6. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABERIN

Aldaketa, Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Honako honen bidez aditzera ematen da Aberingo Udalak, 2021eko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, erabaki zuela hasiera batean onestea aldaketa bat Aberingo herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan.

Iragarki honen bidez betetzen da jendaurrean hogeita hamar egunez jartzeko tramitea; epe horretan, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea azter dezakete, eta bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak egin, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik. Halakorik aurkeztu ezean, behin betikoa bilakatuko da hasierako onespena.

Aberinen, 2021eko abenduaren 22an.–Alkatea, Francisco Javier Fernández Velasco.

Iragarkiaren kodea: L2118031