1. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

METAUTEN

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Udalak, 2021eko abenduaren 14an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022ko ekitaldirako aurrekontuaren eta hura betearazteko oinarrien espedientea. Hala, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan ezarrita dagoena betez, espediente hori jendaurrean egonen da Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, interesa duten bizilagunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak edo oharrak aurkez ditzaten. Aipatu epean ez bada erreklamaziorik aurkezten, espedientea behin betiko onetsiko da zuzen-zuzenean.

Metautenen, 2021eko abenduaren 16an.–Alkatea, Oihana Beraza Martinez.

Iragarkiaren kodea: L2117797