198. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2452/2022 EBAZPENA, irailaren 23koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, 279/2022 prozedura arruntean bideratu den administrazioarekiko auzi errekurtsoari buruzko administrazio espedientea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzen duena. Errekurtso hori Ehun Ginen Justiziaren alde-Éramos 100 por la Justiciak aurkeztu du maiatzaren 25eko 59/2022 Foru Dekretuaren aurka, zeinaren bidez onesten baita enplegu publikoaren eskaintza partzial bat 2022. urterako, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat. Eskaintza hori dagokio maiatzaren 23ko 2/2022 Foru Lege-dekretuan, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko neurriak hartzen dituen horretan, aurreikusitako egonkortze-tasari.

Ehun Ginen Justiziaren alde-Éramos 100 por la Justiciak administrazioarekiko auzi-errekurtso bat aurkeztu du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, maiatzaren 25eko 59/2022 Foru Dekretuaren aurka, zeinaren bidez onesten baita enplegu publikoaren eskaintza partzial bat 2022. urterako, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat. Eskaintza hori dagokio maiatzaren 23ko 2/2022 Foru Lege-dekretuan, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko neurriak hartzen dituen horretan, aurreikusitako egonkortze-tasari.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, sala horrek eskatu du igor diezaiotela administrazio-espedientea, eta epatzeko deiak egin daitezela lege horren 49. artikuluan ezarritako moduan.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Igortzea Ehun Ginen Justiziaren alde-Éramos 100 por la Justiciak Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio-espedientea (errekurtsoa 279/2022 prozedura arruntean bideratu da).

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta haiek epatzea, autoetan demandatu gisa agertu ahal izan daitezen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, ebazpen hau argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean.

3. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura, eta Ehun Ginen Justiziaren alde-Éramos 100 por la Justiciari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko irailaren 23an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2212994