1. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANARATXE

2022ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Aranaratxeko Udalak, 2021eko abenduaren 16an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022ko plantilla organikoa.

Horrenbestez, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitara eman, eta jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean, aldizkari ofizialean argitaratzen denetik hasita, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin.

Interesdun orok aztertzen ahalko du Udalaren bulegoetan, aipatutako epean, eta jartzen ahalko dira egoki jotzen diren alegazioak eta erreklamazioak.

Langileen plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, baldin epe horretan ez bada erreklamaziorik aurkezten; bestela, Udalak hilabeteko epea izanen du horiek osoko bilkuran ebazteko.

Aranaratxen, 2021eko abenduaren 16an.–Udalburua, Marta Pérez de Albéniz Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L2117788