220. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta ateratzeko eta eremu publikoa ibilgailuen aparkaleku esklusiborako eta edozein motatako salgaien zamalanetarako erreserbatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala aldatzea. Hasierako onespena

Udalbatzak, 2022ko irailaren 28an egindako osoko bilkuran, ondoan dagoen erabakia onetsi zuen, besteak beste:

1. Hasiera batez onestea Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta ateratzeko eta eremu publikoa ibilgailuen aparkaleku esklusiborako eta edozein motatako salgaien zamalanetarako erreserbatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren aldaketa.

2. Espedientea jendaurrean jartzea 30 egunez, aldez aurretik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaletxeko iragarki-taulan iragarkia jarrita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek hura aztertu eta erreklamazioak, eragozpenak eta oharrak egin ahal ditzaten.

3. Udal webgunean argitaratzea aldaketaren testua 30 egunez, ukitutako herritarrei entzunaldia emateko eta beste pertsona eta entitate batzuek egin ditzaketen ekarpen gehigarriak jasotzeko.

4. Ohartaraztea ez bada erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten, hasierako onespen hau behin betikoa bilakatuko dela eta aldaketaren testua NAOn argitaratuko dela.

Beran, 2022ko urriaren 10ean.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L2213902