183. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

53E/2022 FORU AGINDUA, abuztuaren 11koa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako toki-erakundeei dirulaguntzak emateko deialdia, 2022-2023 aldian kirol anitzeko programak susta ditzaten 6 eta 8 urte bitarteko umeentzat. DDBN identifikazioa: 643894.

Nafarroako Kirolari buruzko uztailaren 5eko 15/2001 Foru Legeak, 3.a eta 3.e artikuluetan, arlo batzuk finkatzen ditu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazio Publikoen kirol arloko politikak bideratzeari begira, eta, hala, arlo horiek Nafarroako Foru Komunitateko kirol administrazioak lortu beharreko helburu bihurtu dira. Honako hauek dira:

a) Erraztasunak ematea pertsona guztiek kirol-jarduerak egiteko aukera izan dezaten.

b) Bultzatzea eta begiratzea gehienik adingabeentzakoak edo adingabeek parte hartzekoak diren jendaurreko kirol-jarduerak pertsonaren garapen harmonikoa eta orekatua lortzeko helburuarekin egin eta haurraren edo gaztearen forma fisikoa, gaitasun eta hezkuntza premien araberakoak izan daitezen. Gorputz eta kirol hezkuntza bultzatu, ezarri eta garatuko da maila, gradu eta hezkuntza modalitate guztietan, eta kirola eskola adinean sustatuko da, josteta edo lehia xede duen ariketa fisikoa eta kirol-jarduera sustatuz.

Helburu horiek izanik, eta adin goiztiarretan ariketa fisikoa modu egituratu eta antolatuan egin dezaten sustatzeko eta garatzeko zereginean bide berri bat sortzeko asmoz, Nafarroako Kirolaren Institutuak (NKI) toki-erakundeek eskainitako eta antolatutako kirol anitzeko programak sustatu nahi ditu.

Nafarroako Foru Komunitatean, toki-erakundeak dira gehien eta ongien lantzen eta bultzatzen dutenak kirolaren eta ariketa fisikoaren garapena eta sustapena herritarren sektore guztietan, bi arrazoirengatik funtsean: herritarrengandik hurbil egoteagatik eta kasuan kasuko inguruko kirolaren, gizartearen eta kulturaren errealitatea ezagutzeagatik.

Horrenbestez, Nafarroako Kirolaren Institutuak foru agindu honen bidez aurten ere toki-erakundeen eskura jarritako baliabideak zenbait formulatan gauzatzen dira, zeinek, zuzenean edo zeharka, helburu duten ariketa fisiko-ludikoa zein jostetakoa sustatzea eta handitzea, 6 eta 8 urte bitarteko umeentzako kirol anitzeko programak antolatuz eta garatuz.

Programa horiek 2022ko irailaren 1etik 2023ko maiatzaren 31ra bitarte gauzatuko dira.

Deialdi honek, 2022-2023 denboraldia hartzen baitu, urte anitzeko gasturako espediente bat osatzen du, 2023ko ekitaldia ukitzen duelako. Horrenbestez, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen eta Programazio Ekonomikoaren Zerbitzuak deialdiari dagokion urte anitzeko gastua baliozkotu du.

Horrenbestez, Kultura eta Kirol Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 273/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Onestea Nafarroako toki-erakundeei dirulaguntzak emateko deialdia, 2022-2023 aldirako, kirol anitzeko programak susta ditzaten 6 eta 8 urte bitarteko umeentzat.

2. Deialdiaren oinarri arautzaileak onestea. Foru agindu honen I. eranskinean jaso dira.

3. Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, jarraian adierazten den aurrekontuko kreditua baimentzen da; hala ere, aldaketak egiten ahalko dira, jasotzen diren eskaerak kontuan hartuta:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

A50002-A5100-4609-336100: Toki-erakundeen kirol-jardueretarako laguntzak

2023

40.000

4. Foru agindu hau eta I. eta II. eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Dokumentazio hori guztia eta gainerako eranskinak entitate interesdunen esku egonen dira Nafarroako Gobernuaren web-orrian.

5. Foru agindu honen kontra administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, argitaratu eta bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2022ko abuztuaren 11n.–Kultura eta Kiroleko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

I. ERANSKINA

Oinarriak

1. Xedea.

Deialdi honen xedea da dirulaguntzak emateko araubidea ezartzea Nafarroako toki-erakundeek kirol anitzeko programak susta ditzaten, 2022-2023an, 6 eta 8 urte bitarteko umeentzat.

Dirulaguntza hauek erabiliko dira zati batean ordaintzeko 2022ko irailaren 1etik 2023ko maiatzaren 31ra bitartean eskainitako eta gauzatutako kirol anitzeko programak antolatzeak, kontrolatzeak eta garatzeak sortutako defizitak.

2. Helburua.

2.1. Programa hauen helburua da 6 eta 8 urte bitarteko umeek ariketa fisikoa modu antolatuan egin dezaten sustatzea, betiere ume-umetatik kirolean espezializatu gabe eta adin horietan ariketa fisikoa egiteko egokiagoak diren ereduak bultzatuz.

Horrenbestez, jarduerek modu integralean landuko dute garapen pertsonala, soziala eta motorra, osasunarentzat eta ongizatearentzat onuragarri diren aldetik, eta kontuan hartuta, betiere, lehia ez dela inoiz helburu izanen.

Horrez gain, balioetan oinarritutako hezkuntza ere sustatuko da antolatutako jarduera fisiko guztietan, eta, besteak beste, garrantzi berezia izanen dute joko garbiak, adiskidetasunak, hobera egin nahiak, inklusioak, integrazioak eta abarrek. Izan ere, balio horiek txiki-txikitatik transmititu eta erakutsiz gero, eguneroko bizitzara estrapolatu daitezke. Alderdi hau “Kirolaren balioak” izeneko ekintza planaren berariazko helburu batean dago jasota.

2.2. Jardueren eskaintza baterako hezkidetzaren parametroei jarraituz diseinatu eta antolatzen dela bermatu beharko du aurkezten den programak; hau da, neskentzako zein mutikoentzako jarduerak jaso beharko ditu eskaintzak, ohiko kirol edo jarduera fisiko femeninoen eta maskulinoen arteko estereotipoak hauts daitezen. Alderdi hau “Kirola eta emakumea” izeneko planarekin dago lotuta, kirolean hastea helburu duen jarduketa lerroaren barnean.

Aurkezten diren programek, aurreko puntuan zehaztutako helburuak betetzeaz gainera, II. eranskinean adierazten diren ezaugarriak eduki beharko dituzte.

3. Entitate onuradunak.

3.1. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen babesean eratutako toki-erakundeek jasotzen ahalko dituzte deialdi honen xede diren dirulaguntzak, baldin eta 6 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzendutako kirol anitzeko programak sustatzen badituzte eta deialdi honetan ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

3.2. Deialdi honetatik kanpo gelditzen dira NKIren beste deialdi zehatzago batzuen xede diren edo haietan jasota dauden kirol anitzeko programak. Orobat, aurrekontuan inolako diru-sarrerarik aurreikusten ez dutenak.

4. Entitate onuradunen betebeharrak.

4.1. Deialdi honetako dirulaguntzak jasotzen ahalko dituzte deialdiaren II. eranskinean ezarritakoarekin bat kirol anitzeko programak egiten dituzten toki-erakundeek.

4.2. Deialdi honen barnean sartzen dira kapital osoa udalarena duen merkataritzako sozietate baten bidez kirol-jarduerak antolatzen dituzten toki-erakundeak.

4.3. Entitate onuradunek betebehar hauek izanen dituzte:

–Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

–Diruz lagundutako programak garatu bitartean zenbait lanetan aritzen diren langile horiek ez dute inolako lan-kontratu harremanik izanen Nafarroako Gobernuarekin.

–Eskatzailea ez egotea zehapen administratibo irmorik edo kondena-epai irmorik betetzen, edo, hala bada, ez egotea zehapen eta kondena-epai bat bete zain, sexuan edo generoan oinarritutako diskriminazioa dakarten lan arloko jardunbideak gauzatu edo toleratzeagatik (III. eranskina).

–Inola ere ez dira onuradun izaten ahalko apustu enpresen finantzaketa eta/edo babesa duten erakundeak (apustu-makinen operadore diren enpresak barne), izan finantzaketa hori osoa edo partziala. Halaber, bazter uzten dira halako enpresen edozein publizitate mota duten entitateak, dela instalazioetan, dela jardueren garapenean erabiltzen diren jantzietan eta materialean (III. eranskina).

–Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen babesean eratuak izatea.

–Dirulaguntzen onuraduna izateko, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako debekuetatik kanpo egotea (III. eranskina).

–Haurrak eta nerabeak indarkeriaren aurrean osorik babesteari buruzko ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoaren arabera, adingabeekin ohiko harremana izatea eskatzen duen edozein lanbide, ofizio eta jardueratan sartzeko eta aritzeko, ezinbestekoa izanen da epai irmo bidez kondenatua ez izatea Zigor Kodearen azaroaren 23ko 10/1995 Lege Organikoaren VIII. tituluan tipifikatutako sexu-askatasun eta sexu-ukigabetasunaren aurkako edozein deliturengatik eta Zigor Kodearen VII bis tituluan tipifikatutako gizakien salerosketaren edozein deliturengatik. Hartara, lanbide, ogibide edo jarduera horietan hasi nahi dutenek Sexu Delitugileen eta Gizakien Salerosketaren Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa aurkeztu beharko dute, inguruabar hori frogatzeko.

Horretarako, deialdi horri heltzen dion toki-erakundeak erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu behar du, esaten duena ziurtagiri hori badutela eskola-umeei zuzendutako kirol anitzeko programez arduratzen diren eta adingabeekin ohiko harremana duten langileek (III. eranskina).

Diruz lagundutako programan parte hartzen duen erakundeak egiaztatu eta gorde behar du ziurtagiri hori.

5. Deialdiaren zenbatekoa.

5.1. Deialdi honek 40.000 euroko zenbatekoa izanen du, eta honako aurrekontu-partida honen kontura egotziko da: A50002-A5100-4609-336100 partida, “Toki-erakundeen kirol jardueretarako laguntzak” izenekoa, edo 2023ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan 2022ko irailaren 1etik 2023ko maiatzaren 31ra bitartean gauzatutako kirol anitzeko programetarako gaitutako partida ekonomikoaren kontura.

5.2. Edonola ere, dirulaguntza emateko baldintza izanen da dagokion ekitaldi ekonomikoan helburu honetarako kreditu egoki eta aski egotea.

6. Gastu diruz lagungarriak.

a) Programa garatzeaz arduratzen diren kirol teknikarien edo monitoreen soldatak eta Gizarte Segurantzako gastuak. Beren lanaldiaren barrenean diruz lagundutako programako jardueretan ematen duten denborari dagokion gastua egotziko da.

b) Diruz lagundutako programako jarduerak egiteko, kirol kudeaketarako enpresekin sinatzen diren zerbitzu-kontratuen gastuak, edo langile autonomoekin sinatzen diren kontratuenak.

c) Dagokion programako jarduerak egiteko beharrezkoa den kirol material suntsikorra erostea.

d) Programako jarduerak egiteari dagozkion gastuak.

e) Parte-hartzaileen istripu aseguruaren gastuak.

f) Parte-hartzaileen joan-etorriak.

g) Osasun arreta: anbulantziari eta osasun zerbitzu teknikoari dagozkien gastuak.

h) Programa garatzeko behar diren beste gastu batzuk.

7. Eskaerak aurkezteko epea eta modua.

7.1. Dirulaguntza-eskaerak aurkezteko epea deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta 2022ko irailaren 23an bukatuko.

7.2. Dirulaguntza eskaerak telematikoki aurkeztuko dira nahitaez, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariaren (www.nafarroa.eus) tramiteen katalogoko fitxa erabiliz (hemendik aurrera, laguntzen fitxa). Fitxa horretan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikoan sartzeko esteka bat izanen da.

7.3. Dirulaguntzetarako eskaerak eta hasierako dokumentazioa Nafarroako Kirolaren Institutuari zuzenduko zaizkio, horretarako ezarritako eredu ofizialari jarraikiz. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.8 eta 66.6 artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, ez dira aurkeztutzat hartuko laguntzen fitxan dagoen eredura egokitzen ez diren eskabideak, ez eta telematikoki eta aipatutako fitxaren bitartez aurkezten ez direnak ere. Horrenbestez, ez-aurkeztutzat jotzen direnez, eskaera horiek ez dira zuzentzen ahalko.

7.4. Eranskin guztiak eskuragarri egonen dira Nafarroako Kirolaren Institutuaren bulegoetan eta http://www.deporte.navarra.es webgunean.

8. Erakunde eskatzaileek aurkeztu beharreko eskaera eta hasierako dokumentazioa.

Laguntzak eskatzeko aurkeztu beharreko agiriak hauek dira:

1. Eskabide-orria (III. eranskina).

2. Kirol anitzeko programa: (IV. eranskina):

–1. fitxa. Jarduerak eta hedapena.

–2. fitxa. Aurrekontua.

Programa hedatzeari dagokionez, euskararen presentzia bermatuko da komunikazio guztietan (paperak, inskripzio-orriak, kartelak, hedabideak, megafonia eta publizitate-logoak), oinarri hartuta Nafarroako administrazio publikoetan Nafarroako berezko hizkuntzen erabilera arautzen duen indarreko araudia eta Nafarroako Kirolaren Institutuaren Estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 326/2019 Foru Dekretua (ekainaren 2ko 45/2021 Foru Dekretuaren bidez aldatuak), pertsona guztien hizkuntza-eskubideak eta hizkuntza inklusiboaren erabilera bermatzeko, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legean oinarrituta.

3. Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren ziurtagiria, gehienez ere hiru hilabete lehenago emana, frogatzen duena toki-erakundeak egunean dituela Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak, edo, bestela, NKIri dagokion baimena ematea kontsulta hori egiteko.

4. Nafarroako Zerga Ogasunak emandako ziurtagiria, gehienez ere hiru hilabete lehenago emana, frogatzen duena toki-erakundeak egunean dituela bere zerga betebeharrak, edo, bestela, NKIri baimena ematea kontsulta hori egiteko.

9. Eskaerako akatsak zuzentzea.

Aurkezten den dokumentazioa aski ez bada edo deialdian eskatzen diren betebeharrak betetzen ez baditu, erakunde eskatzaileari errekerimendua eginen zaio, gaitutako helbide elektronikoaren bidez, 10 egun balioduneko epean dokumentazioa osa dezan edo akatsak zuzen ditzan, eta ohartaraziko zaio ezen, hala egin ezean, bere eskaera ezetsi eginen dela, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 19.3 artikuluan ezarritakoarekin.

10. Antolamendua eta instrukzioa.

Nafarroako Kirolaren Institutuko Kirol Zuzendariordetza izanen da laguntza hauek emateko prozedura antolatu eta instrukzioa egiteko unitate organiko eskuduna.

11. Balorazio irizpideak.

Jarraian zehazten dira balorazio irizpideak, zein bere haztapenarekin, zeinen bidez lehentasun-hurrenkera bat ezarriko baita, honako atalekin bat: (gehienez ere 42 puntu).

A) Egindakoaren kalitatea:

A.1. Edukien aniztasuna: gehienez 10 puntu.

  • 1 puntu / egindako edukia.

A.2 Jardueren aniztasuna: 20 puntu gehienez.

  • 1 puntu / jarduera.

A.3. Programarekin izandako gogobetetasun maila ebaluatzeko eta erregistratzeko adierazleen deskribapena. 3 puntu gehienez.

Honako hauei zuzendutako ebaluazio- eta erregistro-ereduak erantsi:

Parte-hartzaileak: 1 puntu / familiak: 1 puntu / monitoreak: 1 puntu.

A.4. Berdintasunaren ikuspegia edo lehentasuna duten beste alderdi batzuk txertatzea (desgaitasuna duten pertsonak, egoera ekonomiko ahulean dauden kolektiboak). 4 puntu gehienez.

  • Kontuan hartzen ditu desgaitasuna duten pertsonak: 2 puntu.
  • Kontuan hartzen ditu baliabide ekonomiko gutxiko pertsonak: 2 puntu.

B) Hedapen lanaren kalitatea: 3 puntu arte.

Komunikazio-ekintzak egiteko moduak eta espazioak deskribatzea: liburuxkak, iragarki-taulak, sare sozialak, toki-erakundearen webgunean argitaratzea, etab.

Erantsi toki-erakundearen webgunean eta sare sozialetan argitaratzen diren liburuxken eta pantaila-argazkien fotokopiak.

(1 puntu: baldin eta kirol anitzeko programa toki-erakundearen webgunean argitaratuta badago. 0,5 puntu: beste hedapen-ekintza batzuk)

C) Genero ikuspegia: 2 puntu gehienez.

Proiektua idaztean, hizkeraren erabilerari dagokionez, genero ikuspegia kontuan hartzea baloratuko da.

(2 puntu baldin eta testu osoan genero ikuspegia erabiltzen bada, 1 puntu batzuetan erabiltzen bada, eta 0 puntu erabiltzen ez bada).

Laguntzak ematen ahalko zaizkie, soilik, 21 puntu edo gehiago lortzen dituzten proiektuei. Azken postuan berdinketa izanez gero, A) atalean (Egindakoaren kalitatea) puntuazio handiena lortu duen eskaerari emanen zaio laguntza.

12. Dirulaguntzak emateko prozedura, balorazioa eta zenbatekoa.

12.1. Laguntza hauek norgehiagokako araubidearen bidez emanen dira, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 17.1 artikuluan ezarritakoarekin bat eta aurkeztutako eskaerak konparatuz, hartara haien artean lehentasuna ezarriko baita 11. oinarrian ezarritako balorazio irizpideekin bat.

12.2. Nafarroako Kirolaren Institutuak 6.000 euro bitarte bideratzen ahalko du programa bakoitzarentzat, aurrekontu-baliabideen arabera. Ematen den dirulaguntza ezin da izan aurkezten den defizita baino handiagoa.

12.3. Kasuan kasuko dirulaguntza kalkulatzeko, 11. oinarrian agertzen den baremoa aplikatu ondoren eskaerak guztira lortutako puntuazioa biderkatuko da puntuari emandako balioarekin. Puntuaren balioa zein izanen den jakiteko honako eragiketa hau eginen da: guztira dagoen kreditu erabilgarria zati eskaera guztien guztirako puntuazioen batura.

13. Ebazpenak.

13.1. Dirulaguntzak emateari buruzko ebazpena Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emanen du, eta hiru hilabeteko epean argitaratuko da gehienez, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunetik hasita. Epe hori ebazpen berariazkorik eman eta jakinarazi gabe iraganik, eskaera ezetsi egin dela ulertuko da. Hala ere, Administrazioa beharturik egonen da ebazpena ematera.

13.2. Dirulaguntza emateko ebazpenean dirulaguntzaren xedeak, zenbatekoa eta ordaintzeko modua agertuko dira. Halaber, hala behar bada, eskaeraren baten ezespenaren gainean ebatziko da.

13.3. Informaziorako soilik, laguntzak emateko ebazpena eta deialdi honetako gainerako ebazpenak, Nafarroako Gobernuaren web-orriko tramiteen katalogoan argitaratuko dira.

13.4. Epe hori ebazpen berariazkorik eman eta jakinarazi gabe iraganik, interesdunek beren eskaera ezetsi egin dela ulertuko dute. Hala ere, Administrazioa beharturik dago ebazpena ematera.

13.5. Ematen den dirulaguntza bateragarria izanen da bestelako dirulaguntza batzuekin, izan administrazio berak emanak nahiz Estatuko zein nazioarteko beste administrazio publikoek, entitate publiko edo pribatuek edo partikularrek emanak. Nolanahi ere, laguntzen zenbatekoa, bakarrik edo denak baturik, ezin izanen da inola ere izan eginen den jardueraren kostua baino handiagoa.

13.6. Ekitaldi ekonomiko jakin baten kargura dirulaguntzak emateak ez du eskubiderik sortzen hurrengo urteetan ere dirulaguntzak emateko.

14. Frogagiriak.

Frogagiriak programa bukatutakoan aurkeztuko dira, 2023ko ekainaren 14ra arte, programa hasten denetik 2023eko maiatzaren 31ra arte egindako gastuengatik, edo programa bukatzen den egunera arte, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez, bere izenarekin behar bezala identifikatutako agiri bereizietan:

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

1. Programaren memoria (V. eranskina).

2. Talde bakoitzaren fitxa (VI. eranskina. 1. fitxa).

3. Ordaindutako gastu guztien fakturen zerrenda (VI. eranskina. 2. fitxa).

4. Emaitzen kontua: Idazkariaren ziurtagiria, lehendakariak edo alkateak ontzat emana, egiaztatzen duena gastu horiek egin eta ordaindu direla eta zehazten duena diruz lagundutako programari dagozkion diru-sarreren eta gastuen zerrenda. (VI. eranskina. 3. fitxa).

Toki-erakundearen langileria gastuen justifikazioari dagokionez, toki-erakundeak frogatu beharko du PFEZari dagokionez atxikitako zenbatekoak ordaindu dituela Nafarroako Zerga Ogasunean.

5. Beste dirulaguntza edo baliabide batzuk justifikatzeko inprimakia (VII. eranskina).

6. Hornitzaileen hautaketa justifikatzeko inprimakia (VIII. eranskina).

Aurkeztutako frogagiriak aski ez badira edo deialdi honetan eskatzen diren betebeharrak betetzen ez baditu, entitate eskatzaileari errekerimendua eginen zaio, gaitutako helbide elektronikoaren bidez, 10 egun balioduneko epean dokumentazioa osatu edo akatsak zuzen ditzan, eta ohartaraziko zaio hala egin ezean ezetsi eginen dela haren eskaera, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 19.3 artikuluak dioen bezala.

15. Dirulaguntzaren ordainketa.

15.1. Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen ebazpen baten bidez onetsiko da dirulaguntza ordaintzea, diruz laguntzen den programa bukatu ondoren eta entitateak behin aurkeztu dituela 14. oinarrian adierazitako frogagiriak; betiere, ematen den dirulaguntza ez da jardueraren defizita baino handiagoa izanen.

Ordainketa transferentzia bidez eginen da, ordaintzeko ebazpena argitaratu eta hiru hilabeteko epean, gehienez ere.

15.2. Hala ere, programa 2022ko irailaren 1ean hasi eta 2023ko maiatzaren 31n bukatzea programatu duten toki-erakundeek konturako ordainketa bat eskatzen ahalko dute, eta ordainketa horretan esleitutako zenbatekoaren %50 ordainduko da gehienez. Konturako ordainketa hori egiteko, kontuan hartuko da diruz lagundutako jardueratik gauzatu den zatian izandako gastu arrunten eta langileria gastuen zerrenda.

15.3. Konturako ordainketa hori ordaindu ahal izateko, toki-erakundeak ordainketa horretarako eskabide bat aurkeztu beharko du erregistroan, 2023ko otsailaren 1etik 5era bitartean, baldin eta programa etenik gabe gauzatu baldin bada 2022ko irailaren 1etik 2023ko urtarrilaren 21era arte.

15.4. Konturako ordainketaren eskaerarekin batera, programaren memoria aurkeztuko du, eta bertan adieraziko ditu aldi horretan egindako jarduerak, epeak eta parte-hartzaileen kopurua, sexuaren arabera banatuta.

Gainera, gastuen zerrenda bat erantsiko da, dagozkion fakturak erantsita (VI. eranskina. 2. eta 3. fitxak).

15.5. Ezin izanen dute konturako ordainketa jaso 15.2, 15.3, 15.4, 17. eta 18. ataletan ezarritakoa betetzen ez duten entitateek.

15.6. Konturako ordainketa aukeratzen bada, eta azken frogagiriak aurkezteko ezarritako epea igarota, espedientea ixteko ebazpena emanen da, non doituko den aurkeztutako azken frogagiriak baino lehen egindako konturako ordainketa. Kasu horretan, ixteko ebazpenean finkatuko da NKIk ordaindu beharreko edo entitateak itzuli beharreko zenbatekoa, toki-erakunde bakoitzak aurkeztutako frogagiriak ikusita.

15.7. Dirulaguntza emateko ebazpenaren eta gainerako ebazpenen jakinarazpena telematikoki eginen dio NKIk toki-erakunde bakoitzari, eta Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan argitaratzearen berri emanen da.

16. Jarraipena eta kontrola.

Nafarroako Kirolaren Institutuak izanen du, Kirola Sustatzeko Ataleko teknikarien bitartez, programaren jarraipena egiteko eta gauzatutako alderdi guztiak eta finkatutako helburuak noraino bete diren ikuskatzeko eta ebaluatzeko ardura.

17. Betebeharrak.

17.1. Zer helburutarako ematen diren dirulaguntzak, hartarako erabiliko dituzte onuradunek, eta hala egiten dutela agiri bidez frogatu; orobat, onartuko dituzte Nafarroako Kirolaren Institutuak eskatutako egiaztapenak eta haiek egin daitezen lagunduko.

17.2. Diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabiderik lortuz gero, onuradunek horren berri eman beharko dute.

17.3. Dirulaguntzak esleitzeko ebazpena ematen den unean, onuradunek egunean izan beharko dituzte Nafarroako Ogasun Publikoarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak.

17.4. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28.3 artikuluan xedatutakoaren arabera, aholkularitza edo laguntza enpresek egindako ekipo ondasunen edo zerbitzuen horniduren kasuan, dirulaguntzaren xede den gastuaren zenbatekoa 12.000 eurotik goitikoa bada, onuradunak frogatu beharko du hornitzailea eraginkortasun eta ekonomia irizpideei jarraituz hautatu dela, salbu eta, dirulaguntzaren xede diren gastuen ezaugarrien berezitasuna dela-eta, merkatuan hornidura edo zerbitzu hori emateko behar adina entitaterik ez badago, edo gastua egin bada dirulaguntza eskatu baino lehen.

Alderdi horiek VIII. eranskinaren bidez justifikatuko dira. Eranskin hori ziurtagiriekin batera aurkeztuko da, 14. oinarrian jasota dagoen bezala.

17.5. Pandemia-egoerara itzuliz gero, osasun arloko agintariekin bat etorriz, entitate onuradunak kirol jarduera segurua babesteko beharrezko neurriak eta protokoloak hartuko ditu.

17.6. Egiaztapen eta kontrol lanak egoki egiten direla bermatzeko, kontabilitate liburuak, erregistro eginbidetuak eta behar bezala auditaturiko bestelako agiriak eduki beharko dituzte, indarra duten legeetan xedatu bezala.

17.7. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan ezarritako kasuetan, hartutako dirulaguntzak itzultzea.

17.8. Onuradunek Nafarroako Gobernuaren ikur ofiziala edo xedatzen den beste bat erabili beharko dute dirulaguntzaren xede diren jardueren publizitatean eta zabalkundean, betiere jarraikiz urtarrilaren 12ko 8/2020 Foru Dekretuari, zeinaren bidez aldatzen baita Nafarroako Gobernuaren sinbolo ofiziala eta haren erabilera arautzen dituen urtarrilaren 27ko 4/2016 Foru Dekretua. Horren gaineko justifikazioa azken memorian aurkeztuko da.

17.9. Programaren garapenean eginkizun batean edo bestean aritzen diren langile guztiek Sexu Delitugileen eta Gizakien Salerosketaren Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa izan beharko dute, bat etorriz Haurrak eta nerabeak indarkeriaren aurrean osorik babesteari buruzko ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoan xedatutakoarekin.

Lege organiko horren 57. artikuluak dio adingabeekin ohiko harremana izatea eskatzen duen edozein lanbide, ofizio eta jardueratan sartzeko eta aritzeko, ezinbestekoa izanen dela epai irmo bidez kondenatua ez izatea Zigor Kodearen azaroaren 23ko 10/1995 Lege Organikoaren VIII. tituluan tipifikatutako sexu-askatasun eta sexu-ukigabetasunaren aurkako edozein deliturengatik eta Zigor Kodearen VII bis tituluan tipifikatutako gizakien salerosketaren edozein deliturengatik. Hartara, lanbide, ogibide edo jarduera horietan hasi nahi dutenek Sexu Delitugileen eta Gizakien Salerosketaren Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa aurkeztu beharko dute, inguruabar hori frogatzeko.

Diruz lagundutako programetan parte hartzen duten toki-erakundeek egiaztatu behar dute ziurtagiri hori.

18. Azpikontratazioa.

18.1. Toki-erakunde onuradunek diruz lagundutako jardueraren kostuaren %100 erabiltzen ahalko dute azpikontratazioetarako.

18.2. Ezin izanen da azpikontratatu, inola ere ez, diruz lagundutako jardueraren kostua garestitzen duten eta haren edukiari baliorik eransten ez dioten jarduketarik.

18.3. Kontratistek toki-erakunde onuradunaren aurrean erantzun beharko dute, bakar-bakarrik. Administrazioaren aurrean, aldiz, onuradunak du diruz lagundutako jarduera gauzatzearen erantzukizun osoa.

Toki-erakunde onuradunek hirugarrenekin ituntzen duten jardueran errespetatu egin beharko dira dirulaguntzari buruzko araudian ezarritako mugak, dirulaguntzaren xede izan daitezkeen gastuen izaerari eta zenbatekoari dagokienez, eta toki-erakunde onuradunen ardura izanen da baldintza hori betetzea. Kontratistek, berriz, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 39. artikuluan ezarritako betebeharra izanen dute, hau da, lagundu egin beharko dute, behar bezala egiaztatu ahal izan dadin aipatutako muga horiek ez direla gainditzen.

18.4. Onuradunak ezin du inolaz ere hitzartu diruz lagundutako jarduera osoaren edo zati baten exekuzioa Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26.7 artikuluan adierazitako pertsonekin.

19. Baliabide elektronikoen bidezko harremanak.

19.1. Laguntzen eskabidea eta erantsi beharreko dokumentazio guztia telematika bidez aurkeztuko dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan, laguntzei dagokien fitxaren bidez, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariko (www.nafarroa.eus) tramiteen katalogoaren barnean.

19.2. Deialdi honen prozeduran egiten diren komunikazioak, errekerimenduak eta jakinarazpenak telematikoki eginen dira, entitate eskatzaileen gaitutako helbide elektronikoaren bidez.

Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioaren http://notificaciones.060.es helbidean eskuratu daiteke gaitutako helbide elektronikoa. Horretarako, ziurtagiri digitala eduki behar da. Halaber, Nafarroako Gobernuak gaitutako jakinarazpen prozeduretarako harpidetza egin beharko da, gaitutako helbide elektronikoa lortzen den helbide berean.

20. Ez-betetzeak.

20.1. Deialdi honen arauetan ezarri dena ez betetzeak, gezurrezko datuak emateak edo Nafarroako Kirolaren Institutuaren baimenik gabe dirulaguntzaren helburuak aldatzeak dirulaguntza galtzea ekarriko du berekin, jasotako dirua itzuli beharra Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, eta aurrerantzean helburu bereko edo bertsuko dirulaguntza eskaerak ez onartzea ere izan dezake ondorio, antolamendu juridikoan ezarritako gainerako erantzukizunak galarazi gabe.

20.2. Nolanahi ere, onuradunak betebeharrak ia osorik bete dituenean eta zalantzarik gabe bere konpromisoak betetzeko jarrera frogatzen duenean, itzuli beharreko dirua proportzionaltasun irizpideari jarraituz zehaztuko da.

21. Datu pertsonalen babesa.

Honako hauekin bat tratatuko dira deialdi hau tramitatzearen eta kudeatzearen ondorioz biltzen diren datu pertsonalak: Datuak Babesteko 2016/679 (EB) Erregelamendu Orokorra, Datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa eta arlo horretan indarrean dagoen gainerako araudia.

Deialdi honen IX. eranskinean, eskaintzen da datu pertsonalen tratamenduari aplikatzen zaion datuak babesteko politikari buruzko informazioa.

22. Errekurtsoak.

Deialdi honen oinarrien aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute toki-erakundeek, Nafarroako Gobernuari zuzendua, deialdia argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Deialdi honen aplikazio-egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute toki-erakundeek, Kultura eta Kiroleko kontseilariari zuzendua, egintza horiek jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

23. Aplikatzekoa den legedia.

Oinarriotan ezarrita ez dagoen orotan Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritakoa aplikatuko da.

II. ERANSKINA

Kirol anitzeko programaren ezaugarriak

1. Programaren helburu orokorrak.

–Ahalmen fisikoak garatzea oinarrizko abilezia motorren bidez, betiere txiki-txikitatik espezializazioa lortzeko asmorik gabe eta umearen garapen integrala lortze aldera.

–Balio eta abilezia sozialak eskuratzea, zeinetan errespetua, joko garbia, inklusioa, adiskidetasuna, hobera egin nahia eta berdintasuna oso garrantzitsuak izanen baitira eta aintzat hartuko baitira modu batera edo bestera.

–Jarduera fisikoarekin lotutako ohitura osasungarriak barneratzea, eta ariketa fisikoa jolasarekin eta esperientzia atseginekin lotzea, hartara bizitza guztian zehar aktibo egoteko jarrerak hartuko baitituzte.

–6 eta 8 urte bitarteko eskola-umeek ariketa fisikoa egiteko programen eskaintza hobetzea kualitatiboki eta kuantitatiboki.

–Kirola egiteko aukera gutxiago dituzten kolektiboetako 6 eta 8 urte bitarteko umeentzat programan parte hartzea eskuragarriagoa eta errazagoa izan dadin lortzea (immigranteak, desgaitasuna duten pertsonak, egoera ekonomiko ahulean dauden kolektiboak...).

–Udaleko kirol instalazioak eta baliabideak erabiltzea oinarrizko ariketa fisikoa sustatzeko nukleo gisa, hartara kiroldegiaren eta auzoaren arteko lotura soziala sortuko baita, eta horrek asoziazionismo nukleo bat sortzea ekar lezake.

2. Berariazko helburuak.

–Pertzepzio-motrizitate abileziak eta oinarrizko abilezia motorrak aplikatzea motrizitate egoerak ebazteko, espazioaren eta denboraren askotariko beharkizun errazetara egokituz, gorputzeko atalak eta horien mugimenduak identifikatuz eta kontrolatuz, eta tentsio eta erlaxazio egoerak desberdinduz, baita oreka eta desoreka egoerak ere.

–Motrizitate abilezia eskuratzea. Horretarako, ezinbestekoa da abilezia motorrak, emozioak, sentimenduak eta jarrerak behar bezala baliatzea planteatutako egoeretan parte hartzen dutenengan.

–Oinarrizko gaitasun motorrak garatzea.

–Abilezia sozialak eta komunikazio abileziak bereganatzea, bai eta errespetu, joko garbi, adiskidetasun, hobera egin nahi eta berdintasunaren aldeko jarrerak ere, talde rolak hartuz.

–Gorputzak zer adierazpen eta komunikazio aukera dituen jakitea, erritmo egitura sinpleak, keinuak dituzten kantuak, dramatizazioak eta jolas sinbolikoak erabiliz.

–Laguntzeko, enpatizatzeko eta lankidetzan aritzeko jarrerak eta ohiturak hartzea, baita auton®omia pertsonalari eta erantzukizunari lotutakoak ere.

–Higiene ohiturak finkatzea eta oinarrizko arauak ikastea kirola modu osasungarri eta seguruan egiteko.

–Jolasetako eta jardueretako arauak identifikatzea eta errespetatzea, baita materialen eta espazioen erabilera ere, segurtasunarekin eta osasunarekin lotuta.

3. Edukiak.

Esperimentazioa eta norberaren motrizitate aukerak areagotzen dituzten ondorengo edukiak bildu beharko dira, planteatutako jarduera fisiko eta kirol jarduera gehienetan lantzen diren abileziak baliatuz, hala nola batetik bestera mugitzea, jaurtitzea, biratzea, jasotzea, baloia edo pilota jotzea, etab.

–Oinarrizko abilezia motorrak garatzeko jolasak.

–Jolas tradizionalak.

–Kirol aurreko jolasak.

–Jolas kooperatiboak.

–Trebetasun jolasak.

–Ordezko jokoak.

–Erritmo eta gorputz adierazpeneko jarduerak.

Ez dira onartuko kirol modalitateen programa espezifikoak, hala nola kirol eskolak edo antzekoak.

4. Programaren iraupena eta datak.

4.1. Programa 2022ko irailaren 1etik 2023ko maiatzaren 31ra bitarte egin beharko da.

4.2. Programaren iraupena 7 hilabetekoa izanen da gutxienez.

4.3. Talde bakoitzak astean 2 saio izan beharko ditu gutxienez, bakoitza 50 minutukoa.

5. Taldeen ezaugarriak eta parte-hartzaileen adina.

5.1. 6 umek gutxienez osatuko dituzte taldeak; hala ere, ohiz kanpoko kasuak baloratu eginen dira.

5.2. Parte hartzeko adinak 6 eta 8 urte bitartekoak dira.

5.3. Baldin eta toki-erakunde batek aurkezten badu 5.1 eta 5.2 ataletan ezarritako mugak betetzen ez dituen talderen bat, NKIri txostena bidali beharko dio arrazoiak azalduz; balorazio batzordeak taldea onartzearekin ados dagoen ala ez adieraziko du.

6. Programako jarduerak zuzentzen dituzten langileen ezaugarriak. Titulazioak.

Kirol anitzeko programako jarduerak zuzentzen edo garatzen dituzten pertsonek Nafarroako kirol-lanbidean hasteari eta jarduteari buruzko apirilaren 4ko 18/2019 Foru Legean eskatzen diren lanbide-kualifikazioak izan beharko dituzte (bertan sartzen dira Gorputz Hezkuntzako irakasle entrenatzailearen, kirol monitorearen eta langile boluntarioen lanbideak).

Egin beharreko lanaren arabera beharrezkoa den kualifikazioa izan beharko dute, eta dagokion titulazioa aurkeztu beharko dute, eskaeran eskatutako gainerako dokumentazioarekin batera (deialdiaren IV. eranskina).

Era berean, foru lege horretan eskatzen den lehen sorospenetako gutxieneko prestakuntza izan beharko dute. Prestakuntzak izan beharko du ekainaren 15eko 63/2022 Foru Dekretuak ezarritako edukia (foru dekretu horren bidez, Nafarroan kirol-lanbideetan jarduteko lehen sorospenetako hasierako prestakuntzaren akreditazioa arautu zen). Kualifikazio hori hasierako dokumentazioan ere egiaztatuko da.

Aipatu langileek ez dute kontratu bidezko inolako lan harremanik izanen Nafarroako Gobernuarekin, zein den ere programan betetzen duten eginkizuna.

7. Kirol anitzeko topaketak.

7.1. Topaketek helburutzat izanen dute parte-hartzaileen arteko bizikidetza sustatzea eta denek ongi pasatzea dena delako jarduera eginez.

7.2. 6 eta 8 urte bitarteko haurrentzat kirol anitzeko programa bat duten toki-erakundeen arteko topaketak antolatzen ahalko dira.

Topaketa horiek antolatzen dituen toki-erakundeak bere kirol anitzeko programan sartzen ahalko ditu, eta deialdi honetako dirulaguntza jasoko dute.

7.3. Kirol anitzeko programa duten toki-erakundeek Nafarroako Kirol Jokoetako kirol anitzeko jarduerak antolatzen laguntzen ahalko dute.

8. Segurtasuna instalazioetan eta jardueretan.

8.1. Programako jardueretako bakoitzean aritzeko eskatzen diren segurtasun neurriak hartu behar dira jarduera guztietan.

8.2. Jarduerak behar bezala egiten direla bermatuko duten segurtasun neurriak izan behar dituzte instalazio guztiek, bai eta ikusleen segurtasuna bermatuko dutenak ere.

8.3. Pandemia-egoerara itzuliz gero, osasun arloko agintariekin bat etorriz, kirol jarduera segurua babesteko beharrezko neurriak eta protokoloak hartuko dira.

9. Baimenak.

Deialdi honetako entitate onuradunek bermatu behar dute legezko betebeharrak konplitzen direla programako jarduera guztiak egiteko baimenei dagokienez.

10. Osasun laguntza.

Toki-erakunde onuradunek istripu-aseguru bat eta erantzukizun zibileko aseguru bat izan behar dute parte-hartzaile guztientzat.

Iragarkiaren kodea: F2211211