264. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 30a - BEREZIA

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak

35/2022 FORU LEGEA, abenduaren 28koa, 2023rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzkoa.

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, 2023RAKO NAFARROAKO AURREKONTU OROKORREI BURUZKOA.

I. TITULUA

Kredituak eta horien aldaketak

I. KAPITULUA

Hasierako kredituak eta horien finantzaketa

1. artikulua. Nafarroako Aurrekontu Orokorren eremua.

1. Onetsi egiten dira 2023rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrak. Atal hauek dituzte:

a) Nafarroako Parlamentuaren, Kontuen Ganberaren eta Arartekoaren erakundearen aurrekontua.

b) Foru Komunitateko administrazioaren eta haren erakunde autonomoen aurrekontua.

c) Nafarroako Kontseiluaren aurrekontua.

d) Foru Komunitateko fundazio publikoen aurrekontuak.

e) Foru Komunitateko sozietate publikoen aurrekontuak.

f) Nafarroako Unibertsitate Publikoaren aurrekontua.

g) Jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoaren aurrekontua.

2. Halaber jasotzen da Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren aplikazio esparruan dauden beste subjektu eta entitate batzuen aurrekontuei buruzko informazioa, lege organiko horren 6.1 artikuluan ezarritakoarekin bat.

2. artikulua. Kredituen eta eskubide ekonomikoen zenbatekoa.

1. Aurreko artikuluan aipatutako aurrekontuetako gastuen egoera-orrietan sartutako programak betetze aldera, onesten dira 5.748.951.173 euroko zenbateko bateratua duten kredituak.

2. Aurreko artikuluan aipatutako aurrekontuetako diru-sarreren egoera-orrietan, aurrekontu ekitaldi honetan likidatu asmo diren eskubide ekonomikoen zenbatespenak agertzen dira; hain zuzen ere, 5.748.951.173 euro egiten dute, bateratuta.

3. Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 30. artikuluan ezarritakoarekin bat, gastu ez-finantzarioaren muga, behin Toki Ogasunen Funtsa eta Estatuarentzako ekarpena deskontatu ondoren, 4.300.512.485 eurokoa da, diru-sarrera ez finantzarioak, kontabilitate nazionalaren doikuntzak eta baimendutako defizita batuta.

II. KAPITULUA

Aurrekontu-kredituen aldaketa

3. artikulua. Aurrekontu-kredituen aldaketa.

Aurrekontu-kredituen aldaketak Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legeko aginduen araberakoak izanen dira, foru lege honek agindu horiek aldatzen ez dituen heinean.

Aurrekoa gorabehera, ez dira aurrekontu-aldaketatzat hartuko partiden arteko funts-mugimenduak, baldin eta, partida horietan agertzen diren kredituek helburu bera izan arren, partida horiek ezberdinak badira Europar Batasunak horretara behartzeagatik, gastuen erabilera hobeto kontrolatzearren, gastuak hein batean hark kofinantzatuak izatearen ondorioz.

Partida zer departamenturi dagokion, departamentu horren titularrak izanen du funts-mugimendu horiek baimentzeko eskumena.

4. artikulua. Europar Batasuneko programen aurrekontu-aldaketak.

1. Nafarroako Gobernuak, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposaturik, eta Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak txostena egin ondoren, zilegi izanen du beharrezkoak diren aurrekontu-aldaketak baimentzea, beharrezkoak direnean Europar Batasunak kofinantzatutako programak eta proiektuak ahalik eta hobekien betetzeko ekitaldian zehar, jarraituz Batzordeak hasierako dokumentuan onetsitakoari edo jarraipen batzordeek edo Batzordeak berak ondoren eginiko aldaketei. Aurrekontu-aldaketak gastuen egoera-orrietan agertzen diren edozein motatako kredituen bidez finantzatu beharko dira.

2. Kreditu-aldaketak eragin zuzena badu Europar Batasunak kofinantzatzen dituen proiektuak biltzen dituzten partidetan, aldez aurretik Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiaren txostena beharko da. Salbuetsirik daude Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) kofinantzatutako kredituei eragiten dieten aldaketak.

5. artikulua. Kreditu-zabalpenak.

Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 47. artikuluko 1. apartatuko a)tik g)ra bitarteko letretan aipatutako kredituez gain, zabalgarritzat joko dira, 2023ko ekitaldiari dagokionez, helburu hauek dituzten partidak edo aipatu helburuetara bideraturik ekitaldian zehar sortu beharrekoak: terrorismoaren biktimak edo indarreko araudian zehaztutako motibazio politikoko ekintzen biktimak aintzatestearen eta horiei kalte-ordainak ematearen ondorioz onets litezkeen dirulaguntza eta maileguak emateko partida guztiak, bai eta Gizarte Segurantzako kotizazioen ordainketari dagozkion partida guztiak ere.

Gainera, zabalgarriak izanen dira, 2023ko ekitaldirako, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 38. artikuluko mugak izan gabe, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko itxarote-zerrendak murrizteko neurriak finantzatzeko partida guztiak, lehendik daudenak edo ekitaldian horretarako sortu behar direnak; partida horiek "Itxarote-zerrendak" izena izanen dute.

Aurrekoez gainera, ondorengoek ere gehikuntza izaten ahal dute:

1. Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko partida hauek:

a) 010001-01000-2275-921100 partida, "Hauteskundeak" izenekoa. Partida horri aplikatzen ahalko zaizkio hauteskundeak egiteko behar diren lan eta inbertsioekin zerikusia daukaten edonolako gastuak.

b) 020002-04100-1001-921400 partida, "Lehendakari ohi, kontseilari ohi eta Nafarroako Gobernuko beste goi kargudun batzuentzako prestazioak" izenekoa.

c) 020002-04100-1620-921400 partida, "Langileen arloko erabakiak aplikatzeko funtsa" izenekoa.

d) 020002-04100-1800-921400 partida, "Zerbitzuen onarpenak, osagarri berriak, gradua, antzinatasuna, eszedentzian egondakoen itzultzeak eta beste batzuk" izenekoa.

e) 020002-04100-1800-921402 partida, "Ordainsari-igoera" izenekoa.

f) 020002-04100-1800-921405 partida, "Lanbide-karrera aldi baterako zerbitzuak".

g) 020002-04100-1810-921400 partida, "Langileen lansariak, aurreko ekitaldietakoak" izenekoa.

h) 020002-04100-1820-921402 partida, "Egonkortasuna ez gainditzeagatiko konpentsazioa" izenekoa.

i) 020002-04100-1820-921403 partida, "Lan-istripuengatik jaso beharreko kalte-ordainak" izenekoa.

j) 020002-04300-1614-211100 partida, "Aldez aurretik erretiratzeagatik jaso beharreko kalte-ordainak" izenekoa.

k) 050003-02900-2140-921800 partida, "Ibilgailuen eta makineriaren konponketak eta mantentze-lanak" izenekoa.

l) 050003-02900-2281-921800 partida, "Erregaiak eta labaingarriak" izenekoa.

m) 051000-02100-2274-132103 partida, "Genero indarkeriatik babesteko segurtasun zerbitzuak" izenekoa.

2. Ekonomia eta Ogasun Departamentuko partida hauek:

a) 100000-10000-4709-441100 partida, "AUDENASA. Merkataritza-politika" izenekoa.

b) 110003-11500-3101-923700 partida, "Interesak eta kreditu komisioak" izenekoa.

c) 110003-11500-3509-923700 partida, "Kontu korronte eta antzekoetako saldoengatiko ordainsaria" izenekoa.

d) 111002-11300-6002-923100 partida, "Lurrak eta natur ondasunak" izenekoa.

e) 111002-11300-6003-923100 partida, "Eraispenak" izenekoa.

f) 111002-11300-6020-923100 partida, "Instalazio berriko eraikinak eta obrak, eta ondare higiezinaren erreforma" izenekoa.

g) 111002-11300-6020-923104 partida, "Higiezinei buruzko Plana. Administrazio bulegoak" izenekoa.

h) 111002-11300-6050-923100 partida, "Higiezinei buruzko Plana. Eraikin eta obretako altzariak eta ekipamendua" izenekoa.

i) 111002-11300-8500-923100 partida, "Sektore publikoko akzioak erostea" izenekoa.

j) 151000-17300-2273-923400 partida, "Enkargua TRACASA Instrumental sozietateari. Tributuen arloko informazio sistemetan datu fiskalak jasotzea eta integratzea" izenekoa.

k) 155003-17800-3501-932100 partida, "Berandutze-interesak sarrera bidegabeen eta zergen itzulketetan" izenekoa.

3. Lurralde Kohesiorako Departamentuko partida hauek:

a) 210001-21100-4609-942300 partida, "Toki erakundeentzako konpentsazioa toki tributuetako hobariengatik" izenekoa.

b) 220000-22000-6010-453300 partida, "Prezio-berrikuspena" izenekoa.

c) 220003-22200-2090-453200 partida, "Iruña-Logroño A-12 autobiaren kanona" izenekoa.

d) 220003-22200-2090-453202 partida, "Pirinioetako A-21 autobiaren kanona" izenekoa.

e) 220003-22200-6010-453305 partida, "Errepide sarea eta kontrol zentroa kontserbatzea" izenekoa.

f) 220003-22200-6010-453306 partida, "Zoruak sendotzea" izenekoa.

g) 220004-22100-4700-452100 partida, "Nafarroako Ubidearen ureztaketen kanona. Handitzearen 1. Fasea" izenekoa.

4. Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuko partida hauek:

a) 320000-32100-4809-261400 partida, "Etxebizitzen errentarientzako dirulaguntzak" izenekoa.

b) 320000-32100-7800-261400 partida, "Etxebizitzaren arloko jardueretarako dirulaguntzak eta subsidioak" izenekoa.

5. Hezkuntza Departamentuko partidok:

a) 400000-40100-3501-321100 partida, "Berandutze-interesak" izenekoa.

b) 400000-41000-1220-322000 partida, "Aldi baterako langileen ordainsariak" izenekoa.

c) 400000-41000-1800-322000 partida, "Zerbitzuen onarpenak, osagarri berriak, gradua, antzinatasuna, eszedentzian egondakoen itzultzeak eta beste batzuk" izenekoa.

d) 400000-41000-1810-322000 partida, "Langileen lansariak, aurreko ekitaldietakoak" izenekoa.

e) 400000-41000-1820-322000 partida, "Epaiak betearaztea eta beste kalte-ordain batzuk" izenekoa.

f) 400000-41000-1820-322002 partida, "Egonkortasuna ez gainditzeagatiko konpentsazioa" izenekoa.

g) 410002-41600-4609-322000 partida, "Transferentziak Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako ikasleek udal espazioak erabiltzeagatik" izenekoa.

h) 410002-41600-6081-322000 partida, "Ikasliburuak doan jasotzeko plana" izenekoa.

i) 410002-41600-7811-322000 partida, "Ikasliburuak doan jasotzeko programa" izenekoa.

j) 410003 proiektukoak, "Irakaskuntza pribatu itundurako eta parekaturako dirulaguntzak" (kode ekonomikoa: 4811).

k) 410004-41600-2210-324100 partida, "Jantokiak" izenekoa.

l) 410004-41600-2230-324100 partida, "Eskola garraioa" izenekoa.

m) 410004-41600-2230-324102 partida, "Hezkuntza bereziko eskola-garraioa" izenekoa.

n) 410004-41600-4800-324100 partida, "Eskola garraiorako banakako laguntzak" izenekoa.

ñ) 410004-41600-4800-324102 partida, "Jantokietarako banakako laguntzak" izenekoa.

o) 410004-41600-4800-324103 partida, "Ikastetxera iristeko zailtasunak dituzten ikasleen garraiorako laguntzak" izenekoa.

p) 420007-42900-4609-322100 partida, "Hitzarmenak udalekin, 0 eta 3 urte bitarteko haurrak eskolatzeko" izenekoa.

6. Osasun Departamentuko partidok:

a) 54. programa-multzokoak, kode ekonomiko hauei dagozkienak: 2210, 2213, 2214, 2215, 2216, 2286, 2287 eta 2500; bai eta 52. programa-multzoaren barruan 2215 kode ekonomikoari dagozkionak ere.

b) 520001-51200-2262-313903 partida, "Droga-mendekotasunaren aurkako III. Planeko kanpainak" izenekoa.

c) 520001-51200-2269-313902 partida, "Droga-mendekotasunaren aurkako III. Foru Plana (DFP)" izenekoa.

d) 540000-52000-1800-311100 partida, "Lanbide-karrera aldi baterako zerbitzuak" izenekoa.

e) 540000-52000-1810-311100 partida, "Langileen ordainsariak, aurreko ekitaldietakoak" izenekoa.

f) 540000-52000-1820-311102 partida, "Egonkortasuna ez gainditzeagatiko konpentsazioa" izenekoa.

g) 540002-52833-2231-311100 partida, "Osasun-larrialdiak artatzeko eta anbulantzien Plana" izenekoa.

h) 540002-52833-4809-311104 partida, "Protesiak, ortesiak eta desgaitasuna dutenentzako ibilgailuak" izenekoa.

i) 540005-52831-4809-313100 partida, "Farmazia-prestazioak" izenekoa.

j) 540005-52831-4809-313102 partida, "Xurgatzaileak eta beste osasun-produktu batzuk" izenekoa.

k) 540005-52831-4809-313103 partida, "Farmazia-prestazioak-koordainketa arautzea" izenekoa.

l) 543000-52200-6057-312802 partida, "Kirurgia-tresnak" izenekoa.

m) 543004-52214-2276-312700 partida, "Plasma zatitzeko lanak, farmakoak ekoizteko" izenekoa.

n) 545000-52400-6057-312803 partida, "Kirurgia-tresnak" izenekoa.

ñ) 546000-52500-6057-312803 partida, "Kirurgia-tresnak" izenekoa.

7. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko partida hauek:

a) 710000-71200-4700-412100 partida, "Landaketak erauzteagatiko kalte-ordainak" izenekoa.

b) 710000-71200-4700-412107 partida, "Aparteko uholdeak direla-eta azpiegitura pribatuetan izaniko kalteak eta errenta-galera arintzeko laguntzak" izenekoa.

c) 710001-71200-4700-414210 partida, "Aseguru primen konpentsazioa Agroseguroren bitartez" izenekoa.

d) 710004-71300-2279-412205 partida, "Txertaketa ofizialak" izenekoa.

e) 710004-71300-7700-412200 partida, "Kalte-ordaina abereak epizootien ondorioz hil behar izateagatik, eta azienda mugitzeko debekuaren ondorioz lortu gabeko irabaziengatik" izenekoa.

f) 710006-71500-4700-414100 partida, "Nafarroako Ubidearen ureztaketen kanona" izenekoa.

g) 710006-71500-7609-414402 partida, "Aparteko uholdeek eta suteek kaltetutako nekazaritza-azpiegitura publikoetarako laguntzak" izenekoa.

h) 710006-71500-7700-414400 partida, "Aparteko uholdeek eta suteek kaltetutako nekazaritza-azpiegitura pribatuetarako laguntzak".

i) 710006-71500-7819-414100 partida, "Ureztatzaileen Elkarteen nekazaritza azpiegiturak konpontzea, aparteko uholdeengatik" izenekoa.

8. Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko partida hauek:

a) 810001-81100-4819-422203 partida, "Eskualdeetako plan estrategikoak" izenekoa.

b) 810001-81100-7819-422200 partida, "Eskualdeetako plan estrategikoak. Proiektuak" izenekoa.

9. Eskubide Sozialetako Departamentuko partidok:

a) 2600 kode ekonomikokoak, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legean aurreikusitako gizarte zerbitzu orokorren zorroa onetsi zuen ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretuan ezarritako prestazio bermatuak finantzatzeko direnak eta 900000, 900003, 920005, 920006 eta 920008 proiektuetan daudenak.

b) 900002-91100-4809-212100 partida, "Kotizazio gabeko pentsioak" izenekoa.

c) 900002-91100-4809-231500 partida, "Errenta bermatua" izenekoa.

d) 900002-91100-4809-231502 partida, "Gizarte inklusiorako laguntza bereziak" izenekoa.

e) 900002-91100-4809-231505 partida, "Bizitzeko gutxieneko errenta" izenekoa.

f) 900003-91600-4809-231600 partida, "Prestazio ekonomikoak eta akonpainamendu soziala ingurune irekian gizarte-bazterketan daudenentzat" izenekoa.

g) 900003-91600-4609-231500 partida, "Etxegabeentzako harrera zerbitzua" izenekoa.

h) 900003-91600-4609-231502 partida, "Oinarrizko laguntzako gizarte zerbitzuak" izenekoa.

i) 900003-91600-4609-231602 partida, "Enplegu sozial babestua. PE EGF 2014-2020" izenekoa.

j) 900004-91100-4819-143103 partida, "Nazioarteko larrialdiei berehalako erantzuna ematea" izenekoa.

k) 920004-93200-4809-231B00 partida, "Zerbitzuari lotutako laguntzak" izenekoa.

l) 920004-93200-4809-231B02 partida, "Zerbitzu pertsonalei erantzuteko laguntzak" izenekoa.

m) 920004-93200-4809-231B06 partida, "Desgaitasuna duten pertsonek bizimodu independentea izateko laguntzaileak kontratatzea" izenekoa.

n) 920008-93300-4809-231700 partida, "Portaera arazoak dituzten adingabeen autonomiarako baliabideak" izenekoa.

ñ) 920008-93300-4809-231702 partida, "Familientzako prestazio ekonomikoak" izenekoa.

o) 920008-93300-4809-231704 partida, "Kanpoko ikastetxeetako haurren kuotak" izenekoa.

p) 950001-96100-4709-241109 partida, "Enplegu-zentro berezietarako laguntzak" izenekoa.

q) 950001-96100-4819-241104 partida, "Zailtasun gehiago dituzten kolektiboen gizarteratze eta laneratze programetarako laguntzak. Konferentzia sektoriala" izenekoa.

10. Kulturako Departamentuko honako partida hau:

a) A20001-A2100-2276-337106 partida: "Nafarroako kultur ondare higiezinen jabeei mantentze-lanak eta birgaitzea exijitzeko jarduketa juridikoak" izenekoa.

11. Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko honako partida hauek:

a) F20001-F2100-2279-112108 partida, "Doako laguntza juridikoa" izenekoa.

b) F20001-F2300-6020-112102 partida: "Lokal bat egokitzea Barnahuserako" izenekoa.

12. Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko honako partida hau:

a) G10001-G1100-7455-322302 partida, "Kapital transferentziak NUPera: Medikuntzako eraikina" izenekoa.

II. TITULUA

Langileria gastuak

I. KAPITULUA

Jarduneko langileen ordainsariak

6. artikulua. Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen eta estatutupeko langileen ordainsariak.

1. 2023ko urtarrilaren 1etik aurrerako eraginez, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko funtzionarioen eta estatutupeko langileen ordainsariek gehikuntza izanen dute; hain zuzen ere, Estatuko legediak sektore publikoaren zerbitzuko langileentzat 2023rako ezartzen duen gehieneko gehikuntza orokorra. Horrek ez du ezertan galaraziko beharrezkoak diren ordainsari-doikuntzak egitea, beharrezkoa bada, halatan ziurtatzeko ezen lanpostu bakoitzari esleitutakoek behar bezalako zerikusia daukatela lanpostu horren edukiarekin, zailtasun teknikoa, dedikazioa, erantzukizuna, arriskugarritasuna edo nekagarritasun berezia dela eta.

2. Maila bakoitzaren hasierako soldatak urteko zenbateko hau izanen du 2023an:

SAILKAPEN-MAILA

URTEKO ZENBATEKOA

A

28.651,14 euro

B

24.103,24 euro

C

19.994,66 euro

D

17.413,62 euro

E

15.317,26 euro

7. artikulua. Nafarroako Administrazio Publikoetako lan-kontratudunen ordainsariak.

1. 2023ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko lan-kontratudunen ordainsariak haien hitzarmen kolektiboan zehazten direnak izanen dira, foru lege honetan funtzionarioentzat finkatutako irizpideei jarraikiz.

2. Nafarroako gainerako administrazio publikoen zerbitzuko lan-kontratudunen ordainsariak, berriz, administrazio publiko bakoitzak bere aurrekontuetan ezartzen dituenak izanen dira, betiere foru lege honetan funtzionarioentzat ezarritako irizpideei jarraikiz.

8. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako izendapen libreko zuzendaritza-karguen ordainsariak.

1. 57.229,62 euroko ordainsariak izanen dituzte 2023an Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zerbitzuetako zuzendariek, haren erakunde autonomoetakoek (aurrekoekin parekatuek) eta abiadura handiaren arloko aholkulariak, hamalau hilekotan banatuta, araudi indardunaren arabera legozkiekeen gradu, antzinatasun eta familia-laguntzako ordainsari pertsonalak jasotzeaz gainera, bai eta, jatorrizko izendapenagatik edo beren zerbitzu-ematearen baldintza bereziengatik, plantilla organikoan espezifikoki esleituta dituzten ordainsari osagarriak ere. Horretarako, ez da kontuan izanen lanpostuko osagarriaren jatorrizko ehunekoa, honenbesteko ordainsariaren hasierako kalkuluan sartutakoa.

Zerbitzuetako zuzendariek beren lana erabateko eskuragarritasunez eta dedikazio osoz eginen dute.

2. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko izendapen libreko zuzendaritza-karguen ordainsariek ondotik zehazten diren zenbatekoak izanen dituzte 2023an, hamalau hilekotan banatuta, araudi indardunaren arabera legozkiekeen gradu, antzinatasun eta familia laguntzaren ordainsari pertsonalak jasotzeaz gainera:

a) Zerbitzu ez-asistentzialetako burutzak: 57.229,62 euro.

b) Nafarroako Odol eta Ehun Bankuko Zuzendaritza: 62.986,56 euro.

Baldin eta gaur egun Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendaritza kargu horien titularren batek artikulu honetan jasotako zenbatekoa baino gehiago jasotzen badu gaur egun, aldeagatik konpentsazio pertsonal bat ordainduko zaio, kargu horretan diharduen bitartean.

3. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan zuzendaritza-karguetan aritzen diren izendapen libreko langileen ordainsariek 6. artikuluan xedatutakoaren aplikazioak eragindako igoera bera izanen dute.

9. artikulua. Nafarroako Gobernuko kideen, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko goi kargudunen eta gainerako behin-behineko langileen ordainsariak.

1. Nafarroako Gobernua osatzen duten kideek, zuzendari nagusiek, erakunde, sozietate eta fundazio publikoetako zuzendaritza-karguek eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko gainerako behin-behineko langileek hurrengo apartatuetan zehazten diren ordainsariak jasoko dituzte 2023an.

2. Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 35. eta 45. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, Nafarroako Gobernuko kideek, 2023. urtean, ondoren zehazten diren urteko ordainsariak izanen dituzte, hamalau hilekotan banatuta, langile finkoak eta kontratudunak izanez gero kasuan kasuko zerbitzu harremanari aplikatu beharreko araudiaren arabera legozkiekeen gradu eta/edo antzinatasun ordainsariez gainera:

–Nafarroako Gobernuko lehendakaria: 78.597,26 euro.

–Lehendakariordea, kontseilaria eta kontseilari-eleduna: 73.144,82 euro.

3. Lehendakariaren eta Nafarroako Gobernuko departamentuetako titularren kabineteetan goi kargudunaren izaera duten langileek ondoren zehazten diren urteko ordainsariak izanen dituzte 2023. urtean, hamalau hilekotan banatuta, langile finkoak eta kontratudunak izanez gero kasuan kasuko zerbitzu harremanari aplikatu beharreko araudiaren arabera legozkiekeen gradu eta/edo antzinatasun ordainsariez gainera:

–Lehendakariaren aholkularia: 62.672,68 euro.

–Kontseilarien kabineteburua: 58.333,10 euro.

4. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.4 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, zuzendari nagusiek 62.672,68 euroko ordainsariak izanen dituzte 2023. urtean, hamalau hilekotan banatuta, langile finkoak eta kontratudunak izanez gero kasuan kasuko zerbitzu harremanari aplikatu beharreko araudiaren arabera legozkiekeen gradu eta/edo antzinatasun ordainsariez gainera.

5. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 52.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erakunde publikoetako zuzendaritza-kideek ondotik zehazten diren ordainsariak izanen dituzte 2023. urtean, hamalau hilekotan banatuta, langile finkoak eta kontratudunak izanez gero kasuan kasuko zerbitzu harremanari aplikatu beharreko araudiaren arabera legozkiekeen gradu eta/edo antzinatasun ordainsariez gainera:

a) Erakunde autonomo bateko zuzendari kudeatzailea, salbu eta ondoko b) eta c) letretan xedatutakoa: 62.672,68 euro.

b) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko eta Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak: 96.832,40 euro.

c) Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea: 59.951,08 euro.

d) Erakunde autonomo bateko zuzendariordea: 57.229,62 euro.

e) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendaritza-karguak:

–Oinarrizko Osasun Laguntzako kudeatzailea, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko kudeatzailea, Profesionalen zuzendaria, Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren zuzendaria eta Eriari Osasun Laguntza emateko Ataleko zuzendaria: 73.994,20 euro.

–Tuterako Osasun Barrutiko kudeatzailea, Lizarrako Osasun Barrutiko kudeatzailea eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko zuzendari asistentziala: 64.674,96 euro.

–Osasun Mentaleko kudeatzailea, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko zuzendariorde asistentzialak, Tuterako eta Lizarrako osasun barrutietako zuzendari asistentzialak, Oinarrizko Osasun Laguntzako eta Laguntzaren Jarraitutasunerako zuzendariordeak, Nafarroako Larrialdietako zuzendariordea eta Hil ala Biziko Larrialdiei Arreta emateko zuzendaritza teknikoa eta osasun barrutietako zuzendariordeak: 62.986,56 euro.

–Zerbitzu Zentraletako zuzendariordeak: 61.848,78 euro.

–Profesionalen zuzendaria, Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren zuzendaria, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Osasun Zainketen zuzendaria eta Oinarrizko Osasun Laguntzako Zainketen, Etxeko Arretaren, Arreta Soziosanitarioaren eta Ekintza Komunitarioen zuzendariordea: 59.049,76 euro.

–Nafarroako Laguntza Soziosanitarioko Planaren koordinatzailea eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Osasun Zainketen zuzendariordeak: 53.504,36 euro.

6. Lehendakariaren eta Nafarroako Gobernua osatzen duten kideen kabineteetako gainontzeko behin-behineko langileek ondoren zehazten diren urteko ordainsariak izanen dituzte 2023. urtean, hamalau hilekotan banatuta, langile finkoak eta kontratudunak izanez gero kasuan kasuko zerbitzu harremanari aplikatu beharreko araudiaren arabera legozkiekeen gradu eta/edo antzinatasun ordainsariez gainera:

–Lehendakariaren idazkaria: 38.695,86 euro.

–Kontseilariaren idazkaria: 35.271,46 euro.

–Kabineteko laguntzailea: 30.893,24 euro.

7. Aurreko apartatuetan araututako behin-behineko langileek, langile finko edo kontratudun ez direnek, Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioei dagokien antzinatasun saria jasoko dute, eta horretarako kontuan hartuko da behin-behineko lanpostuetan lanean emandako denbora.

8. Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoan sartuta dauden Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko sozietate publikoetako zuzendaritza-kideek, goi kargudunaren izaera dutenek, ordainsari hauek izanen dituzte 2023an:

Zuzendari kudeatzaileentzat, urteko oinarrizko soldata gordina, hamalau hilekotan banatuta, 62.258,32 eurokoa izanen da. Urteko ordainsari hori doitu eginen da kudeatu beharreko enpresa publikoaren konplexutasunaren arabera, taula honi jarraituz:

SOZIETATE MOTA

KONPLEXUTASUNAREN OSAGARRIA

URTEKO OINARRIZKO SOLDATA GORDINA, EUROTAN

D

%0

62.258,32

C

%10

68.484,14

B

%30

80.935,81

A

%55

96.500,38

Sozietateen sailkapena, motaren araberakoa, Nafarroako Gobernuaren erabaki baten bidez ezarriko da.

9. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren fundazio publikoetako zuzendariek urteko ordainsari hauek izanen dituzte 2023an, hamalau hilekotan banatuta:

–Miguel Servet Fundazioa: 61.848,83 euro.

–Nafarroako Pertsona Helduak Tutelatzeko Fundazioa: 53.504,20 euro.

–Baluarte Fundazioa: 67.883,89 euro.

–Gizain Fundazioa: 62.672,76 euro.

–Miguel Indurain Fundazioa: 51.750,00 euro.

10. Nafarroako Gobernuko kide den inork, ez eta Nafarroako Foru Komunitateko gainerako goi kargudunek ere, ez dute dieta pertsonalik jasoko inolako entitate publiko edo pribatutik administrazio kontseiluen nahiz kide anitzeko inolako organoren bileretara joateagatik. Betetzen duten ordezkaritzagatiko dietak jasotzen badituzte, ordaintzaile den sozietateak edo erakundeak dirua zuzenean sartuko du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kasuan kasuko aurrekontu- edo sozietate-kontuan.

11. Nafarroako Gobernua osatzen duten kideen, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko goi kargudunen eta gainerako behin-behineko langileen ordainsariek 6. artikuluan xedatutakoaren aplikazioak eragindako igoera bera izanen dute.

II. KAPITULUA

Nafarroako Administrazio Publikoen montepioetako funtzionarioen eskubide pasiboak

10. artikulua. Nafarroako Administrazio Publikoen montepioetako funtzionarioen klase pasiboen pentsioak eguneratzea.

1. 2023ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, pentsio publikoek urte horretan duten igoera bera izanen dute Nafarroako administrazio publikoen montepioetako funtzionarioen klase pasiboen pentsioek, indarreko araudiaren arabera eguneratzeko eskubidea dutenek.

2. Pentsio publikoen arloko araudi indarduna aplikatuz, eguneraketa ez zaie aplikatuko jadanik aitortuta dauden edo etorkizunean aitortuko diren pentsioei, baldin eta, berek bakarrik nahiz haiei baturik, kasua bada, onuradun berak jasotzen dituen beste pentsio publiko batzuen zenbatekoa, gainditu egiten badute pentsio publikoetarako ezartzen den urteko gehieneko zenbatekoa.

11. artikulua. Arauak, aplikatzekoak zaizkionak Nafarroako administrazio publikoen montepioetako funtzionarioen eskubide pasiboen araubide iragankorrari buruzko martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen aurreko sistemari atxikitako funtzionarioen eskubide pasiboen araubideari.

1. Artikulu honetan aipatzen den funtzionarioen eskubide pasiboen araubideak beteko ditu martxoaren 30eko 13/1983 Foru Legeak indarra hartu baino lehen indarra zuten xedapenak. Erregulatze-soldata zehazteko, kontuan hartuko dira funtzionarioek foru lege horren eta hura betetzeko emandako behin-behineko ordainsari-erregelamenduaren aurreko sistemaren arabera jasotzen zituzten ordainsaririk handienak, eta gehituko zaizkie geroko ekitaldietako Nafarroako aurrekontu orokorrei buruzko foru legeetan adierazitako portzentajeak. Salbuespena izanen da artikulu honetan lan istripuagatik edo gaixotasun profesionalagatik eskuratutako pentsioei buruz xedatutakoa.

2. Aurreko apartatuan aipaturiko xedapenen ildotik, erretiro eta pentsioen ondorioetarako zerbitzualdia zenbatzeko, funtzionarioek zerbitzuan egiazki egindako urteak bakarrik hartuko dira kontuan. Urte horien barrenean sartuko dira Administrazio Publikoan egiazki emandako zerbitzu-urteak, betiere kasuko administrazioak aitortuak Foru Diputazioaren 1981eko urriaren 29ko eta 2001eko otsailaren 5eko Erabakiei eta apirilaren 14ko 21/1983 Foru Dekretuari jarraikiz.

Hala ere, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo Nafarroako toki erakundeen montepioetakoren bati atxikitako funtzionarioek sortutako erretiro-, alargun- eta umezurtz-pentsioen kasuan, foru lege honek indarra hartu ondoren jardunean daudela hiltzen badira edo erretiroa hartzen badute, pentsioaren zio den egintzarainoko atzeraeraginez zenbatuko dira aipatutako funtzionarioek Gizarte Segurantzaren araubideetan kotizatutako aldiak, baldin eta aldi horiek ez badira gainjartzen aipatu montepioei kotizatutako beste batzuekin. Horren helburu bakarra izanen da zehaztea zein diren eskubide pasiboetarako hartzeko zenbagarriak eta kasuko pentsioa kalkulatzeko aplikatu behar den portzentajea edo kuota, kotizazio- edo zerbitzu-urteengatikoa.

Aurreko paragrafoan jasotako funtzionarioek sortutako erretiro-, alargun- eta umezurtz-pentsioetarako, inola ere ez dira honako hauek zenbatuko: aipatu funtzionarioek Gizarte Segurantzaren araubideetan kotizatutako aldiak, baldin eta aldi horiek, kasua bada beste batzuekin batuta, aipaturiko araubideetan pentsiorako eskubiderik sortu badute. Salbuespen izanen dira SOVI delakoaren prestazioetarako eskubidea sortzen duen kotizazioa duten aldiak, zenbatu eginen baitira horiek.

Bikote egonkorrentzako berdintasun juridikoari buruzko uztailaren 3ko 6/2000 Foru Legearekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo Nafarroako toki erakundeek dituzten montepioetakoren baten babesean dauden funtzionarioek alargun-pentsioa sortuz gero, bikotekide egonkorrek ere izanen dituzte eskubide pasibo horiek.

3. Artikulu honen 1. apartatuan xedatutakoa betez, eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren aplikazio-esparruaren barnean dauden funtzionario publikoek 2023. urtean sortutako erretiroak eta pentsioak finkatzeko, honako hau hartuko da kontuan:

a) Eskubide pasiboetan eragina duten lansari kontzeptuen zenbatekoak 2023. urteari dagozkionak izanen dira, hau da, 1983. urtekoei geroko aurrekontuei buruzko foru legeek finkatutako gehikuntzak aplikatu ondoren sortzen direnak.

Salbuespen gisa, lan istripuak edo gaixotasun profesionalak eragindako ezintasunagatiko erretiro-pentsioen kasuan, bai eta lan istripua edo gaixotasun profesionala dela-eta hiltzearen ondoriozko alargun- edo umezurtz-pentsioenean ere, hartzeko erregulatzailea osatuko dute erretiroa edo heriotza gertatu aurreko urtean kasuko funtzionarioak bere lanpostuagatik jasotako ordainsariek.

b) 1980ko urtarrilaren 29ko Parekatze Arautik eratorritako ordainsari-sistematik kanpo geratu ziren udal funtzionarioentzat, haren bigarren xedapen gehigarriko bigarren paragrafoan emandako ahalmenari jarraikiz, pasiboetan eragina duten ordainsari kontzeptuen zenbatekoa honako hau izanen da: funtzionario horientzako 1983ko zenbatekoari hurrengo urteetan izandako gehikuntzak aplikatzearen emaitza.

4. Funtzionarioek pentsio araubidearen finantzaketan parte hartuko dute 13/1983 Foru Legearen aurreko araudia aplikatzetik ateratzen den zenbatekoarekin, zenbateko horri ondorengo urteetako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko foru legeetan ezarritako pentsio-igoerako portzentajeak gehiturik.

5. 2023ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Nafarroako Administrazio Publikoetako montepioen gutxieneko erretiro-pentsioa, bai martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen aurreko sisteman jarraitzen duten funtzionarioena, bai aipatu foru legean aurreikusitakoari atxikitakoenena, 2022. urterako ezarritakoa izanen da, zeina 16.010,40 eurokoa baita, baina 2023ra eguneratua, pentsio publikoek urte horretan oro har izanen duten igoera aplikaturik.

70 urte betetzen dituztenetik aurrera, honakoei ere aitortuko zaie arestiko paragrafoan ezarritako gutxieneko pentsioaren baliokidea den zenbatekoa jasotzeko eskubidea: beren borondatez erretiratu eta, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen aurretik zegoen eskubide pasiboen sisteman jarraituta, dagokien administrazio publikoan 30 urtetik beherako zerbitzualdi aitortua frogatzeagatik eguneratze-eskubiderik gabeko pentsioa sortu dutenek.

6. 2023ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, gutxieneko alargun-pentsioaren zenbatekoa izanen da ekitaldi horretarako ezarriko den lanbide arteko gutxieneko soldataren adinako urteko zenbatekoa.

7. Artikulu honen 6. apartatuan xedatutakoa aplikatuko zaie, halaber, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen aurreko eskubide pasiboen sistema aplikatuz emandako umezurtz-pentsioei, Nafarroako Administrazio Publikoen montepioetako edozeinen kargura, zein bere erregelamenduan xedatutakoaren arabera, 1991ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko otsailaren 26ko 5/1991 Foru Legearen hemezortzigarren xedapen gehigarriak emandako testua oinarri harturik.

Aurreko paragrafoan xedatutakotik baztertu egiten dira, beraz, aipatu 5/1991 Foru Legean ezarritako aldaketaren aurretik aplikatzekoa zen araudiaren arabera emandako umezurtz-pentsio guztiak, onuradunaren ezintasun-egoerarengatik onartu zirenak izan ezik.

8. Foru Diputazioko funtzionarioen erretiroei eta pentsioei buruzko Erregelamenduaren 8. artikuluko 3. apartatuan eta udal funtzionarioen eskubide pasiboei buruzko Erregelamenduaren 10. artikuluan aipatzen diren umezurtz-pentsioak, bai eta udal montepio partikularretan ezaugarri berak dituzten umezurtz-pentsioak ere, aitortu eginen dira baldin eta pentsio horiek eskuratzeko bete beharreko baldintza guztiak betetzen badira pentsioa sorrarazten duen pertsona edo, bestela, alargun-pentsioa jasotzen duen ezkontidea edo bikotekide egonkorra hiltzen den egunean.

9. Nafarroako Administrazio Publikoetako montepioen alargun-pentsioak bateragarriak dira bai norberak egindako lanarengatik jasotako diru-sarrerekin bai erretiro-pentsioarekin.

10. Ezintasun iraunkorraren deklarazioak, bai eta haren graduenak ere, berrikusten ahalko dira, baldin eta onuraduna 65 urtetik beherakoa baldin bada, dela egoera larriagotzeagatik dela hobetzeagatik, edo diagnostikoaren akatsaren ondorioz, betiere arau hauei jarraikiz:

a) Ezintasun gradua berrikusteko espedientea ofizioz edo interesdunak eskatuta irekitzen ahalko da, eta Ezintasunak Baloratzeko Nafarroako Epaimahai Medikoak horri buruzko proposamen loteslea eginen du.

b) Ezintasun iraunkorreko gradu jakin bat deklaratua duen funtzionarioa gradu altuago batean birsailkatua izanez gero, dela egoera larriagotzeagatik dela diagnostiko-akats batengatik, kasuko pentsio-esleipenak eragina izanen du berrikuspen-espedientea ebatzi eta hurrengo hilabeteko lehen egunetik aurrera.

Birsailkapena diagnostiko-akats baten ondorioa denean, eskubidea izanen du jasotzeko espedientea ebatzi arte jasotakoaren eta ezintasun gradu altuagoa aitortuta jaso beharko zukeenaren arteko aldeak egiten duen zenbatekoa, lau urtera arteko mugarekin.

c) Aurreko apartatuetan aipatzen den berrikuspenak Foru Diputazioaren 1970eko apirilaren 17ko eta 1972ko azaroaren 24ko erabakietan ezarritako eraginak izanen ditu. Erabaki horiek indarra izaten jarraituko dute foru lege honetan ezarritakoaren aurka ez doan guztian.

III. KAPITULUA

Irakasleen ordainsariak

12. artikulua. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak diruz lagundutako eskola-jantokietan diharduten irakasleen ordainsariak.

Derrigorrezko irakaskuntza mailetan Nafarroako unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako eskola-jantokiak arautzen dituen uztailaren 24ko 246/1991 Foru Dekretuan eta dekretu horrek xedaturikoa garatzen duen Hezkuntza eta Kulturako kontseilariaren maiatzaren 11ko 186/1993 Foru Aginduan xedatutakoaren arabera jantokiko administratzaile-, arduradun- edo zaintzaile-lanetan aritzen diren irakasleek honako ordainsari gordin hauek jasoko dituzte zeregin horretan egiazki emandako egun bakoitzeko:

BAZKALTIAR KOPURUA

JANTOKIKO ARDURADUNA

ADMINISTRATZAILEA

ZAINTZAILE BAKOITZEKO

0-80

18,17 euro

16,06 euro

18,17 euro

81-160

20,28 euro

16,06 euro

18,17 euro

161-240

21,76 euro

18,00 euro

18,17 euro

240

22,50 euro

20,62 euro

18,17 euro

13. artikulua. Irakasleei prestakuntza ikastaroak emateagatik kalte-ordainak ematea.

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langileek prestakuntza jardueraren batean irakasle gisa parte hartzen badute, dela Hezkuntza Departamentuak urtero egiten duen Irakasle Prestakuntzako Planean jasotakoetan, dela zuzenean Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiak, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiak edo Irakasleentzako Laguntza Zentroek antolatutakoetan, ordainsaria jasotzen ahalko dute, baldin eta jarduera hori beren lanalditik kanpo egiten badute. Aipaturiko ordainsariak honakoak izanen dira:

–Prestakuntza presentziala:

a.1. Ponentzia bakoitzeko, hots, aditu batek prestakuntza jarduera batean ematen duen eskola ordu bakoitzeko, 59,25 euro ordainduko dira, gehienez.

a.2. Konferentzia bakoitzeko, halakotzat ulerturik aditu batek zientzia, teknologia edo gizarte gai interesgarri bati buruz ematen duen jendaurreko hitzaldia, gutxienez 90 minutuko iraupenekoa, 361,76 euro ordainduko dira gehienez.

–Urrutiko prestakuntza:

b.1. Urrutiko prestakuntza jardueretan koordinatzaile telematiko gisa parte hartzeagatik 1.049,11 euroko ordaina emanen da gehienez, guztira bost tutore koordinatzeagatik. Koordinatu beharreko tutoreak bost baino gutxiago baldin badira, ordainsaria proportzioan kalkulatuko da. Koordinatu beharreko tutoreak bost baino gehiago baldin badira, koordinatzaile telematikoak 98,35 euroko ordainsaria jasoko du tutore bakoitzeko, bosgarren tutoretik aurrera.

b.2. Urrutiko prestakuntza jardueretan tutore telematiko gisa parte hartzeagatik 46,99 euroko ordaina emanen da, gehienez, tutoretzapeko ikasle bakoitzeko.

2. Aurreko apartatuan adierazitakoa ez zaie aplikatuko Irakasleentzako Laguntza Zentroetan edo unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako prestakuntza jarduerak diseinatu eta garatzen dituzten unitate organikoetan destinoa duten irakasleei.

3. Artikulu honetan aurreikusitako zenbatekoak eguneratuko dira Nafarroako administrazio publikoetako funtzionarioen eta estatutupeko langileen ordainsariak, kasuan kasuko aurrekontuei buruzko foru legeetan, eguneratzen diren ehuneko berean.

14. artikulua. Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko ordainsariak eta osagarriak.

1. Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan beren irakastordu guztiak ematen dituzten Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleei esleitutako irakaskuntzako osagarri berariazkoa Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoko funtzionarioek jasotzen duten bera izanen da.

2. Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleek beren ordutegiaren parte bat Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan ematen badute, zentro horretan emandako lanaldi-portzentajearen proportzioan jasoko dute Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunei esleitutako irakaskuntzako osagarri berariazkoaren eta Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoari esleitutakoaren artean dagoen aldea.

15. artikulua. Kilometroengatiko diru-ordaina, prestakuntza jardueretara joandako irakasleentzat.

Kilometroengatiko diru-ordaina jasotzeko eskubidea izanen dute Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren edo Hezkuntzako zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez deitutako prestakuntza-jardueretara hezkuntza-administrazioak espresuki hautatuta joandako irakasleek, baldin eta eskubide hori espresuki aipatuta agertzen bada kasuko ebazpenean.

16. artikulua. Irakaskuntzako praktiketan dauden funtzionarioen ordainsariak.

Irakasle kidegoetan sartzeko izangaiek, praktiketako funtzionario izendatuak izan ondoren, honako ordainsari hauek jasoko dituzte izaera horrek dirauen bitartean: betetzen duten lanpostuaren mailari dagokion oinarrizko soldata eta ordainsari osagarriak, antzinatasun saria, graduari dagokion ordainsaria, familia-laguntza, bai eta Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko administrazio-kontratudunentzat orokortasunez ezartzen den beste edozein ordainsari ere.

17. artikulua. Lanbide-gaitasunen ebaluazio, aitorpen eta egiaztatze prozeduretan esku hartzen duten irakaskuntza publikoko langileentzako ordainsariak.

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko irakasleek, lanbide-gaitasuna egiaztatzeko prozeduretan aholkularitza edo ebaluazio faseetan esku hartzeko izendatutakoek, arlo horretan eskumena duten departamentuek dei eginda, ondotik aipatzen diren ordainsariak jasotzeko eskubidea izanen dute, 66/2014 Foru Dekretuan araututakoarekin bat, zeinak finkatzen baititu pertsonek lan-esperientziaren edo prestakuntza bide ez-formalen bidez lortutako lanbide gaitasunak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozedura Nafarroako Foru Komunitatean ezartzeko arauak eta horretaz arduratuko den antolaketa egitura:

a) Egiaztatze prozedurako aholkulariak:

–Izangai bakoitzagatik jaso beharrekoa, kasu hauetan:

Aholkaturiko 3 gaitasun unitate bitarte, 120 euro.

Aholkaturiko 4, 5 edo 6 gaitasun unitate, 150 euro.

Aholkaturiko 6 gaitasun unitate baino gehiago 180 euro.

–Lanbide arlo bereko kualifikazio gehigarria izateagatiko osagarria, izangai berarentzakoa, 50 euro.

b) Egiaztatze prozedurako ebaluatzaileak:

–Izangai bakoitzagatiko ebaluatzaile nagusi izatearen ordainsaria, honako kasu hauetan:

Ebaluatutako 3 gaitasun unitate bitarte, 130 euro.

Ebaluatutako 4, 5 edo 6 gaitasun unitate, 165 euro.

Ebaluatutako 6 gaitasun unitate baino gehiago, 200 euro.

–Izangai bakoitzagatiko bigarren mailako ebaluatzaile izatearen ordainsaria, honako kasu hauetan:

Ebaluatutako 3 gaitasun unitate bitarte, 60 euro.

Ebaluatutako 4, 5 edo 6 gaitasun unitate, 75 euro.

Ebaluatutako 6 gaitasun unitate baino gehiago, 90 euro.

–Ebaluazio batzordeko arduradun izateagatiko ordainsaria (taldeko).

Ebaluazio batzordeko burua, 200 euro.

Ebaluazio batzordeko idazkaria, 100 euro.

Ordainsari hauek konpentsazio gisa ezartzen dira, kontzeptu hauengatik: aholkularitza eta ebaluazio saioen prestaketa eta garapena; izangaiei zuzeneko arreta ematea; prozeduraren agirien kudeaketa; eta deialdia egiten duten administrazioekiko koordinazio lana.

2. Nafarroako Gobernuak baimena eman dezake, foru dekretuz, prozeduran esku hartzeagatiko ordainsaria eman dakien aholkulari eta ebaluatzaileez bestelako pertsona batzuei, baldin eta haien laguntza beharrezkotzat jotzen bada egokiro gara daitezen lanbide-gaitasuna egiaztatzeko prozedurak.

18. artikulua. Hezkuntza Departamentuaren mendeko unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioen ordainsariak.

Hezkuntza Departamentuaren mendeko unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioen irakaskuntzako osagarri berariazkoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren 104. artikuluan ezarria (abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen testu bategin hori), maila bakoitzari dagokion soldataren ehuneko hauetan finkatzen da:

a) Maisu-maistren kidegoa eta parekatuak: %38,07.

b) Katedradunen kidegoak eta parekatuak: %39,48.

c) Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoa eta parekatuak: %33,48.

d) Iraungitze bidean dagoen Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoa eta parekatuak: %45,17.

e) Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoa: %45,17.

f) Musika eta arte eszenikoetako irakasleen kidegoa eta parekatuak: %33,48.

g) Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistren kidegoa eta parekatuak: %45,17.

h) Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoa eta parekatuak: %33,48.

i) Hizkuntza eskola ofizialetako irakasleen kidegoa eta parekatuak: %33,48.

j) Bigarren Hezkuntzako erlijio irakasleak: %33,48.

k) Haur eta Lehen Hezkuntzako erlijio irakasleak: %38,07.

l) Maisu-maistren kidegoko langileak eta parekatuak, Hezkuntza sistemaren antolamendu orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren laugarren xedapen iragankorrean ezarritakoari jarraikiz Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lanpostuei behin betikoz edo behin-behinekoz atxikiak badira, Bigarren Hezkuntzako irakasle bati dagokiona jasoko dute irakaskuntzako osagarri berariazko gisa. Era berean, osagarri berezi bat jasoko du, B mailako hasierako soldataren %5,45ekoa.

IV. KAPITULUA

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko langileen ordainsariak

19. artikulua. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko edo Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko langileen guardiak egun berezietan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileek edo Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutukoek guardiak egun berezietan egiten dituztenean, produktibitate-modulu aldakor bat jasotzen ahalko dute, guardiari dagokionaren zenbateko bera izanen duena. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak edo Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak Mahai Sektorialean dauden sindikatuen iritzia eskatuko du, ea zein jo behar diren egun berezitzat, aipatu modulua jasotzearen ondorioetarako. 2022ko abenduan eta 2023ko urtarrilean, abenduaren 24a, 25a eta 31 eta urtarrilaren 1a, 5a eta 6a ordainduko dira, kontzeptu horren ordainsaria ekitaldi honetatik aurrera ematearren.

20. artikulua. Konpentsazioa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko edo Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko profesionalek prestakuntza emateagatik barneko mediku egoiliarrei.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko profesionalek edo Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutukoek barneko mediku egoiliarrei prestakuntza ematea sustatzeko eta ordaintzeko xedez, eta kontuan harturik ezen, medikuntzako zenbait espezialitatetan dagoen profesionalik ezaren ondorioz, kasu batzuetan bikoiztu eginen dela ekitaldi honetan eta datozen urteetan Nafarroan prestakuntza jasoko duten BAME-en kopurua, ezohiko produktibitatearen modulu bat ezartzen da, urteko gutxieneko zenbateko gordina 1.000 eurokoa izanen duena, maiatzeko nominan ordaindu beharrekoa, egoiliarren prestakuntza-urtearen amaierarekin bat etorrita. Tutore batek berak bere ardurapean bi BAME baldin baditu, ordainsaria 1.200 eurokoa izanen da; eta hiru edo gehiago baldin baditu, 1.400 eurokoa. Irakaskuntza-modulua kobratzeko eskubidea izanen dute Irakaskuntza Batzordeak tutore izendatu dituen profesionalek, baldin beren ardurapean gutxienez ere barne mediku egoiliar bat izan badute. Edozein arrazoi dela-eta tutoretza-aldia maiatza baino lehenago eteten baldin bada, ezarritako kantitatearen parte proportzionala izanen da moduluaren ordainsari. Osasun zentro bakoitzeko Irakaskuntza Planean zehaztuko dira tutore bakoitzak bere irakaslanari eskaini beharreko orduak, bai eta irakaslan hori zer baldintzatan eginen den eta kasuan kasuko lan asistentzialetik salbuestea ere, otsailaren 8ko 183/2008 Errege Dekretuari jarraikiz. Xedapen honen lehen paragrafoan adierazitako helburu berarekin, zilegi izanen da irakaslana hedatzea, kasua bada, osasun-prestakuntza espezializatuko irakaslana egiteko gaitasun-ziurtagiria duten beste osasun-profesional batzuenganaino, egoiliar-aldia eginik medikuntza, erizaintza, farmazia, biologia, psikologia, fisika eta kimikako espezialitateetan.

Produktibitatearen kontzeptu hori aplikatzen ahalko zaie barne mediku egoiliarren prestakuntzarako kreditatuta egonik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari edo Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuari atxikita ez dauden osasun-langileei; Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari edo Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuari atxikitakoendako zenbateko bera jasoko dute.

21. artikulua. Lanbide karrerako maila aitortua aplikatzea Osasun Sistema Nazionaletik etorritako langileei.

Osasun Departamentuan eta haren erakunde autonomoetan lanpostu finkoa lortzen duten fakultatiboei Osasun Sistema Nazionaleko beste osasun zerbitzu batean egiaztatutako karrera-graduak aitortzen zaizkie, espezialitate, lanbide kategoria edo titulazio-talde berari dagozkionak. Gradu horiek ordainduko dira Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langile fakultatiboen lanbide karrerako sistema arautzen duen apirilaren 6ko 11/1999 Foru Legean eta hori garatzeko araudian ezarritakoari jarraikiz.

Osasun Sistema Nazionaleko beste osasun-zerbitzu batzuetatik iritsitako langileei, Osasun Departamentuko erakunde autonomoetan lanpostu bat zerbitzu eginkizunetan betetzen badute, Osasun Sistema Nazionaleko beste osasun-zerbitzu batean egiaztatutako karrera-graduak aitortzen zaizkie. Gradu horien ordainsariak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun-langileen lanbide karrerako araudian ezarritakoaren arabera ordainduko dira.

22. artikulua. Aldi baterako kontratupeko medikuen eta fakultatibo espezialisten esklusibotasun araubidea.

2023an, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen araubide berezia arautzen duen 11/1992 Foru Legearen A.1 eta A.2.5 estamentuetako langileen aldi baterako kontratazioa dedikazio esklusiboaren araubidean eginen da, eta, kontratatutako profesionalak aukera izanen du dedikazio ez esklusiboaren araubidea hautatzeko, kontratazioaren lehen egunetik hasita, hala nahi badu.

V. KAPITULUA

Bestelako xedapenak

23. artikulua. Lanpostuak eraldatzea.

1. Nafarroako Gobernuari baimena ematen zaio behar diren neurriak har ditzan, plantilla berregituratzeagatik edo eman beharreko zerbitzuak berrantolatzeagatik edukirik gabe gelditutako lanpostuak, hutsik ez daudenak, bestelako lanpostu bihurtzeko. Eginkizunen esleipen berria eta horren ondoriozko lekualdatzeak, maila beraren barnean, salbuespenez Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuak berak zuzenean eginen ditu, sindikatuen ordezkariei entzun ondoren eta ukitutako langileen adostasunarekin.

2. Lanpostu horiek maila bereko bestelako lanpostu batzuk izateko birmoldatzerik ez badago, salbuespen gisa baimena ematen ahalko da beste maila bateko lanpostuei dagozkien eginkizunak berresleitzeko, baldin eta ukitutako langileek horiek betetzeko lanbide kualifikazioa eta gainerako baldintzak betetzen badituzte. Esleipen berri hori aldi baterako izanen da kasu guztietan, gehienez ere langilearen mailan atxiki edo bihurtzea posible izan arte, eta beti bermatuko da langileak jaso eginen dituela aurretik betetzen zuen lanpostuari zegozkion oinarrizko ordainsariak eta ordainsari osagarriak.

24. artikulua. Udal funtzionarioen montepioen finantzaketa.

1. Nafarroako Gobernuak ekarpena eginen du Nafarroako toki entitateetako funtzionarioen pentsioak finantzatzeko, Udal Funtzionarioen Montepio Orokorrekoak direnen kasuan; ekarpen hori banatuko da Udal Funtzionarioen Montepio Orokorraren kudeaketagatik 2022ko ekitaldian sortutako kostuen ordainketari dagokionez udal bakoitzari esleitu zaion kuotaren araberako proportzioan.

2. Halaber, Nafarroako Gobernuak ekarpen bana eginen die Iruñeko, Tuterako eta Tafallako udalei, beraien montepioen kudeaketak 2022ko ekitaldian sortutako kostuen arabera.

3. Aurreko apartatuetan ezarritako ekarpenen zenbatekoa Nafarroako Administrazio Publikoen montepioetako funtzionarioen eskubide pasiboen araubide iragankorrari buruzko martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen hamargarren xedapen gehigarria aplikatuta ateratzen dena izanen da.

III. TITULUA

Finantza-eragiketak

I. KAPITULUA

Abalak eta maileguak ematea

25. artikulua. Abalak eta maileguak ematea.

1. Nafarroako Gobernuak abalak edo antzeko beste berme batzuk ematen ahalko ditu, gehienez ere 44.000.000 euro eginen dutenak.

Aurreko paragrafoko mugaren barruan, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuari baimena ematen zaio abalak eta birrabalak emateko, enpresei finantzaketa eskuratzea errazteko; horretarako, behar diren hitzarmenak izenpetzen ahalko ditu elkar bermatzeko sozietateekin eta finantza-entitateekin.

Era berean, aurreko paragrafoko mugaren barnean, Ekonomia eta Ogasun Departamentuari baimena ematen zaio Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitza SA sozietate publikoari 24.000.000 euroko abal bat emateko.

2. Enpresa-entitate publikoek, fundazio publikoek eta sozietate publikoek abalak edo antzeko beste berme batzuk ematen ahalko dituzte, Nafarroako Gobernuak baimena eman ondoren eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko titularrak proposatuta, eta gehienez ere 35.000.000 euro eginen dute.

3. Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 75.1 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak ematen dituen abalen edo antzeko beste bermeen gehieneko arrisku bizia 59.000.000 eurokoa izanen da. Enpresa-entitate publikoen, fundazio publikoen eta sozietate publikoen kasuan, berriz, gehieneko arrisku bizia 81.000.000 eurokoa izanen da.

4. Enpresa-entitate publikoek, fundazio publikoek eta sozietate publikoek maileguak ematen ahalko dituzte, Nafarroako Gobernuak baimena eman ondoren eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko titularrak proposatuta, eta gehienez ere 18.000.000 euro eginen dute.

5. Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 82 ter artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak ematen dituen maileguen gehieneko arrisku bizia 84.000.000 eurokoa izanen da. Enpresa-entitate publikoen, fundazio publikoen eta sozietate publikoen kasuan, berriz, gehieneko arrisku bizia 142.500.000 eurokoa izanen da.

6. Ekonomia eta Ogasun Departamentuak behar diren prozedurak ezarriko ditu, araudiak finantza zuhurtziaren printzipioari dagokionez ezartzen dituen mugak betetzen direla bermatzeko. Printzipio hori Aurrekontuaren Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoan zehazturik dago.

II. KAPITULUA

Zorpetzea

26. artikulua. Zor Publikoa jaulki edo maileguak nahiz kredituak ituntzeko baimena.

1. Zorpetze-eragiketak egiteko baimena ematen zaio Nafarroako Gobernuari, muga honekin: Europako Kontuen Sistemaren arabera (SEC 2010), Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren azpisektorea osatzen duten entitateen 2023ko abenduaren 31ko saldo bizia ez izatea 2023ko urtarrilaren 1ekoa baino 142.788.736 euro handiagoa (BPGaren %0,6ko defizit aurreikusiaren finantzaketa).

2. Artikulu honetako lehen apartatuan ezarritako muga aldatzen ahal izanen da murrizten denean kitatzeke dagoen zorpetze garbiaren maila, dela aplikatu direlako Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 32. artikulua eta hura garatzeko neurri bereziak, aurrekontu-superabitarekin lotutakoak, dela finantzatutako defizit erreferentzia handiagoa delako egiazki izan den defizita baino, Ogasun Ministerioaren adostasunarekin eta Hitzarmen Ekonomikoaren Koordinazio Batzordeari entzun ondoren.

3. Era berean, artikulu honetako lehen apartatuan ezarritako muga gainditu ahal izanen da baldin eta hasiera batean ezarritakoa baino defizit handiagoa finantzatzen bada, eta gainetiko zenbateko hori finantzatzeko beharrezkoa den zenbatekoan baino ez. Gainditu ahal izanen da, halaber, Nafarroako Gobernuak eta Ogasun Ministerioak hitzar litzaketen bestelako zorpetze-eragiketak egiteko, Hitzarmen Ekonomikoaren Koordinazio Batzordeari entzun ondoren.

4. Aurreko apartatuetan jasotako zorpetze-eragiketen jaulkipena eta, kasua bada, formalizazioa, eragiketa batean edo batzuetan gauzatzen ahalko dira, eta 2023ko ekitaldiaz harago ere berandutzen ahalko dira.

5. Nolanahi ere, Nafarroako Gobernuak behar den zorpetze-estrategia egokituko du, baimentzen den gehieneko zorpetze-bolumena ez dadin izan aurrekontuen egonkortasunari buruzko araudian ezarritakoa dela-eta Nafarroako Gobernuak eta Ogasun Ministerioak adostutako mugatik gorakoa.

6. Nafarroako Gobernuak, hiru hilabetean behin, aurreko apartatuetan aurreikusitako zorpetze-eragiketen jaulkipen edo formalizazio guztien berri emanen dio Nafarroako Parlamentuari.

27. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazio Publikoen sektoreko gainerako entitateen zorpetzea.

1. Nafarroako Foru Komunitateko administrazio publikoen sektorean Europako Kontuen Sistemako irizpideen arabera sartuta dauden entitateek Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren baimena lortu beharko dute beren zorpetze-eragiketak formalizatu aurretik, eta erabat deusezak izanen dira baimen hori gabe hartutako erabakiak.

Hiru hilabetean behin, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak zorpetze-eragiketa horietarako baimen guztien berri emanen dio Nafarroako Parlamentuari.

2. Aurreko apartatuko entitateei baimenduko zaien gehieneko zorpetze bolumenak ez ditu gaindituko Nafarroako Gobernuak eta Ogasun Ministerioak aurrekontuen egonkortasunari buruzko araudiaren barruan adostutako mugak.

3. Artikulu honen 1. apartatuan aipatzen diren entitateetako arduradunek Ekonomia eta Ogasun Departamentuak eskatzen dien formatu eta epeetan eman beharko dute informazioa, Nafarroako Gobernuak eta Ogasun Ministerioak aurrekontu-egonkortasuna dela-eta adostutako konpromisoak betetzeko.

IV. TITULUA

Toki entitateak

28. artikulua. Elkarte tradizionalen inbertsioetarako dirulaguntza eta onurak.

Nafarroako Aurrekontu Orokorretan Nafarroako Ogasun Publikoaren kargura ezarritako ekarpenak eta gainerako onurak jasotzen ahalko dituzte Errege Bardeako Komunitateak eta Erronkariko, Zaraitzuko eta Aezkoako batzarrek, beren organo eskudunek onesten dituzten inbertsioetarako.

V. TITULUA

Aurrekontuen kudeaketa

29. artikulua. Aurreikusitako diru-sarrera handiagoen bidez finantzatzen diren aurrekontuko aldaketak.

Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen II. tituluko I. kapituluko 2. atalean ezarritakoari jarraituz, kreditu-sorrerak dira kredituak handitzen dituzten aurrekontu-aldaketa batzuk, hasierako aurrekontuan aurreikusi gabekoak edo aurreikusitakoak baino handiagoak diren diru-sarrera jakin batzuen ondoriozkoak.

Salbuespen gisa, beste administrazio edo entitate publiko batzuek finantzatutako gastuak direnean, kredituak handitzen ahalko dira aurrekontuko gastuen egoera-orrian dagokion diru-sarrera gertatu gabe, baldin eta dokumentuz frogatzen bada funtsak jarri behar dituen entitatearen edo administrazioaren finantzaketa konpromisoa kasu hauetan:

a) Langileria-gastuei aurre egiteko beharrezkoak direnean.

b) Helburutzat prestazio pertsonal edo sozialak dituzten aldizkako dirulaguntzei dagozkienean.

c) Finantzaketa diru-itzulketa baten bidez jasotzen duten programei dagozkienean. Egiazki izandako gastuek frogatuta egon beharko dute.

d) Suspertze, Eraldatze eta Erresilientziarako Planeko jarduketak finantzatzea helburu duten ekarpenak direnean.

e) Beste kasu batzuetan; behar bezala frogatuta eta Nafarroako Gobernuak baimenduta egon beharko dute, eta aurrekontuen arloko departamentu eskudunak txostena egina izan beharko du.

30. artikulua. Gastu konpromisoak etorkizuneko aurrekontuen kargura.

1. Nafarroako Gobernuak zilegi izanen du urte anitzeko gastu konpromisoak hartzeko baimena ematea, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legeak baimendutako mugak eta urteko zenbatekoak gaindituz, kasu hauetan:

a) Etxebizitza babestuen sustatzaileei, eskuratzaileei, erabiltzaileei eta esleipen-hartzaileei dirulaguntzak emateko, eta etxebizitzak birgaitzeko, baldin eta ez badira gainditzen aurreko ekitaldian helburu horretarako ezarritako zenbatekoak.

b) Europar Batasunak eta/edo Estatuko Administrazio Orokorrak kofinantzatzen dituzten planak, programak eta ekimenak aurrera eramateko, bai eta haietatik eratorritako betebeharrei aurre egiteko ere, bost urte baino gehiagoko plangintza eduki behar dutenean.

c) Enpresek I+G+b proiektuak finantzatzeko hitzartzen dituzten kreditu edo maileguen interesetarako hobari gisako laguntzak emateko, eta zentro teknologikoei eta azpiegitura zientifiko eta teknologiko bereziei laguntzak emateko.

d) Otsailaren 26ko 196/2010 Errege Dekretuak ezarritako dirulaguntzak emateko. Dekretu horren bidez zenbait neurri ezartzen dira, 2001eko martxoaren 8ko eta 2001eko uztailaren 31ko 76/2000 eta 25/2001 enplegu-erregulazioko espedienteek ukitutako langileak laneratzen laguntzeko eta haientzako laguntza bereziak ezartzeko.

e) Hezkuntzaren Kalitatea hobetzeari buruzko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoan ezarritakoa betetzeko, hezkuntza itunak berritzeari dagokionez.

f) Toki erakundeei laguntzak eman behar zaizkienean bakoitzaren udal plan orokorrak hirigintzako araudira egokitzeko.

g) Ondasun higiezinen errentamendua.

2. Hezkuntza Departamentuak eskola-garraioa eta eskola-jantokien zerbitzua kontratatzen ahalko ditu, bai eta ikastetxe publikoak eraikitzeko espedienteak izapidetu ere, eta xede horrekin hurrengo ekitaldiko aurrekontuaren kargura gastu konpromisoak hartuko ditu, betiere konpromiso horiek aurrekontu-ekitaldia ez den urte-aldi bati badagozkio, ikasturteko beharrei erantzunez.

3. Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak eta Hezkuntza Departamentuak bekak eta laguntzak ematen ahalko dituzte, xede horrekin gastu-konpromisoak hartuz hurrengo ekitaldiko aurrekontuaren kargura, betiere konpromiso horiek aurrekontu-ekitaldiaz bestelako urtealdi bati badagozkio, ikasturtearen beharrei erantzuteagatik.

31. artikulua. Ordainsarien igoeraren ondoriozko funtsak mugitzea.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak baimena eman dezake funtsak mugitzeko "Ordainsarien igoera" izeneko 020002-04100-1800-921402 partidaren kargura, finantzatzeko 6., 7., 8. eta 9. artikuluetan aurreikusitako ordainsari-igoerak eragindako gastua egozten zaien partidak.

32. artikulua. Funtsak mugitzea, langileak hartzeagatik aldi baterako kontratatu ezin diren lanpostuen lan publikoaren eskaintzaren ondorioz.

Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren titularrak baimena eman dezake "Aldi baterako kontratatu ezin diren lanpostuen lan publikoaren eskaintza" izeneko 020002-04100-1800-921404 partidaren kargurako funtsak mugitzeko, langileak hartzearen ondoriozko gastuaren egozpena duten partidak finantzatzeko.

33. artikulua. Erakunde sindikalen funtzionamendu-gastuaren konpentsazioa Nafarroako Foru Komunitateko administrazioaren eta haren erakunde autonomoen esparruan.

020000-04000-4819-921302; 410005-41700-4819-321100 eta 540000-52000-4819-311100 partiden bidez (hirurak "Erakunde sindikalen funtzionamendu-gastuaren konpentsazioa" izenekoak), edozein motatako gastuak finantzatzen ahal dira, beharrezkoak badira erakunde sindikalen berezko jarduna egiteko.

34. artikulua. Funts-mugimenduak Ondare Zerbitzuko Higiezinei eta altzariei buruzko Planaren obra gastuengatik

Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren zuzendari nagusiak baimena eman dezake funts-mugimenduak egin daitezen partida hauen artean: 111002-11300-6020-923104 partida, "Higiezinei buruzko Plana. Administrazio bulegoak" izenekoa, 111002-11300-6020-923100 partida, "Instalazio berriko eraikinak eta obrak, eta ondare higiezinaren erreforma" izenekoa, eta 111002-11300-6050-923100 partida, "Higiezinei buruzko Plana. Eraikinetako eta obretako altzariak eta ekipamendua" izenekoa.

35. artikulua. Interesengatiko funts-mugimenduak.

Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiaren titularrak baimena ematen ahalko du funtsen mugimenduak egin daitezen interesak eta bestelako gastu finantzarioak ordaintzeko partiden artean, bai eta gaitu behar diren gainerako partiden artean ere, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 38. artikuluko mugarik gabe, gastuen sorrera zorra, maileguak, diruzaintzako eragiketak edo kontuetako saldoak izan.

36. artikulua. Ikasliburuen doakotasunerako planaren finantzaketa.

Funts-mugimenduak egiten ahalko dira testuliburuen eta hezkuntzako materialaren doakotasun-plana finantzatzera bideratutako aurrekontu-partiden artean edo gaitu beharko diren partiden artean, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 38. artikuluko mugarik gabe, haiek behar bezala finantzatzeko. Funts-mugimendu horiek baimentzeko eskumena Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiko titularrak izanen du.

37. artikulua. Funts-mugimenduak, unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen funtzionamendu-gastuen eta ikastetxe publikoen ekipamendu-gastuen artean.

Hezkuntzako kontseilariak baimena eman dezake funts-mugimenduak egiteko "Unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen funtzionamendurako finantzaketa" izeneko 410000-41600-2290-322000 partidaren eta beste hauen artean: "Ikastetxe publikoetako ekipamendua" izeneko 410001-41800-6059-325100 partida; "Lanbide Heziketako ikastetxe publikoetako ekipamendua" izeneko 422001-43100-6059-322E02 partida; "Ekipamendu informatikoa" izeneko 422001-43100-6060-322E03 partida; "Ikasnova programaren zerbitzu zentralak, parkea berritzea eta ekipamendua" izeneko 420006-42200-6060-322A02 partida edo gaitu behar diren partiden artean, ikastetxeen eskaeren ondorioz betiere.

38. artikulua. Eskola-garraioa eta -jantokiak.

Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiaren titularrak baimena ematen ahalko du funts-mugimenduak egiteko eskola-garraiorako partiden eta gaitu beharko diren partiden artean, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 38. artikuluko mugarik gabe, haiek behar bezala gauzatzeko.

Era berean, funts-mugimenduak egiteko baimena ematen ahalko du eskola-jantokietara bideratutako partiden eta gaitu beharko diren partiden artean, eta Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 38. artikuluko mugarik gabe, haiek behar bezala gauzatzeko.

39. artikulua. Ikastetxeak eraikitzea eta bertan obrak egitea.

Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiaren titularrak baimena ematen ahalko du funts-mugimenduak egiteko ikastetxe publikoetan eraikuntzara eta obretara bideratutako partiden eta xede horretarako gaitu beharko direnen artean, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 38. artikuluko mugarik gabe.

40. artikulua. UHUN-Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren ikastetxe elkartuen aurrekontu-zuzkidura.

UHUNen Iruñeko eta Tuterako ikastetxe elkartuen finantzaketarako transferentzia arruntak, oro har, hiruhilekoen hasieran eginen dira.

41. artikulua. Itundutako ikastetxeen eta parekatuen sostengua.

1. Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 117. artikuluan ezarritakoaren arabera, eskola unitate bakoitzeko modulu ekonomikoaren diru-kopurua hamaikagarren xedapen gehigarrian ezarritakoa izanen da 2023. urterako, diruz lagundutako eta itundutako ikastetxeak mantentzeko funts publikoen zenbateko osoa banatzeari dagokionez.

Nafarroako Gobernuari ahalmena ematen zaio, irakaskuntza itunduaren sektorearekin negoziatu ondoren eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuak aldeko txostena eman ondoren, hamaikagarren xedapen gehigarriko modulu ekonomikoak eta ratioak eta artikulu honen bosgarren apartatuan finkatutako zenbatekoa aldatzeko, bai eta aldaketaren eraginkortasun eguna ezartzeko ere.

Irakaskuntzako langileentzat hamaikagarren xedapen gehigarrian jasotako ordainsariei buruzko aurreikuspenek 2023ko urtarrilaren 1etik hasita hartuko dute indarra, Irakaskuntza Pribatuaren Talde Hitzarmenak noiz izenpetzen diren, horretan eraginik izan gabe. Administrazioak konturako ordainketak onartzen ahalko ditu enpresaburuen elkarte guztiek espresuki horrela eskatu eta sindikatuek esaten dutena entzun ondoren, kasuan kasuko hitzarmena izenpetu arte; konturako ordainketa horiek 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen dute eragina.

"Beste gastu batzuetarako" eta, hala balitz, langile osagarrietarako moduluko osagaiak -hamaikagarren xedapen gehigarrian jasotakoak- 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen du eragina.

Administrazioak, ordainketa eskuordetuaren bidez, zuzenean ordainduko ditu irakasleen soldatetarako adierazita dauden zenbatekoak, karga sozialak barne, irakasleen eta dagokien ikastetxeko titularraren arteko lan harremana ukatu gabe.

"Bestelako gastuetarako" zenbatekoak ikastetxe itunduei ordainduko zaizkie, eta horiek ikasturte bakoitzaren amaieran justifikatu beharko dute aplikatu direla.

"Gastu aldakorrak" osatzen dituzten zenbatekoen banaketa eginen da itunen araubideari buruzko xedapenetan ezarritakoaren arabera.

2. Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiko titularrak baimena ematen ahalko du funts-mugimenduak egiteko "Irakaskuntza pribatu itundurako eta parekaturako dirulaguntzak" izeneko 410003 proiektuan (kode ekonomikoa: 4811) zabalgarritzat jotako partiden eta gaitu beharko direnen artean, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 38. artikuluko mugarik gabe.

3. Egun Nafarroan irakasten ez direnez berariazko lanbide heziketako titulu guztiak, Hezkuntza Departamentuak behin-behinekoz finkatuko ditu 2023-2024ko ikasturtean lehenengo aldiz ezarriko diren eta hamaikagarren xedapen gehigarrian sarturik ez dauden oinarrizko, erdi edo goi mailako heziketa zikloetako modulu ekonomikoak, eta aipaturiko xedapen gehigarri horretan sartutakoak behin-behinekoz aldatzen ahalko ditu; aldaketa horiek 2023-2024ko ikasturtearen hasieran izanen dituzte ondorioak, haien ezarpena zein den ikusita.

4. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren zikloa, Batxilergoa, oinarrizko, erdi edo goi mailako heziketa zikloak eta Oinarrizko Lanbide Heziketa ezarri dituzten ikastetxe itunduei finantzaketa emanen zaie Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 2.2 artikuluak aipatzen dituen hezkuntza-, psikopedagogia- eta lanbide-orientazioko zerbitzu espezializatuetarako. Finantzaketa hori honako proportzioan eginen da: eginkizun horietan aritzeko gai den profesionalaren lanaldi oso bat, aipatu hezkuntza maila horietako 25 unitate itunduko. Hortaz, ikastetxe itunduek eskubidea izanen dute aipatu profesionalaren lanaldirako finantzaketa jasotzeko, maila horretan itunduta daukaten unitate kopuruaren arabera.

5. Goi mailako heziketa zikloetako itun berezia partziala izanen da; beraz, derrigorrezkoa ez den mailarako -goi mailako heziketa zikloetarako- izenpetzen diren itun berezi partzialen araubideari esleitzen zaizkion funts publikoetatik lorturiko finantzaketaren osagarri gisa, arauturiko irakaskuntzaren kontzeptu gisa soilik, hau izanen da ikasleengandik jaso beharreko zenbatekoa: 36 euro ikasle eta hileko, hamar hilabetez, 2023ko urtarrilaren 1etik urte bereko ekainaren 30era arte, eta 2023ko irailaren 1etik urte bereko abenduaren 31ra arte; horretatik kanpo daude lantokiko lanbide prestakuntzakoa baizik ez den kurtso batean matrikulatuta dauden ikasleak. Horiek 32,45 euro ordainduko dute ikasle eta hileko, 2023-2024 ikasturteko lantokiko lanbide prestakuntzak irauten duen hiru hilean.

Online egiten diren goi mailako heziketa zikloetako itun berezia partziala izanen da; beraz, goi mailako online heziketa zikloetako derrigorrezko irakaskuntzakoa ez den mailarako izenpetzen diren itun berezi partzialen araubideari esleitzen zaizkion funts publikoetatik lorturiko finantzaketaren osagarri gisa, ikasleengandik jaso beharreko zenbatekoa, araututako irakaskuntzaren kontzeptuan soilik, hau izanen da: 11,01 euro hileko eta ikasleko, hamar hilabetez, 2023ko urtarrilaren 1etik urte bereko ekainaren 30era arte, eta 2023ko irailaren 1etik urte bereko abenduaren 31ra bitarte; horretatik kanpo daude lantokiko lanbide prestakuntza baizik ez den kurtso batean matrikulatuta dauden ikasleak. Horiek 9,90 euro ordainduko dute ikasle eta hileko, 2023-2024 ikasturteko lantokiko lanbide prestakuntzak irauten duen hiru hilean.

Ikastetxeek ikasleei diru kopuru horiek kobratzearen ondorioz eskuraturiko finantzaketa erabiliko da modulu ekonomikoko "bestelako gastuak" deitutako apartaturako eta, beraz, Administrazioak "bestelako gastuak" delako atalaren zenbatekoa osatzeko falta den kopurua baizik ez du ordainduko.

6. Zuzendaritzako eginkizunetan laguntzeko, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren hogeita zazpigarren xedapen gehigarrian ezarritakoarekin bat, finantzaketaren beharra dago. Hori dela eta, hezkuntza maila eta modalitate guztietako eskola-unitate bakoitzeko modulu ekonomiko guztiek (foru lege honen hamalaugarren xedapenean finkatutakoak), lantokiko prestakuntza soileko unitateek izan ezik, 771,51 euroko kopurua daukate urtean "bestelako gastuak" kontzeptuan (514,34 euro goi mailako online heziketa zikloetan), zuzendaritzako eta/edo pedagogiako eginkizunetako beste kargu batzuk finantzatzeko. Hori zuzendaritza-osagarriaz gain, zeinak "gastu aldakorrak" izeneko atalean baitirau.

7. Haur Hezkuntzako eta derrigorrezko irakaskuntzetako ikastetxe itunduek artatzen badituzte hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleak, edo gizarte edo kultur egoera ahulean daudenak edo etxeko laguntza jasotzen dutenak, bestelako giza baliabideak eta baliabide ekonomikoak izanen dituzte: ikasle horiei arreta emateko laguntza-irakasleak, logopedia zerbitzuak, eta zaintzaileak edo bestelako langile osagarriak.

Baliabide horiek esleitzeko, deialdi publikoa eginen da, Hezkuntza Departamentuak onetsia, behar diren txosten teknikoak baliatuta.

8. I. eranskinean ezarrita dago Hezkuntza Departamentuarekin hitzarmena sinatu duten irabazi-asmorik gabeko erakundeetako eskola-unitate bakoitzeko modulu ekonomikoaren zenbatekoa.

42. artikulua. Kredituak kudeatzea enplegurako lanbide prestakuntza egiaztagarriko ekintzak egiteko. Konferentzia sektoriala.

Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak funts-mugimenduak egiten ahalko ditu dauden partiden eta gaitu beharreko suertatzen direnen artean, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 38. artikuluko mugak izan gabe, gastuak behar bezala egozteko, haien izaeraren arabera ("Enplegurako lanbide prestakuntza egiaztagarrirako laguntzak. Konferentzia sektoriala" arlokoak).

43. artikulua. Ikerketaren sustapena.

Osasun Departamentuak osasun zientzien arloan ikerketa sustatzea haren inbertsio berekitzat joko da, eta horri ez zaio aplikatuko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea, Dirulaguntzei buruzkoa, salbu eta aurrerakinei dagokienez, zeinak arau horretan ezarritakoaren arabera antolatuko baitira.

G20001-G2100-7309-467300 partida, "CENER Fundazioari funtsak ematea I+G+B-ko proiektu eta inbertsioetarako" izenekoa, Energia Berriztagarrien Zentro Nazionala Fundazioak (CENER) energia berriztagarrien arloan ikerketa- eta garapen-lanak egiteko xedetzat dituen proiektu eta inbertsioak finantzatzeko lortutako maileguen saldoaren amortizazioari aplikatuko zaio.

44. artikulua. Organoen transplanteen sustapena.

Ospitaleek organoen transplanteak sustatzeko jasotzen duten diru kopuru helburuduna ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuetan nahiz ondasun inbentariagarrietako gastuetan erabiltzen ahalko da, jasotako diru horren helburuarekin zerikusia baldin badute betiere.

45. artikulua. Kreditu zabalgarrien kudeaketa Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren zuzendariak baimena ematen ahalko du funts-mugimenduak egiteko partida hauen artean: batetik, 54. programa multzoko aurrekontu-partidak, zabalgarri deklaratu direnak foru lege honen 5. artikuluko 6. apartatuko a), i), j), l), m), n) eta ñ) letretan adierazitakoaren arabera, eta bestetik, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 38. artikuluko mugarik gabe Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan gaitu beharreko partidak.

46. artikulua. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko itxarote-zerrendak murrizteko kredituen kudeaketa.

Funts-mugimenduak egiten ahalko dira itxarote-zerrendei dagozkien partiden artean, eta gastuaren kudeaketa hobea izateko beharrezkoak direnak sortzen ahalko dira.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren zuzendariak izanen du eskumena funts-mugimendu horiek egiteko.

47. artikulua. Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programa eta 2023-2027 NPEren Plan Estrategikoa finantzatzera bideratutako kredituen kudeaketa.

Funts-mugimenduak egiten ahalko dira Nafarroako Landa Garapeneko 2014-2020 Programa eta 2023-2027 NPEren Plan Estrategikoa finantzatzera bideratutako aurrekontu-partiden artean, edo haiek behar bezala gauzatzeko gaitu behar diren partiden artean, alde batera utzita Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 38. artikuluan ezarritako mugak.

Ukitutako partidak zer departamenturi dagozkion, bertako kontseilariak izanen du aipatutako partiden arteko funts-mugimenduak baimentzeko eskumena. Departamentu bati baino gehiagori badagokie, eskumena Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariarena izanen da, ukitutako departamentuek adostasuna eman ondoren.

48. artikulua. Europako Batzordeak baimendutako laguntzak, nekazaritzaren eta basogintzaren arloetako estatu-laguntzei aplika dakizkiekeen Europar Batasunaren zuzentarauekin bat etorriz.

Europako Batzordeak laguntza-araubide batzuk baimendu ditu, bat etorriz Europar Batasunaren zuzentarauekin. Araubide horiek aplika dakizkieke nekazaritzaren eta basogintzaren arloetan eta Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura osotara edo partez finantzatzen diren estatu-laguntzei. Laguntza-araubide horiek beteko dute, lehentasunez bete ere, kasu bakoitzean aplikatu daitekeen Europar Batasuneko araudia.

49. artikulua. %0,7ko Funtseko kredituen kudeaketa.

Funts-mugimenduak egiten ahalko dira %0,7ko Funtsari dagozkion partiden artean, eta gastuaren kudeaketa hoberako beharrezkoak direnak sortzen ahalko dira.

Partidak zer departamenturi dagozkion, haren titularrak izanen du funts-mugimendu horiek baimentzeko eskumena. Departamentu bati baino gehiagori badagokie, eskumena Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariarena izanen da, ukitutako departamentuek adostasuna eman ondoren.

50. artikulua. Kreditu-txertaketak gastu exekutatugabeagatik, zeina baitagokio ekainaren 5eko 7/2009 Foru Legeari, zeinak arautzen baitu Foru Komunitateko zergadunek gizarte-intereseko beste xede batzuetarako bideratzen duten tributuen %0,7.

Foru Komunitateko zergadunek gizarte-intereseko beste xede batzuetarako bideratzen duten tributuen %0,7 arautzen duen ekainaren 5eko 7/2009 Foru Legeari dagokion gastua, Nafarroako aurrekontu orokorretan kontsignatutakoa, kasuan kasuko ekitaldian exekutatzen ez den zatian, diruzaintzako gerakin atxikitzat joko da, eta hurrengo aurrekontu ekitaldietan txertatzen ahalko da.

51. artikulua. Hondakinen Funtseko kredituen kudeaketa.

Funts-mugimenduak egiten ahalko dira Hondakinen Funtsari dagozkion partiden artean, eta gastuaren kudeaketa hobea izateko beharrezkoak direnak sortzen ahalko dira.

Ukitutako partidak zer departamenturi dagozkion, bertako kontseilariak izanen du aipatutako partiden arteko funts-mugimenduak baimentzeko eskumena. Departamentu bati baino gehiagori badagokie, eskumena Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariarena izanen da, ukitutako departamentuek adostasuna eman ondoren.

52. artikulua. Hondakinen Funtsari dagozkion gastu-kreditu exekutatugabeen txertaketak.

Nafarroako Aurrekontu Orokorretan kontsignatutako gastua, Hondakinei eta haien fiskalitateari buruzko ekainaren 18ko 14/2018 Foru Legeak sortutako Hondakinen Funtsari dagokiona, kasuan kasuko ekitaldian exekutatzen ez den zatian, diruzaintzako gerakin atxikitzat joko da eta hurrengo aurrekontu-ekitaldietan txertatzen ahalko da.

53. artikulua. Nafarroako Klima Funtsaren kredituen kudeaketa.

Funts-mugimenduak egiten ahalko dira Nafarroako Klima Funtsari dagozkion partiden artean, eta gastuaren kudeaketa hobea izateko beharrezkoak direnak sortzen ahalko dira.

Ukitutako partidak zer departamenturi dagozkion, bertako kontseilariak izanen du funts-mugimendu horiek baimentzeko eskumena. Departamentu bati baino gehiagori badagokie, eskumena Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariarena izanen da, ukitutako departamentuek adostasuna eman ondoren.

54. artikulua. Nafarroako Klima Funtsari dagozkion gastu-kreditu exekutatugabeen txertaketak.

Nafarroako Aurrekontu Orokorretan kontsignatutako gastua, Klima Aldaketari eta Trantsizio Energetikoari buruzko martxoaren 22ko 4/2022 Foru Legeak sortutako Nafarroako Klima Funtsari dagokiona, kasuan kasuko ekitaldian exekutatzen ez den zatian, diruzaintzako gerakin atxikitzat joko da eta hurrengo aurrekontu-ekitaldietan txertatzen ahalko da.

55. artikulua. Sindikatuak eta enpresaburuen elkarteak.

–810012-81500-4819-494100 partida, "Berrikuntza Sozialerako Unitatea elkartearentzako dirulaguntza, bere funtzionamendurako" izenekoa, erabiliko da Berrikuntza Sozialerako Unitatea elkartearen azpiegiturako eta mantentze-lanetako gastuak ordaintzeko, horrela bete ahal izan dezan bere helburua, zeina baita berrikuntza soziala sustatu eta bultzatzea eta desafio sozialei erantzuteko eta garapen ekonomiko berritzailea, soziala, jasangarria eta pertsonengana zuzendua sustatzen duten bide berritzaileak lankidetzan sortu eta garatzea, enpresa-jarduera eta kalitatezko enplegua sortzearekin batera.

–810012-81500-4819-494103 partida, "Sindikatuen hauteskunde prozesua jarraitzeko batzordea osatzen duten sindikatuei bertan parte hartzeagatik egin beharreko ordainketa" izenekoa, urriaren 3ko 182/1994 Foru Dekretuaren bidez sorturiko batzorde horretan parte hartzen duten sindikatuen artean banatuko da, bertan bakoitzak duen ordezkari kopuruaren proportzioan.

–Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuaren aurrekontuko 810012-81500-4819-494108 partida, "Sindikatuentzako transferentziak, haien ordezkaritasunaren arabera" izenekoa, haien guztien artean banatuko da bakoitzak Foru Komunitatean duen ordezkaritzaren arabera, eta horretarako 2019ko urtarrilaren 1etik 2022ko abenduaren 31ra bitarte egindako hauteskundeetako eta boto-kontaketetako aktetan adierazitako emaitzak hartuko dira kontuan. Ordezkaritza-agintea indardun izan beharko dute azken data horretan, hala ezarrita baitago Garapen Ekonomikorako kontseilariaren ekainaren 16ko 26E/2017 Foru Aginduan. Foru agindu horren bidez, sindikatuei beren jarduera arruntak gauzatzeko ematen zaien dirulaguntzaren araubidea ezarri da, Nafarroan lortutako ordezkari kopuruaren arabera, bai eta urteko deialdia ere.

–810012-81500-4819-494111 partida, "Eragile sozial eta enpresarialentzako transferentzia, haien parte-hartzearen araberakoa" izenekoa, eragile sozialen eta enpresarialen parte-hartze instituzionala sustatzeko izanen da, hala ezarrita baitago Garapen Ekonomikorako kontseilariaren azaroaren 3ko 222/2016 Foru Aginduan. Foru agindu horren bidez erakunde sindikalek eta enpresaburuen erakundeek parte hartzeagatik jasoko dituzten konpentsazioak arautzen dira.

–810012-81500-4819-494113 partida, "Enpresa erakundeentzako transferentzia, haien ordezkagarritasunaren arabera. CEN" izenekoa, Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioaren azpiegitura- eta funtzionamendu-gastuak ordaintzeko izanen da, bere funtsezko helburuak, erakundearen estatutuen 4. artikuluan jasotakoak, bete ditzan.

–810012-81500-4819-494114 partida, "Gizarte ekonomiako entitateak sustatu eta mantentzea. ANEL" izenekoa, Nafarroako Lan Enpresen Elkartea (ANEL) izenekoaren azpiegitura eta mantentze-lanen gastuak ordaintzeko erabiliko da, gizarte ekonomia bultzatu, garatu, sustatu eta indartzeko xedea bete dezan.

–810012-81500-4819-494121 partida, "Transferentzia Nafarroako Ekimen Sozialeko Enplegu Zentro Berezien Elkarteari (CEISNA)" izenekoa, erabiliko da Nafarroako Ekimen Sozialeko Enplegu Zentro Berezien azpiegitura- eta funtzionamendu-gastuak ordaintzeko, desgaitasuna duten pertsonen lan- eta gizarte-inklusio erabatekoaren alde lan egin dezan, entitate horrek Nafarroako ekonomia soziala ordezkatzen baitu.

–810012-81500-4819-494122 partida, "Transferentzia Nafarroako Gizarteratze Enpresen Elkarteari (EINA)" izenekoa, erabiliko da Nafarroako Gizarteratze Enpresen Elkartearen azpiegitura- eta funtzionamendu-gastuak ordaintzeko, lan egin dezan lan-merkatuan sartzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonak gizarteratzearen eta laneratzearen alde, entitate horrek Nafarroako ekonomia soziala ordezkatzen baitu.

–810012-81500-4819-494123 partida, "Transferentzia Nafarroako Fundazioen Elkarteari" izenekoa, erabiliko da Nafarroako Fundazioen Elkartearen azpiegitura- eta funtzionamendu-gastuak ordaintzeko, fundazio-eredua susta dezan ekonomia sozialetik, eta fundazioen kudeaketa eta haien arteko elkarlana hobetu ditzan, entitate horrek Nafarroako ekonomia soziala ordezkatzen baitu.

–950002-96200-4819-242106 partida, "Prestakuntza-premiak ikertu eta planifikatzeko jardueretan parte hartzeagatiko konpentsazioa" izenekoa, banatuko da Lan arloan enplegurako lanbide heziketako sistema arautzen duen irailaren 9ko 30/2015 Legean aurreikusitakoari jarraikiz.

56. artikulua. Gizarteratzeko prestazioetarako kredituen kudeaketa.

Eskubide Sozialetako kontseilariak funts-mugimenduak egiten ahalko ditu "Errenta bermatua" izeneko 900002-91100-4809-231500 partidaren eta "Bizitzeko gutxieneko errenta" izeneko 900002-91100-4809-231505 partidaren eta gaitu beharrekoen artean.

57. artikulua. Gizarte Zerbitzuen Zorroak mendekotasunaren, desgaitasunaren eta gaixotasun mentalaren arretarako bermatzen dituen prestazioetarako kredituen kudeaketa.

Eskubide Sozialetako kontseilariak funts-mugimenduak egiten ahalko ditu partida hauen eta helburu horietarako gaitu beharrekoen artean:

a) 920005-93100-2600-231B04 partida, "Adinekoentzako zentroen kudeaketa" izenekoa.

b) 920005-93100-2600-231B05 partida, "Desgaitasuna duten pertsonentzako zentroen kudeaketa" izenekoa.

c) 920005-93100-2600-231B06 partida, "Osasun mentaleko zentroen kudeaketa" izenekoa.

d) 920004-93200-4809-231B00 partida, "Zerbitzuari lotutako laguntzak" izenekoa.

e) 920004-93200-4809-231B02 partida, "Zerbitzu pertsonalei arreta emateko laguntzak" izenekoa.

58. artikulua. Gizarte Zerbitzuen Zorroak haurrei eta nerabeei arreta emateko bermatzen dituen prestazioetarako kredituen kudeaketa.

Eskubide Sozialetako Departamentuko titularrak funts-mugimenduak egiten ahalko ditu foru lege honen 5. artikuluko 9. apartatuan zabalgarritzat jotako 920008 proiektuko partiden eta gaitu beharrekoen artean, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 38. artikuluko mugarik gabe.

59. artikulua. Dirulaguntza Parquenasa - Sendavivari.

"Dirulaguntza Parquenasa - Sendavivari" izeneko A50001-A5400-4709-458300 partidaren bidez, Sendaviva Parkearen jarduera garatzeko beharrezkoak diren edozein motatako gastuak finantzatzen ahalko dira.

60. artikulua. Nafarroako Gobernuak Bruselan duen ordezkaritza.

Europar Batasuneko Gaietarako Nafarroak duen Bulego Iraunkorraren ohiko jardunerako behar diren gastuak kutxa finkoko aurrerakinekin edo, hala bada, justifikatu beharreko ordain-aginduekin ordaindu ahalko dira.

61. artikulua. Nafarroako Parlamentuaren, Kontuen Ganberaren, Arartekoaren, Nafarroako Kontseiluaren eta Jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoaren aurrekontu-zuzkidurak.

1. Nafarroako Parlamentuaren, Kontuen Ganberaren eta Arartekoaren aurrekontu-zuzkidurak ordaintzeko aginduak, hurrenez hurren, Mahaiak, lehendakariak edo arartekoak eskatu ahala eginen dira, irmoki eta aldizka.

2. Duten independentzia organikoa eta funtzionala ezertan galarazi gabe, Nafarroako Kontseilua eta Jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoa Foru Komunitateko Administrazioaren ekonomia- eta aurrekontu-kudeaketari buruzko araudi orokorraren mendean egonen dira.

Halaber, haren ekonomia- eta aurrekontu-jarduna Nafarroako Gobernuaren Kontu-hartzailetzaren kontrolpean egonen da, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarentzat eta haren erakunde autonomoentzat ezarrita dauden baldintza beretan.

Nafarroako Kontseilurako eta Jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegorako transferentzia arruntak, oro har, hiruhilekoen hasieran libratuko dira, non eta behar handiagoak ez diren justifikatzen.

Kapital transferentziak eginen dira lehendakariak edo zuzendariak eskatu ahala, eskaera eragin duen gastuaren beharra justifikatuta.

62. artikulua. Suspertze eta Erresilientziarako Mekanismoaren kredituak kudeatzea.

Funts-mugimenduak egiten ahalko dira Estatuko Administrazioko organo eskudunak onetsitako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planeko azpiproiektu bakoitzeko partiden artean, lehendik daudenen edota ekitaldian sortu behar izan direnen artean, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 38. artikuluko mugarik gabe.

Ukitutako partidak zer departamenturi dagozkion, bertako kontseilariak izanen du funts-mugimendu horiek baimentzeko eskumena. Departamentu bati baino gehiagori badagokie, eskumena Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariarena izanen da, ukitutako departamentuek adostasuna eman ondoren.

63. artikulua. REACT-EU kredituak kudeatzea.

Funts-mugimenduak egiten ahalko dira REACT-EU baliabideekin finantzaturiko helburu espezifiko bakoitzari dagozkion partiden artean, lehendik daudenen edota ekitaldian sortu behar izan direnen artean, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 38. artikuluko mugarik gabe.

Ukitutako partidak zer departamenturi dagozkion, bertako kontseilariak izanen du funts-mugimendu horiek baimentzeko eskumena. Departamentu bati baino gehiagori badagokie, eskumena Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariarena izanen da, ukitutako departamentuek adostasuna eman ondoren.

64. artikulua. Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoari dagozkion gastu-kreditu exekutatugabeen txertaketak.

Nafarroako Aurrekontu Orokorretan kontsignatutako gastua, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoari dagokiona, kasuan kasuko ekitaldian exekutatzen ez den zatian, diruzaintzako gerakin atxikitzat joko da eta txertatzen ahalko da hurrengo aurrekontu-ekitaldietan, proiektu bakoitzaren partidetatik edozeinetan.

65. artikulua. REACT-EUri dagozkion gastu-kreditu exekutatugabeak txertatzea.

Nafarroako Aurrekontu Orokorretan kontsignatutako gastua, REACT-EUri dagokiona, kasuan kasuko ekitaldian exekutatzen ez den zatian, diruzaintzako gerakin atxikitzat joko da eta txertatzen ahalko da hurrengo aurrekontu-ekitaldietan, helburu espezifiko bakoitzaren partidetatik edozeinetan.

Lehenengo xedapen gehigarria.–Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen arloko presako neurriak.

Orokortasunez luzatzen dira, 2023rako, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen arloko presako neurriak, ekainaren 21eko 13/2012 Foru Legearen 1. artikuluan aurreikusiak.

Erretiroa hartzeko gehieneko adinari dagokionez aurreko paragrafoan aipatutako 1. artikulua funtzionario guztiei aplikatuko zaie, funtzionarioa atxikita dagoen gizarte-aurreikuspeneko sistema zein den ere, barne harturik Nafarroako administrazio publikoen montepioetako funtzionarioen eskubide pasiboen araubide iragankorrari buruzko martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen aurreko sistemari atxikiak, bai eta araubide horri atxikiak ere.

Hala ere, eta salbuespen gisa, Osasun Departamentuak zilegi izanen du bere zenbait langileren zerbitzu aktiboa 2023. urtean zehar luzatzea zerbitzuaren premiengatik eta profesionalik ezarengatik; betiere, arrazoi horiek behar bezala justifikatu beharko dira. Halatan, zilegi izanen da zerbitzu aktiboaren luzapena baimendu dakien, Gizarte Segurantzak xedaturiko legezko erretirorako adinera iritsi ondoren, Nafarroako Osasun Zerbitzua-Osasunbideari atxikitako langileen berariazko erregimenari buruzko 11/1992 Foru Legearen A.1 eta A.2.5. estamentuetako profesional fakultatiboei, bai eta estamentu horietakoak izanik zerbitzuburu edo laguntza-ataleko buruaren eginkizunak betetzen ari diren profesionalei ere, baldin eta, betiere, norbere espezialitateko kontratazio-zerrenda irekita badago. Luzapena baimentze aldera inguruabar hori egiaztatzeko momentua izanen da legezko erretirorako aurreikusita dagoen data iritsi baino hilabete lehenago.

Luzapena urtebeterako eginen da, eta luzagarria izanen da baimen-ematearen baldintzei eutsiz gero, interesdunak horretarako eskaera aurretiaz eginik eta hirurogeita hamar urteko adina mugatzat harturik.

Bigarren xedapen gehigarria.–Nafarroako Administrazio Publikoek deitutako hautapen prozesuei dagozkien xedapenak.

1. Nafarroako Administrazio Publikoei ahalmena ematen zaie Administrazioan sartzeko edo bertako lanpostuak betetzeko hautapen prozesuen deialdietako eskabideak eta gainerako dokumentazioa baliabide elektronikoen bidez aurkez daitezela eskatzeko.

2. Aurreko apartatuan aipatutako hautapen prozesuetan parte hartzeko eskabideak aurkezteko epeak, egunetan adierazitakoak, egun naturalekoak direla ulertuko da beti.

Hirugarren xedapen gehigarria.–Nafarroako administrazio publikoek aldi baterako kontratazio-prozesuetan egiten dituzten deialdiei buruzko xedapenak.

1. Nafarroako administrazio publikoei ahalmena ematen zaie, aldi baterako kontratazio-prozesuetan, bitarteko telematikoak eta elektronikoak erabil ditzaten hautagaiak deitzeko eta kontratuak hautatzeko.

2. Kasu horretan, deia Administrazio Publikoaren webgunean iragarki publiko bat argitaratuz eginen da. Iragarki horretan, deitutako izangaiak eta eskainitako kontratuak argitaratuko dira, eta eskainitako kontratuak modu elektronikoan hautatzeko epea adieraziko da.

Laugarren xedapen gehigarria.–Lan eskaintza publikoak onesten dituzten foru dekretuetan jasotako lanpostuen betekizunak aldatzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lan eskaintza publikoak onesten dituzten foru dekretuetan jasotako lanpostuen betekizunak aldatzen ahalko dira kasuko foru dekretua onetsi ondoren, eta administrazioan sartzeko kasuko deialdiaren datan plantilla organikoan agertzen direnei jarraikiz eskainiko dira lanpostuak.

Bosgarren xedapen gehigarria.–Trafikoaren eta ibilgailu motordunen zirkulazioaren arloko zerbitzu-transferentzia.

1. Nafarroako Gobernuari baimena ematen zaio Transferentzien Batzordeak zehaztutako funtzionarioak edo lan-kontratudunak sar ditzan Foru Komunitateko Administrazioaren plantillan, adostu delako Nafarroako Foru Komunitatearen esku uztea Estatuko Administrazioak trafikoaren eta ibilgailu motordunen zirkulazioaren arloan dituen zenbait eginkizun eta zerbitzu.

2. Nafarroako Gobernuari ahalmena ematen zaio dagozkion aurrekontuko partidetan kredituak gaitu ditzan, funts-mugimenduak tramitatuta, finantzatu ahal izateko aipatutako langile horiek plantillan sartzeko gastuak bai eta trafikoaren eta ibilgailu motordunen zirkulazioaren arloko eginkizunak eta zerbitzuak eskualdatzearekin lotutako beste gastu batzuk ere.

3. Gerta daiteke transferentzia egin aurretik zenbait langilek, oinarrizko ordainsariak eta ordainsari osagarriak batuta, zenbateko handiagoa jasotzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko langileen ordainsari-araudia aplikatuta legokiekeena baino. Langile horiei osagarri bat esleituko zaie, aldea konpentsatzeko. Konpentsazio hori xurgatu eginen da beren ordainsarietan izaten den edozein gehikuntzarekin, eta horien artean sartuko dira, espresuki, bai ordainsari pertsonalei eta osagarriei dagozkienak bai oro har aplika daitezkeen ordainsari eguneratzeei dagozkienak.

Seigarren xedapen gehigarria.–Montepioen sistemari atxikitako Foruzaingoaren kidegoko funtzionarioak. Erretiro-adina murrizteko koefizientea.

Montepioen sistemari atxikitako Foruzaingoaren kidegoko funtzionarioek aukera izanen dute, foru lege honek indarra hartzen duenetik bi hilabeteko epean, behin betiko eta modu errebokaezinean, erretiro-adina murrizteko koefizienteen sistema aplikatzeko, aurreikusita dagoena Gizarte Segurantzaren araudi berezian, Nafarroako administrazio publikoen montepioetako funtzionarioen eskubide pasiboen araubide iragankorrari buruzko martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen hemeretzigarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera.

Murrizteko koefizienteen sistema aplikatzea aukeratzen dutenek kasuan kasuko kotizazio gehigarria jasan beharko dute 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera.

Edozein arau aldatzearen ondorioz baldintza onuragarriagoak sortzen badira lehendik zeudenak baino, aukeratzeko beste epe bat gaituko da Montepioen sistemari atxikita egon direnentzat, dagozkien ekarpen ekonomikoei kalterik egin gabe.

Zazpigarren xedapen gehigarria.–Jarduneko zerbitzuan jarraitzeko salbuespena.

Salbuespen gisa, baimena ematen da jarduneko zerbitzuan jarraitzeko 70 urteko adinetik aurrera, Lurralde Kohesiorako Departamentuari Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren barnean atxikitako langileentzat, 2023. urtean zehar, urtebeteko eperako, arrazoiak izanik zerbitzuen beharrizanak, profesionalen gabezia edo berehala egin beharreko proiektu eta/edo obren konplexutasun teknikoa, guztiz garrantzitsua Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde garapenerako. Edonola ere arrazoi horiek behar bezala justifikatu beharko dira.

Zortzigarren xedapen gehigarria.–Toki erakundeen parte-hartze funtsaren tratamendua.

1. Kredituak, toki erakundeek Nafarroako tributuetan parte hartzeko funtsa osatzen dutenak, kapital transferentzien arloan, aurrekontu-erabilerarik gabe gelditzen badira ekitaldi-itxieran, jatorria ekitaldi itxietako ekonomietan dutenak, eta itzultzen diren kopuruak funts horri atxikitako diruzaintza-gerakintzat hartuko dira. Gerakin hori ekitaldi bakoitzeko aurrekontu-kredituarekin batera esleitzen ahalko da, aurrekontuaren exekuzio mailaren arabera eta diru-sarreren aurreikuspenek horretarako bidea ematen badute, inbertsio planetan sartutako obren exekuziorako toki erakundeei ematen zaizkien ekarpenak finantzatzeko.

2. Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak funts-mugimenduak egiten ahalko ditu toki erakundeek Nafarroako tributuetan duten parte-hartzearen funtseko partiden artean, kapital transferentzien arloan, beharrezkotzat jotzen denean.

Era berean, aurrekontuko partidak sortzen ahalko dira toki erakundeek Nafarroako tributuetan duten parte-hartzearen funtsean, kapital transferentzien arloan, beharrezkotzat jotzen denean.

3. Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiak bere gain hartuko du Toki Inbertsioen Planeko kredituen artetik plan zuzentzaileetako azterlan eta proiektuak finantzatzeko diren kredituak kudeatzeko lana, dela ente instrumental bati enkargua emanez, dela kontratu publikoei buruzko foru legeriaren araberako kontratazio baten bidez; kudeaketa horretan sartzen dira planak garatu eta gauzatzeko beharrezkotzat jotzen diren zerbitzu, inbertsio eta jarduketekin lotura duten edonolako gastuak. Edozein kasutan, ulertuko da Gastuen Aurrekontuan kudeaketa horretarako aitortzen diren betebeharrak Toki Inbertsioen Planaren gastu bereki direla.

4. Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak funts-mugimenduak egiten ahalko ditu Toki Ogasunek Nafarroako tributuetan duten parte-hartzearen Funtseko partiden artean, transferentzia arrunten arloan, mugimendu horiek beharrezkotzat jotzen direnean.

Halaber, aurrekontu partidak sortzen ahalko dira toki ogasunek Nafarroako tributuetan duten parte-hartzearen funtsaren barruan, transferentzia arrunten arloan, beharrezkotzat jotzen denean.

Bederatzigarren xedapen gehigarria.–Nafarroako Ubidearen Eremu Ureztagarriaren 1. fasea handitzeko kontratua.

Lurralde Kohesiorako Departamentuari dagozkio Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzearen interes orokorreko azpiegiturak eraiki eta ustiatzeko herri-lanen emakidarako kontratuko eskumenak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak dituenak Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriko interes orokorreko azpiegituren eraikuntza eta ustiapena arautzen dituen azaroaren 22ko 12/2005 Foru Legeko 3.1.b) artikuluaren arabera, salbu eta lurzatiak biltzeko prozesuen eta sektore edo eremu bakoitza ureztatzen hasteko adierazpenen eta haien aldaketen gainekoak. Emakida-kontratuko obra-proiektuen eta haien aldaketen onespen administratiboa Lurralde Kohesiorako Departamentuak emanen du.

Hamargarren xedapen gehigarria.–Garraioaren arloko eskudantziak.

Garraio zerbitzuak kontratatzeko eta xedetzat garraio jarduerak dituzten dirulaguntzak emateko, Lurralde Kohesiorako Departamentuko Garraioen eta Mugikortasun Jasangarriaren Zuzendaritza Nagusiak aldeko txostena eman beharko du aurretik, betiere.

Hamaikagarren xedapen gehigarria.–Itundutako ikastetxeen sostengurako funts publikoak banatzeko modulu ekonomikoak.

Ikastetxe itunduetako hezkuntza-maila eta -modalitate desberdinetan, eskola-unitate bakoitzeko modulu ekonomikoen urteko zenbatekoak, kontzeptu hauetan xehakaturikoak: "Irakasleen soldatak, gizarte-kargak barne", unitate itundu bakoitzeko irakasle titular eta agregatuen ratioa zehaztuta, "Gastu aldakorrak" eta "Bestelako gastuak", kontzeptu bakoitzak modulu osoarekiko egiten duen portzentajea adierazita, I. eranskinean jasotakoak izanen dira.

"Irakasleen soldatak, gizarte-kargak barne" kontzeptuan biltzen da irakasleen ordainsarien eta haien gizarte-kargen ondoriozko kostua, irakaskuntza mailen arabera.

"Gastu aldakorrak" kontzeptuan biltzen dira, irakasleen antzinatasunaren eta horrek Gizarte Segurantzan duen eraginaren kostuaz gain, irakasle-ordezteak, zuzendaritza-osagarria eta Langileen Estatutuaren 68.e) artikuluan ezarritakoaren ondoriozko betebeharrak.

Diru kopuru horiek funts orokor batean bilduko dira, zeina irakaslez irakasle banatuko baita ikastetxe itunduetako irakasleen artean, irakasle bakoitzarengan gertatzen diren inguruabarren arabera.

Hamabigarren xedapen gehigarria.–Ikasliburuen doakotasunerako programako liburuen salmenta.

Ikasliburuen doakotasunerako programako liburuak saltzen ahalko dituzte, bakar-bakarrik, liburu-salmentan jarduteko gaikuntza ematen dien baimena daukaten establezimenduek.

Hamahirugarren xedapen gehigarria.–Irakasleen irakastorduak zehaztea.

Irakasle-lanpostuak ikasturte bakoitzaren hasieran dauden beharrizanen arabera betetze aldera, eta baldin kasuan kasuko espezialitatean ez badago irakastordu nahikorik, unibertsitateaz kanpoko irakasleek beste irakaste-espezialitate batzuetan irakatsiz beteko dute beren ordutegia, Hezkuntza Departamentuak ezarritako kasuetan eta baldintzetan.

Hamalaugarren xedapen gehigarria.–Ikastetxe publiko berriak.

Hezkuntza Departamentuak zilegi izanen du ikastetxe publiko baten sorrera baino lau hilabete lehenago gehienez ere izendatzea irakaskuntzako zuzendaritza-karguak; horiek erregelamendu organikoetan ezarrita dauden eginkizunak beteko dituzte, bai eta Eskola Kontseiluari esleitutako eskumenak ere, hura eratzen den arte.

Hamabosgarren xedapen gehigarria.–Unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako lan publikoaren eskaintza.

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko unibertsitateaz kanpoko irakasleen lanpostuak, erretiroaren, heriotzaren, ukoaren edo lanpostu-erreserbarik ez dakarren beste edozein egoera administratiboren ondorioz hutsik gelditzen direnak, automatikoki esleituko zaizkio plantilla organikoan jatorriko irakasleen kidegoari, lanpostuen gainerako ezaugarriak zehaztu gabe.

2. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko unibertsitateaz kanpoko irakasleen lan publikoaren eskaintzetan ezarriko da irakasleen kidego bakoitzeko zenbat lanpostu barne hartzen dituzten guztira. Enplegu eskaintza horietan sartutako lanpostuen ezaugarriak, eta betiere espezialitatea eta hizkuntza, plantilla organikoa aldatzeko foru dekretu batean ezarriko dira, sarrerako hautaproben deialdia egin aurretik.

3. Langileak hautatzeko organoetako kideak izendatzeko (aipatuta azaltzen dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioen hautapenari eta lanpostuen betetzeari begira neurriak ezartzen dituen maiatzaren 4ko 11/2022 Foru Legean), irakasle kidegoetarako sarbideari buruzko Estatuko araudian xedatutakoa aplikatuko da. Lehentasunez, hautaketa-prozesuaren xede den irakasle-lanposturako izendatutako irakasle funtzionarioek osatuko dituzte organo horiek. Dagokion lanpostuan langile nahikorik ez badago, irakasleen kidegoetako edo antzeko lanpostuetako funtzionarioak izendatuko dira.

Hamaseigarren xedapen gehigarria.–Osasun zentroen funtzionamendurako transferentziak.

547001-52300-4609-312200 aurrekontu-partidan, "Osasun zentroen funtzionamendurako transferentziak" izenekoan, Nafarroako udalen jabetzakoak diren herrietako kontsultategien eta kontsultategi osagarrien funtzionamendurako den horretan, dagoen zenbatekoa banatzeko, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko kudeatzaileak urtero onesten dituen gehieneko zenbatekoak eta moduluak hartuko dira kontuan, eta ez zaio aplikatuko Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea.

Edozein kasutan, modulu horiek kontuan hartuko dituzte kontsultategi mota eta azalera.

Herrietako kontsultategiak hornitzeaz Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua arduratuko da, kasua bada.

Hamazazpigarren xedapen gehigarria.–Nekazaritzako estatistika-lanetan laguntzeagatiko kalte-ordainak.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak diru-ordainak ematen ahalko dizkie nekazaritzaren arloko estatistikan laguntzen duten pertsonei, laguntza horrek sortzen dizkien gastuengatik, betiere muga hauekin (eurotan, urtero):

Urte osoko labore-azalerak

75

Laboreen urteroko ekoizpenak

75

Abeltzaintzako beste ekoizpen batzuen ebaluazioa

250

Lurraren prezioak

1.300

Landa errentamenduen kanonak

350

Nekazaritzako eta abeltzaintzako produktuen asteroko prezioak

1.750

Nekazariek eta abeltzainek jasotako prezioak

1.100

Nekazariek eta abeltzainek ordaindutako prezioak

600

Munta gutxiko produktuen prezioak

300

Nekazaritzako lansariak

200

Kontu makroekonomikoak

200

Meteorologia-Osoa

1.325

Meteorologia-Erdizka

1.175

Meteorologia-Termoplubiometrikoa, elurrari buruzko informazioarekin

980

Meteorologia-Termoplubiometrikoa

750

Meteorologia-Plubiometrikoa

665

Meteorologia-Erdizka, elurrari buruzko informazioarekin

1.405

Hemezortzigarren xedapen gehigarria.–Zorrak geroratzeko baldintza bereziak arazoak dituzten enpresentzat.

Zuzendaritza nagusi eskudunak proposaturik, Nafarroako Gobernuak baldintza bereziak eskaintzen ahalko dizkie arazoak dituzten enpresatzat hartutakoei, bat etorriz Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren irailaren 3ko 397/2012 Foru Aginduan edo agindu horren ordezko xedapen batean zehaztutakoarekin. Baldintza berezi horiek izanen dira kasuko enpresak Nafarroako Foru Komunitatearekin dituen zorren zatikapen eta geroratzea egiteko, enpresa bere bitartekoak erabiliz bideragarria izateko beharrezkoak diren amortizazio-epe eta -sistemari dagokienez, eta aplikatuko den interes-tasa ez da izanen legezko interes indardunaren ehuneko 50 baino gehiagokoa. Gainerako baldintzei dagokienez, zorrak zatikatzeko eta geroratzeko oro har ezarritakoak izanen dira.

Hemeretzigarren xedapen gehigarria.–Eskubide sozialen arloko prestazio bidegabeki jasotakoak itzultzea.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuak ezarriko du zatika itzul daitezen Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiak, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuak ordaindutako aldizkako prestazio eta pentsio gisa bidegabeki jasotako kopuruak, aipatu diren erakunde autonomoek eta zuzendaritza nagusiak proposatuta, kasua bada; eta ez du ez interesik ez bermerik eskatuko.

Hogeigarren xedapen gehigarria.–Transferentzien Batzordea.

Abenduaren 19ko 2356/1984 Errege Dekretuaren bidez eratutako Transferentzien Batzordean Nafarroako Gobernuak duen ordezkaritzan tokia izanen dute propio eskatu duten edo eskatuko duten talde parlamentario guztiek. Estatuko zerbitzuen transferentziari Nafarroako Gobernuaren ordezkaritzak adostasuna emateko, talde parlamentarioen ordezkari gehienek emandako aldeko botoa beharko da, eta horretarako, ordezkari horietako bakoitzak bere taldea osatzen duten foru parlamentari adina boto izanen du.

Hogeita batgarren xedapen gehigarria.–Toki erakundeen artean banatzea Itoitz inguruan lurralde-garapen jasangarriko proiektuak diruz laguntzera bideratutako zenbatekoa.

330000-33100-7609-921113 partida, "Itoizko lurralde-garapen jasangarriko proiektuak. Longidako, Artzibarko, Agoizko eta Orotz-Betelu Udalekiko hitzarmena" izenekoa, hitzarmenen bidez antolatuko da toki erakunde bakoitzarekin, banaketa honen arabera:

–Agoizko Udala: %47.

–Artzibarko Udala: %24.

–Longidako Udala: %24.

–Orotz-Beteluko Udala: %5.

Hogeita bigarren xedapen gehigarria.–Laguntza-kontratuak eta -enkarguak, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsetik (NBEUF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsetik (LGENF) heldu diren laguntzak kontrolatzeko.

Europako Batzordearen 2014ko martxoaren 11ko 907/2014 (EB) Erregelamendu delegatuaren bidez osotu zen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1306/2013 (EB) Erregelamendua erakunde ordaintzaile eta beste organo batzuei, finantza kudeaketari, kontuen likidazioari, bermeei eta euroaren erabilerari dagokienez; hori horrela, bermatzearren bete egiten direla erregelamendu delegatu horrek Europako NBEUF eta LGENF funtsen kontuak kitatzeko prozedurari dagokionez ezartzen dituen betebeharrak, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak laguntza kontratuak egiten ahalko ditu, kontrolatu eta egiaztatze aldera Europako funts horietatik heldu diren laguntzen eskatzaileei ordainketak egiteko oinarri gisa hartzen diren egitateak, edo aldezte aldera Nafarroako Foru Komunitateko Erakunde Ordaintzailearen eginkizunen betetzea. Era berean, mandatua eman diezaieke Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren entitate instrumentalei eginkizun horiek betetzeko.

Hogeita hirugarren xedapen gehigarria.–Funtsak mugitzeko baimena Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusian.

Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren titularrak baimena eman dezake funtsak mugitzeko "Lanbide-karrera aldi baterako zerbitzuak" izeneko 020002-04100-1800-921405 partidaren eta "Lanbide-karrera aldi baterako zerbitzuak" izeneko 540000-52000-1800-311100 partidaren kargura, aldi baterako kontratupeko osasun arloko langile fakultatiboei eta diplomadunei lanbide-karrerarako eskubidea eta lanbide-karreraren ondorioetarako aldi baterako kontratualdian emandako zerbitzuak aitortzearen ondoriozko gastuaren egozpena duten partidak finantzatzeko. Mugimendu horiek ez dituzte Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legean ezarritako mugak izanen, 38. artikuluan eta 44. artikulutik 50. artikulura bitartean ezarritakoak, hain zuzen.

Hogeita laugarren xedapen gehigarria.–Osasun-alorreko langile guztien lanbide-karrera arautzeko arau-esparru baten proposamena.

Konpromisoa 2023ko lehen lauhilekoan, eta langileen legezko ordezkaritzarekin batera, egun lanbide-karrera aitortuta ez duten osasun-alorreko langileen (osasun-teknikariak, erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikariak...) karrera arautzeko arau-esparru baten proposamena lantzeko, eta pixkanaka ezartzeko, behar besteko aurrekontu-zuzkidura dagoen heinean.

Hogeita bosgarren xedapen gehigarria.–Gaikuntza Osasun Departamentuari eta haren organismo autonomoei atxikitako osasun-alorreko langileek irakaskuntza- edo ikerketa-ekintzetan parte hartzeko.

1. Osasun Departamentuari eta haren organismo autonomoei atxikitako osasun-alorreko langileek irakaskuntza-lankidetzan jarduten ahalko dute Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin, beren eginkizunen esparruan, irakaskuntza biziagotzeko programetan parte hartuz, horrelakoak ezartzen direnean Nafarroako Gobernuaren eta aipatutako Nafarroako Unibertsitate Publikoaren arteko hitzarmenen bidez.

2. Era berean, Osasun Departamentuari eta haren organismo autonomoei atxikitako osasun-alorreko langileei gaikuntza ematen zaie beren eginkizunen esparruan ikerketa-ekintzak egin ditzaten, Nafarroako Gobernuarentzat interesgarriak direnak, foru-erkidegoko sektore publiko instituzionaleko entitateetan.

3. Aurreko apartatuetan aipatutako jarduerak egiteko baimena eman ahal izateko, aurrez lortu beharko da Osasun Zuzendaritza Nagusiaren, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Zuzendaritzaren edo Nafarroako Osasun Publikoaren edo Lan Osasunaren Institutuaren Kudeaketa Zuzendaritzaren ebazpena, interesdunari dagokion organoaren arabera.

Hogeita seigarren xedapen gehigarria.–Aitortzea lanbide-karrerarako eskubidea aldi baterako kontratupeko osasun-alorreko langile fakultatiboei eta diplomadunei, eta aitortzea aldi baterako kontratualdian emandako zerbitzuak, lanbide-karreraren ondorioetarako.

1. Aldi baterako kontratupeko osasun-alorreko langile fakultatiboek eskubidea izanen dute aplikatua izan dakien Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren fakultatiboentzako lanbide karrerako sistema arautzen duen apirilaren 6ko 11/1999 Foru Legean eta lanbide karreraren sistemaren aplikazio esparrua Osasun Departamentuari eta haren erakunde autonomoei atxiki gabeko beste osasun-langile batzuetara zabaltzen duen maiatzaren 9ko 7/2017 Foru Legean jasotako lanbide-karrerako sistema, dagokien atxikipen-esparruaren arabera, beren jabetzako plaza duten langileen baldintza berberetan.

2. Aldi baterako kontratupeko osasun-alorreko langile diplomadunek eskubidea izanen dute aplikatua izan dakien Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun arloko langile diplomadunen lanbide karreraren sistema ezarri, eta finantzabiderako kreditu gehikuntza onesten duen maiatzaren 30eko 8/2008 Foru Legean eta Osasun arloko langile diplomadunei, Osasun Departamentuari eta haren erakunde autonomoei atxikita daudenei izan ezik, aplikatu beharreko lanbide karreraren sistema ezartzen duen abenduaren 21eko 23/2016 Foru Legean jasotako lanbide-karrerako sistema, dagokien atxikipen-esparruaren arabera, beren jabetzako plaza duten langileen baldintza berberetan.

3. Osasun-alorreko langile fakultatiboei eta diplomadunei, lehen aipatutako foru legeetan araututako lanbide-karrerako sistema aplikagarri zaienean, kontuan hartuko zaizkie aldi baterako kontratualdian emandako zerbitzu guztiak, jabetzako lanpostuan egondakoan emandako zerbitzuen baldintza berberetan.

4. Xedapen honetan ezarritako aitortzaren ondorioz sortutako lanbide-karreragatiko ordainsariak lau urteko atzeraeraginez ordainduko dira, foru lege hau indarrean jartzen denetik aurrera; edonola ere, interesdunek eskubidearen aitorpena eskatu badute lehenagotik, lau urteko atzeraeraginaren epea eskaera egin zutenetik aurrera zenbatuko da.

Lehen xedapen iragankorra.–2023. urterako kreditu eragiketen salbuespeneko hitzartze-araubidea.

Salbuespenez, 2023an, baldin inguruabar ekonomikoen ondorioz beharrezkoa bada, urtebetetik gorako kreditu-eragiketak hitzartzen ahalko dira, eta kasu horretan, ez dira aplikatuko Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 62. artikuluko bigarren eta hirugarren apartatuetan aurreikusitako murrizketak. Salbuespen horren babesean hitzartzen diren eragiketak Estatuak baimendu beharko ditu, berak erabakiko baitu xedapen honetan aurreikusitako inguruabarrak badiren ala ez. Baimen hori mailaka egiten ahalko da, tarteen arabera.

Bigarren xedapen iragankorra.–Aparteko mugaketa etxebizitza babestuen errentamendu-kontratuen errentaren urteroko eguneratzean.

1. Etxebizitza babestuko alokairu-kontratu batean errentari den pertsonak, etxebizitza hori errenta-prezioaren mugaketei lotuta badago, eta dagokion urteroko epea betetzen delako errenta eguneratu egin behar bada 2023ko urtarrilaren 1etik 2023ko irailaren 30era bitarte, errentaren urteroko eguneraketa horretan aplikatuko den igoera negoziatzen ahalko du errentatzailearekin, honako baldintza hauei jarraikiz:

a) Errentatzailea pertsona juridikoa bada, errentaren igoera alderdien arteko itun berrian adierazitakoa izanen da, eta ezin izanen du gainditu eguneratzearen datako Lehiakortasuna Bermatzeko Indizearen urteko aldakuntza aplikatzetik ateratzen den emaitza, eguneratzea egiteko erreferentziazko hil gisa kontratua eguneratu zenean argitaratuta zegoen azken indizeari dagokion hila hartuta. Alderdien arteko itun berririk ez badago, errentaren igoera mugaketa horren beraren mende egonen da.

b) Errentatzailea pertsona fisikoa bada, errentamendurako edo erosketa-aukeradun errentamendurako kalifikatutako etxebizitza babestuen promozio baten jabea dena, errentaren igoera alderdien arteko itun berrian adierazitakoa izanen da, eta ezin izanen du gainditu eguneratzearen datako Lehiakortasuna Bermatzeko Indizearen urteko aldakuntza aplikatzetik ateratzen den emaitza, eguneratzea egiteko erreferentziazko hil gisa kontratua eguneratu zenean argitaratuta zegoen azken indizeari dagokion hila hartuta. Alderdien arteko itun berririk ez badago, errentaren igoera mugaketa horren beraren mende egonen da.

c) Errentatzailea pertsona fisikoen gainerako modalitateetako batean badago, errentaren igoera alderdien arteko itun berrian adierazitakoa izanen da, eta ezin izanen du gainditu eguneratzearen datako Lehiakortasuna Bermatzeko Indizearen urteko aldakuntza aplikatzetik ateratzen den emaitza, eguneratzea egiteko erreferentziazko hil gisa kontratua eguneratu zenean argitaratuta zegoen azken indizeari dagokion hila hartuta, eta ehuneko batean handituta. Alderdien arteko itun berririk ez badago, errentaren igoera mugaketa horren beraren mende egonen da.

2. Aurreko apartatuaren eraginpeko errentamendu-kontratuetan 2023ko irailaren 30etik aurrera egin beharreko errenta-eguneratzeetan eta hurrengoetan, errenta-igoera, hala badagokio, aurreko apartatuaren arabera kalkulatutako errentaren gainean eginen da, eta ez mugaketa hori gabe egokitu izanen litzatekeen errentaren gainean.

Azken xedapenetako lehena.–Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legea aldatzea.

Xedapen gehigarri bat eransten da, hamargarrena, honako testu hau izanen duena:

"Hamargarren xedapen gehigarria: Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legean aurreikusten ez den guztian, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren arau orokorretan ezarritakoa aplikatuko zaie Nafarroako polizietako langileei, baldin eta aplikazio hori ez bada haien aurreikuspenen edo printzipio orokorren aurkakoa."

Azken xedapen honetan aurreikusitakoa aplikatuko zaie langileak hautatzeko prozesuei, bai sarrerakoei, bai barne igoerakoei, baldin eta haien tramitazioa ez bada amaitu foru lege honek indarra hartzen duenean.

Azken xedapenetako bigarrena.–Aldaketa Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legean.

Bat.–36.1 artikulua aldatzen da, eta testu hau izanen du aurrerantzean:

"Adjudikazio botereek zerbitzu-, obra- eta hornidura-kontratuen eta zerbitzuak emateko kontratuen adjudikaziorako prozeduretan parte hartzea erreserbatuko diete irabazi asmorik gabeko enplegu-zentro bereziei edo ekimen sozialeko enplegu-zentro bereziei, laneratze-enpresei edo irabazi-asmorik gabeko entitateei, aurrez laneratze- eta gizarteratze-zentro gisa kalifikatuak izan diren laneratze-enpresen sustatzaile badira %100ean".

Bi.–45. artikuluaren 3. puntua aldatzen da, eta hauxe da testu berria:

"3. Baldin eta, kontratu baten muga-egunean, aurreikusi ezin diren gertaeretatik eratorritako gorabeheren ondorioz, formalizatu ez bada prestazioaren jarraipena bermatzen duen kontratu berria eta interes publikoko arrazoiak badaude hura ez eteteko, jatorrizko kontratua gehienez bederatzi hilabetez luzatzen ahalko da, gainerako baldintzak aldatu gabe, harik eta kontratu berria gauzatzen hasi arte, baldin eta azken horren lizitazio-iragarkia hiru hilabete lehenago argitaratu bada, gutxienez, jatorrizko kontratuaren amaiera-data baino, edo, gonbidapena duten prozeduren kasuan, hura hamabost egun lehenago bidali bada".

Hiru.–107. artikuluaren 3. puntua aldatzen da, eta hauxe da testu berria:

"3. Ordainketa atzeratzen bada, azpikontratistak kobrantza gastuengatiko kalte-ordaina eta interesak jasotzeko eskubidea izanen du, merkataritzako eragiketetako berandutza arautzen duten legeetan xedatutakoaren arabera.

Baldin eta azpikontratistak edo hornitzaileak, egoitza judizialean edo arbitralean, fakturak ordainarazteko ekintzak egiten baditu ordainketa-epea bukatu ondoren, kontratazio-organoak behin-behinekoz atxikiko du behin betiko bermea, eta ezin izanen da itzuli harik eta kontratistak auziari amaiera ematen dion ebazpen judizial edo arbitral irmoan aitortutako eskubideak guztiz bete direla egiaztatu arte. Aurrekoa gorabehera, behin-behineko atxikipenak irauten duen bitartean, behin betiko bermeak ohiko ondorio guztiak izaten jarraituko du".

Lau.–146. artikuluko 1. puntuko d) letra aldatzen da, eta hauxe da testu berria:

"d) Azpikontrataziorako ezarritako baldintzak haustea.

Aurreko paragrafoan aurreikusitakoa ezertan galarazi gabe, kontratistari zigorrak ezarriko zaizkio, baldin eta, ebazpen judizial edo arbitral irmo baten bidez, egiaztatuta gelditzen bada kontratistak ez diola ordaindu kontratuarekin lotura duen azpikontratista edo hornitzaile bati merkataritzako eragiketetako berandutzari buruzko legerian aurreikusitako epeetan, eta ordainketaren berandutze hori ez bada gertatu azpikontratistak edo hornitzaileak prestazioa egitean bere gain hartutako kontratu-betebeharren bat ez konplitzeagatik".

Bost.–146. artikuluko 3. puntuko b) letra aldatzen da, eta hauxe da testu berria:

"b) Ez-betetze astunak, adjudikazio zenbatekoaren % 1etik % 5erainokoak.

Kasu guztietan, astuntzat joko da kontratista nagusiak azpikontratistei ordaintzeko betebeharrak ez konplitzea, artikulu honen 1.d) apartatuaren bigarren paragrafoan aurreikusitako baldintzetan".

Sei.–Hamargarren xedapen gehigarria aldatzen da, eta hauxe da testu berria:

"Hamargarren xedapen gehigarria.–Irakaskuntzarekin lotutako kontratuetarako araubide berezia.

Kontratuaren xedea irakaskuntza edo prestakuntzako jardueraren bat denean (Administrazioaren zerbitzuko langileentzako prestakuntza edo hobekuntza ikastaroak edo enplegurako prestakuntzako zentro publikoetan emandako prestakuntza ekintzak, bai eta mintegi, solasaldi, mahai-inguru edo hitzaldiak, kolaborazioak, zientzi artikuluak edo idatzizko materialen prestaketa ere), pertsona fisikoei adjudikatzekoak, eta espezialitate artistikoan eta antzeko jardueretan adjudikatzekoak diren kontratuetan, izapide hauek baizik ez dira egin beharko, aplikatzekoa den aurrekontu arloko legeriarekin bat: aurretiaz kreditua erreserbatzea, organo eskudunak hautaketa edo izendapena egitea, eta kasuan kasuko faktura aurkeztea".

Zazpi.–Hogeita batgarren xedapen gehigarria aldatzen da, eta hauxe da testu berria:

"Hogeita batgarren xedapen gehigarria.–Sendagaien eskuratze publikoari buruzko espedienteen berezitasunak.

1. Sendagaien Prezioetarako ministerioen arteko Batzordearen erabakiz, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak lizitazio-deialdirik gabeko prozedura negoziatuaren bidez eskuratzen ahalko ditu patente-babesa duten sendagaiak, sistema publikoan duten prezioa eta finantzaketa-baldintzak zehaztuta egonik Osasun Ministerioko Osasun Sistema Nazionalaren eta Farmaziaren Zerbitzu Erkideen Zorrorako Zuzendaritza Nagusiaren ebazpen bidez. Tramitatzeko orduan, bete beharreko premien izaera berezia kontuan hartuta, honako hau baino ez da eskatuko:

a) Beharrizanaren eta kreditua egotearen justifikazioa.

b) Kontratuaren baldintzak onartzeko agiria, behar bezala sinatua.

c) O-NOZeko zuzendari kudeatzailearen ebazpena, gastua eta kontratua onesten dituena.

Kontratu horiek publiko eginen dira, foru lege honen 102.1 artikuluan aurreikusitakoarekin bat.

2. O-NOZen mendeko farmazia-zerbitzuek sendagai generikoak, bioantzekoak eta patente-babesik gabeko jatorrizko sendagaiak erosten dituztenean, baldin eta erosketa egiten bada gainerako interesdunen artetik hornitzaile bat edo batzuk hautatzen ez diren sistemen bidez, ez zaizkie aplikatuko foru lege honetako xedapenak. Era honetan eginen da tramitazioa:

a) Administrazioak sendagai bakoitzerako ezarriko ditu entitate interesdun guztiek formalki beren gain hartu beharko dituzten baldintzak, eta horien artean egon beharko da, nahitaez, prezioa.

b) Baldintza horiek nahitaez bete beharko dira, eta interesdunek espedientearen iraunaldi osoan egiten ahalko dute onarpena.

c) Nafarroako Kontratazioaren Atarian argitaratuko dira ezarritako baldintzak, bai eta sendagaiak erosteko espedienteari atxikitzea eskatzeko modua ere.

d) Talde bakoitzaren barnean sendagaiak erostean, kontuan hartuko dira, soilik, O-NOZen mendeko farmazia-zerbitzuen kudeaketa eraginkorraren irizpideak eta/edo premia terapeutikoak. Ondorio horietarako, aldez aurreko kreditu-erreserba baino ez da beharko.

e) Sendagaiak erostearen emaitza publiko eginen da gutxienez sei hilean behin, eta kasu bakoitzean enpresa adjudikazioduna eta adjudikatutako zenbatekoa adieraziko dira".

Azken xedapenetako hirugarrena.–13/2007 Foru Legea aldatzea, apirilaren 4koa, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzkoa.

Bat.–2. artikulua aldatzen da, eta testu hau izanen du aurrerantzean:

"2. artikulua. Foru sektore publikoa.

Foru lege honen ondorioetarako, honako hauek osatzen dute Nafarroako sektore publikoa:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa.

b) Nafarroako Foru Komunitateko administrazioari eratxikitako erakunde autonomoak.

c) Nafarroako Parlamentua eta haren menpeko organoak.

d) Nafarroako Kontseilua.

e) Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoa.

f) Nafarroako Foru Komunitateko administrazioaren enpresa-entitate publikoak.

g) Nafarroako Foru Komunitateko sozietate publikoak, Nafarroako Ondareari buruzko apirilaren 4ko 14/2007 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz.

h) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren organismo publikoen fundazio publikoak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz.

i) Beste entitate publiko sortu berri batzuk, sorrera-xedapenak espresuki hala xedatzen badu.

j) Nafarroako Unibertsitate Publikoa, haren berariazko araudiak eraenduko duena eta, modu osagarrian, foru lege honen xedapenek".

Bi.–46. artikuluko 2. puntuko e) letra aldatzen da, eta hauxe da testu berria:

"e) Uneko ekitaldietako eta ekitaldi itxietako aurrekontu kredituen kargura egindako ordainketa bidegabekoen itzulketen ondoriozko dirusarrerak".

Hiru.–47. artikuluko 1. puntuko d) letra aldatzen da, eta hauxe da testu berria:

"1. Foru lege honetako 38. eta 39. artikuluetan xedatutakoa gorabehera, zabalgarritzat hartuko dira, aitortzen diren edo aitortzekoak diren betebeharren mugaraino, honako kreditu hauek:

a) Ordainsarietarako, Gizarte Segurantzako kotizazioetarako eta gainerako legezko prestazioetarako direnak, hitzarmen kolektiboetan edo lege mailako arauetan onetsitako soldata-igoeretatik sortutako betebeharrei aurre egiteko handitu behar direnean.

b) Klase pasiboen prestazioei aurre egiteko direnak.

c) Foru lege honetako III. tituluko I. kapituluko zorpetze eragiketak finantzatzera eta eragiketa horietatik sortutako betebeharrei aurre egitera zuzenduak.

d) Estatuaren, haren erakunde autonomoen edo Nafarroako toki entitateen aldeko eskubide legezkoak ordaintzeko direnak.

e) Betebehar bermatuak bete ez izanaren ondoriozko gastuei aurre egiteko beharrezkoak direnak.

f) Ondare erantzukizunaren ondoriozko kalte-ordainak eta epaien betearaztea finantzatzeko direnak, haietan finkatutako zenbatekoetan. Kasu horren barrenean egonen dira Nafarroako Administrazio Auzitegiaren ebazpenak, horien exekuzio subsidiarioaren ondorioz Nafarroako Gobernuak funts ekonomikoak erabiltzea beharrezkoa gertatzen denean, baita Nafarroako Auzitegi Ekonomiko-Administratiboaren eta zerga administrazioaren organo kudeatzaileen ebazpenak ere, gastuen itzulketa eskatzen baldin bada, eta, era berean, Nahitaezko Desjabetzeetarako Probintziako Epaimahaiaren erabakiak eta, orobat, Nafarroako Foru Komunitateak ordaindu behar dituen europar funtsetako laguntzen kudeaketaren ondoriozko finantza-zuzenketak.

g) Urteroko aurrekontuen foru legeek zabalgarritzat espresuki hartzen dituztenak".

Lau.–82 quinquies artikulua aldatzen da, eta hauxe da testu berria:

"Ekonomia eta Ogasun Departamentuko titularrak formalizatuko ditu Nafarroako Gobernuak emandako maileguak, eta 82 bis artikuluan aurreikusitako gainerako entitateek emandakoak, berriz, entitate horietako zuzendariak edo kudeatzaileak."

Azken xedapenetako laugarrena.–Eliza Katolikoaren barnean Nafarroan gertatutako sexu-abusuen biktimei errekonozimendua adierazteko uztailaren 5eko 24/2022 Foru Legea aldatzea.

7. artikuluari apartatu bat gehitzen zaio, honako testu hau duena:

"4. Batzordeko kideek, salbu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak, eskubidea izanen dute justiziaren arloko eskumenak dituen departamentuaren titularrak foru agindu bidez ezarritako kalte-ordaina jasotzeko, batzordearen lan-saioetara joateagatik eta txostenak egiten parte hartzeagatik."

Azken xedapenetako bosgarrena.–Nafarroako Baso Ondarea babestu eta garatzeari buruzko abenduaren 31ko 13/1990 Foru Legea aldatzea.

42. artikuluko 2. eta 3. puntuak aldatzen dira, eta hauxe da testu berria:

"2. Baso administrazioari dagokio baso-suteek ukitutako baso-aberastasuna lehengoratzea eta prebentzio-neurriak gauzatzea. Neurri horien artean egoten ahalko da landaketarik berriz ez egitea suteen aurretik zuhaitz-espeziez estalita zeuden baso-lur eta mendietan.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa ezertan galarazi gabe, baso administrazioak diruz laguntzen ahalko ditu titularrek berek egiten dituzten lehengoratze- eta prebentzio-lanak, administrazioak ezarritako irizpideen arabera.

3. Basoberritzeko proiektuen barnean sartuko dira sua zabaltzea zailtzen duten masen formak diseinatzeko teknikak, erregaiak aldatzeko teknikak eta suarekiko erresistentzia handiagoa duten espezieak sustatzeko teknikak.

Gainera, su hartutako mendietan eta baso-lurretan, baso administrazioak, lehengoratze proiektuen esparruan eta lursailen titularrak aldez aurretik baimena emanda, basokoak ez diren errekortasun txikiko espezieak sartzen ahalko ditu."

Azken xedapenetako seigarrena.–Aldaketari eta Trantsizio Energetikoari buruzko martxoaren 22ko 4/2022 Foru Legea aldatzea.

Bat.–33. artikuluari 3. apartatua gehitzen zaio, honako testu hau izanen duena:

"3. Lehendik dauden azpiegituretan kokatzen ahalko dira energia fotovoltaikoa ekoizteko instalazioak, interes orokorrekoak izan ala ez, baldin eta azpiegitura horiekin bateragarriak edo osagarriak badira".

Bi.–68. artikuluaren 4. apartatua aldatzen da, eta testu hau izanen du aurrerantzean:

"4. Energia elektrikoa merkaturatzen duten enpresek, autokontsumoko kontratuetan konpentsazio sinplifikatua edo alderdiek adostutako soberakinak konpentsatzeko beste mekanismo batzuk aplikatu ondoren, klima-funtsean erabiliko dute soberako energia, energia-pobreziako egoeran dauden pertsonen energia-beharrei erantzuteko".

Azken xedapenetako zazpigarrena.–Aldatzea 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena.

Bat.–26. artikuluko 1. a) apartatua aldatzen da, eta hauxe da testu berria:

"1. Borondatezko eszedentzia deklaratzea, funtzionarioek eskatuta, bidezkoa izanen da ondoko kasuetan:

a) Zerbitzuak ematen hasten bada beste administrazio publiko batean edo langilearena ez den beste administrazio baten menpekoa den eta berezko nortasun juridikoa duen entitate batean, eta jabetza hartzeko unean beste administrazio publikoa batean zerbitzuak ematen ari baldin bada izaera finkoarekin.

Aurreko paragrafoaren lehenengo zatian adierazitakotik salbuetsita gelditzen dira Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileak, baldin eta modu finkoan lan egiten badute Nafarroako Osasun Zerbitzua-Osasunbideari atxikitako langileen berariazko erregimena arautzen duen urriaren 20ko 11/1992 Foru Legearen espezialitateen eranskineko A.1 eta A.2 5 osasun estamenturen batean. Langile horiek borondatezko eszedentziaren modalitate hori lortzen ahalko dute, baldin eta zerbitzu finkoak ematen hasten badira beste administrazio publiko batean edo beste administrazio baten menpeko nortasun juridiko propioa duen erakunde batean, eta interesduna gutxienez bi urtez zerbitzu aktiboan edo egoera parekatuan egon bada, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko A.1 eta A.2 5 osasun estamenturen batean lanpostu batez jabetzen denetik kontatzen hasita.

Halaber, administrazio publiko beraren baitan, maila bereko edo desberdineko beste lanpostu bat, unitate organikoko burutza edo zuzendaritza direnak izan ezik, eskuratzen duen funtzionarioak bietako bat aukeratu beharko du, eta beste lanpostuan borondatezko eszedentzian deklaratzea eska dezake."

Bi.–Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren 40.7 artikulua aldatzen da, eta hauxe da testu berria:

"Nafarroako Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuko funtzionarioek, suhiltzaile-ofizial, suhiltzaile-ofizialorde, suhiltzaile-sarjentu, suhiltzaile-kabo, suhiltzaile, suhiltzaile-peoi laguntzaile edo suhiltzaile-gidari laguntzaile suhiltzaile postuetan ari badira, eta Babes Zibilerako Zerbitzuari atxikitako funtzionarioek, koordinazioko operadore-laguntzaile, koordinazioko operadore ofizial, gelako buru eta segurtasun arloko goi mailako teknikari postuetan ari badira, produktibitate osagarria jasotzen ahalko dute, errendimenduaren helburuak eta adierazleak lortzeari loturik, Zerbitzuaren prestazioen kudeaketan eta kalitatean erdietsitako eraginkortasuna kontuan hartuta, Partzuergoko Zuzendaritza Kontseiluak ezarritakoaren arabera.

Osagarri horren zenbatekoak ezin izanen du kasuan kasuko mailaren hasierako soldataren 100eko 20 gainditu.

Epe jakin batean produktibitate osagarriagatik jasotzen diren kopuruek ez dute eskubide eskuraturik sortuko eta ez dute ondoriorik izanen hurrengo denboraldietako balorazio edo apreziazioei dagokienez".

Azken xedapenetako zortzigarrena.–Urriaren 23ko 4/2019 Foru Lege Dekretua aldatzea. Foru lege dekretu horren bidez presako neurri batzuk onetsi ziren Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen arloan.

6. artikuluko 1. eta 8. apartatuak aldatzen dira, eta hauxe da testu berria:

"1. Nafarroako Gobernuan hezkuntzaren arloan eskuduna den departamentuaren menpeko ikastetxeetan behar berriei aurre egiteko kontratatzen diren irakasleen aldi baterako administrazio-kontratuek, urte bakoitzeko urtarrilaren 16a baino lehen izenpetzen badira, hurrengo urteko abuztuaren 31ra arte iraunen dute, gehienez ere.

Nafarroako Gobernuan hezkuntzaren arloan eskuduna den departamentuaren menpeko ikastetxeetan irakasleak ordezteko urte bakoitzeko urtarrilaren 16a baino lehen izenpetzen diren aldi baterako administrazio-kontratuek ikasturte bereko ekainaren 30era arte iraunen dute gehienez, eta Hezkuntza Departamentuak ofizioz aplikatuko die artikulu honetan aurreikusitako araubidea".

"8. Artikulu honetan jasotako araubidea aplikatuko zaie 2022-2023 ikasturtean eta hurrengoetan administrazio-kontratua duten irakasle guztiei".

Azken xedapenetako bederatzigarrena.–Gizarteratzeko eta Errenta Bermaturako Eskubideak arautzen dituen azaroaren 11ko 15/2016 Foru Legearen aldaketa.

Bat.–Gizarteratzeko eta Errenta Bermaturako Eskubideak arautzen dituen azaroaren 11ko 15/2016 Foru Legearen lehenengo xedapen gehigarria aldatzen da, bigarren apartatua kentzen baita; beraz, honela idatzita gelditzen da:

"Foru lege honetan ezarritako prestazioak bateragarriak izanen dira beste edozein prestazio jasotzearekin, kasuko prestazioari buruzko araudiarekin bat."

Bi.–Gizarteratzeko eta Errenta Bermaturako Eskubideak arautzen dituen azaroaren 11ko 15/2016 Foru Legearen bosgarren xedapen iragankorra gehitzen da, eta hauxe da testu berria:

"Bosgarren xedapen iragankorra.–Ofizioz birmoldatu eta berritzea bi mila eta hogeita biko abenduaren 31n kotizazio gabeko erretiro-pentsioaren kenkari aurreratua aitortuta duten espedienteak.

2022-12-31n kotizazio gabeko erretiro-pentsioaren kenkari aurreratua aitortuta duten espedienteak errenta bermatuko espedientetzat hartuko dira, eta ofizioz berritzen ahalko ditu arlo horretan eskumena duen unitate kudeatzaileak, betiere Gizarteratzeko eta Errenta Bermaturako Eskubideak arautzen dituen azaroaren 11ko 15/2016 Foru Legean jasotako baldintzak mantentzen badituzte".

Azken xedapenetako hamargarrena.–Otsailaren 15eko 1/2011 Foru Legea aldatzea. Haren bidez, mendetasun-egoera aitortzeko prozedura ezarri zen, eta Nafarroan mendetasun-egoera balioesteko taldeak eta organoa osatuko dituzten langileen antolamendua, eginkizunak eta araubidea ezarri ziren.

Seigarren xedapen gehigarria eransten da, eta hauxe da testu berria:

"Seigarren xedapen gehigarria.–Mendekotasuna dutenen Autonomiarako eta Arretarako Sistemak gutxieneko babes-mailarako bermatutako zenbatekoak.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak bermatuko du Mendekotasuna dutenen Autonomiarako eta Arretarako Sistemari dagozkion prestazio ekonomikoen gutxieneko zenbatekoak iristen direla Estatuko Administrazio Orokorrak onuradunei bermatzen dien gutxieneko babes-mailara".

Azken xedapenetako hamaikagarrena.–Aldatzea 13/2017 Foru Legea, azaroaren 16koa, osasunaren eta gizarte zerbitzuen arloetako itun sozialak arautzen dituena.

7. artikuluko 4. apartatua aldatzen da, eta hauxe da testu berria:

"4. Itunaren xede diren prestazioetako aldaketen zenbatekoa, batera, ez da itunaren prezioaren ehuneko 50etik gorakoa izanen".

Azken xedapenetako hamabigarrena.–Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako bulegoa sortzeko maiatzaren 17ko 7/2018 Foru Legea aldatzea.

Hirugarren xedapen iragankorrari paragrafo berri bat eransten zaio, eta hauxe da testu berria:

"Atxikipen hori egiten ahalko da antolamendu eta funtzionamenduaren erregelamendua eta bulegoko lanpostuen zerrenda onetsi aurretik. Kasu horretan, atxikitako langileak zerbitzu aktiboan egonen dira irauten duen bitartean, eta jatorrizko administrazioan betetzen zuten lanpostuari dagozkion ordainsariak eta ordainsari pertsonalak bermatuko zaizkie".

Azken xedapenetako hamahirugarrena.–Apirilaren 4ko 18/2019 Foru Legea aldatzea, Nafarroan kirol-lanbidean hasteari eta jarduteari buruzkoa.

Bat.–Seigarren xedapen iragankorra aldatzen da, eta hauxe da testu berria:

"Nafarroako kirol-federazioek, hala behar denean, beren federazio-arauak foru lege honetara egokitu beharko dituzte 2024ko urtarrilaren 1a baino lehenago".

Bi.–Zortzigarren xedapen iragankorra aldatzen da, eta hauxe da testu berria:

"1. 2024ko urtarrilaren 1a baino lehen kirol-lanbideren batean ari direnek erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko dute egun hori baino lehen.

2. Kirol-lanbidean 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera hasi nahi dutenek lanbidean hasi aurretik aurkeztu beharko dute erantzukizunpeko adierazpena."

Hiru.–Azken xedapenetako laugarrenaren 2.–paragrafoa aldatzen da, eta hauxe da testu berria:

"2. Aurrekoa gorabehera, foru lege honetan araututako lanbideetan aritzeko gaitasuna ematen duten lanbide-kualifikazioak 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera eskatuko dira."

Azken xedapenetako hamalaugarrena.–Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen aldaketa.

71. artikuluko 2. paragrafoari g) epigrafea gehitzen zaio, testu hau duena:

"g) Aurreko paragrafoetan aipatutako azpiegituren energia-kontsumoa murrizteko energia berriztagarrien instalazioak".

73. artikuluari 7. apartatua gehitzen zaio, testu hau duena:

"7. 71.2.2 artikuluko g) letran jasotako energia-kontsumoa murrizteko energia berriztagarrien instalazioek Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzaren portzentaje bat izanen dute, baina ehuneko horrek ez du gaindituko Europar Batasunean nekazaritza- eta basogintza-sektoreetan eta barne merkatuarekin bateragarriak diren landa-eremuetan laguntza-kategoria jakin batzuei buruz indarrean dagoen erregelamenduan zehaztutakoa, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz".

Azken xedapenetako hamabosgarrena.–Aldatzea Nafarroan Etxebizitza Izateko Eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legea.

Bat.–Nafarroan Etxebizitza Izateko Eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legearen hogeita laugarren xedapen gehigarria (kasu bereziak) aldatzen da, eta hauxe da testu berria:

"Hogeita laugarren xedapen gehigarria.–Kasu bereziak.

1. 2023ko urtarrilaren 1etik, eta dagokion erregelamenduaren garapena onesten ez den bitartean, dirulaguntza emanen da etxebizitza erabilia eskuratzeko 5.000 biztanle arteko udalerrietan, eta landa eremuko 20.000 biztanle arteko udalerrietan, bertako herrigune guztiak 5.000 biztanle artekoak badira, baldin eta eskuratzaile guztiak 35 urtetik beheitikoak badira eta babes ofizialeko etxebizitza berria eskuratzeagatiko dirulaguntzak eskuratzeko baldintza guztiak betetzen badituzte, salbu eta etxebizitza babestuko eskatzaileen erroldan aldez aurretiazko inskripzioa egina izateari buruzkoa. Etxebizitzen eta eranskinen prezioak ez du gaindituko babes ofizialeko etxebizitza bigarrenez edo aldi gehiagotan eskualdatuta eskuratzeko ezarritako prezioa.

Dirulaguntzen onuradunek erositako etxebizitza ohiko bizileku iraunkor gisa erabili beharko dute. Etxebizitzek bizigarritasun-zedula eduki beharko dute eta azalerari buruzko baldintzak, babes ofizialeko etxebizitzei aplikatzekoak direnak, bete.

Emandako dirulaguntzen baldintzak eta portzentajeak izanen dira babes ofizialeko etxebizitza berriak eskuratzeko dauden berberak, baina bakarrik etxebizitzaren salmentaren prezioari aplikatuta, eranskinik gabe. Salerosketa-kontratuaren aldez aurreko ikus-onetsi administratiboa eskatuko da, eta dirulaguntza ordainduko da interesdunak aldez aurretik eskatuta, hura eman eta gehienez ere 6 hilabeteko epean, etxebizitzaren eskuraketaren eskritura publikoa.

2. Aurreko apartatuan ezarritakoari jarraikiz dirulaguntzak ematea baimenduko da, eskuratzaileen adina edo etxebizitza dagoen udalerria edozein dela ere, babes ofizialeko etxebizitzak, errentamenduaren edo erosketa-aukeradun errentamenduaren kalifikazioarekin eta haien babes araubidea amaitu denean, indarra duen errentamendu babestuaren azken kontratuaren titularrek eskuratzen badituzte.

3. Aurreko bi apartatuei jarraikiz eskuratu eta diruz lagundutako etxebizitzei aplikatuko zaie foru lege honen bosgarren artikuluan jasotzen den laguntza ekonomikoaren xede den jarduketa babesgarri orori aplikatu beharreko denborazko baldintza, 10 urteko aldirako, kontatzen hasiko dena etxebizitza erosteko eskritura publikoa ematen den egunetik. Dirulaguntza ordaintzeko, ezinbestekoa izanen da aurreko baldintza agertzea aipatutako eskrituran".

Bi.–Hogeita bederatzigarren xedapen gehigarria gehitzen da, eta hauxe da testu berria:

"Hogeita bederatzigarren xedapen gehigarria.–Dirulaguntzen ehuneko berriak babes ofizialeko etxebizitza berria eskuratzeko.

1. Lehen eskualdaketako babes ofizialeko etxebizitzak erosteko edo esleitzeko kontratuetarako, administrazioak ikus-onesteko 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera aurkezten direnean, dirulaguntzen zenbatekoak, familiako diru-sarrera haztatuen tarteen arabera, honako hauek izanen dira, etxebizitza, garaje eta trasteleku erantsien salmenta- edo esleipen-prezioaren gaineko ehuneko gisa adierazita:

SARA INDIZEA 2 ALDIZ GEHIENEZ

SARA INDIZIEA 2 ALDITIK
2,5 ALDIRA

SARA INDIZIEA 2,5 ALDITIK
3,5 ALDIRA

Babes ofizialeko etxebizitzak

%16

%12

%7

Norberaren erabilerarako babes ofizialeko etxebizitzen banakako sustapenetan, behin-behineko kalifikaziorako 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera aurkezten badira, ehuneko berak aplikatuko dira etxebizitza, garaje eta trasteleku erantsien guztizko kostuaren gainean.

2. Etxebizitzen alorreko eskumenak dituen departamentuaren titularrak emandako foru-agindu bidez aldatzen ahalko dira ehuneko horiek".

Azken xedapenetako hamaseigarrena.–Indarra hartzea.

Foru lege honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Nik, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, foru lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean berehala argitara eta "Estatuko Aldizkari Ofizialera" igor dadila agintzen dut eta herritar eta agintariei bete eta betearaz dezatela manatzen diet.

Iruñean, 2022ko abenduaren 28an.–Nafarroako Foru Komunitateko lehendakaria, María Chivite Navascués.

I. ERANSKINA

Hezkuntza mailetako moduluak eta ratioak 2023

IRAKASLE RATIOA

LANGILEEN SOLDATAK

MODULUA
%

GASTU
ALDAKORRAK

MODULUA
%

BESTE
GASTU BATZUK

MODULUA
%

MODULUA, GUZTIRA

TITULARRA

AGREGATUA

HAUR HEZKUNTZAKO 2. ZIKLOA

1,217

0

50169,13

72,58

7738,99

11,2

11213,69

16,22

69121,81

LEHEN HEZKUNTZA

1,391

0

57336,15

71,89

10535,51

13,21

11886,61

14,9

79758,27

DBHko LEHEN ETA BIGARREN MAILAK

1,652

0

72012,03

74,07

11122,01

11,44

14088,74

14,49

97222,78

DBHko HIRUGARREN ETA LAUGARREN MAILAK

1,728

0

81845,83

73,97

12993,51

11,74

15814,16

14,29

110653,50

DBH eta LEHEN HEZK. ETA CURRICULUM ANIZTASUNA

1,391

0

65888,46

71,39

10595,87

11,48

15814,16

17,13

92298,49

DBH CURRICULUM EGOKITUKO PROGRAMA

0,957

0,652

73556,75

72,2

12509,01

12,28

15814,16

15,52

101879,92

BATXILERGOA

1,652

0

75518,61

71,63

14090,43

13,37

15814,16

15

105423,20

IRAKASLE RATIOA

LANGILEEN SOLDATAK

MODULUA
%

GASTU
ALDAKORRAK

MODULUA
%

BESTE
GASTU
BATZUK

MODULUA
%

LANGILERIA
ETA GASTU
ESPEZIFIKOAK

MODULUA
%

MODULUA, GUZTIRA

TITULARRA

AGREGATUA

HEZ. BEREZIA Ikasgela Alternatiboa (Haur eta Lehen Hezkuntza)

1,087

0

44793,87

44,15

6775,39

6,68

11886,61

11,71

38011,57

37,46

101467,44

HEZ. BEREZIA EU/AEN (Egokitzapen ikasgela)

1,087

0

44793,87

47,84

6775,39

7,24

11886,61

12,69

30180,98

32,23

93636,85

HEZ. BEREZIA Ikasgela Alternatiboa (Bigarren Hezkuntza)

1,391

0

57336,15

47,56

6760,30

5,61

11886,61

9,86

44560,28

36,97

120543,34

LHBZ

1,087

1,087

91891,21

51,45

15415,33

8,63

15814,16

8,85

55478,88

31,07

178599,58

HIP

0,696

0,391

45623,12

47,88

7594,96

7,97

11886,61

12,47

30180,98

31,68

95285,67

DBHrako berariazko CBU

1,391

0

57336,15

75,46

6760,30

8,9

11886,61

15,64

75983,06

Erdi mailako heziketa zikloak.

ERDI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK

IKASMAILA

IRAKASLE RATIOA

LANGILEEN SOLDATAK

MODULUA
%

GASTU
ALDAKORRAK

MODULUA
%

BESTE
GASTU
BATZUK

MODULUA
%

MODULUA, GUZTIRA

TITULARRA

AGREGATUA

1.–KUDEAKETA ADMINISTRATIBOA EMHZ (HLO)

1.

0,478

1,087

69746,60

67,87

12189,57

11,86

20826,40

20,27

102762,57

2.

0,826

0,568

63729,78

66,64

11075,47

11,58

20826,40

21,78

95631,65

2.–KUDEAKETA ADMINISTRATIBOA EMHZ, HIRU URTEAN (LOE)

1.

0,478

0,435

41488,19

65,79

7686,16

12,19

13884,25

22,02

63058,60

2.

0,304

0,609

40787,68

65,42

7676,48

12,31

13884,25

22,27

62348,41

3.

0,565

0,348

41838,48

65,98

7691,02

12,13

13884,25

21,89

63413,75

3.–ERIZAINTZAKO ZAINKETA LAGUNGARRIAK EMHZ

1.

0,435

1,304

77106,99

69,51

13526,86

12,19

20290,91

18,3

110924,76

2.

0,261

0

12354,08

64,98

3013,58

15,85

3645,20

19,17

19012,86

4.–SOLDADURA ETA GALDARAGINTZA EMHZ (LOE)

1.

0,348

1,522

82408,42

62,86

14197,43

10,83

34482,86

26,31

131088,71

2.

0,913

0,609

69614,17

60

11925,92

10,28

34482,86

29,72

116022,95

5.–AURREINPRIMAKETA DIGITALA EMHZ (LOE)

1.

0,609

1,043

74040,19

63,54

12798,34

10,98

29695,51

25,48

116534,04

2.

0,652

0,739

62911,81

60,69

11061,63

10,67

29695,51

28,64

103668,95

6.–ARTE GRAFIKOETAKO INPRIMAKETA EMHZ

1.

0,609

1,043

74039,68

62,35

12893,57

10,86

31821,88

26,79

118755,13

2.

0,261

0

12354,08

64,98

3013,58

15,85

3645,20

19,17

19012,86

6.–INPRIMAKETA GRAFIKOA EMHZ (LOE)

1.

0,696

0,957

74432,69

62,42

12997,59

10,9

31821,88

26,68

119252,16

2.

0,653

0,783

64856,26

59,96

11485,34

10,62

31821,88

29,42

108163,48

7.–NEURRIRA EGIND. ZURGIN LANEN ETA ALTZARIEN FABR. ETA INST. EMHZ

1

0,826

1

82450,84

65,24

14133,47

11,18

29796,79

23,58

126381,10

2.

0,565

1

70096,78

62,44

12363,46

11,01

29796,79

26,55

112257,03

8.–FARMAZIA ETA PARAFARMAZIA EMHZ (LOE)

1.

0,652

0,913

70447,12

69,31

12199,23

12

18999,04

18,69

101645,39

2.

0,652

0,717

61969,61

67,45

10903,80

11,87

18999,04

20,68

91872,45

9.–INSTALAZIO ELEKTRIKO ETA AUTOMATIKOAK EMHZ (LOE)

1.

0,696

1

76273,72

63,91

13065,27

10,95

29999,26

25,14

119338,25

2.

0,652

0,87

68563,46

62,06

11911,37

10,78

29999,26

27,16

110474,09

10.–MEKANIZAZIOA EMHZ (LOE)

1.

0,522

1,391

84992,81

65,46

14702,09

11,32

30147,77

23,22

129842,67

2.

0,696

0,826

68738,24

61,95

12077,98

10,88

30147,77

27,17

110963,99

11.–MERKATARITZA EMHZ

1.

1,043

0,696

79558,67

69,89

13560,10

11,91

20716,18

18,2

113834,95

2.

0,261

0

12354,08

64,98

3013,58

15,85

3645,20

19,17

19012,86

11.–MERKATARITZA JARDUERAK EMHZ

1.

0,87

0,87

78903,52

69,63

13703,59

12,09

20716,18

18,28

113323,29

2.

1,044

0,479

70201,20

67,99

12329,37

11,94

20716,18

20,07

103246,75

12.–MENDEKOTASUNA DUTEN PERTSONENTZAKO ARRETA EMHZ (LOE)

1.

0,739

0,826

70797,68

68,48

12292,31

11,89

20290,91

19,63

103380,90

2.

0,739

0,696

65145,94

67,27

11410,29

11,78

20290,91

20,95

96847,14

13.–ERAIKUNTZAKO MAKINERIAREN ERABILERA ETA MANTENTZE-LANAK EMHZ

1.

0,826

1

82451,02

62,84

13936,13

10,62

34829,03

26,54

131216,18

2.

0,739

0,783

68913,71

59,58

11915,63

10,3

34829,03

30,12

115658,37

14.–HONDEAKETAK ETA ZUNDAKETAK EMHZ

1.

1

0,827

83197,13

62,83

14381,63

10,86

34829,03

26,31

132407,79

2.

0,74

0,783

68976,66

59,49

12136,01

10,47

34829,03

30,04

115941,70

15.– SISTEMA MIKROINFORMATIKOAK ETA SAREAK EMHZ

1.

0,74

1,305

91596,39

71,43

15708,01

12,25

20928,80

16,32

128233,20

2.

1,175

0,261

66958,92

67,16

11817,37

11,85

20928,80

20,99

99705,09

Eziketa zikloak.

GOI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK

IKASMAILA

IRAKASLE RATIOA

LANGILEEN SOLDATAK

MODULUA
%

GASTU
ALDAKORRAK

BESTELAKO GASTUAK

MODULUA
%

MODULUA
%

MODULUA, GUZTIRA

TITULARRA

AGREGATUA

1.–NAZIOARTEKO MERKATARITZA GMHZ

1.

1,174

0,348

70664,55

69,38

12104,18

11,88

19075,82

18,74

101844,55

2.

1,217

0,217

67071,87

68,67

11521,30

11,8

19075,82

19,53

97668,99

2.–ELEKTRONIKAKO MANTENTZE-LANAK GMHZ

1.

1,435

0,261

79251,00

66,37

13611,55

11,4

26536,35

22,23

119398,90

2.

0,87

0,717

72264,93

64,91

12521,29

11,25

26536,35

23,84

111322,57

3.–ADMINISTRAZIOA ETA FINANTZAK GMHZ

1.

0,87

0,522

63787,02

67,05

11209,60

11,78

20139,03

21,17

95135,65

2.

1,348

0,13

69481,58

68,49

11821,13

11,65

20139,03

19,86

101441,74

4.–HAUR HEZKUNTZA GMHZ (LOE)

1.

0,913

0,739

75265,68

70,22

12789,51

11,93

19136,56

17,85

107191,75

2.

1,087

0,261

62779,00

67,72

10784,22

11,63

19136,56

20,65

92699,78

5.–MERKATARITZAKO KUDEAKETA ETA MARKETINA GMHZ

1.

1,043

0,696

79558,67

70,34

13560,10

11,99

19987,12

17,67

113105,89

2.

0,261

0

12354,08

64,98

3013,58

15,85

3645,20

19,17

19012,86

5.–MARKETINA ETA PUBLIZITATEA GMHZ

1.

1,174

0,565

80083,98

70,69

13211,90

11,66

19987,12

17,65

113283,00

2.

1,13

0,391

70489,39

68,92

11805,60

11,54

19987,12

19,54

102282,11

6.–SALMENTEN ETA MERKATARITZAKO GUNEEN KUDEAKETA GMHZ (LOE)

1.

1,174

0,566

80128,07

70,28

13896,98

12,19

19987,12

17,53

114012,17

2.

1,131

0,479

74321,58

69,27

12980,05

12,1

19987,12

18,63

107288,75

7.–SAREKO SISTEMA INFORMATIKOEN ADMINISTRAZIOA GMHZ (LOE)

1

1,217

0,652

85911,02

70,95

14245,84

11,77

20928,80

17,28

121085,66

2.

1,304

0,329

76017,63

69,34

12685,45

11,57

20928,80

19,09

109631,88

8.–GMHZ, AUTOMATIZAZIOA ETA ROBOTIKA INDUSTRIALA

1.

0,87

1,043

86394,30

69,23

14726,34

11,8

23680,94

18,97

124801,58

2.

1,348

0,261

75132,98

67,21

12968,87

11,6

23681,07

21,19

111782,92

9.–FABRIKAZIO MEKANIKOKO PRODUKZIOAREN PROGRAMAZIOA GMHZ (LOE)

1.

0,696

1,043

78158,25

65,98

13353,17

11,27

26941,34

22,75

118452,76

2.

1,304

0,304

74957,90

65,51

12523,55

10,94

26941,34

23,55

114422,79

10.–GARRAIOAREN KUDEAKETA GMHZ

1.

0,783

0,696

67204,58

68,53

11790,08

12,02

19075,82

19,45

98070,48

2.

1,435

0

67947,49

68,94

11533,26

11,7

19075,82

19,36

98556,57

10.–GARRAIOAREN ETA LOGISTIKAREN KUDEAKETA GMHZ (LOE)

1.

0,783

0,696

67204,58

68,53

11790,08

12,02

19075,82

19,45

98070,48

2.

1,13

0,304

66721,65

68,68

11347,63

11,68

19075,82

19,64

97145,10

10.–GARRAIOAREN ETA LOGISTIKAREN KUDEAKETA ON LINE GMHZ (LOE)

1.

0,391

0,522

41137,88

68,3

7586,76

12,6

11502,15

19,1

60226,79

2.

0,609

0,261

40129,58

67,94

7431,29

12,58

11502,15

19,48

59063,02

3.

0,652

0,217

40304,70

68,01

7458,28

12,58

11502,15

19,41

59265,13

4.

0,261

12354,08

64,98

3013,58

15,85

3645,20

19,17

19012,86

11.–PLATAFORMA ANITZEKO APLIKAZIOEN GARAPENA GMHZ (LOE)

1.

1,348

0,435

82523,10

70,71

13896,07

11,91

20290,91

17,38

116710,08

2.

1,13

0,435

72427,17

68,9

12400,25

11,8

20290,91

19,3

105118,33

12.–ANATOMIA, PATOLOGIA ETA ZITOLOGIA GMHZ

1.

0,957

0,739

77324,51

68,36

13262,70

11,73

22526,62

19,91

113113,83

2.

1,261

0

59711,41

64,49

10353,23

11,18

22526,62

24,33

92591,26

12.–ANATOMIA PATOLOGIKOA ETA ZITODIAGNOSTIKOA GMHZ (LOE)

1.

1,261

0,435

78550,31

68,89

12949,65

11,36

22526,62

19,75

114026,58

2.

1,13

0,391

70489,39

67,25

11805,60

11,26

22526,62

21,49

104821,61

13.–ARTE GRAFIKOEN INDUSTRIETAKO PRODUKZIOA GMHZ

1.

0,391

1,348

76931,88

64,09

13524,49

11,27

29573,99

24,64

120030,36

2.

1,13

0,478

74257,20

63,73

12687,02

10,89

29573,99

25,38

116518,21

14.–FABRIKAZIO MEKANIKOKO DISEINUA GMHZ (LOE)

1.

0,783

0,913

76624,19

66,11

13070,10

11,28

26212,34

22,61

115906,63

2.

1,522

0,09

75951,32

66,21

12553,72

10,94

26212,34

22,85

114717,38

15.–GIZARTERATZEA GMHZ

1.

1,131

0,609

79954,84

70,78

13869,62

12,28

19136,56

16,94

112961,02

2.

0,87

0,609

67593,66

68,52

11917,59

12,08

19136,56

19,4

98647,81

Oinarrizko mailako heziketa zikloak/oinarrizko lanbide heziketa.

OINARRIZKO MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK/OINARRIZKO LANBIDE HEZIKETA

IKASMAILA

IRAKASLE RATIOA

LANGILEEN SOLDATAK

MODULUA
%

GASTU
ALDAKORRAK

MODULUA
%

BESTE
GASTU
BATZUK

MODULUA
%

MODULUA, GUZTIRA

TITULARRA

AGREGATUA

Merkataritza zerbitzuak

1.

0,522

0,783

58711,62

65,8

11484,79

12,87

19026,58

21,33

89222,99

2.

0,522

0,783

58711,62

65,8

11484,79

12,87

19026,58

21,33

89222,99

Administrazio Zerbitzuak

1.

0,522

0,783

58711,62

65,36

11484,79

12,78

19636,27

21,86

89832,68

2.

0,522

0,783

58711,62

65,36

11484,79

12,78

19636,27

21,86

89832,68

Bulegoko informatika

1.

0,522

0,783

58711,62

65,36

11484,79

12,78

19636,27

21,86

89832,68

2.

0,522

0,783

58711,62

65,36

11484,79

12,78

19636,27

21,86

89832,68

Arte grafikoak

1.

0,522

0,783

58711,62

62,23

11484,79

12,17

24142,98

25,6

94339,39

2.

0,522

0,783

58711,62

62,23

11484,79

12,17

24142,98

25,6

94339,39

Elektrizitatea eta Elektronika

1.

0,522

0,783

58711,62

62,05

11484,79

12,14

24419,89

25,81

94616,30

2.

0,522

0,783

58711,62

62,05

11484,79

12,14

24419,89

25,81

94616,30

Fabrikazioa eta muntaketa

1.

0,522

0,783

58711,62

61,92

11484,79

12,11

24629,42

25,97

94825,83

2.

0,522

0,783

58711,62

61,92

11484,79

12,11

24629,42

25,97

94825,83

Eraikinen zaharberritze- eta mantentze-lanak

1.

0,522

0,783

58711,62

60,27

11484,79

11,79

27223,08

27,94

97419,49

2.

0,522

0,783

58711,62

60,27

11484,79

11,79

27223,08

27,94

97419,49

Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako irakasle titularren ratioak kalkulatu dira astean zuzeneko 23 irakastorduko lanaldia oinarri hartuz.

Bigarren Hezkuntzako irakasle titularren eta irakasle agregatuen ratioak astean 23 eskola-orduko lanaldia oinarri hartuz kalkulatua dira

Irabazi-asmorik gabeko erakundeen moduluak.

OINARRIZKO MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK/OINARRIZKO LANBIDE HEZIKETA

IKASMAILA

MODULUA

Elektrizitatea eta elektronika

1.

94616,30

2.

94616,30

Eraikinen zaharberritze- eta mantentze-lanak

1.

97419,49

2.

97419,49

Nekazaritzako lorezaintza eta Landare-konposizioak

1.

89949,42

2.

89949,42

Zurgintzako laguntzailea

1.

94559,53

2.

94559,53

Sukaldaritza eta Jatetxeak

1.

94737,38

2.

94737,38

Zurgintza eta Altzarigintza

1.

94559,53

2.

94559,53

Eraikinen Mantentze-lanetako Laguntzailea

1.

97419,48

2.

97419,48

Ile-apainketa eta Estetika

1.

94000,81

2.

94000,81

Fabrikazio mekanikoko laguntzailea

1.

94825,82

2.

94825,82

DBH KANPOKO CURRICULUM EGOKITUAREN PROGRAMA

96309,76

II. ERANSKINA

GASTUAREN AZALPENA

1
LANGILERIA GASTUAK

2
ONDASUN ARRUNTETAKO ETA ZERBITZUETAKO GASTUAK

3
FINANTZA GASTUAK

4
TRANSFERENTZIA ARRUNTAK

5
KONTINGENTZIA FUNTSA

6
INBERTSIO ERREALAK

7
KAPITAL TRANSFERENTZIAK

8
FINANTZA-AKTIBOAK

9
FINANTZA-PASIBOAK

GUZTIRA

P Nafarroako Parlamentua

19629090

871940

20501030

0 Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Dep.

312.818.015

24.084.236

23.171.851

14.444.614

106010

23081000

397.705.726

1 Ekonomia eta Ogasuneko Dep.

29006104

21949817

46352347

652663080

4.558.101

6769673

20

11920010

472260000

1.245.479.152

2 Lurralde Kohesiorako Dep.

12.472.334

92859478

110

333.796.112

84.716.156

50.074.777

304850

574.223.817

3 Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Dep.

5115737

2.570.333

17.684.072

6157526

57.894.641

89.422.309

4 Hezkuntza Dep.

523372750

69.206.315

10

200.774.096

31.671.265

11.871.167

836.895.603

5 Osasun Dep.

663.271.089

435.884.141

20

170.907.769

60.023.853

2676318

1.332.763.190

7 Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Dep.

27.148.834

22.321.604

10

53.427.878

17.799.157

42.718.558

163.416.041

8 Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Dep.

11541970

14.043.387

16.540.811

7.269.797

87.575.308

700000

137.671.273

9 Eskubide Sozialetako Dep.

42.459.879

191.616.615

10

342.918.680

27244240

12.093.855

616.333.279

A Kultura eta Kirol Dep.

15323687

11.778.756

32.328.678

5530320

9.822.695

74.784.136

B Herritarrekiko Harremanetako Dep.

6.419.553

2.977.188

7.552.050

5.347.615

445500

22.741.906

F Migrazio Politiketako eta Justiziako Dep.

29313628

11343609

2.907.748

2.786.710

53000

46.404.695

G Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Dep.

8400288

32.796.702

3335

97051813

11675769

37609034

1955000

189.491.941

C Nafarroako Kontseilua

444715

28.000

472715

H Jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako bulegoa

557683

86677

644360

AURREKONTUA, GUZTIRA

1.686.663.868

933.432.181

46355842

1.972.356.126

4.558.101

281.436.695

313.927.500

36005860

474215000

5748951173

DIRU-SARRERAREN AZALPENA

1 ZUZENEKO ZERGAK

2 ZEHARKAKO ZERGAK

3 TASAK, PREZIO PUBLIKOAK ETA BESTELAKO DIRU-SARRERAK

4 TRANSFERENTZIA ARRUNTAK

5 ONDARE DIRU-SARRERAK

6 INBERTSIO ERREALEN BESTERENTZEA

7 KAPITAL TRANSFERENTZIAK

8 FINANTZA-AKTIBOAK

9 FINANTZA-PASIBOAK

GUZTIRA

0 Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Dep.

5715320

3291256

3339795

20149396

32495767

1 Ekonomia eta Ogasuneko Dep.

2.311.366.600

2224107400

31670820

2390020

6292802

2028040

10

121721045

639987140

5339563877

2 Lurralde Kohesiorako Dep.

2287610

30

60800

20

123266

10

2471736

3 Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Dep.

231020

18073

48500

10

21696080

85800

22079483

4 Hezkuntza Dep.

2435138

24379088

30.571

16769274

43614071

5 Osasun Dep.

10673480

1726274

302000

23589411

36291165

7 Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Dep.

2614960

12669811

10

22147441

10

37432232

8 Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Dep.

2018190

2847943

53883

12155

18520860

187.510

23640541

9 Eskubide Sozialetako Dep.

56178483

126298880

13772237

196249600

A Kultura eta Kirol Dep.

599450

705993

155334

1930328

133334

3524439

B Herritarrekiko Harremanetako Dep.

9600

148717

158317

F Migrazio Politiketako eta Justiziako Dep.

41010

730032

585663

1356705

G Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Dep.

103020

465884

9470996

33.340

10073240

AURREKONTUA, GUZTIRA

2311366600

2224107400

114578101

175672001

6943900

2040225

131945361

142310445

639987140

5748951173

Iragarkiaren kodea: F2217748