1. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Odietako Udalak, 2021eko abenduaren 14an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2022ko ekitaldiko aurrekontuen espedientea eta hura betearazteko oinarriak.

Espedientea hamabost egun baliodunean egonen da ikusgai, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, aintzat hartuz xedaturik dagoena Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 5/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan.

Erripan (Odieta), 2021eko abenduaren 14an.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L2117627