57. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEINTZA-LABAIEN

2022ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Jendaurreko epea iragan eta inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatuari jarraikiz, behin betiko onetsi dira Udalaren 2022ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespenaren erabakia 2022ko 32. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, 2022ko otsailaren 14an.

DIRU-SARRERAK:

I. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 44.350,00 euro.

II. kapitulua.–Zeharkako zergak: 3.000,00 euro.

III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelakoak: 14.070,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 97.330,00 euro.

V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamenduak: 38.180,00 euro.

VII. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 24.600,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 221.530,00 euro.

GASTUAK:

I. kapitulua.–Langileria-gastuak: 28.750,00 euro.

II. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 104.280,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 42.400,00 euro.

VI. kapitulua.–Inbertsio errealak: 46.100,00 euro.

Gastuak, guztira: 221.530,00 euro.

Beintza-Labaienen, 2022ko martxoaren 5ean.–Alkatea, Jon Tellechea Juanenea.

Iragarkiaren kodea: L2203334