1. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOS ARCOS

2022ko lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa

2022ko lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa onetsi ziren alkate udalburuaren ebazpen baten bidez, zehazki 2021eko azaroaren 11ko 197. Ebazpenaren bidez. Hona hemen zer ezartzen duen ebazpenaren xedapen zatiak:

Ikusirik 140/2021 Ebazpena, apirilaren 9koa, eman zuena Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak, zeinaren bidez ezarri baitzen, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2022ko jaiegunen egutegi ofiziala (argitaratu zen 2021eko 111. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 13an).

Erabiliz apirilaren 2ko 7/1985 Legeak ematen dizkidan eskudantziak, 21.1h) artikuluaren bidez eman ere (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea),

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea Los Arcosko Udalaren zerbitzuko langileek 2022an izanen duten aste barreneko jaiegunen egutegia, honen ondotik ematen den bezala:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Apirilaren 14a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 15a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 18a: Pazko astelehena.

–Ekainaren 6a: herriko jaia: San Gregorio Ostiakoa.

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Abuztuaren 14a: jaieguna 12: 00etatik aurrera.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Abuztuaren 16a, 17a, 18a eta 19a: herriko festak.

–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 26a: Eguberri biharamuna.

Urteko lanaldiaren banaketa doitzeko, larunbat, igande eta jaiegunez gain, honako hauek lanik gabeko eguntzat joko dira, eta egunotan bulegoak itxita egonen dira: urtarrilaren 22a, San Bizente; urtarrilaren 7a, Errege egunaren zubia; abenduaren 5a eta 7a, Frantzisko Xabierkoaren egunaren zubia eta Konstituzio egunarena.

Los Arcosen, 2021eko azaroaren 11n.–Alkate udalburua, Javier Chasco Abaigar.

Iragarkiaren kodea: L2117489