60. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Ordenantza, udal pilotalekuaren funtzionamendua eta erabilera arautzen dituena. Hasierako onespena

Ultzamako Udalak, 2022ko otsailaren 24an egin osoko bilkura berezian, Udalbatzako kideen legezko gehiengo osoaren aldeko botoa edukita, hasiera batez onetsi zuen Ultzamako udal pilotalekuaren funtzionamendua eta erabilera arautzen dituen ordenantza. Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Ultzamako Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hasierako onespenaren erabaki hau behin betikoa bilakatuko da, baldin eta jendaurreko epean inork erreklamazio, eragozpen edo oharrik aurkezten ez badu. Ordenantzaren testua behin betiko onetsitakoan, behar den iragarkia eta haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.

Larraintzarren (Ultzama), 2022ko otsailaren 24an.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2203197