1. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

2022ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Sesmako Udalak, 2021eko abenduaren 16an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022. urteko plantilla organikoa.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari buruz xedatuari jarraikiz.

Inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, aipatu den jendaurreko aldia iragandakoan.

Sesman, 2021eko abenduaren 17an.–Alkatea, M.ª Rosario Echávarri Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L2117778