198. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GAZTELUBERRI

Baso-aprobetxamenduaren enkante publikoa “La Sierra” herri-basoan

Gazteluberriko Udalak, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik (163/2022 Ebazpena, apirilaren 5ekoa), gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa iragartzen du, honako baso-aprobetxamendu hau emateko:

Lote bakarra: Gazteluberriko “La Sierra” herri-basoko baso-aprobetxamendua. Aprobetxamenduari dagokion azalera 14,5 ha-koa dela jotzen da, zenbait zuhaiztitan banatuta, “Gorrillonito” alderdian. Zuhaizti horiek bata bestetik oso hurbil daude, eta haietan ler gorriak eta pagoak daude (1.541 eta 459 oin, hurrenez hurren).

Zuraren zenbatespena 71.376,84 euro da (BEZik gabe), eta horixe da hasierako prezioa.

Proposamenak, gutun-azal itxietan sarturik, Gazteluberriko Udalaren Idazkaritzan aurkeztu beharko dira, hamabost egun naturaleko epean, Nafarroako Kontrataziorako Atarian argitaratzen denetik.

Gutxienez 72 ordu lehenago argitaratuko dira proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko tokia, data eta ordua, bai Udalaren iragarki-taulan, bai Nafarroako Kontrataziorako Atarian.

Proposamenen bat aurkeztu bada urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako erakundeetako baten erregistroan (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea), inguruabar hori frogatu beharko zaio Udalari, eskaintzak aurkezteko epea bukatu baino lehen.

Proposamenak bi gutun-azal itxitan aurkeztuko dira, eta haietan agiri hauek sartu beharko dira:

1. gutun-azala:

–Pertsona fiskoaren, enpresaren edo enpresa-elkarte edo -taldeen identifikazioa (NANaren edo IFKren kopia, kasuan kasukoa)

–Udal Diruzaintzan behin-behineko fidantza eratu izanaren gordekina, 1.427,54 eurokoa (hasierako prezioaren %2).

–Lizitatzen duenaren erantzukizunpeko adierazpena, kontratatzeko baldintzak betetzen dituela adierazita (I. eranskina).

–Gaitasun tekniko edo profesionala egiaztatzeko, adierazpen bat, enpresak kontratua gauzatzeko edukiko dituen makinei, materialari eta ekipo teknikoari buruz.

–Kaudimen ekonomiko eta finantzarioaren justifikazioa: justifikatuko da finantza-erakunde batek eginiko adierazpen baten bidez; hartan, adieraziko da enpresak baduela behar adinako kaudimen ekonomiko eta finantzarioa, kontratua gauzatzean aldakuntzen arriskurik ez izateko, ekonomiaren edo finantzen arloko gorabeherengatik.

2. gutun-azala:

–Proposamen ekonomikoa, II. eranskineko ereduaren arabera. Bakarra izanen da, eta ez du jasoko BEZaren zenbatekoa.

Baldintza teknikoen eta ekonomiko-administratiboen agiriak interesdunen eskura daude Udalaren Idazkaritzan.

Gazteluberrin, 2022ko irailaren 15ean.–Alkate udalburua, José Hernández Aristu.

Iragarkiaren kodea: L2212530