151. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

AKATS ZUZENKETA, Nafarroako EGEF 2021-2027 programaren ingurumen azterketa estrategikoari buruzko jendaurreko informazioaren iragarkian.

Iragarkia 2022ko 141. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 15ean. Akatsa atzeman da alegazioak aurkezteko eran.

Honako hau dioen tokian:

Nafarroako EGEF 2021-2027 programari eta haren ingurumen azterketa estrategikoari buruzko ohar eta ekarpenak programas.europeos@navarra.es postontzi elektronikora igorri behar dira, gaian “Nafarroako EGEF 2021-2027 programaren ingurumen azterketa estrategikoa” idatzita.

Honako hau behar du:

Nafarroako EGEF 2021-2027 programari eta haren ingurumen azterketa estrategikoari buruzko ohar eta ekarpenak Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzura igorri behar dira, hauen bidez:

–Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoa (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa).

–Herritarren arretarako bulegoetako edozein (https://www.navarra.es/eu/herritarren-arreta/bulegoetako-arreta).

Gaian, “Nafarroako EGEF 2021-2027 programaren ingurumen azterketa estrategikoa” idatzi behar da.

Iruñean, 2022ko uztailaren 18an.–Europako Programen Ataleko burua, Ana Osés Marín.

Iragarkiaren kodea: F2210050