1. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 3a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

GOBERNUAREN ORDEZKARITZA

Jendaurreko informazioa, eskaera honena: PEol-722 AC proiektuaren aurretiazko administrazio baimenaren eta ingurumen-inpaktuaren adierazpenari buruzkoa. Proiektu horrek hartzen ditu Keneo, Kaori, Kari eta Kasumi haize-parkeak, 49,50 MW-ekoak, Keiko haize-parkea, 27,50 MW-ekoa, eta Kirin haize-parkea, 27,33 MW-ekoa eta haien ebakuazio azpiegiturak, Zaragozako, Nafarroako eta Errioxako probintzietan.

Proiektuak ingurumen inpaktuaren ebaluazio arruntaren prozedura bete behar du, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 7.1.a artikuluak ezartzen duenari jarraikiz.

Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53.1.a) artikuluan, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. eta 37. artikuluetan eta Energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta horniketa egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 124. eta 125. artikuluetan ezarritakoarekin bat, jendaurrean jartzen da eskaera hau, PFol-722 AC espedientearen aurretiazko baimen administratiboa eman eta ingurumen inpaktuaren adierazpena egitekoa. Hona espediente horren ezaugarriak:

–Eskatzailea:

  • Energía Inagotable de Keneo SL (IFZ: B88621636), Energía Inagotable de Kaori SL (IFZ: B88621099), Energía Inagotable de Kari SL (IFZ: B88621107), Energía Inagotable de Kasumi SL (IFZ: B88621099), Energía Inagotable de Keiko SL (IFZ: B88621644) eta Energía Inagotable de Kirin SL (IFZ: B88621701), Forestalia Renovables taldekoak, zeinak egoitza soziala Madrilen baitu (José Ortega y Gasset kalea 20, 2. solairua, 28006), eta jakinarazpenetarako helbidea, berriz, Zaragozan (Coso kalea 33, 7.a, 50003); telefonoak 976 308 449 eta 663 484 273 eta helbide elektronikoa: tramitaciones@forestalia.com. Energía Inagotable de Keneo SL merkataritza-sozietateen ordezkaria da.

–Eskaeraren xedea:

  • PEol-722 AC proiektuaren aurretiazko administrazio baimenaren eta ingurumen-inpaktuaren adierazpenaren eskaera. Proiektu horrek hartzen ditu Keneo, Kaori, Kari eta Kasumi haize-parkeak, 49,50 MW-ekoak, Keiko haize-parkea, 27,50 MW-ekoa, eta Kirin haize-parkea, 27,33 MW-ekoa, eta haien ebakuazio azpiegiturak, Zaragozako, Nafarroako eta Errioxako probintzietan.

–Organo eskuduna:

  • Aurretiazko administrazio baimenaz ebazteko eskumena duen organo substantiboa Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioko Politika Energetikoaren eta Meategien Zuzendaritza Nagusia da. Ingurumen inpaktuaren adierazpena emateko eskumena duen ingurumen arloko organoa Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa da.

–Tramitazio organoa:

  • Gobernuaren Zaragozako Ordezkariordetzako Industria eta Energiaren Arlo Funtzionala (Pilar plaza 13, 50071 Zaragoza); Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzako Industria eta Energiaren Arlo Funtzionala (Merindadeen plaza z.g., 31071 Iruña), eta Gobernuaren Errioxako Ordezkaritzako Industria eta Energiaren Arlo Funtzionala (Gran Via kalea 49, 26071 Logroño).

–Instalazioen deskribapena:

  • Keneo haize-parkea (Energía Inagotable de Keneo SL), 49,50 MW-ekoa, Orésko eta Luesiako udal-mugarteetan, Zaragozako probintzian. Proiektu honetan sarturik dago ebakuazio azpiegitura, espediente bereko beste proiektu batzuena dena, udal-mugarte hauetan: Orés, Luesia, Biota, Uncastillo, Sádaba eta Castiliscar (Zaragoza); Zarrakaztelu, Kaseda, Galipentzu, Murillo el Fruto, Uxue, Pitillas, Beire, Erriberri, Martzilla, Azkoien, Caparroso, Alesbes, Cadreita, Valtierra eta Castejón (Nafarroa), eta Alfaro (Errioxa):
  • “SET Asín” azpiestazio elektrikoa, Luesiako udal-mugartean (Zaragoza).
  • “SET Alera” azpiestazio elektrikoa, Sádabako udal-mugartean (Zaragoza).
  • “LAAT 400 kV Nudo Malpica - Nudo Olite” goi tentsioko aireko linea, 45,92 kilometrokoa, udal-mugarte hauetan barna: Uncastillo, Sádaba eta Castiliscar (Zaragoza), eta Zarrakaztelu, Kaseda, Gallipentzu, Murillo el Fruto, Uxue, Pitillas, Beire, Erriberri (Nafarroa).
  • “LAAT 400 kV Set Asin - SET Promotores Castejon” goi tentsioko aireko linea:
  • “LAAT 400 kV SET Asín - Nudo Malpica” goi tentsioko aireko linearen tartea, 12,513 kilometrokoa, udal-mugarte hauetan barna: Luesia, Biota eta Uncastillo (Zaragoza).
  • “LAAT 400 kV Nudo Olite - SET Castejón Promotores” goi tentsioko aireko linea, 38,148 kilometrokoa, udal-mugarte hauetan barna: Erriberri, Martzilla, Azkoien, Caparroso, Alesbes, Cadreita, Valtierra, Castejón (Nafarroa), eta Alfaro (Errioxa).
  • Aurrekontu zenbatetsia: 112.558.442,65 euro.

Horrez gain, ebakuaziorako beharrezkoa da beste proiektu batzuetan zehaztu den azpiegitura ere erabiltzea, espediente hauetakoa, hain zuzen:

–Castejón Promotores TAE: proiektu independente baten xedea da, zeina beste sustatzaile batek tramitatu duen, SAT - 11133 espedientearekin, Nafarroako Foru Komunitatean, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuan (Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusia).

–Castejón Promotores TAE - Castejón TAE (REE) aireko linea, 400 kV-ekoa: proiektu independente baten xedea da, zeina beste sustatzaile batek tramitatu duen, SAT - 5041 espedientearekin, Nafarroako Foru Komunitatean, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuan (Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusia).

  • Kaori haize-parkea (Energía Inagotable de Kaori SL), 49,50 MW-ekoa, Asineko, Luesiako eta Oresko udal-mugarteetan, Zaragozako probintzian. GE158-5,5 MW-eko 9 haize-sorgailu ditu, 120,9 metroko altuera eta 158 metroko diametroko errotorea dutenak.

Aurrekontu zenbatetsia: 41.589.624,24 euro.

  • Kari haize-parkea (Energía Inagotable de Kari SL), 49,50 MW-ekoa, Luesiako udal-mugartean, Zaragozako probintzian. GE158-5,5 MW-eko 9 haize-sorgailu ditu, 120,9 metroko altuera eta 158 metroko diametroko errotorea dutenak.

Aurrekontu zenbatetsia: 40.357.588,78 euro.

  • Kasumi haize-parkea (Energía Inagotable de Kasumi SL), 49,50 MW-ekoa, Luesiako, Orésko eta Bieleko udal-mugarteetan, Zaragozako probintzian. GE158-5,5 MW-eko 9 haize-sorgailu ditu, 120,9 metroko altuera eta 158 metroko diametroko errotorea dutenak.

Aurrekontu zenbatetsia: 43.979.712,89 euro.

  • Keiko haize-parkea (Energía Inagotable de Keiko SL), 27,50 MW-ekoa, Luesiako eta Bieleko udal-mugarteetan, Zaragozako probintzian. GE158-5,5 MW-eko 5 haize-sorgailu ditu, 120,9 metroko altuera eta 158 metroko diametroko errotorea dutenak.

Aurrekontu zenbatetsia: 25.060.089,89 euro.

  • Kirin haize-parkea (Energía Inagotable de Kirin SL), 27,33 MW-ekoa, Uncastilloko eta Luesiako udal-mugarteetan, Zaragozako probintzian. GE158-5,5 MW-eko 5 haize-sorgailu ditu, 120,9 metroko altuera eta 158 metroko diametroko errotorea dutenak.

Aurrekontu zenbatetsia: 26.619.784,08 euro.

Haize parke horiek baimena dute garraio sarean sartzeko, 2021eko martxoaren 4an emana, zehazki Red Eléctrica de España SAren 400 kV-eko Castejón azpiestazio elektrikoan.

–Xedea:

Energia sortzea merkaturatzeko.

Proiektu honen aurretiazko administrazio baimena onestea eta ingurumen inpaktuaren ebaluazio arruntaren prozedura tramitatzea Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren eskumena da, eta jendaurreko informazioaren tramitea bete behar dute; hortaz, batera egiten dira proiektuarena eta ingurumen inpaktuaren azterketarena, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluarekin bat.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta aztertu ahal izan daitezen proiektua, ingurumen inpaktuaren azterketa eta, beraz, dokumentu guztiak, teknikoak eta ingurumenari buruzkoak, Industria eta Energiaren Arlo Funtzional hauetan: Gobernuaren Zaragozako Ordezkariordetzan, Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzan eta Gobernuaren Errioxako Ordezkaritzan, aldez aurretik hitzordua eskatuta, edo esteka honetan:

https://www.mptfp.gob.es/portal/delegaciones_gobierno/delegaciones/aragon/proyectos-ci/proyectos.html

Interesdunek bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak aurkezten ahal dituzte, arlo horiei zuzenduak, bai beren erregistro orokorrean, bai Estatuko Administrazio Orokorraren Erregistro Elektronikoaren bidez (https://rec.redsara.es), bai Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazten diren moduetan, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita hogeita hamar egun balioduneko epean.

Ohartarazten da ezen pertsona juridikoak, nortasun juridikorik gabeko entitateak eta urriaren 1eko 39/1995 Legearen 14. artikuluan identifikatutako bestelako subjektuak behartuak daudela baliabide elektronikoak erabiltzera Administrazio Publikoekin dituzten harremanetan, administrazio prozedura baten edozein tramite egin behar duten aldiro. Hortaz, subjektu horiek jendaurreko informazioaren tramite honen barruan egiten dituzten alegazio guztiak baliabide elektronikoen bidez behar bezala aurkeztu beharko dira nahitaez.

Iruñean, 2021eko abenduaren 10ean.–Industria eta Energia Arloko zuzendaria, Ignacio Irujo Sanz.

Iragarkiaren kodea: E2117540