112. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak

AKATS ZUZENKETA, maiatzaren 12ko 13/2022 Foru Legearena. Horren bidez, guztira 4.761.112 euroko kreditu berezi bat eman zen, finantzatze aldera Nafarroako Gobernuko zenbait departamenturen beharrizanak eta Ukrainako gerraren ondorio ekonomikoek ukitutako Nafarroako Foru Komunitateko udal eta kontzejuenak (2022ko 103. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, maiatzaren 26koan).

Akats bat atzeman da guztira 4.761.112 euroko kreditu berezi bat emateko Foru Legean, finantzatze aldera Nafarroako Gobernuko zenbait departamenturen beharrizanak eta Ukrainako gerraren ondorio ekonomikoek ukitutako Nafarroako Foru Komunitateko udal eta kontzejuenak. Foru lege hori 2022ko 103. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 26koan. Horrenbestez, honako zuzenketa hau egin da:

Honako hau dioen tokian:

3. Kreditu berezi hori, aipatu 4.200.000 euroko zenbatekoan, finantzatuko da “Toki Ogasunen Partaidetza Funtsari atxikitako diruzaintza-gerakina” izeneko 113002-12100-8700-000003 aurrekontu-partidaren kargura.

Honakoa behar du:

3. Kreditu berezi hori, aipatu 4.200.000 euroko zenbatekoan, finantzatuko da “Toki Ogasunen Partaidetza Funtsari atxikitako diruzaintza-gerakina” izeneko 114000-13000-8700-000003 aurrekontu-partidaren kargura.

Iruñean, 2022ko maiatzaren 30ean.–Lehendakaria, Unai Hualde Iglesias.

Iragarkiaren kodea: F2208125