1. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORBAIBARKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA

2022ko plantilla organikoa.
Hasierako onespena

Orbaibarko Administrazio Zerbitzuen Batasunak, 2021eko abenduaren 17an egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea 2022ko plantilla organikoa.

Horrenbestez, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitara eman, eta jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean, aldizkari ofizialean argitaratzen denetik hasita, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin.

Interesdun orok aztertzen ahalko du Udalaren bulegoetan, aipatutako epean, eta jartzen ahalko dira egoki jotzen diren alegazioak eta erreklamazioak. Halaber, interesdunen eskura egonen da Udal honen egoitza elektronikoan (http://serviciosadministrativosvaldorba.sedelectronica.es).

Langileen plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, baldin epe horretan ez bada erreklamaziorik aurkezten; bestela, Osoko Bilkurak hilabeteko epea izanen du horiek ebazteko.

Garinoainen, 2021eko azaroaren 17an.–Batasuneko burua, María Rosario Guillén Guillén.

Iragarkiaren kodea: L2117832