranskin honen b.5, b.6 eta b.7 apartatuak).

7.–Hurbiltasun linealaren irizpide osagarria (29. artikulua).

1. Lehentasunezko irizpideak baloratu ondoren, berdinketarik badago, hurbiltasun linealaren irizpide osagarria erabiliko da horiek ebazteko. Irizpide hori ikasleak onartzeko eskabidean adierazitako ikastetxe guztiei aplikatuko zaie.

2. Hurbiltasun linealaren irizpide osagarria ofizioz aplikatuko du Hezkuntza Departamentuak, kontuan hartuta eskatzaile bakoitzak zer hautatu duen –bizilekua edo lantokia– egiaztatzeko gurasoen edo legezko tutoreen bizilekuaren edo lantokiaren hurbiltasunaren lehentasunezko irizpidea.

3. (Ikus, halaber, eranskin honen b.5 apartatua).

8.–Onartutakoen behin-behineko zerrendak, akatsen zuzenketa, erreklamazioak eta uko egiteak (14. artikulua).

1. Behin-behineko onarpen zerrendak Educa Atarian argitaratuko dira, baita ikastetxean bertan ere; kasu horretan, kasuan kasuko ikastetxeari berariaz dagokion informazio baizik ez da zabalduko.

2. Behin-behineko zerrendak argitaratzearekin batera, berariaz adierazi beharko da hiru egun balioduneko epea dagoela, zerrendak argitaratu eta biharamunetik hasita, akatsak zuzentzeko, erreklamazioak jartzeko edo uko egiteko.

3. Akatsak zuzentzeko eta erreklamazioak egiteko kasuetan, hala eskatzen duten eskatzaileek onarpen-eskabidean beren lehen aukeratzat agertzen den ikastetxera joan beharko dute akatsa zuzendu eta/edo erreklamatzera.

4. Uko egiteko kasuetan, eskatzaileek Educa atariaren bidez aurkeztuko dute ukoa, eta, eskatuz gero, onarpen-eskabidean adierazitako edozein ikastetxeren laguntza izaten ahalko dute horiek tramitatzeko, eskabidean jarritako hurrenkera edozein delarik ere, eta beraz, eskatzaileek hala eskatuz gero, eskuordeturik jardun beharko dute ikastetxe horiek.

5. Uko eginez gero, eskabidean adierazitako aukera guztiei eginen zaie uko.

6. (Ikusi, halaber, eranskin honen b.8 eta b.9 apartatuak).

9.–Onartutakoen behin betiko zerrendak (16. artikulua).

1. Behin betiko onarpen zerrendak Educa Atarian argitaratuko dira, baita ikastetxean bertan ere; kasu horretan, kasuan kasuko ikastetxeari berariaz dagokion informazio baizik ez da zabalduko.

2. Behin betiko zerrendak argitaratzearekin batera, berariaz adierazi beharko da badagoela gora jotzeko errekurtsoa jartzeko aukera, 16.3 artikuluan ezarritako baldintzetan.

3. Ikasleak onartzeko prozesu arruntaren barruan eskaerak baztertzeko kasuetako bat gertatzen bada (11. artikuluaren 1. eta 2. apartatuetan jasoak), ikasleak onarpen prozesu arruntetik kanpo geldituko dira, eta 41. artikuluan xedatutakoa beteko da.

4. (Ikus, halaber, eranskin honen b.8 apartatua).

10.–Ikasleak onartzea (17. artikulua).

1. Ikasle bat ikastetxe batean onartu dela ulertuko da onartutakoen behin betiko zerrendan agertzen denean. Beste ikastetxe batean eskolatutako ikasle bat onartzen denean, automatikoki galduko du jatorrizko ikastetxeko ikaspostua. Onarpena eskatu den ikasturtean izanen ditu ondorioak erabaki horrek.

2. Erdi mailako zikloetan onartzeko prozesuan izena emateko eskaera eta, aldi berean, Batxilergoan onartzeko prozesuan parte hartzeko eskaera aurkezten duten pertsonentzako jarraibideak:

Erdi mailako zikloetan onartzeko prozesuan izena emateko eskaera eta Batxilergoan onartzeko prozesuan parte hartzeko eskaera aurkezten dutenek jarraibide honen arabera jardun beharko dute:

–Erdi mailako zikloen behin betiko 1. zerrendan nahiz Batxilergoan onartzeko prozesuaren behin betiko zerrendan lehen aldiz lortzen badu ikaspostua, horietako batean bakarrik matrikulatzen ahalko da, eta beste prozesuan parte hartzeko eskubide guztiak automatikoki galduko ditu.

–Erdi mailako zikloen behin betiko 2. zerrendan nahiz Batxilergoko onarpen prozesuan aukera hobetzeko irizpidea aplikatu ondorengo behin betiko zerrendan lehen aldiz lortzen badu ikaspostua, horietako batean bakarrik matrikulatzen ahalko da, eta beste prozesuan parte hartzeko eskubide guztiak automatikoki galduko ditu.

–Onarpen prozesuan zehar Batxilergoko ikaspostua lortzen badu, matrikula egitean erabaki beharko du ikasposturik lortu ez duen erdi mailako zikloetan onartzeko prozesuan parte hartzen jarraitu nahi duen, honako egoera hauek kontuan hartuta:

a) Ikasposturik lortu ez duen erdi mailako zikloetan onartzeko prozesuan parte hartzen jarraitu nahi ez badu, uko egin beharko dio, lortu duen Batxilergoko ikaspostuaren matrikula egiteko ezarritako epearen barruan.

b) Ikasposturik lortu ez duen erdi mailako zikloetan onartzeko prozesuan parte hartzen jarraitu nahi izanez gero, ez du ezer egin beharko.

c) Erdi mailako zikloetan onartzeko prozesuan parte hartzearen ondorioz ikaspostu bat lortzen bada, automatikoki Batxilergoko ikaspostua galduko da, eta matrikula berria formalizatu beharko da erdi mailako zikloan lortutako ikaspostuan, horretarako ezarritako epeetan, eta, hala badagokio, eskatzen den dokumentazioa aurkeztu beharko da. Matrikula epe horietan formalizatzen ez bada, interesdunak galdu eginen du erdietsitako ikaspostua, eta itxarote zerrendetan egoteagatik ordura arte zegozkion eskubideak ere galduko dira.

11.–Behin betiko itxarote zerrendak (38. artikulua).

Epe arrunteko behin betiko itxarote zerrendek indarra izanen dute argitaratzen direnetik ikaslearen onarpena eskatzen den ikasturteko irailaren 20ra arte.

12.–Matrikulatzea (34. artikulua).

1. Ikasleak onartzeko behin betiko zerrendetan dauden ikasleek beraiek formalizatu beharko dute matrikula, adinez nagusiak badira, edo, bestela, haien guraso-ahala duten gurasoek edo legezko tutoreek. Matrikula adierazitako epeetan formalizatzen ez bada, lortutako ikaspostua galduko du interesdunak, bai eta itxarote zerrendetan egoteagatik ordura arte zegozkion eskubideak ere. Halako kasuetan, 41. artikuluan xedatutakoari jarraikiko zaio.

2. (Ikus, halaber, eranskin honen a.10 apartatua).

3. (Ikus, halaber, eranskin honen b.11 apartatua).

13.–Aukera hobetzea eta matrikulatzea (35. artikulua).

1. Baldin eta ikasleek, eskabideak aurkezteko epe arruntean parte hartu ondoren, eskabidean lehen aukera gisa adierazitako ikastetxea ez den beste ikastetxe batean lortzen badute ikaspostua, matrikula egiteko unean, “aukera hobetzea” hautatzen ahalko dute, horretarako ezarritako laukitxoan. Une horretatik aurrera, behin betiko itxarote zerrendaren batean baldin bazeuden, hartan sartuta segitzen ahalko dute. Aitzitik, eta aukera hobetzeko prozedura horri heltzen ez dioten ikasleen kasuan, aukeraketa horrek berekin ekarriko du ikasleek itxarote zerrendetan egoteagatik ordura arte zeuzkaten eskubideak galtzea.

2. “Aukera hobetzea” hautatuz gero, ikasleak aukera izanen du ikaspostu bat lortu ahal izateko bere eskabidean lehentasun handiagoa zuten beste edozein ikastetxetan. Horretarako, kontuan hartu beharko da, orokorrean, aukera hobetzeko prozedura indarrean egonen dela behin betiko itxarote zerrenden indarraldia amaitu arte. Hala ere, aukera hobetzeko prozedura aplikatzearen ondorioz formalizatzen den matrikula berri orotan, interesdunen esku egonen da etorkizuneko aukera hobekuntzei uko egitea edo horiei heltzen jarraitzea.

3. “Aukera hobetzea” prozedura aplikatzearen ondorioz ikaspostu berri bat lortzen bada, interesdunak automatikoki galduko du aurretik esleitutako ikaspostua, eta matrikula berria formalizatu beharko du horretarako adierazitako epeetan, bai eta eskatutako dokumentazioa aurkeztu ere. Matrikula adierazitako epeetan formalizatzen ez bada, lortutako ikaspostua galduko du interesdunak, bai eta itxarote zerrendetan egoteagatik ordura arte zegozkion eskubideak ere. Halako kasuetan, 41. artikuluan xedatutakoari jarraikiko zaio.

14.–Gainerako ikaspostuak esleitzea (37. artikulua).

1. Hezkuntza Departamentuak ikaspostu bat esleituko die ikasleak onartzeko prozesu arruntean parte hartu duten ikasleei baldin eta aurretik ikasposturik ez bazuten edo egungo bizilekuaz bestelako eragin eremu batean kokatutako ikaspostua bazuten, hargatik eragotzi gabe ikasle horiek eskuratutako eskubideak, kasuan kasuko itxarote zerrendetan sartzeari eta barematzeari dagokienez. Ikaspostuen esleipen horretatik salbuetsita egonen dira 11. artikuluan jasotako kasuren batengatik ikasleak onartzeko prozesu arruntetik kanpo geratu diren ikasle guztiak.

2. Ondorio horietarako, behin betiko itxarote zerrendarik ez duten ikastetxe guztietan hutsik geratzen ahal diren ikaspostuen arabera esleituko ditu ikaspostuak Hezkuntza Departamentuak.

3. Ikaspostuak esleitzeko, 12.1 artikuluan ezarritako lehentasunezko irizpideen puntuazioari dagokion baremoa hartuko da kontuan, a), b) eta f) irizpideak izan ezik.

4. Balizko berdinketak ebaztearekin eta dagokion matrikula formalizatzearekin zerikusi duen guztiari dagokionez, 37. artikuluaren 4. apartatutik 8.era xedatutakoari jarraikiko zaio.

15.–Ikasleak ikastetxera joaten hastea (39. artikulua).

1. Ikastetxe batean matrikulatutako ikasleek ikasturtea hasteko zehazturiko epeetan hasi beharko dute joaten ikastetxera. Eskoletara joaten hasteko betebehar hori –eta beharra ez betetzeak dakartzan ondorioak– ikasleak onartzeko prozesu arruntean parte hartu ez arren ikastetxe batean matrikulatuta dauden ikasleei ere aplikatzen ahalko zaie, bai eta 7.1 artikuluan ezarritako ikaspostuak erreserbatzeko egoeretatik edozeinetan dauden ikasleei ere.

2. Ikaslearen onarpena eskatzen den ikasturteko irailaren 16a baino lehen ikastetxeko eskoletara joaten ez bada, galdu eginen du dagokion ikaspostua. Hala ere, eta kasu zehatz bakoitzerako, Hezkuntza Departamentuak epe hori luzatzen ahalko du, alegatutako arrazoiak aztertu eta baietsi ondoren. Nolanahi ere, arrazoiak egun hori baino lehen jakinarazi beharko dira. Horretarako, ikastetxeek egoera horren berri emanen diote Hezkuntza Departamentuari, jakinaren gainean egon dadin eta behar bezala balora dezan.

16.–Ikasleak epe arruntetik kanpo onartzea, ikasturtea hasi aurretik (41. artikulua).

1. Eskaera ikasturtea hasi aurreko aldian egiten ahalko dute 41. artikuluko 1. apartatuan jasotako egoeretako batean daudenek.

2. Eskatzaile bakoitzak eskabide bakar bat aurkeztu beharko du, behar bezala beteta. Eskabide hori horretarako zehaztutako eredu ofizialari egokituko zaio, eta gaitutako epeetan aurkeztu beharko da. Halaber, zehaztuko da zein ikastetxetan eskolatu nahi den ikaslea (lehen aukera gisa adieraziko da ikastetxe hori), eta gehienez beste bederatzi ikastetxe ere adierazten ahalko dira (lehendabizi aukeratutako ikastetxea esleitzen ez zaion kasuetarako), lehentasun-ordenaren arabera. Hezkuntza Departamentuak ikaspostu hutsak dauzkaten ikastetxeen zerrenda argitaratuko du, eta eskatzaileek zerrenda horretan ageri diren ikastetxeak baino ezin izanen dituzte hautatu. Eskabidean grabatutako datuak eskabideak aurkezteko epe arrunta amaitu arte aldatzen edo zuzentzen ahalko dira.

3. Familiek hala eskatzen badute, onarpen-eskabidean adierazitako edozein ikastetxeren laguntza izaten ahal dute, horien ordena edozein delarik ere, eskabidea tramitatzeko eta, eskatzaileak eskatuz gero, baita aurkezteko ere, eskuordeturik. Horretarako, eskatzaileek kasuan kasuko ikastetxeko idazkaritzara jotzen ahalko dute laguntza hori eskatzera.

4. Hezkuntza Departamentuak xedatuko du, 13.6 artikuluan aipatzen den jendaurreko zozketaren arabera, ikaspostuak esleitzeko ordena, eta horiek esleituko ditu.

5. Prozesuaren emaitzari, matrikula formalizatzeari, balizko kanporatzeei eta ikasleak ikastetxera joaten hasteari dagokienez, 41. artikuluaren 9. apartatutik 13.era ezarritakoari jarraikiko zaio.

17.–Ikasleak epez kanpo onartzea, ikasturtea hasi ondoren (42. artikulua).

1. Eskaera ikasturtea hasi ondoko aldian egiten ahalko dute 42. artikuluaren 2. apartatuan jasotako egoeretako batean daudenek.

2. Eskabideak aurkezteari, ikaspostuak esleitzeari eta matrikulazioari dagokienez, 42. artikuluaren 3. apartatutik 7.era ezarritakoari jarraikiko zaio.

18.–Ikasle adingabeen guraso-ahala dutenen arteko desadostasunak (bigarren xedapen gehigarria).

Ikasle adingabeen guraso-ahala dutenak ados jartzen ez badira, bigarren xedapen gehigarrian xedatutakoari jarraikiko zaio.

19.–Zerbitzu osagarriak.

Zazpigarren xedapen gehigarrian xedatutakoarekin bat, eskatzaileek ikaspostua eskatzen badute uztailaren 3ko 80/2019 Foru Dekretua aplikatzearen ondorioz egokitzen zaien ikastetxe publikoan, hizkuntza eredu jakin batean, eta beren eskaera betetzen ez bada, eskubidea izanen dute garraiorako eta jantokiko zerbitzu osagarriak baliatzeko Hezkuntza Departamentuak esleitzen dien ikastetxean. Horretarako, eta aipatutako eskubidea baliatzeko, Nafarroako Foru Komunitatean garraioari eta jantokiari buruz indarrean den araudian ezarritako baldintzak bete beharko dira. Horrez gain, eskubide hori baliatzeko, honako baldintza hau bete beharko dute eskatzaileek: arestian aipatutako uztailaren 3ko 80/2019 Foru Dekretua aplikatzearen ondorioz egokitzen zaien ikastetxea adierazi izana eskatutako ikastetxeen lehentasun-zerrendan, eta, horrez gainera, ikastetxe hori lehenbizikoa izatea eskatutako hizkuntza eredua duten ikastetxeen artean.

B.–BERARIAZKO ALDERDIAK

Hezkuntzako kontseilariaren maiatzaren 4ko 46/2021 Foru Aginduan araututakoaz gain eta eranskin honetan jasotako alderdi orokorrez gain, ikasleak onartzeko prozesuan, modu zehatzagoan, honako berariazko alderdi hauei jarraikiko zaie:

1.–Onarpen prozesuaren egutegia.

1. Ikasleak onartzeko prozesuari lotutako epeei eta datei dagokienez, ebazpen honen II. eranskinean ezarritakoari jarraikiko zaio.

2. Ebazpen honen II. eranskinean adierazitako datak aginduzkoak dira. “Bukaera eguna” jaieguna bada ikastetxe batean, jai ez den hurrengo egunera aldatuko da, eta behar duen publizitatea emanen zaio.

3. Aukera hobetzeko prozedura aplikatzearen ondorioz ikaspostua berriz esleitzen bada, bete beharko dira ebazpen honen II. eranskinean ezarritako kasuan kasuko matrikula epeak. Matrikulazio epe horiek ez badira berariaz adierazten, matrikula formalizatu beharko da ikaspostu berria esleitzeko komunikazioak zehazten duen epearen barruan.

2.–Ikaspostua eskatzea.

1. Ikasleak onartzeko prozesu arruntean parte hartzeko eskabidea telematika bidez –Hezkuntza Departamentuak horretarako gaitzen duen webgunetik– izapidetzeko erreferentzia EDUCA atariaren bidez eginen da.

2. Eskabidea izanen da Hezkuntza Departamentuak horretarako prestatzen duen webgunean edo nafarroa.eus atariko tramiteen katalogoan argitaratutako fitxan ageri den ereduaren araberakoa, eta harekin batera, baloratzeko aurkeztu nahi diren agiriez gain, honako agiri hauek ere aurkeztu beharko dira nahitaez:

–Familia-liburuaren kopia edo zuzenbidean baliozkoa den beste edozein baliabide, familia lotura frogatzeko balio duena.

–Erroldatze-ziurtagiriaren edo erroldatze-agiriaren kopia, non ikaslea eta, gutxienez, hauetako bat agertuko diren: aita, ama edo legezko tutoreetariko bat. Bizilekutik hurbil egotearen lehentasunezko irizpidearen balorazioaren ondorioetarako, kontuan hartu beharko da erroldatze ziurtagiriak edo agiriak luzatua egon beharko duela ebazpen honen II. eranskinean eskabideak aurkezteko ezarritako epe arrunta bukatu aurreko 90 egun naturalen barruan.

3. Alegatu nahi diren lehentasunezko irizpide guztiak egiaztatzeko dagokion dokumentazioaren kopia aurkeztu beharko da.

4. Lantokiaren helbidearen arabera baloratzea eskatu nahi bada, maiatzaren 4ko 46/2021 Foru Aginduaren 19.7 artikuluak xedatutakoaren arabera frogatuko da. Besteren konturako langileen kasuan, eta egiaztagirien balorazioaren ondorioetarako, kontuan hartu beharko da egiaztagiriak luzatua egon beharko duela ebazpen honen II. eranskinean eskabideak aurkezteko ezarritako epe arrunta bukatu aurreko 90 egun naturalen barruan. Norberaren konturako langileen kasuan, maiatzaren 4ko 46/2021 Foru Aginduaren 19.7.b) artikuluan xedatutakoa beteko da.

5. Telematika bidez egindako eskabideak baliozkotzat eta eraginkortzat jotzeko, izapidea amaitu beharko da nahitaezko dokumentazio osoa erantsiz eta “Aurkeztu” botoia sakatuz. Modu telematikoan izapidetutako eskabideetan, desadostasunik badago Educa atariko aukeren pantailan jasotako ikastetxeen eta eskabide-orrian adierazitakoen artean, eskatzaileak Educa atariko aukeren pantailan adierazitako aukerak nagusituko dira.

6. Eskabideak aurkeztearen ondorioetarako, eskabidea baliozkotzat eta eraginkortzat joko da kasu hauetakoren batean baldin badago:

–Bi gurasoen sinadurarekin eginikoa.

–Haietako batek bakarrik egina bada, baldin eta laukitxo hau markatu badu: “Zin egiten dut gurasoak/tutoreak bat gatozela eskaera honekin”.

–Haietako batek bakarrik egina bada, baldin laukitxo hau markatu badu: “Gurasoak/tutoreak banantze, dibortzio edo desadostasun egoeran gaudela deklaratzen dut, eta ebazpen judiziala edo indarra duen dokumentazioa aurkezten dut, ahalmena ematen didana nik neuk bakarrik aukeratzeko semearen edo alabaren ikastetxea”. Horretaz gain, aipatu dokumentazioa aurkeztu beharko du eta hartatik deduzitu beharko da erabakia berari bakarrik dagokiola.

Eskaera telematika bidez egiten bada, ez da beharrezkoa izanen hura sinatzea ezta ikastetxearen zigilua jartzea ere.

7. Eskatzaileek zalantza badute ikaslea mailaz pasatuko den ala ez, inprimaki berean egin daiteke onartzeko eskaera, bai ikasmailaz igarotzeko, bai errepikatzeko, baldin eta bi ikasturteak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta/edo Batxilergoko irakaskuntzetakoak badira. Ondorio horietarako, ikastetxe bererako bi hezkuntza maila eskatzea sei aukeretatik bi hautatu balira bezala kontatuko da. Aurrekoa gorabehera, zalantza baldin badago ikaslea Lehen Hezkuntzako seigarren mailatik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen mailara pasatuko den ala ez, eta ikaspostuaren eskatzaileak egoki jotzen badu, honako hauek aurkeztu beharko dira: batetik, onarpen-eskabidea, ikasleak Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Lehen Hezkuntzako irakaskuntzetan onartzeko prozesuan ezarritako eskabide-ereduaren eta epeen arabera; eta, bestetik, onarpen-eskabidea, ikasleak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakaskuntzetan onartzeko prozesuan ezarritako eskabide-ereduaren eta epeen arabera. Bi eskabide horiek ezin izanen dira inola ere bikoiztutzat hartu, eta horietako bakoitzean gehienez sei aukera aipatzen ahalko dira.

3.–Hezkuntza-laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleentzat erreserbaturiko ikaspostuak.

1. Ikasle horien eskolatze indizeak, zeinari maiatzaren 4ko, 46/2021 Foru Aginduaren 31. artikuluan eta ebazpen honen III. eranskinean aipamen egiten baitzaio, zehaztuko du Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publiko eta itunpeko ikastetxe pribatu guztietan eskaini beharreko ikaspostu libreen nolakotasuna. Horretarako, hezkuntza-laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleen eskolatze indizea ikastetxearen eragin eremuaren batezbestekoaren gainetik daukaten ikastetxe guztietan, ikaspostuen erreserba, bakar-bakarrik, ezaugarri horiek dituzten ikasleentzat izanen da. Aitzitik, hezkuntza-laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleen eskolatze indizea kontuan hartuta, hezkuntza-laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleen eskolatze indizea beren eragin eremuaren batezbestekoaren azpitik duten ikastetxeetan hutsik geldi daitezkeen ikaspostuak baldintza hori betetzen ez duten ikasleei soilik eskainiko zaizkie. Indizeari buruz jasotakotik salbuetsita egonen dira etapa edo hizkuntza eredu bakoitzeko ikastetxe bakarra duten udalerrietan dauden ikastetxeak. Halakoetan, balizko ikaspostu hutsen eskaintzaren ondorioz onartzen diren ikasleak berdin-berdin onartuko dira hezkuntza-laguntzako berariazko premiak izan ala ez.

2. Era berean, trataera horretatik salbuetsiko dira edozein hezkuntza etapatara sartzeko kasu guztiak, baldin eta, indarrean dagoen araudiaren arabera, ikasle ratioa aldatzea badakar, atzean uzten den etaparen ratioari dagokionez. Kasu horietan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen mailara zein Batxilergoko irakaskuntzetako lehen mailara sartzeko, eskola-unitate bakoitzeko bi ikaspostu erreserbatuko dira hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleentzat, azken ebaluazioaren epea bukatu arte. Erreserba hori Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe guztietan gauzatuko da. Ikaspostuak erreserbatzeko epea bukatutakoan, bete gabeko ikaspostu erreserbatuak askatuta geratuko dira ondorio guztietarako, eta hezkuntza-laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleentzako erreserba-txandan sartu ez diren ikasleei eskaintzen ahalko zaizkie.

3. Erreserba azken ebaluazioaren epea bukatu arte mantenduko da eta erreserba hori, ondorio guztietarako, askatuko da behin betiko zerrendak argitaratu aurretik.

4. Ikaspostua eskatzen duen ikaslea ez badago Educa sisteman erroldatuta (Educa sistema informatiko bat da, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren informazioa kudeatzeko balio duena) eta hezkuntza-laguntzako berariazko premiak baditu, berariaz adierazi beharko da eskabidean, horretarako gaitutako laukian, eta, hala badagokio, egiaztagiri ofizialak erantsi beharko dira, 33.2 artikuluan jasotako baldintzen arabera. Aldiz, ikasleak Educan erroldatuta badaude, Hezkuntza Departamentuak ofizioz aurkeztuko ditu egiaztagiri horiek.

5. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen mailan nahiz Batxilergoko lehen mailan, ikaspostuen erreserba hori lortzeko aurkeztutako eskabideen kopurua hutsik dauden ikaspostuen kopurua baino handiagoa bada, aipatutako foru aginduaren 12. eta 13. artikuluetan jasotako baremazio irizpideak aplikatuz lortutako puntuazioaren ondoriozko ikasleen lehentasun-ordena hartuko da kontuan. Gainerako ikasmailetan, eta ikasleak onartzeko itxarote zerrendak egiteari begira, honako hauek hartuko dira kontuan: lehendabizi, ikasleen izaera (HLBP bai edo ez), kasuan kasuko ikastetxean dauden ikaspostu hutsen nolakotasunaren arabera (HLBPkoak edo ez); eta, bigarrenik, baremazio irizpideak aplikatuta lortutako puntuazioa.

4.–Per capita errentaren kalkulua.

1. Familia-unitatearen per capita errentaren lehentasunezko irizpidea egiaztatzeko, 2020ko ekitaldiko errenta aitorpenaren azken alearen kopia aurkeztu beharko da.

2. 2021. urteko lanbide arteko gutxieneko soldata 13.510 eurokoa da. Errenta aitorpena aurkeztuz gero, aleak balidazio mekanikoaren kodea, zenbakia eta data izan beharko ditu. Familia-unitatearen per capita errenta kalkulatuko da kontuan hartuta pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpeneko likidazio oinarria(k) zati aitorpenean agertzen diren familia-unitateko kideen kopurua (aitortzailea, ezkontidea eta, PFEZaren foru araudian ezarrita dagoen bezala, kenkaria egiteko eskubidea sortzen duten pertsonak). Errenta tarteak eta bakoitzari emanen zaion puntuazioa ondoko hauek dira:

–Per capita errenta lanbide arteko gutxieneko soldataren erdia edo hori baino txikiagoa bada (6.755 eurokoa edo txikiagoa): 3 puntu.

–Per capita errenta lanbide arteko gutxieneko soldataren erdia baino handiagoa eta soldata horren hiru laurdenak edo txikiagoa bada (6.755 euro baino handiagoa eta 10.132,50 eurokoa edo txikiagoa): 2 puntu.

–Per capita errenta lanbide arteko gutxieneko soldataren hiru laurdenak baino handiagoa eta soldata hori bera edo txikiagoa bada (10.132,50 baino handiagoa eta 13.510 eurokoa edo txikiagoa): puntu bat.

–Per capita errenta lanbide arteko gutxieneko soldata baino handiagoa bada: 0 puntu.

3. Ikasleak onartzeko baremoaren ondorioetarako, per capita errenta kalkulatzeko kontuan hartu beharko dira alderdi hauek:

–Familia-unitatearen errentatzat hartuko da guztirako likidazio-oinarria(k) (Nafarroako Foru Komunitateko errenta aitorpeneko 525 laukitxoa).

–Familia-unitatetzat hartuko da aitorpenaren lehen orrialdean ageri den familia kideen kopurua (aitortzailea, ezkontidea edo bikote egonkorra eta, PFEZaren foru araudian ezarri bezala, kenkaria egiteko eskubidea sortzen duten pertsonak).

Ondorio horietarako, familia-unitatearen per capita errenta kalkulatuko da likidazio oinarri osoa zati familia kideen kopurua eginik.

5.–Hurbiltasun linealaren irizpide osagarria.

1. Apartatu honen 2. puntuan jasotakoaren arabera, Hezkuntza Departamentuak ofizioz 0,5 puntu emanen dizkio eskatzaileari, baldin eta haren gurasoetariko edo legezko tutoreetariko baten bizilekutik edo lantokitik hautatutako edozein ikastetxetara dagoen distantzia –Hezkuntza Departamentuko ikastetxeen erregistroan jasotakoaren arabera– 1.500 metrokoa edo txikiagokoa bada. Katastroko lurzatiaren arduraduna den udalak xedatuko du zein den helbide balioduna. Horrek kalea eta ataria izan behar ditu, eta haren koordenatuek bat eginen dute udalak emandakoekin eta Nafarroako Posta Helbideen Kudeatzailean agertzen denarekin.

2. Bizilekutik edo lantokitik hurbil egotearen lehentasunezko irizpidea baloratzeko ezarritako baldintzez gain, honako hau ere bete beharko da: puntuatu nahi den helbide eskatzailearen altak eskabideak aurkezteko epe arrunta –ebazpen honen II. eranskinean ezarritakoa– bukatu baino gutxienez hogeita hamar egun lehenagokoa izan behar du. Norberaren konturako langileen kasuan, maiatzaren 4ko 46/2021 Foru Aginduaren 19.7.b) artikuluan xedatutakoari jarraikiko zaio.

6.–Jendaurreko zozketa.

1. Bat etorriz maiatzaren 4ko 46/2021 Foru Aginduaren 13.6 artikuluan araututakoarekin, hurbiltasun linealaren irizpide osagarriak ez badu balizko berdinketak desegiteko balio, horiek jendaurreko zozketaren bidez ebatziko dira.

Zozketa hori organo eskudunaren aurrean eginen da, Hezkuntza Departamentuan (San Domingo aldapa z.g.), ebazpen honen II. eranskinean ezarritako datan eta orduan. Zozketak ondoko prozedura honi segituko dio:

–Zerrenda bat eginen da Nafarroan inskribatutako eta matrikulatutako ikasle guztiekin, eta bakoitzari zenbaki bat emanen zaio.

–Gero, zenbaki bat aterako da, ikasle batena izanen dena.

–Zenbaki hori nori dagokion, pertsona horretatik hasita zehaztuko da ikaspostuak esleitzeko lehentasuna.

2. Aurreko prozedura horri guztiari buruzko akta eginen da, eta bertan jasoko da zozketaren emaitza.

7.–Ikasleak alfabetikoki ordenatzeko irizpideak, berdinketak ebatzi behar diren kasurako.

Ikasle guztiak ordenatuko dira, eta horretarako kontuan hartuko dira, lehenengo eta behin, abizenak, eta, bigarrenik, ponte-izena, Educan ordenatzeko irizpideen arabera, hau da:

–Ikasleek abizen bakarra adierazi badute, lehenengo abizen horrez gain bigarrena ere adierazi dutenen atzetik jartzen dira.

–Aurrizkia duten abizenak eta abizen konposatuak: preposizioak, kontrakzioak, artikuluak eta zenbait abizenen parte diren bestelako hitzak abizenaren osagaitzat hartzen dira. Kasu horietan, zuriunea “a” letraren aurreko karakteretzat hartzen da.

–Letra larriak, tiletak, apostrofoak eta marratxoak ez dira aintzat hartzen ordenatzeko garaian.

8.–Zerrendak.

1. Ikasleen behin-behineko eta behin betiko zerrendak Educaren bidez argitaratuko dira; halaber, horiek kontsultatzen ahalko dira nafarroa.eus atariko tramiteen katalogoan argitaratutako fitxaren bidez. Era berean, zerrenda horiek ikastetxean erakutsi beharko dira, toki ikusgarri batean.

2. Onartzeko eskabidea aurkezteak berekin ekarriko du baimena ematea ikastetxe bateko ikaspostuetan onartutako ikasleen zerrendan jaso behar diren datu pertsonalak argitaratzeko.

9.–Akatsen zuzenketa, erreklamazioak eta uko egiteak.

1. Behin-behineko zerrenden gaineko zuzenketak eta/edo erreklamazioak lehenengo aukera gisa adierazitako ikastetxeari zuzendu beharko zaizkio, ebazpen honen II. eranskinean ezarritako epearen barruan.

2. Behin-behineko zerrendetako postuari uko egin nahi izanez gero, Educa atariaren bidez aurkeztuko da ukoa, eta, eskatuz gero, onarpen-eskabidean adierazitako edozein ikastetxeren laguntza izaten ahalko dute hura tramitatzeko, eskabidean jarritako hurrenkera edozein delarik ere, eta beraz, eskatzaileek hala eskatuz gero, eskuordeturik jardun beharko dute ikastetxe horiek.

3. Uko eginez gero, onartua izateko eskabidean adierazitako aukera guztiei eginen zaie uko.

10.–Ikasleak epe arruntetik kanpo onartzeko prozesua.

Ikasleak epe arruntetik kanpo onartzeko prozesua bi alditan banatuko da:

–Eskaerak onarpen-eskabidearen xedeko ikasturtea hasi aurretik aurkezteko aldia: aldi horretarako epeak eta datak ebazpen honen II. eranskinean ezarritakoak izanen dira. Gainera, epe horietan aurkeztu beharreko eskabidea Hezkuntza Departamentuak horretarako prestatzen duen webgunean edo nafarroa.eus atariko tramiteen katalogoan argitaratzen den fitxan ageri den ereduaren araberakoa izanen da.

–Eskaerak onarpen-eskabidearen xedeko ikasturtea hasi ondoren aurkezteko aldia.

11.–Matrikula formalizatzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa.

1. Ikastetxe batean onartutako ikasle berrien matrikula formalizatzeko, bai epe arruntean bai epe horretatik kanpo, jarraian adierazten den dokumentazioa aurkeztu beharko da, dagokion matrikularekin batera, ikaslea onartu duen ikastetxeko idazkaritzan, ebazpen honen II. eranskinean ezarritako epeetan:

–Erroldatze-ziurtagiria edo erroldatze-agiria, zeina aurreinskripzioaren orriarekin batera aurkeztuko baita ikastetxean, horretarako ezarritako epeetan.

–Familia-liburuaren edo jaiotza-ziurtagiriaren, NANaren, pasaportearen, AIZaren, ANTaren, ikasle txartelaren edo baliokideen kopia.

–Txerto karneta edo beste edozein agiri mediko, adierazten duena zer txerto dosi hartu diren edo zer mediku azterketa egin diren.

–Osasun txartelaren kopia.

–Egindako osasun azterketen txostenen kopia, ikasleek desgaitasunik, gaixotasunik edo beste osasun arazorik baldin badute, ikastetxeak jakin beharrekoak.

2. Dokumentazio horretan, ikaslearen izen-abizenek bat etorri behar dute familia-liburuan edo jaiotza-ziurtagirian, NANean, pasaportean, AIZn, ANTan, ikasle txartelean edo baliokideetan agertzen direnekin.

12.–Ikastetxe publikoen eta ikastetxe pribatu itunduen funtzioak.

Onartzeko prozesu osoan zehar, ikastetxeek beren gain hartu beharko dituzte indarrean dagoen araudia aplikatzearen ondorioz dagozkien funtzio guztiak, bai eta, kasua bada, Hezkuntza Departamentuak eskatzen dien beste edozein; besteak beste, honako hauek:

Funtzio orokorrak:

Ikastetxeek matrikularen aurreikuspena igorri eta jakinarazi beharko dute Educa programaren bidez –“Ikastetxearen eskaintza (matrikularen aurreikuspena)” atala–, ebazpen honen II. eranskinean ezarritako epeen arabera.

–Ikastetxeek onarpen prozesuari buruzko informazioa eman beharko diete ikaspostuaren eskatzaileei, bai ikastetxean bertan, bai beren web-orriaren bidez. Ikastetxeek eman beharreko informazioak kasuan kasuko hezkuntza proiektua bilduko du, eta, hala badagokio, ikastetxearen berezko izaera. Gainera, ikastetxeek onarpen prozesua erregulatzeko araudiari buruzko informazioa jarriko dute eskatzaileen eskura, prozesua ezagutzen eta ebazten laguntzeko, eta, horretarako, beharrezko mekanismo guztiak egokituko dituzte onarpen prozesu osoan zehar parte-hartzaileei gardentasuna, publizitatea eta oinarrizko informazioa ematea bermatzeko betebeharra betetzen dutela bermatzeko. Horretarako, eta interesdunek horren berri izan dezaten, informazio hori jendaurrean jarri beharko dute, ebazpen hau eta dagozkion eranskinak ere barne hartuta. Informazio hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik ikasleak onartzeko eta matrikulatzeko prozesu arrunta amaitzen den egunera arte jarri beharko da ikusgai.

–Ikastetxeek Hezkuntza Departamentuari igorri eta jakinarazi behar diote, Educaren bidez, zein ikaspostu huts dituzten. Halaber, adierazi behar dute zeintzuk diren ikasmailaz igotzen diren ikasleak eta zeintzuk ez, ebazpen honen II. eranskinean ezarritako epeetan. Era berean, ikastetxeek atxikitako ikasleen zerrenda bidali beharko diote Batxilergoko ikastetxeari, ebazpen honen II. eranskinean ezarritako epeen arabera.

–Ikastetxeko eskolatze gaietan eskumenak dituen kasuan kasuko organoak edo arduradunak jendaurrean jarri beharko du, ikastetxeko toki ikusgarri batean, berariaz bere ikastetxeari dagokion behin-behineko eta behin betiko zerrendei lotutako informazioa. Halaber, bertan adierazi beharko du eskatzaileek segitu beharko duten prozedurari buruzko beharrezko informazioa.

–Ikastetxeek irakaskuntza-etapa bakoitzean matrikula formalizatzeko eskatuko den dokumentazioa erakutsi beharko dute, bai ikastetxean bertan, bai beren webgunean.

–Ikaslea onartzeko eskaera zer ikasturtetarako egiten den, ikasturte horretako irailaren 16a baino lehen eskoletara joaten ez bada, ikastetxeek inguruabar hori jakinaraziko diote Hezkuntza Departamentuari, horrek jakin dezan eta behar bezala balora dezan.

–Ikastetxeek berehala jakinarazi beharko dizkiote dagokion tokiko eskolatze batzordeari edo Hezkuntza Departamentuan eskolatze gaietan eskumena duen unitateari ikasturtean zehar beren ikasleen artean izaten diren bajak. Ondorio horietarako, eta derrigorrezko etapetako berezko irakaskuntzen kasu guztietan, ikasleen bajatzat hartuko da ikasketa espedientea beste ikastetxe batera lekualdatzearen ondoriozkoa, baldin eta destinoko ikastetxeak lekualdatze hori gauzatzeko behar den dokumentazioa eskatu badu aldez aurretik. Era berean, ikasleak behin eta berriz agertzen ez badira, eta ez agertze hori justifikatzeko arrazoirik aurkezten ez badute, ikastetxeek hori jakinarazi egin beharko dute. Ondorio horietarako, eta kasuan kasuko inguruabar zehatzak baloratu ondoren, ikasturtean zehar ikasle gehiago eskolaratzeko suertatzen ahal diren beharrei erantzuteko erabiltzen ahalko ditu Hezkuntza Departamentuak ikaspostu horiek.

–Hezkuntza-laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleen erroldan ikasleak sartzen diren kasu guztietan, ikastetxeek berehala eman beharko diete egoera horren berri ikaslearen guraso-ahala duten gurasoei edo legezko tutoreei, eta berariaz adierazi beharko dute familiak jakinarazpen hori jaso duela.

–Ikastetxeek, eskolatze batzordeek eta, hala badagokio, Hezkuntza Departamentuan eskolatze gaietan eskumena duen unitateak artxibatu eta zainduko dute ikasleak onartzeko prozesuari dagokion dokumentazio osoa, ikaspostuak esleitzeko ebazpena ematen den egunetik hasita gutxienez bost urtez. Dokumentazio hori hezkuntza administrazioaren eskura izanen da, egoki iruditzen zaizkion egiaztapenak eta ikuskapenak egiteko.

–Ikastetxeek elkarri lagunduko diote ikasleak onartzeko prozesuan zehar sortzen ahal diren intzidentzia guztietan.

Ikaspostua eskatzeko eskabidean adierazitako edozein ikastetxeren berariazko funtzioak:

–Familiek eskabidean agertzen den edozein ikastetxeren laguntza izaten ahal dute, hala eskatzen badute, eskabidea izapidetzeko. Hortaz, eskatzaileak hala eskatzen badu, ikastetxeak eskuordetuta aurkeztu beharko du eskaera. Ikastetxe horiek laguntza eman beharko dute edozein dela ere eskabidean jarri zaien ordena. Horretarako, eskatzaileek kasuan kasuko ikastetxeko idazkaritzara jotzen ahalko dute laguntza hori eskatzera. Eskabideak –eta, hala badagokio, aurkeztu beharreko dokumentazio osagarria– behar bezala betetzen direla zainduko dute ikastetxeek. Halaber, laguntza hori emanen da, maila berean, ikasturtea hasi aurreko epean ikasleak onartzeko epe arruntetik kanpo aurkezten diren eskabideekin lotutako kasu guztietan.

–Aurreko puntuan ezarritakoaren ondorioetarako, ikastetxeek errespetatu beharko dute eskabideak aurkezteko bukaera eguna, ebazpen honen II. eranskinean ezarri dena. Kontuan hartu behar da ezen, epe hori bukatu ondoren, ikastetxeek ezin izanen dutela Educan eskabiderik bete, ezta inolako dokumentaziorik erantsi ere; izan ere, epea bukatu ondoren, kasuan kasuko onarpen eskabideak lehenik aukeraturiko ikastetxearen eskura jarriko dira, eta hori arduratuko da eskabideak Educaren bidez tramitatzeaz.

Ikaspostua eskatzeko eskabidean lehen aukera gisa adierazitako edozein ikastetxeren berariazko funtzioak:

–Eskabideak aurkezteko epe arrunta bukatu ondoren, ebazpen honen II. eranskinean ezarritako epeen arabera, ikaslea onartzeko kasuan kasuko eskabidea lehenik aukeratutako ikastetxearen eskura jarriko da, aplikazio informatikoaren bidez. Ikastetxe hori arduratuko da eskabidea Educaren bidez tramitatzeaz; horrek berekin ekarriko du, besteak beste, datuak sartzea, horiek egiaztatzea eta baremazio egokia egitea. Halaber, funtzio hori eginen da, maila berean, ikasturtea hasi aurreko epean ikasleak onartzeko epe arruntetik kanpo aurkezten diren eskabideen izapidatzearekin lotutako kasu guztietan.

–Erreklamazioak eta zuzenketak egiten diren kasu guztietan, onarpen eskabidean lehenik aukeratutako ikastetxeak laguntza eman beharko du, eta eskuordeturik aurkeztu beharko du erreklamazioa edo zuzenketa. Horretarako, eskatzaileek kasuan kasuko ikastetxeko idazkaritzara joan beharko dute laguntza hori eskatzera.

–Uko egiteko kasuetan, eskatzaileek Educa atariaren bidez aurkeztuko dute ukoa, eta, eskatuz gero, onarpen eskabidean adierazitako edozein ikastetxeren laguntza izaten ahalko dute horiek tramitatzeko, eskabidean jarritako hurrenkera edozein delarik ere, eta beraz, eskatzaileek hala eskatuz gero, eskuordeturik jardun beharko dute ikastetxe horiek.

–Batxilergoko irakaskuntzetarako ikasleak onartzeko kasuetarako, ez da beharrezkoa izanen espedientearen batez besteko nota frogatzea, baldin eta kasuan kasuko onarpen eskabidean lehen aukera gisa adierazitako ikastetxeek hori telematika bidez kontsultatzerik badute.

–Behin-behineko zerrenden gaineko erreklamaziorik edo zuzenketarik bada, eskolatze gaietan eskumenak dituen ikastetxeko kasuan kasuko organoak edo arduradunak ebatziko du, ebazpen honen II. eranskinean ezarritako epeetan.

Epez kanpoko aldiaren berezko funtzioak, ikasturtea hasi ondoren:

–Udalerriko ikastetxeek eskabidea izapidetzen lagunduko diete hala eskatzen duten familiei, eta, eskatzaileek eskatuz gero, gainera, eskabidea eskuordeturik aurkeztu beharko dute.

–Ikaspostua esleitu ondoren, tokiko eskolatze batzordeek, Hezkuntza Departamentuko unitate eskudunak edo, hala badagokio, tokiko eskolatze batzorderik ez dagoen udalerrietako ikastetxeek ofizioz matrikulatuko dituzte ikasle horiek, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzetara sartzeko kasu guztietan. Kasuan kasuko ikastetxeak sartuko ditu ikasleen datuak. Aitzitik, Batxilergoko irakaskuntzetarako matrikula ikasleak formalizatu beharko du, adinez nagusia bada, edo guraso-ahala duten gurasoek edo legezko tutoreek, berriz, ikaslea adingabea bada.

–Ikastetxeek beharrezkoa den informazio eta dokumentazio guztia bidali beharko diete kasuan kasuko tokiko eskolatze batzordeei, dagozkien funtzioak bete ahal izan ditzaten.

13.–Ikasleen ratioa.

1. Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 157. 1 a) artikuluan xedatutakoari jarraikiz, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzetako ikasmaila guztien ikasleen ratioa 30ekoa izanen da gehienez.

2. Batxilergoko irakaskuntzetako ikasmaila guztien ikasleen ratioa 33koa izanen da gehienez.

3. Ebazpen hau onesten den momentuan ikastetxeren batek aipatutako ratiotik gorako talderen bat badu, gertatzen diren bajak bakarrik ordezten ahalko ditu, betiere ikasgelako 30 ikasleren ratioa gainditzen ez bada, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzen kasuan, edo ikasgelako 33 ikasleren ratioa, Batxilergoko irakaskuntzen kasuan.

14.–Komunikazio bideak.

–Helbide elektronikoa: nescolar@navarra.es.

–Informazioa eta aholkua: 848 42 66 17.

–Tramitazioari eta ikastetxeetan onartzeari buruzko kontuak: 848 42 32 38 / 848 42 32 39.

II. ERANSKINA

2022-2023 ikasturtea

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko Ikasleak onartzeko prozesuaren egutegia

PROZESUA

HASIERA EGUNA

BUKAERA EGUNA

EPE ARRUNTA

Eskabideak igortzea eta/edo hartzea atxikipen zentroan

Maiatzaren 14a

Jendaurreko zozketa Hezkuntza Departamentuan (bakarrik erabiliko da izan daitezkeen berdinketak ebazteko)

Martxoaren 4an

(13:00etan)

Eskabideak aurkeztea

Apirilaren 7a

Apirilaren 13a

Lehen aukerako ikastetxea: Aurreinskribatutako ikasleen datuak EDUCAn sartzea, egiaztatzea eta barematzea

Apirilaren 27a

(14:00ak arte)

Hezkuntza Departamentuari igorri eta jakinaraztea, Educa bidez, ikastetxean eskura dauden ikaspostu hutsak; halaber, ikasmailaz igotzen diren ikasleak eta igotzen ez direnak adieraziko dira

Ekainaren 24a

Onartuen behin-behineko zerrendak argitaratzea

Ekainaren 27a

Erreklamazioak eta uko egiteak, lehen aukerako ikastetxean, behin-behineko zerrendei dagokienez

Ekainaren 28a

Ekainaren 30a

Lehen aukerako ikastetxea: Behin-behineko zerrendei egindako erreklamazioak ebaztea

Uztailaren 1a

Onartuen behin betiko zerrendak argitaratzea

Uztailaren 4a

Matrikulatzeko 1. epea (matrikula formalizatzen ez bada, eskuratutako ikaspostua galduko da): Ikasleak matrikulatzea, aukera hobetzea hautatzeko aukerarekin (beste ikaspostu bat eskuratzen bada, lehendik esleitutako ikaspostua galduko da)

Uztailaren 5a

Uztailaren 6a

(12:00ak arte)

Onartuen zerrendak, aukera hobetzea aplikatu ondotik

Uztailaren 14a

Matrikulatzeko 2. epea, aukera hobetzearen ondorioz beste ikaspostu bat eskuratu duten ikasleentzat (matrikula formalizatzen ez bada, eskuratutako ikaspostua galduko da): Matrikulatzea, aukera hobetzea hautatzeko aukerarekin (beste ikaspostu bat eskuratzen bada, lehenago esleitutako ikaspostua galduko da)

Uztailaren 15a

Uztailaren 18a

(14:00ak arte)

Hezkuntza Departamentuak ikaspostua esleitzea (maiatzaren 4ko 46/2021 Foru Aginduaren 37. artikuluan xedatutakoaren arabera)

Uztailaren 19tik aurrera

EPEZ KANPO

Ikaspostu hutsak dituzten ikastetxeak argitaratzea, nafarroa.eus atarian, tramiteen katalogoaren fitxan

Abuztuaren 23a

Eskabideak aurkeztea (maiatzaren 4ko 46/2021 Foru Aginduaren 41.1 artikuluan ezarritako ikasleentzat bakarrik)

Abuztuaren 25a

Abuztuaren 26a

Lehen aukerako ikastetxea: Aurreinskribatutako ikasleen datuak EDUCAn sartzea eta egiaztatzea

Abuztuaren 30a

Abuztuaren 31

Onarpen prozesuaren emaitzak argitaratzea

Irailaren 1a

Ikasleak matrikulatzea: Batxilergoan, ikasleek formalizatuko dute matrikula, adin nagusikoak badira, edo, bestela, gurasoek edo legezko tutoreek (matrikula formalizatzen ez bada, eskuratutako ikaspostua galduko da). Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako maila guztietan Hezkuntza Departamentuak ofizioz formalizatuko ditu matrikulak

Irailaren 1a

Irailaren 2a

(14:00ak arte)

III. ERANSKINA

Ikastetxeko HLPBI indizea (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa)

Zioen azalpena:

Apirilaren 28ko 33/2021 Foru Dekretuak eta maiatzaren 4ko 46/2021 Foru Aginduak arautzen eta garatzen dute, hurrenez hurren, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan ikasleak onartzeko prozesua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakaskuntzak egiteko. Arau horiek zehazten dute ezen hezkuntza-laguntzako berariazko premia duten ikasleen banaketa orekatua bermatzeko, Hezkuntza Departamentuak urtero prestatuko duela hezkuntza-laguntzako berariazko premia duten ikasleen eskolatzearen indizea, ikastetxeen arabera.

Halaber, aipatu arauek adierazten dute indize horrek jaso beharko dituela, gutxienez, honako hauek: hezkuntza-laguntzako berariazko premien baldintza pertsonalak, curriculum atzerapena eta hartutako hezkuntza-neurriak.

Indizea zehaztea ikastetxeen arabera:

Hezkuntza Departamentuak indizeak kalkulatu ditu 2022ko martxoaren 17an Educatik ateratako datuak erabiliz.

Indizea kalkulatzeko, Haur eta Lehen Hezkuntzarekin batera Bigarren Hezkuntza eskaintzen duten ikastetxeetan kontuan hartu dira, alde batetik, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleak, eta, bestetik, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleak.

Hizkuntza eredu bat baino gehiago ematen dituzten ikastetxeetan eta haien eragin eremuan eredu horietako batzuk ematen dituzten beste ikastetxe batzuetan, beharrezkotzat jo da datuak hizkuntza ereduen arabera bereiztea, bestela nahi ez den eragina ekartzen ahal duelako, hezkuntza-laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleen banaketari dagokionez.

Pisu batzuk esleitu zaizkie (beren artean baztergarriak ez direnak) ikasleak hezkuntza-laguntzako berariazko premiak dituen ikasle gisa sailkatzea ekartzen duten kategoria eta kausa batzuei. Hauxe da pisu horien erlazioa:

KATEGORIA EDO KAUSA

PISUA

1. kat. Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak

10,0

2. kat. Goi mailako gaitasunak dituzten ikasleak

1,0

3. kat. (baztertu gabe) Berandu sarturiko ikasleak eta egoera pertsonalak

3,0

4. kat. Ikasteko zailtasun espezifikoak (IZE)

6,0

3. kat. 1. kausa. Berandu sarturiko ikasleak

0,5

3. kat. 2. kausa. Zailtasuna hizkuntza ez jakiteagatik

0,5

Kat. 3. 3. kausa. Eskolatze gorabeheratsua eta/edo absentismoa

0,5

3. kat. 4. kausa. Egoera sozioekonomiko ahulean eta/edo gizarte laguntzen menpe dauden familiako kide da

0,5

3. kat. 5. kausa. Adingabeak sozialki babesteko erakundeen mende dagoen ikaslea

1,0

Urte bateko CEEa (Curriculum Egokitzapen Esanguratsua)

2,0

Urte bateko CEEa (Curriculum Egokitzapen Esanguratsua) eta SCEa (Sartzeko Curriculum Egokitzapena)

2,0

Bi urte edo gehiagoko CEEa (Curriculum Egokitzapen Esanguratsua)

3,0

Bi urte edo gehiagoko CEEa (Curriculum Egokitzapen Esanguratsua) eta SCEa (Sartzeko Curriculum Egokitzapena)

3,0

Malgutzea

1,0

Errekuperazio plana (EP)

2,0

Errekuperazio plana (EP) eta SCEa (Sartzeko Curriculum Egokitzapena)

2,0

HEa (Hezkuntza Errefortzua) eta SCEa (Sartzeko Curriculum Egokitzapena)

1,0

HEa (Hezkuntza Errefortzua) - CA (Curriculuma Aberastea)

1,0

HEa (Hezkuntza Errefortzua)

1,0

Ikastetxean hezkuntza-laguntzako berariazko premiak dituzten ikasle gisa erroldatutako ikasle guztien batura egiten da, eta pisuak esleitzen zaizkie, dagozkien kategorien edo kausen arabera.

Lortutako kopurua zatitzen da ikastetxeko irakaskuntza tarte horretako ikasle kopuru osoarekin, eta bider (-1) egiten da.

Hezkuntza sistemei buruzko nazioarteko azterlan guztietan, ikasleen egoera sozioekonomikoa jasotzen duten indizeak zero batezbestekoarekin aurkezten dira: halatan, balio negatiboek eta batezbestekotik beherakoek ikasleentzat kaltegarriak diren egoerak adierazten dituzte; balio positiboek eta batezbestekotik gorakoek, aldiz, ikasleentzat onuragarriak diren egoerak adierazten dituzte.

Horregatik, indizea eraiki da halako moduz non indize negatiboa duten ikastetxeetan (hau da, batezbestekotik beherakoa dutenetan) hezkuntza-laguntzako berariazko premiekin eskolatuak dauden ikasleen pisua handiagoa baita indize positiboa duten ikastetxeetan baino (hau da, batezbestekotik gorakoetan baino).

Aurkeztutako taula bakoitzean batezbestekoa 0 da, eta desbiderapen tipikoa, berriz, 1. Horretarako, ikastetxe bakoitzari kalkulatutako indizeari kentzen zaio taulako datuen batez bestekoa, eta, gero, emaitza zatitzen da taula horretako datuen desbiderapen tipikoarekin. Bi datuak taula bakoitzaren idazpuruan agertzen dira.

Taula horietan islatzen da zer eskolatze egoera duten ikastetxe bakoitzean aipatutako ezaugarriak dituzten ikasleek, eskolatze eremu jakin bati dagokionez. 1. taulan eremu geografikoa Nafarroako Foru Komunitate osoa da; 2. taulan eta hurrengoetan, aldiz, eskolatze eremuak dira hizkuntza eredu berean maila komunak ematen dituzten bi ikastetxe edo gehiago dituzten eragin eremuak.

1. TAULA

Etapak: DBH-Batx. (HEarekin).

Eragin eremua: Nafarroa.

Zuzeneko puntuazioaren batezbestekoa: -1.67.

Desbiderapen tipikoa: 0.95.

Datuak noizkoak diren: 2022-03-17.

IKASTETXEA

HLPBI INDIZEA

Altsasu Seminario ik. it.-AG

-1,50

Barañain Sta. Luisa Marillac ik. it.-AG

0,27

Burlata Amor - Regina ik. it.-AG

-1,07

Burlata Irabia-Izaga ik. it.-AG

0,99

Zizur Txikia Miravalles ik. it.-AG

1,00

Lizarra Mater Dei - Puy Anderaz ik. it.-AG

0,08

Lizarra Ntra. Sra. del Puy ik. it.-AG

1,45

Mutiloa Luis Amigó ik. it.-AG

1,01

Olatz Salesianos Big. Hezk. ik. it.-AG

-0,99

Iruña Calasanz ik. it.-AG

0,11

Iruña Claret Larraona ik. it.-AG

0,13

Iruña El Redín ik. it.-AG

0,54

Iruña Hijas de Jesús ik. it.-AG

-0,10

Iruña La Comp. Escolapios ik. it.-AG

-0,71

Iruña Liceo Monjardín ik. it.-AG

0,87

Iruña Ntra. Sra. del Huerto ik. it.-AG

0,64

Iruña S. Cernin ik. it.-AG

0,81

Iruña S. Ignacio ik. it.-AG

0,80

Iruña Santo Tomás ik. it.-AG

0,14

Iruña Sg. Corazón ik. it.-AG

0,39

Iruña Sta. Cata.-Sant. Sacr. ik. it.-AG

-0,56

Iruña Sta. Teresa Jesús ik. it.-AG

0,53

Iruña Vedruna ik. it.-AG

0,08

Gares Seminario ik. it.-AG

-0,07

Sarriguren Sta. María la Real ik. it.-AG

0,69

Tafalla E. Pías ik. it.-AG

0,29

Tutera Anunciata ik. it.-AG

-0,20

Tutera S. Francisco ik. it.-AG

0,34

Atarrabia Present-Notre Dame ik. it.-AG

-0,63

Tutera ETI-AG

1,19

Arantza HLHIP-BD

1,19

Betelu Araxes HLHIP-BD

0,61

Faltzes D.ª Álvara Álvarez HLHIP-AG

-0,58

Goizueta A. Narbarte Xalto HLHIP-BD

-0,08

Irurtzun Atakondoa HLHIP-AG

-2,52

Irurtzun Atakondoa HLHIP-BD

-0,25

Lekunberri Ibarberri HLHIP-BD

-0,27

Los Arcos Sta. María HLHIP-AG

-0,61

Erriberri P. de Viana HLHIP-AG

-0,05

Zudairi Las Amescoas HLHIP-AG

1,15

Zugarramurdi HLHIP-BD

0,32

Iruñeko AGDE-AG

-0,38

Corellako AGMDE-AG

0,77

Altsasu BHI-AG

-3,09

Altsasu BHI-BD

0,65

Barañain Alaiz BHI-BD

0,81

Barañain Alaiz BHI-AG

0,05

Bera Toki-Ona BHI-AG

-0,88

Bera Toki-Ona BHI-BD

1,00

Burlata Askatasuna BHI-BD

0,64

Burlata Ibaialde BHI-AG

-0,64

Corella Alhama BHI-AG

0,14

Lizarra Lizarraldea BHI-AG

-0,20

Lizarra Lizarraldea BHI-BD

1,30

Uharte BHI-AG

-3,82

Leitza Amazabal BHI-BD

0,81

Lekaroz BHI-AG

-0,44

Lekaroz BHI-BD

0,81

Lodosa Pablo Sarasate BHI-AG

-0,49

Martzilla Marqués de Villena BHI-AG

-0,06

Iruña Basoko BHI-AG

-0,23

Iruña Biurdana BHI-BD

0,97

Iruña Eunate BHI-BD

0,39

Iruña Iturrama BHI-BD

0,85

Iruña Julio Caro Baroja BHI-AG

-1,07

Iruña Mendillorri BHI-AG

-0,49

Iruña Mendillorri BHI-BD

0,55

Iruña Navarro Villoslada BHI-AG

0,26

Iruña Padre Moret Irubide BHI-AG

-0,58

Iruña Plaza de la Cruz BHI-AG

-0,77

Azkoien Ribera del Arga BHI-AG

0,47

San Adrián Ega BHI-AG

-0,40

Zangoza Sierra de Leyre BHI-AG

0,26

Sarriguren BHI-AG

-1,58

Sarriguren BHI-BD

0,05

Tafalla Sancho III el Mayor BHI-AG

0,24

Tutera Benjamín BHI-AG

0,53

Tutera Valle Ebro BHI-AG

-0,09

Zizur BHI-AG

0,38

Zizur BHI-BD

0,60

Agoitz DBHI-AG

-2,26

Agoitz DBHI-BD

0,60

Azagra Reyno de Navarra DBHI-AG

-0,85

Berriozar DBHI-AG

-2,85

Berriozar DBHI-BD

-0,14

Zarrakaztelu Valle del Aragón DBHI-AG

-1,07

Castejón DBHI-AG

-1,35

Cintruénigo La Paz DBHI-AG

0,06

Cortes Bardenas Reales DBHI-AG

0,23

Doneztebe Mendaur DBHI-BD

0,77

Garralda DBHI-BD

-0,20

Larraintzar DBHI-BD

0,71

Mendabia Joaquín Romera DBHI-AG

-0,18

Noain Elortzibar DBHI-AG

-0,32

Otsagabia DBHI-AG

-3,78

Otsagabia DBHI-BD

0,38

Iruña Iñaki Ochoa de Olza DBHI-AG

-1,65

Iruña Iñaki Ochoa de Olza DBHI-BD

0,81

Iruña Iparralde DBHI-BD

0,42

Ribaforada El Cierzo DBHI-AG

-0,47

Erronkari Ainariak DBHI-AG

0,60

Erronkari Ainariak DBHI-BD

1,18

Viana del Camino DBHI-AG

-1,22

Atarrabia P. Atarrabia DBHI-AG

-0,57

Atarrabia P. Atarrabia DBHI-AG

0,59

Altsasu Sakana ik.-BD

0,76

Bera Labiaga ik.-BD

1,16

Zizur Nagusia S. Fermin ik.-BD

0,93

Lizarra Lizarra ik.-BD

0,57

Etxarri Aranatz Sakana ik.-BD

-0,06

Fontellas Argia ik.-BD

0,99

Iruña Jaso ik.-BD

0,72

Zangoza Zangozako ik.-BD

1,05

Tafalla Garces de los Fayos ik.-BD

0,55

Atarrabia Paz de Ziganda ik.-BD

1,15

2. TAULA

Etapak: DBH-Batx. (HEarekin).

Eragin eremua: Iruña eta Iruñerria.

Zuzeneko puntuazioaren batezbestekoa: -1.67.

Desbiderapen tipikoa: 0.91.

Datuak noizkoak diren: 2022-03-17.

IKASTETXEA

HLPBI INDIZEA

Barañain Sta. Luisa Marillac ik. it.-AG

0,28

Burlata Amor-Regina ik. it.-AG

-1,12

Burlata Irabia-Izaga ik. it.-AG

1,03

Zizur Txikia Miravalles ik. it.-AG

1,04

Mutiloa Luis Amigó ik. it.-AG

1,05

Olatz Salesianos Big. Hezk. ik. it.-AG

-1,03

Iruña Calasanz ik. it.-AG

0,12

Iruña Claret Larraona ik. it.-AG

0,13

Iruña El Redín ik. it.-AG

0,56

Iruña Hijas de Jesús ik. it.-AG

-0,10

Iruña La Comp. Escolapios ik. it.-AG

-0,73

Iruña Liceo Monjardín ik. it.-AG

0,90

Iruña Ntra. Sra. del Huerto ik. it.-AG

0,66

Iruña S. Cernin ik. it.-AG

0,85

Iruña S. Ignacio ik. it.-AG

0,83

Iruña Santo Tomás ik. it.-AG

0,15

Iruña Sg. Corazón ik. it.-AG

0,40

Iruña Sta. Cata.-Sant. Sacr. ik. it.-AG

-0,58

Iruña Sta. Teresa Jesús ik. it.-AG

0,55

Iruña Vedruna ik. it.-AG

0,08

Sarriguren Sta. María la Real ik. it.-AG

0,71

Atarrabia Present-Notre Dame ik. it.-AG

-0,65

Iruñeko AGDE-AG

-0,39

Barañain Alaiz BHI-BD

0,84

Barañain Alaiz BHI-AG

0,06

Burlata Askatasuna BHI-BD

0,66

Burlata Ibaialde BHI-AG

-0,67

Uharte BHI-AG

-3,97

Iruña Basoko BHI-AG

-0,24

Iruña Biurdana BHI-BD

1,01

Iruña Eunate BHI-BD

0,40

Iruña Iturrama BHI-BD

0,88

Iruña Julio Caro Baroja BHI-AG

-1,11

Iruña Mendillorri BHI-AG

-0,51

Iruña Mendillorri BHI-BD

0,57

Iruña Navarro Villoslada BHI-AG

0,27

Iruña Padre Moret Irubide BHI-AG

-0,61

Iruña Plaza de la Cruz BHI-AG

-0,80

Sarriguren BHI-AG

-1,64

Sarriguren BHI-BD

0,06

Zizur BHI-AG

0,39

Zizur BHI-BD

0,63

Berriozar DBHI-AG

-2,96

Berriozar DBHI-BD

-0,14

Noain Elortzibar DBHI-AG

-0,33

Iruña Iñaki Ochoa de Olza DBHI-AG

-1,72

Iruña Iñaki Ochoa de Olza DBHI-BD

0,84

Iruña Iparralde DBHI-BD

0,43

Atarrabia P. Atarrabia DBHI-AG

-0,59

Atarrabia P. Atarrabia DBHI-AG

0,61

Zizur Nagusia S. Fermin ik.-BD

0,96

Iruña Jaso ik.-BD

0,75

Atarrabia Paz de Ziganda ik.-BD

1,19

3. TAULA

Etapak: DBH-Batx. (HEarekin).

Eragin eremua: Altsasu.

Zuzeneko puntuazioaren batezbestekoa: -2.42.

Desbiderapen tipikoa: 1.52.

Datuak noizkoak diren: 2022-03-17.

IKASTETXEA

HLPBI INDIZEA

Altasu Seminario ik. it.-AG

-0,44

Altsasu BHI-AG

-1,43

Altsasu BHI-BD

0,90

Altsasu Sakana ik.-BD

0,97

4. TAULA

Etapak: DBH-Batx. (HEarekin).

Eragin eremua: Bera.

Zuzeneko puntuazioaren batezbestekoa: -1.27.

Desbiderapen tipikoa: 0.87.

Datuak noizkoak diren: 2022-03-17.

IKASTETXEA

HLPBI INDIZEA

Bera Toki-Ona BHI-AG

-1,41

Bera Toki-Ona BHI-BD

0,62

Bera Labiaga ik.-BD

0,79

5. TAULA

Etapak: DBH-Batx. (HEarekin).

Eragin eremua: Lizarra.

Zuzeneko puntuazioaren batezbestekoa: -1.07.

Desbiderapen tipikoa: 0.62.

Datuak noizkoak diren: 2022-03-17.

IKASTETXEA

HLPBI INDIZEA

Lizarra Mater Dei-Puy Anderaz ik. it.-AG

-0,86

Lizarra Ntra. Sra. del Puy ik. it.-AG

1,25

Lizarra Lizarraldea BHI-AG

-1,29

Lizarra Lizarraldea BHI-BD

1,01

Lizarra Lizarra ik.-BD

-0,11

6. TAULA

Etapak: DBH-Batx. (HEarekin).

Eragin eremua: Tafalla.

Zuzeneko puntuazioaren batezbestekoa: -1.33.

Desbiderapen tipikoa: 0.13.

Datuak noizkoak diren: 2022-03-17.

IKASTETXEA

HLPBI INDIZEA

Tafalla E. Pías ik. it.-AG

-0,51

Tafalla Sancho III el Mayor BHI-AG

-0,88

Tafalla Garces de los Fayos ik.-BD

1,40

7. TAULA

Etapak: DBH-Batx. (HEarekin).

Eragin eremua: Tutera.

Zuzeneko puntuazioaren batezbestekoa: -1.33.

Desbiderapen tipikoa: 0.47.

Datuak noizkoak diren: 2022-03-17.

IKASTETXEA

HLPBI INDIZEA

Tutera Anunciata ik. it.-AG

-1,12

Tutera S. Francisco ik. it.-AG

-0,04

Tutera ETI-AG

1,69

Tutera Benjamín BHI-AG

0,35

Tutera Valle Ebro BHI-AG

-0,88

Iragarkiaren kodea: F2204389