1. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

2022ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Irurtzungo Udalak, 2021eko azaroaren 30ean egin osoko bilkuran, legez eskatutako quoruma zela, hasiera batez onetsi zuen Udalaren plantilla organikoa 2022ko ekitaldirako. Ondorioak 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan eta gainerako araudia aplikagarrian xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egongo da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, bizilagunek espedientea aztertu eta egoki ikusten dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Irurtzunen, 2021eko abenduaren 14an.–Alkatea, Aitor Larraza Carrera.

Iragarkiaren kodea: L2117537