1. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Zinegotzien botoen eskuordetzea Udalaren bilkuretan

Noain Elortzibarko Udalak, 2021eko abenduaren 14an egin osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen, legezko quoruma zuela

ERABAKIA:

“Ikusirik 11/2013 Foru Legea, martxoaren 12koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea aldatzen duena udaletako zinegotzien boto-eskuordetzea ezartzeko.

Ikusirik aipatu 6/1990 Foru Legearen 86.4 artikulu berriak udalei aukera ematen diela beren erregelamendu organikoetan jasotzeko zinegotziek noiz nola egiten ahalko duten boto-eskuordetzea, espresuki biltzen diren kasuetan.

Udal hau, ez baitu erregelamendu organikorik, izaera orokorreko xedapenen bidez gobernatzen denez, delako 86.4 artikuluak eskaintzen duen aukera bere funtzionamenduan sartzeko, aski da erabakia hartzea legean jasotzen diren kasuetan boto-eskuordetzea egiteko bide hori onarturik, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.4 artikuluari jarraikiz, entitatearen beraren antolaketari dagokion erabakia izateagatik.

Adierazitako aurrekarien indarrez, aho batez hartu da erabaki hau:

1.–Onartzea Noain Elortzibarko Udalean aplikatzea Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 86.4 artikuluan martxoaren 12ko 11/2013 Foru Legeak emandako idazketan ezarritakoa, boto-eskuordetzea egin ahal izateko Foru Lege horrek aurreikusten dituen kasuetan.

2.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Noain Elortzibarren, 2021eko abenduaren 15ean.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2117554