1. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Epatze deia 21-01882 gora jotzeko errekurtsoan, hilerriko lurzatietarako eskubidearen titulartasun-aldaketa ukatzeari buruz

Pedro José Vicente Lacalle jaunak 21-01882 gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen Nafarroako Administrazio Auzitegian, Alkatetzaren 2021eko ekainaren 30eko Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, ukatu egin zitzaion hilerriko lurzatietarako eskubidearen titulartasuna aldatzea.

Kontuan hartuta zer dagoen ezarria urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan (foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea –Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa– garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), honako hau argitaratzen da eta espedientean interesa duen orori jakinarazten zaio hamar egun balioduneko epea izanen duela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, errekurtsogilearen nahiei aurka egin nahi izanez gero, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Azkoienen, 2021eko abenduaren 2an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2117079