14. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Hirigintza garapenerako plan berezia Arizkungo 56. poligonoko 53. lurzatian. Hasierako onespena

Baztango Udalak, 2021eko abenduaren 23an egin ohiko osoko bilkuran, 2. puntuan, hasiera batez onetsi zuen Patxi Menta Nemoursek sustatutako hirigintza garapenerako plan berezia Arizkungo 56. poligonoko 53 lurzatian.

Hilabetez jendaurrean jartzen da aipatu hiri jarduketarako plan berezia, Nafarroako Aldizkari Ofizialean hasierako onespenaren iragarkia argitaratzen denetik. Jendaurrean egon bitartean edonork aztertzen ahalko du plan berezia, baita bidezko diren alegazioak aurkeztu ere.

Baztanen, 2021eko abenduaren 23an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2200112