1. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

METAUTEN

Udalbatzako kideen ordainsariak eta dedikazio araubidea 2022rako

Bat etorriz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. artikuluan xedatutakoarekin, Udalak, 2021eko abenduaren 14an egin ohiko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

1.–Udalbatzako kideen ordainsari edo bilkura-sari hauek ezartzea, karguan jarduteagatik eta Udalaren bilkuretara egiazki joateagatik:

Alkatetza:

Udalak, alkate karguan dedikazio partzialean jarduteagatik, urtean 5.154,60 euro ordainduko du, gehi Gizarte Segurantzako enpresa kuota. Horiek hilero ordainduko dira, behar diren kenkariekin. Hori eskuraturik, ezin da saririk hartu kide anitzeko organoetara joateagatik.

Gainerako udalkideak:

Udalaren osoko bilkuretara egiazki joateagatik 84 euro gordin jasoko dituzte bilkura bakoitzeko eta 42,00 euro, berriz, sortzen diren informazio batzordeetara egiazki joateagatik.

2.–Udalkide guztiek eskubidea izanen dute kalte-ordainak jasotzeko beren karguan jardutean sortutako egiazko gastuengatik, behar bezala eta agiri bidez justifikaturik eta baimendurik badaude. Hona zenbatekoak: Iruñerako bidaiak: 35,00 euro egun erdirako eta 50,00 euro egun osorako. Lizarrarako bidaiak: 6,00 euro. Gainerako bidaietan aplikatuko dira Administrazio Publikoaren zerbitzuko langileendako ordainsari arloan urtero ezartzen diren zenbatekoak.

3.–Erabakia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan.

Metautenen, 2021eko abenduaren 16an.–Alkate udalburua, Oihana Beraza Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2117675