2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA
2022ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Izarbeibarko Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2021eko azaroaren 3an, hasiera batean onetsi zuen mankomunitatearen plantilla organikoa 2022rako, legez eskatzen den gehiengoa izanik.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuari jarraikiz, jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da 2022ko plantilla organikoa, eranskinean zehazten baita.
Hasierako onespenaren erabakia 2021eko 260. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, azaroaren 15ean.
Hori guztia aditzera ematen da, eta ohartarazten ezen behin betiko onetsitako plantillaren aurka honako hauek aurkez daitezkeela:
a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, arlo bereko epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluarekin.
b) Eta, hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Garesen, 2021eko abenduaren 14an.–Mankomunitateko burua, Sabina García Olmeda.
ERANSKINA 2022KO PLANTILLA ORGANIKOA |
KARGUA | | | MAILA TALDEA | | ESKLUSIBOTASUN OSAGARRIA | LANPOSTUKO OSAGARRIA | EUSKARA MAILA | ADMINISTRAZIO-EGOERA | GRADUA |
IDAZKARIA | 1 | F | A | OL | 55 | 50 | C1 nahitaezkoa | Hutsik | 3 |
EUSKARA TEKNIKARIA (lanaldiaren %80) | 1 | LK | B | OL | | 20 | C1 nahitaezkoa | Hutsik | |
BERDINTASUNEKO TEKNIKARIA | 1 | ABLK | B | OL | | 10 | B2 (nahitaezkoa) | Hutsik | |
INGENIARI TEKNIKO espezialista (IGS) | 1 | ABLK | B | OL | | | Merezimendua* | Hutsik | |
Mankomunitateko langileen zerrenda 2021ean Langileen izenen zerrenda. |
LANGILEA | EGOERA | MAILA | LANPOSTUA |
MARIEZKURRENA BALEZTENA, Miren Jaione | Administrazio-kontratuduna | A | Idazkaria-kontu hartzailea. |
ARMENDARIZ MURILLO, Begoña | Lan-kontratuduna | B | Berdintasuneko teknikaria |
IRAOLA NAVARRO, Marisa | Lan-kontratuduna (lanaldiaren %80) | B | Euskara teknikaria |
MATILLA IRAOLA, Ángel M.ª | Lan-kontratuduna | B | IGSko teknikaria |
Laburdurak: F = Funtzionarioa. LK = Lan-kontratuduna. ABLK = Aldi baterako lan-kontratuduna. | Sarbidea: OL = Oposizio-lehiaketa. Merezimendua*= Merezimendu gisa baloratuko da, horretarako onartutako hizkuntza-eskakizunen azterketaren balorazio-irizpideen arabera. | | Osagarriak: Lanpostuko osag. = Lanpostuko osagarria. Esklusibot. osag.= Esklusibotasun osagarria. |
Iragarkiaren kodea: L2117777