1. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELIZAGORRIKO, LODOSAKO, MENDABIAKO, SARTAGUDAKO ETA SESMAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2022ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Mankomunitate honetako Batzar Orokorrak, 2021eko abenduaren 16an egin bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen 2022ko plantilla organikoa.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Mendabian, 2021eko abenduaren 17an.–Mankomunitateko burua, Fabiola Martínez Sancho.

Iragarkiaren kodea: L2117811