198. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

62/2022 EBAZPENA, irailaren 29koa, Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez jendaurreko informazioaren tramitea egiten baita, Funesko eta Azkoiengo udal-mugarteen arteko jurisdikzio muga berria ezartzearen ondorioz sortutako justifikatu gabeko desadostasunak zuzentzeko egin beharreko doikuntza teknikoena, Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 20.1 c) artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren maiatzaren 4ko 206/2018 Ebazpenaren bidez, Funesko eta Azkoiengo udal-mugarteen arteko muga jurisdikzionaleko marra onetsi zen (2018ko 92. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 15ekoan, eman zen argitara).

Esan beharra dago Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiak jurisdikzio mugak onesteko egin dituen lanak Kartografiaren Erregistro Zentralean islatu direla, Kartografiaren Antolamenduari buruzko urtarrilaren 24ko 7/1986 Legean arautua dagoen erregistro horren eginkizunetako bat kartografia ofiziala inskribatzea baita.

Aipatu legearen 7. artikuluko hirugarren apartatuak zehazten du erregistratutako kartografia ofiziala nahitaez erabili beharko dutela administrazio publiko guztiek kartografia eratorri edo tematiko berria sortzeko.

Ezbairik gabe, Funesko eta Azkoiengo udal-mugarteen artean onetsitako muga jurisdikzionaleko marra berria Lur-ondasunen Erregistroan sartu behar da, eta horrek berekin dakar, aipatutako araudiak agerian uzten duen moduan, Nafarroako lurraldearen azaleraren oinarrizko hiru banaketa mailetan aldaketak egin beharra Lur-ondasunen Erregistroan eta Nafarroako katastroetan, hau da, udal-mugarteen, poligonoen eta lurzatien katastroko esparruetan, kasu honetan Funesen eta Azkoienen jurisdikzio muga erkidean.

Horiek sartzearen ondorioz, justifikatu gabeko desadostasunak sortzen dira datu grafikoen eta alfanumerikoen artean, baina aurreikusita dago halakoak zuzentzeko prozedura. Hain zuzen, Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 20.1 c) artikuluak, bigarren paragrafoan, honako hau ezartzen du:

“Nafarroako Zerga Ogasunak egin behar diren aldaketak kasuan kasuko udalei jakinaraziko dizkie, hogei egunez jendaurrean jar ditzaten. Epe hori bukatutakoan, idatz-zati honetan aipatzen diren doikuntza teknikoak eginen ditu eta Lur-ondasunen Erregistroan zuzenean inskribatuko, eta kasuan kasuko udalei inskribatu diren eta beren mugapekoak diren aldaketak jakinaraziko dizkie.”

12/2006 Foru Legea garatzen duen 100/2008 Foru Dekretuaren 21. artikuluaren 1. apartatuak ezartzen du izaera teknikoa duten doikuntza horiek ofizioz egin behar dituela Nafarroako Foru Ogasunak. Halaber, aipatu 21. artikuluaren 5. apartatuak honako hau ezartzen du:

5. Doikuntza tekniko guztiak jendaurrean jarriko dira hogei egunez udal bulegoetan, ukitutako titularrek eta beste edozein pertsona fisiko edo juridikok egin beharreko doikuntzaren nondik norakoak ezagutu ditzaten.

Era berean, doikuntza teknikoek zabalkunde gehigarria izan dezakete, bitarteko osagarrien bidez, batez ere interesdunek haien berri izan dezaten kontsultarako ezarriko diren baliabide telematikoaz erabiliz.

Lur-ondasunen Zerbitzuko zuzendariak erabakiko du lehen paragrafoan aipatzen den jendaurrean jartzea, espresuki adierazita epearen hasiera eta amaiera datak eta, beharrezkoa bada, zabalkunderako erabili beharreko bitarteko osagarriak ere, eta hartutako erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agindua emanen du.

Edozein kasutan, Lur-ondasunen Zerbitzuak behar den denborarekin igorriko dizkie ukitutako udalei inskribatu nahi diren eta jendaurrean jarri behar diren doikuntzak.

Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.–Funesko eta Azkoiengo udalei igortzea Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuak erabakitako doikuntzak, jendaurrean jar ditzaten urriaren 6tik azaroaren 7ra, haien bulegoetan, eta orobat, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legea betez, haien egoitza elektronikoan edo espazio digitaletan ere argitara daitezen, epe horretan, egin beharreko doikuntzaren irismena ezagut dezaten ukitutako titularrek eta beste edozein pertsona fisiko edo juridikok.

Lur-ondasunen Erregistroan inskribatzen ahal diren eskubideetako baten titularrek edo, oro har, azaldutako doikuntza teknikoak ukitzen duen eskubide baten edo interes legitimo baten titulartasunaren jabe direnek alegazioak edo oharrak aurkezten ahal dituzte, eta Nafarroako Foru Ogasuneko Lur-ondasunen Zerbitzuak ebatziko ditu, arrazoitutako erantzuna emanez.

Bigarrena.–Horiez gain, eta epe berean, honako helbide hau gaitzea erabakitako doikuntzak kontsultatzeko: https://catastro.navarra.es/informacion/novedades.aspx.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta igortzea Funesko eta Azkoiengo udalei eta Lurralde Kohesiorako Departamentuko Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusira.

Iruñean, 2022ko irailaren 29an.–Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendaria, Sergio Osés Amézqueta.

Iragarkiaren kodea: F2213168