1. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIALDEA MANKOMUNITATEA

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Mendialdea Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2021eko abenduaren 15ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2022ko aurrekontua.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea Udal Idazkaritzan egonen da hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Arauzko epean erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betikoz onetsitzat hartuko da.

Leitzan, 2021eko abenduaren 16an.–Mankomunitateko burua, Unai Miranda Berroeta.

Iragarkiaren kodea: L2117652