Iragarkia
105. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 30a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.1. XEDAPEN OROKORRAK
1.1.2. Foru Dekretuak
59/2022 FORU DEKRETUA, maiatzaren 25ekoa, enplegu publikoaren eskaintza partzial bat onesten duena, 2022. urterako, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat. Eskaintza hori da maiatzaren 23ko 2/2022 Foru Lege-dekretuan aurreikusitako egonkortze-tasari dagokiona. Foru lege-dekretu horren bidez, neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz.
Maiatzaren 23ko 2/2022 Foru Lege-dekretuaren bidez, neurri batzuk onesten dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz. Arau horren 4. artikuluan aurreikusten denez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eta haren erakunde autonomoek enplegu publikoa egonkortzeko eskaintza onetsiko dute, eta hartan sartuko dira abenduaren 28ko 20/2021 Legearen 2.1 artikulua eta seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarriak aplikatzearen ondoriozko egiturazko lanpostuak, egon nahiz ez egon plantilletan, aurrekontu-zuzkidura baldin badute (20/2021 Legearen bidez, premiazko neurriak hartu ziren enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko). 2.1 artikuluaren ondorioetarako, 2017ko abenduaren 31 izanen da erreferentziako data, eta seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarrietarako, berriz, 2015eko abenduaren 31.
Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen 2. artikuluaren 1. apartatuak baimentzen du aldi baterako enplegua egonkortzeko tasa gehigarri bat, zeinak barnean hartuko baititu 2020ko abenduaren 31 aurreko hiru urteetan, gutxienez, aldi baterako langileek etenik gabe bete dituzten egiturazko lanpostuak, aurrekontu-zuzkidura baldin badute, egon nahiz ez egon lanpostu zerrendetan, plantilletan edo administrazio publikoek giza baliabideak antolatzeko erabiltzen dituzten bestelako sistemen barnean. Bere 6. xedapen gehigarrian ezartzen duenez, lehiaketa bidez deituko dira 2.1 artikuluan ezarritako baldintzak betetzeaz gain, 2016ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik etenik gabe eta aldi baterako kontratuekin bete diren lanpostuak. Bestalde, lege beraren 8. xedapen gehigarriaren arabera, modu osagarrian, seigarren xedapen gehigarrian jasotako egonkortze prozesuek beren deialdien barnean sartuko dituzte 2016ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik aldi baterako kontratuekin bete diren egiturazko lanpostu hutsak.
Abenduaren 28ko 20/2021 Legeak berak ezartzen duenez, aurreko paragrafoan aurreikusitako egonkortze prozesuak antolatzen dituzten enplegu eskaintzak 2022ko ekainaren 1a baino lehen onetsi eta argitaratu beharko dira dagozkien aldizkari ofizialetan, eta egonkortze prozesuak bi hautapen sistemaren bidez gauzatuko dira: merezimendu-lehiaketa eta oposizio-lehiaketa.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren unibertsitateaz kanpoko irakasleen plantillari buruzko datuak azterturik, maiatzaren 23ko 2/2022 Foru Lege-dekretuaren 4. artikuluan ezarritakoaren arabera (foru lege-dekretu horren bidez, neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz), ondorioztatzen da ezen 2022rako enplegu publikoaren eskaintza partzial honetan guztira 766 lanpostu eskaini behar direla Hezkuntza Departamentuko unibertsitateaz kanpoko irakasleen eremurako; horietatik 527 lanpostu merezimendu-lehiaketa bidez deituko dira, eta gainerakoak, 239 lanpostu, oposizio-lehiaketa bidez. Eskaintza hori 2022ko egonkortze-tasari dagokio.
Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuak eta Hezkuntza Departamentuak, jakinarazpena egin ondoren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile funtzionarioen eta estatutupekoen Negoziazio Mahai Orokorrari, Nafarroako Gobernuari proposatu diote onets dezan aldi baterako enplegua egonkortzeko enplegu publikoaren eskaintza partziala, 2022rako. Eskaintza horretan 766 lanpostu sartuko dira, Hezkuntza Departamentuko unibertsitateaz kanpoko irakasleen eremukoak, guztiak funtzionarioen araubidekoak eta lanaldi osokoak.
2022rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 29ko 18/2021 Foru Legearen hamabigarren xedapen gehigarriarekin bat, irakasleen enplegu publikoaren eskaintzetan ezarriko da irakasle kidego bakoitzeko zenbat lanpostu barne hartzen dituzten guztira. Enplegu eskaintza horietan sartutako lanpostuen ezaugarriak, eta betiere espezialitatea eta hizkuntza, plantilla organikoa aldatzeko foru dekretu batean ezarriko dira, sarrerako hautaproben deialdia egin aurretik.
Irakasle funtzionarioen kidegoei dagozkien lanpostuez gain, enplegu publikoaren eskaintzak barne hartzen ditu unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioen lanpostuei dagozkien lanpostuak, atzerriko hizkuntzaren eskakizuna dutenak, maiatzaren 4ko 11/2022 Foru Legearen babesean sortuak (foru lege horren bidez, neurriak ezarri ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioen hautapenari eta lanpostuen betetzeari begira). Enplegu publikoaren eskaintzan sartutako lanpostu horiek ez dira arautzen abenduaren 29ko 18/2021 Foru Legean ezarritakoaren arabera, ez baitira irakasleen kidegoei dagozkien lanpostuak.
Aipatutako 766 lanpostu horiek hutsik ageri dira plantilla organikoan, eta aurrekontuetan bada horiek betetzeko adinako zuzkidura.
Azkenik, betetzeko Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina eta maiatzaren 23ko 2/2022 Foru Lege-dekretuaren 8.11 artikuluan ezarritakoa (foru lege-dekretu horren bidez, neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz), enplegu publikoaren eskaintza partzial honetan 17 lanpostu gordeko dira %33ko edo hortik gorako desgaitasuna dutenentzako erreserba txandetarako (kopuru hori oposizio-lehiaketaren sistemaren bidez deitutako lanpostu kopuruak mugatzen du). Eskubide Sozialetako Departamentuko organo eskudunek eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuetan desgaitasuna duten pertsonen sarrera sustatzeko Batzorde Mistoak horren gaineko txostena egin ondoren, erreserba hori zer kidegotan eta unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioen zer lanpostutan (atzerriko hizkuntzaren eskakizuna dutenetan) aplikatuko den zehaztuko da.
Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita biko maiatzaren hogeita bostean egin bilkuran harturiko erabakiarekin bat,
DEKRETATZEN DUT:
1. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen enplegu publikoaren eskaintza partziala onestea.
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen enplegu publikoaren eskaintza partzial bat onesten da 2022. urterako. Eskaintzak Hezkuntza Departamentuko unibertsitateaz kanpoko irakasleen 766 lanpostu biltzen ditu, funtzionarioen araubidekoak eta lanaldi osokoak, bat etorriz maiatzaren 23ko 2/2022 Foru Lege-dekretuaren 4. artikuluarekin. Foru lege-dekretu horren bidez, neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz.
2. Enplegu publikoaren eskaintzaren xedeko lanpostuak dira lege hauetan aurreikusitako egonkortze prozesuek ukitutakoak: ekainaren 27ko 3/2017 Legea, 2017rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzkoa, uztailaren 3ko 6/2018 Legea, 2018rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzkoa, eta abenduaren 30eko 11/2020 Legea, 2021erako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzkoa. Horretarako baldintza izanen da horiek betetzeko deialdirik egin ez izana edo, deialdia egin eta ebatzi bada, bete gabe geratu izana.
Era berean, ordezte-tasari dagokion enplegu publikoaren eskaintzan iragarritako lanpostuak sartzen dira, deitu gabe daudenak eta enplegu publikoa egonkortzeko eskaintzan sartzeko baldintzak betetzen dituztenak, hori guztia maiatzaren 23ko 2/2022 Foru Lege-dekretuarekin bat. Foru lege-dekretu horren bidez, neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz.
3. Foru dekretu honekin batera doazen I. eta II. eranskinetan jasotzen da enplegu publikoaren eskaintza honen xedeko 766 lanpostuen eta horiei dagokien hautapen sistemaren zehaztapena:
–I. eranskina: irakasle funtzionarioen kidegoei dagozkien lanpostuak. Horien espezialitatea eta hizkuntza plantilla organikoa aldatzeko foru dekretu batean ezarriko dira, sarrerako hautaprobetarako deialdia egin aurretik.
–II. eranskina: unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioen lanpostuak, atzerriko hizkuntzaren eskakizuna dutenak.
2. artikulua. Erreserba txandak, desgaitasuna dutenentzat.
Bat. Desgaitasuna dutenentzako txandarako gordeko diren lanpostuak, betiere, oposizio-lehiaketa bidez betetzen direnak izanen dira.
Enplegu publikoaren eskaintza partzial honetan, 17 lanpostu gordeko dira %33ko edo gehiagoko desgaitasuna dutenentzako erreserba txandetarako.
Bi. Honako hauek dira erreserba honen xede diren irakasle funtzionarioen kidegoak eta unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioen lanpostuak:
–Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoa: 7 lanpostu.
–Haur Hezkuntzako maisu-maistrak (IIP) (Gaztelania): 5 lanpostu.
–Lehen Hezkuntzako maisu-maistrak (IIP) (Gaztelania): 5 lanpostu.
Irakasle funtzionarioen kidegoei dagozkien lanpostuen espezialitatea eta hizkuntza plantilla organikoa aldatzeko foru dekretu batean ezarriko dira, Eskubide Sozialetako Departamentuak txostena egin ondoan, sarrerako hautaprobetarako deialdia egin baino lehen.
AZKEN XEDAPENAK
Azken xedapenetako lehena.–Foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko gaikuntza.
Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.
Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.
Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun berean hartuko du indarra.
Iruñean, 2022ko maiatzaren 25ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.
I. ERANSKINA Irakasleen kidegoei dagokien enplegu publikoaren eskaintzan sartu beharreko lanpostuak |
KIDEGOA | MAILA | LEHIAKETARAKO LANPOSTUAK | OPOSIZIO-LEHIAKETARAKO LANPOSTUAK |
BIGARREN HEZKUNTZAKO IRAKASLEAK (Guztira 266) (Lehiaketa 176) (Oposizio-lehiaketa 90) | A | 0038658 - 0032609 - 0036206 - 0038534 0038661 - 0032649 - 0036208 - 0038549 0038662 - 0032779 - 0036305 - 0038561 0038664 - 0032795 - 0034829 - 0038569 0038731 - 0032799 - 0034956 - 0038581 0038752 - 0032805 - 0034972 - 0038601 0038756 - 0032810 - 0035016 - 0038610 0038781 - 0032828 - 0035172 - 0038619 0038811 - 0032829 - 0035178 - 0038631 0038815 - 0033193 - 0035199 - 0038632 0038838 - 0033239 - 0035306 - 0038638 0038909 - 0033248 - 0035345 - 0035130 0030228 - 0033256 - 0035354 - 0039190 0030255 - 0033279 - 0035365 - 0038641 0030300 - 0033394 - 0035366 - 0038645 0030339 - 0033499 - 0035382 - 0038668 0030475 - 0033600 - 0035386 - 0038670 0030490 - 0033612 - 0035389 - 0038716 0030554 - 0033710 - 0035395 - 0038721 0030940 - 0033778 - 0035397 - 0038736 0030948 - 0033889 - 0035444 - 0038743 0031032 - 0033936 - 0035445 - 0038745 0031069 - 0033948 - 0035451 - 0038749 0031170 - 0034010 - 0035463 - 0038750 0031176 - 0034017 - 0035525 - 0038755 0031204 - 0034037 - 0036131 - 0038764 0031289 - 0034061 - 0036143 - 0038774 0031418 - 0034089 - 0036150 - 0038786 0031488 - 0034095 - 0036296 - 0038788 0031578 - 0034270 - 0036313 - 0038790 0031621 - 0034278 - 0036321 - 0038794 0031931 - 0034330 - 0036603 - 0038805 0031979 - 0034362 - 0036642 - 0038812 0032012 - 0034418 - 0036961 - 0038832 0032077 - 0034489 - 0036971 - 0038842 0032114 - 0034507 - 0036973 - 0038843 0032150 - 0034526 - 0037624 - 0038849 0032193 - 0034608 - 0037672 - 0038850 0032379 - 0034635 - 0037710 - 0038864 0032385 - 0034642 - 0037787 - 0038869 0032464 - 0034653 - 0037877 - 0038888 0032553 - 0034657 - 0037941 - 0038896 0032562 - 0034672 - 0037949 - 0038899 0032602 - 0034743 - 0038004 - 0038906 | 0038665 - 0031659 - 0033750 - 0036182 0038674 - 0031684 - 0034120 - 0036192 0038678 - 0031770 - 0034129 - 0036655 0038688 - 0031798 - 0034130 - 0036684 0038689 - 0031885 - 0034131 - 0036688 0038734 - 0031918 - 0034146 - 0036700 0038737 - 0032878 - 0034165 - 0037620 0038761 - 0032913 - 0034181 - 0037628 0038851 - 0032919 - 0034213 - 0037693 0038912 - 0032942 - 0036288 - 0037753 0038934 - 0032951 - 0034849 - 0037826 0030084 - 0032985 - 0034854 - 0037921 0030162 - 0032988 - 0034862 - 0038633 0030209 - 0033012 - 0034948 - 0038795 0030584 - 0033054 - 0034955 - 0038810 0030650 - 0033081 - 0034996 - 0038915 0030653 - 0033107 - 0034999 - 0038917 0030792 - 0033134 - 0035227 - 0039199 0030820 - 0033170 - 0035229 - 0031649 0030882 - 0033377 - 0035392 - 0033680 0030887 - 0033381 - 0036155 - 0036177 0030926 - 0033655 - 0036160 - 0036167 0030932 - 0033676 |
LANBIDE HEZIKETAKO SEKTORE BEREZIETAKO IRAKASLE ESPEZIALISTAK (Guztira 13) (Lehiaketa 9) (Oposizio-lehiaketa 4) | B | 0039584 - 0039591 - 0039593 - 0039595 0039585 - 0039592 - 0039594 - 0039596 0039588 | 0039586 - 0039587 - 0039589 - 0039590 |
HIZKUNTZA ESKOLA OFIZIALETAKO IRAKASLEAK (Guztira 4) (Lehiaketa 4) | A | 0031261 - 0030953 - 0030333 - 0030736 | |
MUSIKAKO ETA ARTE ESZENIKOETAKO KATEDRADUNAK (Guztira 27) (Lehiaketa 27) | A | 0039412 - 0031788 - 0039413 - 0033599 0039580 - 0039418 - 0032876 - 0039581 0039416 - 0032144 - 0039415 - 0034151 0031544 - 0039582 - 0033108 - 0039583 0030548 - 0032544 - 0039417 - 0039106 0031709 - 0039411 - 0033113 - 0039410 0039414 - 0032855 - 0039419 | |
MUSIKAKO ETA ARTE ESZENIKOETAKO IRAKASLEAK (Guztira 11) (Lehiaketa 11) | A | 0035678 - 0033517 - 0038877 - 0034880 0031294 - 0035475 - 0034875 - 0035474 0038878 - 0033798 - 0038879 | |
ARTE PLASTIKOETAKO ETA DISEINUKO IRAKASLEAK (Guztira 9) (Lehiaketa 5) (Oposizio-lehiaketa 4) | A | 0030170 - 0030859 - 0031744 - 0033138 0035342 | 0031708 - 0032414 - 0035343 - 0035344 |
ARTE PLASTIKOETAKO ETA DISEINUKO TAILERREKO MAISU-MAISTRAK (Guztira 3) (Lehiaketa 3) | B | 0031749 - 0032784 - 0032457 | |
MAISU-MAISTRAK (Guztira 81) (Lehiaketa 81) | B | 0036366 - 0034793 - 0034647 - 0035272 0034804 - 0033577 - 0034240 - 0034384 0037536 - 0034947 - 0034785 - 0036384 | |
0033153 - 0033607 - 0034241 - 0034386 0035091 - 0035034 - 0034799 - 0037081 0033154 - 0033625 - 0034272 - 0034430 0037359 - 0035126 - 0034931 - 0037202 0033208 - 0033648 - 0034295 - 0034437 0034782 - 0035256 - 0034987 - 0037215 0033257 - 0033834 - 0034296 - 0034444 0034989 - 0036527 - 0035012 - 0037363 0033258 - 0033955 - 0034320 - 0034447 0035193 - 0037204 - 0035036 - 0037393 0033376 - 0033961 - 0034328 - 0034470 0037100 - 0037387 - 0035120 - 0037510 0033482 - 0034073 - 0034336 - 0034486 0037495 - 0037516 - 0035186 - 0037517 0033545 - 0034164 - 0034345 - 0034546 0034628 - 0030022 - 0035225 - 0038495 0033550 - 0034200 - 0034349 - 0034547 0034594 |
II. ERANSKINA Atzerriko hizkuntzaren eskakizuna duten unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioen lanpostuei dagokien enplegu publikoaren eskaintzan sartu beharreko lanpostuak |
KIDEGOA | MAILA | LEHIAKETARAKO LANPOSTUAK | OPOSIZIO-LEHIAKETARAKO LANPOSTUAK |
GORPUTZ HEZKUNTZAKO MAISU-MAISTRAK (IIP) (GAZTELANIA) (Guztira 4) (Lehiaketa 2) (Oposizio-Lehiaketa 2) | B | 0039634 - 0039633 | 0039631 - 0039632 |
HAUR HEZKUNTZAKO MAISU-MAISTRAK (IIP) (GAZTELANIA) (Guztira 153) (Lehiaketa 129) (Oposizio-lehiaketa 24) | B | 0039762 - 0039651 - 0039668 - 0039685 0039730 - 0039782 - 0039776 - 0039739 0039714 - 0039652 - 0039669 - 0039686 0039636 - 0039653 - 0039780 - 0039741 0039746 - 0039716 - 0039670 - 0039687 0039637 - 0039654 - 0039784 - 0039743 0039778 - 0039720 - 0039671 - 0039688 0039638 - 0039655 - 0039672 - 0039745 0039722 - 0039724 - 0039713 - 0039689 0039639 - 0039656 - 0039673 - 0039747 0039738 - 0039728 - 0039715 - 0039690 0039640 - 0039657 - 0039674 - 0039749 0039754 - 0039732 - 0039717 - 0039691 0039641 - 0039658 - 0039675 - 0039751 0039770 - 0039736 - 0039719 - 0039692 0039642 - 0039659 - 0039676 - 0039753 0039786 - 0039740 - 0039721 - 0039693 0039643 - 0039660 - 0039677 - 0039755 0039718 - 0039744 - 0039723 - 0039694 0039644 - 0039661 - 0039678 - 0039757 0039726 - 0039748 - 0039725 - 0039695 0039645 - 0039662 - 0039679 - 0039759 0039734 - 0039752 - 0039727 - 0039696 0039646 - 0039663 - 0039680 - 0039761 0039742 - 0039756 - 0039729 - 0039697 0039647 - 0039664 - 0039681 - 0039763 0039750 - 0039760 - 0039731 - 0039698 0039648 - 0039665 - 0039682 - 0039765 0039758 - 0039764 - 0039733 - 0039737 0039649 - 0039666 - 0039683 - 0039635 0039766 - 0039768 - 0039735 - 0039712 0039650 - 0039667 - 0039684 - 0039772 0039774 | 0039699 - 0039702 - 0039705 - 0039708 0039767 - 0039773 - 0039779 - 0039785 0039700 - 0039703 - 0039706 - 0039709 0039769 - 0039775 - 0039781 - 0039787 0039701 - 0039704 - 0039707 - 0039710 0039771 - 0039777 - 0039783 - 0039711 |
HAUR HEZKUNTZAKO MAISU-MAISTRAK (IIP)-(EUSKARA) (Guztira 3) (Lehiaketa 1) (Oposizio-lehiaketa 2) | B | 0039793 | 0039792 - 0039794 |
HAUR HEZKUNTZAKO MAISU-MAISTRAK (AIP) (GAZTELANIA) (Guztira 4) (Lehiaketa 4) | B | 0039791 - 0039788 - 0039790 - 0039789 | |
MUSIKAKO MAISU-MAISTRAK (IIP) (GAZTELANIA) (Guztira 1) (Lehiaketa 1 ) | B | 0039795 | |
LEHEN HEZKUNTZAKO MAISU-MAISTRAK (IIP) (GAZTELANIA) (Guztira 147) (Lehiaketa 55) (Oposizio-lehiaketa 92) | B | 0039923 - 0039803 - 0039927 - 0039818 0039891 - 0039796 - 0039811 - 0039893 0039875 - 0039804 - 0039935 - 0039819 0039797 - 0039879 - 0039812 - 0039897 0039907 - 0039805 - 0039889 - 0039820 0039798 - 0039887 - 0039813 - 0039901 0039939 - 0039806 - 0039873 - 0039821 0039799 - 0039895 - 0039814 - 0039905 0039883 - 0039807 - 0039877 - 0039822 0039800 - 0039903 - 0039815 - 0039909 | 0039913 - 0039836 - 0039848 - 0039860 0039824 - 0039880 - 0039904 - 0039928 0039917 - 0039837 - 0039849 - 0039861 0039825 - 0039882 - 0039906 - 0039930 0039921 - 0039838 - 0039850 - 0039862 0039826 - 0039884 - 0039908 - 0039932 0039925 - 0039839 - 0039851 - 0039863 0039827 - 0039886 - 0039910 - 0039934 0039929 - 0039840 - 0039852 - 0039864 0039828 - 0039888 - 0039912 - 0039936 |
0039899 - 0039808 - 0039881 0039801 - 0039911 - 0039816 0039915 - 0039809 - 0039885 0039802 - 0039919 - 0039817 0039931 - 0039810 - 0039823 | 0039933 - 0039841 - 0039853 - 0039865 0039829 - 0039890 - 0039914 - 0039938 0039937 - 0039842 - 0039854 - 0039866 0039830 - 0039892 - 0039916 - 0039940 0039941 - 0039843 - 0039855 - 0039867 0039831 - 0039894 - 0039918 - 0039942 0039832 - 0039844 - 0039856 - 0039868 0039872 - 0039896 - 0039920 - 0039869 0039833 - 0039845 - 0039857 - 0039871 0039874 - 0039898 - 0039922 - 0039870 0039834 - 0039846 - 0039858 0039876 - 0039900 - 0039924 0039835 - 0039847 - 0039859 0039878 - 0039902 - 0039926 | ||
LEHEN HEZKUNTZAKO MAISU-MAISTRAK (IIP) (EUSKARA) (Guztira 4) (Lehiaketa 3) (Oposizio-lehiaketa 1) | B | 0039945 - 0039946 - 0039947 | 0039948 |
LEHEN HEZKUNTZAKO MAISU-MAISTRAK (AIP) (GAZTELANIA) (Guztira 1) (Lehiaketa 1) | B | 0039943 | |
LEHEN HEZKUNTZAKO MAISU-MAISTRAK (FIP) (GAZTELANIA) (Guztira 1) (Lehiaketa 1) | B | 0039944 | |
BIOLOGIA ETA GEOLOGIAKO IRAKASLEAK (IIP) (GAZTELANIA) (Guztira 1) (Oposizio-lehiaketa 1) | A | 0039597 | |
GORPUTZ HEZKUNTZAKO IRAKASLEAK (IIP) (GAZTELANIA) (Guztira 5) (Lehiaketa 1) (Oposizio-lehiaketa 4) | A | 0039601 | 0039602 - 0039599 - 0039598 - 0039600 |
GORPUTZ HEZKUNTZAKO IRAKASLEAK (IIP) (EUSKARA) (Guztira 1) (Lehiaketa 1) | A | 0039603 | |
FILOSOFIAKO IRAKASLEAK (IIP) (GAZTELANIA) (Guztira 1) (Oposizio-lehiaketa 1) | A | 0039604 | |
FISIKA ETA KIMIKAKO IRAKASLEAK (IIP) (GAZTELANIA) (Guztira 4) (Guztira 3) (Oposizio-lehiaketa 1) | A | 0039608 - 0039607 - 0039605 | 0039606 |
LANERAKO PRESTAKUNTZA ETA ORIENTABIDEETAKO IRAKASLEAK (IIP) (GAZTELANIA) (Guztira 1) (Oposizio-lehiaketa 1) | A | 0039609 | |
GEOGRAFIA ETA HISTORIAKO IRAKASLEAK (IIP) (GAZTELANIA) (Guztira 8) (Lehiaketa 3) (Oposizio-lehiaketa 5) | A | 0039617 - 0039615 - 0039611 | 0039616 - 0039613 - 0039610 - 0039614 0039612 |
GEOGRAFIA ETA HISTORIAKO IRAKASLEAK (IIP) (EUSKARA) (Guztira 2) (Lehiaketa 1) (Oposizio-lehiaketa 1) | A | 0039620 | 0039619 |
GEOGRAFIA ETA HISTORIAKO IRAKASLEAK (FIP) (GAZTELANIA) (Guztira1) (Lehiaketa 1) | A | 0039618 | |
OSTALARITZA ETA TURISMOKO IRAKASLEAK (IIP) (GAZTELANIA) (Guztira 2) (Lehiaketa 2) | A | 0039622 - 0039621 | |
ESKU-HARTZE SOZIOKOMUNITARIOKO IRAKASLEAK (IIP) (GAZTELANIA) (Guztira 2) (Lehiaketa 1) (Oposizio-lehiaketa 1) | A | 0039624 | 0039623 |
MATEMATIKAKO IRAKASLEAK (IIP) (GAZTELANIA) (Guztira 2) (Oposizio-lehiaketa 2) | A | 0039626 0039625 | |
MATEMATIKAKO IRAKASLEAK (IIP) (EUSKARA) (Guztira 2) (Guztira1) (Oposizio-lehiaketa 1) | A | 0039628 | 0039627 |
TEKNOLOGIAKO IRAKASLEAK (IIP) (GAZTELANIA) (Guztira 1) (Oposizio-lehiaketa 1) | A | 0039629 | |
KOMUNITATEARENTZAKO ZERBITZUETAKO IRAKASLEAK (IIP) (GAZTELANIA) (Guztira 1) (Oposizio-lehiaketa 1) | A | 0039630 |
Iragarkiaren kodea: F2207781
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Sarasate pasealekua, 38, 2. ezk.
31001 - Iruña (Nafarroa)
848 42 12 50
bon@navarra.es