1. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIDASOA ETA BERROARAN MENDIETAKO BILTZARRA

2022ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Bidasoa eta Berroaran Mendietako Biltzarraren Batzarrak, 2021eko abenduaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2022ko ekitaldirako plantilla organikoa.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuarekin.

Donezteben, 2021eko abenduaren 20an.–Lehendakariordea, Miren Juanotena Aranbillet.

Iragarkiaren kodea: L2117875