1. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAKAIKU

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Bakaikuko Udalak, 2021eko abenduaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2022. urterako aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Bakaikun, 2021eko abenduaren 15ean.–Alkatea, Egoitz Urritza Lazkoz.

Iragarkiaren kodea: L2117686