87. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Corellako Udalak, 2021eko martxoaren 30ean egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen 2021eko ekitaldirako aurrekontu orokor eta bakarra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan ezarritakoari jarraituz, aurrekontua jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, Udaleko Idazkaritzan, bizilagun edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, eta bete eginen da haren laburpenak argitaratzeko tramitea.

Corellan, 2021eko martxoaren 31n.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L2105392